zenbaki honetan
Gozatu Eguberriak
Zuk bezala, EROSKIn ere asko maite ditugu Eguberriak. Badakigu egun horietan gozatu egiten duzula ingurukoekin, eta horrexegatik prestatu duzu zenbaki berezi bat festa egun horiek gogoan.
Zurekin partekatu nahi ditugu Eguberriak, gauza guztiak errazagoak izan daitezen zuretzat eta etxekoekin ahalik eta gehiena goza dezazun. Horregatik, EROSKIn arreta berezia jartzen dugu garai honetan, behar duzun guztia aurki dezazun zure dendan, eta preziorik onenean. Aurrezkia pilatuz, Eguberrietan gozamena ere pilatu dezazun.
Festa egun hauetan ezeren faltarik izan ez dadin zure mahaian edo zuhaitzaren azpian, gustu eta patrika guztietarako moduko aukerak ditugu, nahi izanez gero EROSKI SELEQTIA saileko gourmet produktuak eta nahi izanez gero preziorik onena dutenak.
Gainera, erraztasunak eman nahi dizkizugu menurik goxoenak diseinatu ditzazun eta modu erraz eta erosoan prestatu, denak harritzeko moduan. Horretan lagungarria izango zaizu gure profesionalen esperientzia eta aholkuak, on-line merkatuko aukera oparoa eta mandatuak egiteko zerbitzuaren erosotasuna eta eramateko prest dauden produktuen eskaintza.
Ez dugu ahaztu nahi Eguberrietakoa garai ona izaten dela laguntzeko eta beste batzuekin partekatzeko, eta, horregatik, hilabete honetan ere jarraitu egingo dugu FESBALi atxikita dauden Elikagai Bankuak laguntzen eta baita Cáritas, Gurutze Gorria, A Coruñako Cocina Económica eta Padre Rubinos Ongintzazko Institutu Soziala ere.
Betiko ilusioarekin eta lehen eguneko konpromiso berberarekin, zenbaki honen bidez inspiratzera animatzen zaitugu eta Eguberri hauei ukitu berezia ematera. Eguberri zoriontsuak!
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Azken kontuak
Gure produktuek zure egunerokoa erraztea nahi dugu eta, gainera, aurrezten laguntzea Eguberrietan ere. EROSKI markaren berrikuntza batzuk aurkeztuko dizkizugu familian goza dezazun eta zure denbora gauza garrantzitsuetan eman dezazun festa egun hauetan: zeure kontuetan eta etxekoekin.
Harritzeko modukoak
Eguberrietakoa tradizio garaia da, baina EROSKIn berrikuntzak ekarri nahi dizkizugu urtero, ospakizunei bestelako ukitu bat emateko modua izan dezazun.
TXOKOLATEZKO
IZEIAK
Festa egun hauetako gailetarik originalenak gure dendetan dituzu. Emaiozu gutizia gozo bat zeure buruari EROSKIren izeiekin; bi eratarakoak dituzu: txokolate esnedunarekin eginak eta bi zaporeko mix -a eskaintzen dutenak. Gurinez eginak daude, eta palma oliorik gabe.
‘PANETTONE’
Eguberrietako postre tradizional hori Milandik dator, Italiatik, baina gure mahaietan ere leku bat egin du.
TURROI MAKILATXOAK
Hona hemen turroia jateko modu berri bat betiko zaporeei uko egin gabe, baina formatu azkarrago eta harrigarriagoan. n
Eguberri hauetan EROSKI SELEQTIA saileko panettone berri bat aurkituko duzu gure dendetan, Basque Culinary Centerrek (BCC) egiaztatua. Zitrikoak, mahaspasak, banilla eta gurina daramatza, eta ore
guri eta delikatua dauka, bi egunean baino gehiagoan harrotzen egon dena modu naturalean.
Hauek bai Eguberriak
Familiako enpresa bat da Olañeta, eta patxarana eta belar likorea egiten ditu 1921. urteaz geroztik, ontze mantsoko metodo tradizionalak erabilita, eta horrexegatik du
ekoizpen mugatua. Horretaz gain, bere garagardo sarituak ere eskaintzen dizkizu, Euskadin ekoitziak, bigarren hartzialdia botilan emateko sistema tradizionalarekin.
ko izp en bere
Benetako izokina, azalik eta hezurrik gabea, jateko prest, omega-3 ugarirekin eta proteinaz hornitua. Egoste prozesu bat ematen zaio gure izokinari, non eutsi egiten zaien produktuaren nutrizio propietateei eta baita zapore guztiari ere.
Aperitibo gisa har daiteke edo entsaladan, eta ezin hobea da hainbat errezetatan erabiltzeko: pasta, txigorkiak, enpanadak, arrautza beteak, lasagnak... Horretaz gain, oso ongi heldu da ahuakatearekin, gaztekin, berdurekin eta zitrikoekin.
Sortu eta sortu
Eguberri hauetan, Orlando Creaciones eskaintzen dizugu, sukaldean erabiltzeko tomate berritzailea, aurrez landutako osagaiekin eta oliba olio birjina estrarekin aberastua, su eztian kozinatuta 2 orduz Alfaron, Errioxan, zure platerak 25 minutuan baino gutxiagoan presta ditzazun.
Dasta itzazu hiru eratakoak:
Piper errea, tipula eta oliba olio birjina estra Orekatua, sofistikatua eta delikatua da. Ezin hobeto dator veggie erako prestaera guztiekin.
Tipula karamelizatua dauka, txarlota eta oliba olio birjina estra Gozoa, alaia eta fina.
Ukitu berezia ematen die pastei, arrozei, arrainei eta hegaztiei.
Baratxuri errea, belar mediterraneoak eta oliba olio birjina estra daramatza Mediterraneoa, pasionala eta izaera handikoa. Laguntzaile bikaina da pizza, txigorki, panini eta haragi platerak osatzeko.
Harritu egingo dituzu familiakoak eta adiskideak errezeta honekin eta orlando.es/recetas gunean ageri diren beste batzuekin.
Osagaiak
Izokina prestatzeko:
• 4 izokin atal, 125 gramokoa bakoitza
• Koilarakadatxo erdi sesamo
• Orlando Creaciones Gozoa, poto bat (500 g)
200 g tomate (cherry askotarikoak)
Tipula more bat
2 limaren zukua
Italiako piper gorri bat
4 koilarakada oliba olio
Gatz pittin bat
Piperbeltz beltza, pittin bat (ehoa)
4 errazio 25 minutu 142 Kcal/100g 17,30 €
1. Jarri labea berotzen 200 ºC-an. Bestalde, igurtzi izokina Orlando Creaciones Gozoarekin, eta bota sesamo pittin bat solomoen gainera. Utzi izokina saltsa barnean egonean entsalada prestatu bitartean. 2. 2. Moztu cherry tomateak erditik. Moztu zerrenda finetan tipula morea eta piperra. Hartu osagai horiek guztiak, nahasi ontzi batean eta bota gatza, oliba olioa, piperbeltz ehoa eta lima zukua. Gorde geroko.
3. 3. Atera izokina Orlando Creaciones Gozoarekin egon den ontzitik, jarri labeko erretilu batean eta sartu labean 10 minutuz 200 ºC-an. Kozinatu direnean, atera izokin solomoak labetik.
4. 4. Hartu erretilu handi bat, jarri hondoan lehen prestatu dugun entsalada eta, gainean, izokin solomoak.
Otarrainxka gordinak
Azken urteetan zerbait ikasi dugu, eta badakigu, mundua geldituta ere, pertsonek beti aurkitu dugula ekiteko modua eta atsegin ditugun gauzak pilatzekoa. Badakigu gauzei aurre egiten, eta krisiak krisi, inork ez digu kenduko Eguberriak ospatzeko gogoa. Horregatik, EROSKIn zertxobait gehiago erraztu nahi dizkizugu gauzak, pilatzen jarrai dezazun.
Pilatu itzazu platerak Eguberrietako mahaian. Eta pilatu ezazu denbora etxekoak mahai inguruan elkartuta. Pilatu itzazu, beti bezala, produkturik onenak. Egizu topa ardo on batekin. Eta, jakina, pilatu itzazu turroirik eta postrerik gozoenak.
Alacanteko turroiaERRAZAGO
MANDATUAK ESKATZEKO GURE ZERBITZUAREKIN
Eguberrietako otorduak prestatzeko garaian, dena ongi ateratzea nahi izaten duzu. Gure harategietan, arrandegietan eta urdaitegietan aurkituko duzu arrakasta hori ziurtatzeko gakoa: kalitatezko produktua eta gure langileen konfiantza eta esperientzia. Mandatuak eskatzeko zerbitzuarekin, gainera, aurreratu egin ditzakezu erosketak, ilarak saihestu eta denbora gehiago pasatu etxekoekin eta lagunekin. Mandatuak eskatzeko zerbitzua urte osoan erabil daiteke, baina Eguberrietan garrantzi berezia hartzen du, horrela bermatu egiten baituzu etxean izango duzula behar duzun produktu hori erosotasun guztiarekin. Telefonoz egin dezakezu edo zure ohiko dendan bestela, eta zuk nahi duzun zatiak eskatu ahalko dituzu eta nahi duzun neurrikoak. Hartu gogoan, bai telefonoz eta bai dendan, 48 ordu lehenago ere egin ahalko dituzula eskariak, eta nahi duzun egunean eta orduan jaso.
Eguberriak
Olagarroa parrilan bi saltsarekin
• Olagarro egosia, 2 zango
• Koilarakadatxo bat oliba olio birjina estra
• Piperrautsa
Erromesko saltsa egiteko
• 6 tomate heldu
• Baratxuri buru bat eta 2 ñora
• 10 almendra eta 10 hur
• 50 ml ardo ozpin
• 250 ml oliba olio birjina estra
• Xerra bat ogi txigortu
• Koilarakadatxo bat piperrauts gozo eta piperrauts min pittin bat
• Gatza
Curry maionesa egiteko
• Arrautza bat
• 200 ml oliba olio leun
• 10 g limoi zuku
• Koilarakadatxo erdi curry hauts
• 3 g gatz
Hutsik egiten ez duten errezetak
NOLA PRESTATU. Jarri ñorak beratzen, atera mamia eta gorde geroko. Sartu tomateak eta baratxuria labean, oliba olio birjina estraren txorrotadatxo batekin, 200 ºC-an, 20 minutuz. Zuritu tomateak eta baratxuriak, behin labetik atera eta hoztu direnean.
Txigortu hurrak eta almendrak zartagin batean, eta birrindu. Gorde geroko.
Birrindu tomateak, baratxuria, ñorak, ogia eta fruitu lehorrak. Erantsi piperrauts gozoa, piperrauts mina, gatza eta ozpina, birrindu guztia eta bateratu. Irabiagailua martxan dela, bota mantso-mantso olioa emultsionatu dadin (norberak ikusi behar du zenbat behar den). Eman gatza (beharko balu), ozpina, piperrautsa eta ogi txigortua ere bai loditzeko, norberaren gustuen arabera.
Jarri irabiagailuaren ontzian arrautza, gatza, currya eta olioaren erdia, eta prestatu curry maionesa. Jarri irabiagailua ontziaren hondora itsatsita eta irabiatu
abiadura mantsoan loditzen hasten den arte. Erantsi gainerako olioa hari gisa, eta goratu irabiagailua, norberak nahi duen loditasuna lortu arte. Erantsi limoi zukua.
Markatu olagarroaren zango egosiak plantxa batean oliba olio koilarakadatxo batekin, gorritzen diren arte.
Zerbitzatu olagarro zangoak saltsekin, eta zabaldu gainetik piperrautsa.
OHAR DIETETIKOA
Errezeta gustagarria da sarrerako edo mokadutxo gisa hartzeko. Plateraren nutrizio kalitatea ez da olagarroaren araberakoa: zerekin laguntzen den, hobea edo kaskarragoa izango da. Proposamen honetan maionesa darama eta erromesko saltsa, aurretik presta dezakeguna. Nutrizio arloko ezaugarriak: olagarroak ugari izaten ditu kalitate oneko proteinak, ez du ematen karbohidratorik eta kaloria gutxi dauka. Burdina ere badu, baita fosforoa, iodoa, potasioa, selenioa eta zinka ere; bitaminetan, E, B3, B6 eta B12 ditu.
Lupia zitrikoen saltsarekin
• Koilarakadatxo bat oliba olio birjina estra
• Gatza eta piperbeltz eho berria
• 3 laranja, limoi bat, 3 lima eta mandarina bat
• Koilarakadatxo bat ezti
• Laranja eta lima birrina
• Kaiena pittin bat
• Martorri edo perrexil xehatua
NOLA PRESTATU. Garbitu lupiak eta lehortu ongi. Eman gatza eta piperbeltza barnetik eta kanpotik, bete laranja eta lima atal batzuekin eta jarri labeko erretilu batean oliba olio koilarakada batekin eta laranja eta lima xerra batzuekin. Sartu labean (aurrez berotuta) 190 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola, kozinatzen diren arte.
Prestatu zitrikoen saltsa osagai hauekin: bi laranjaren zukua, limoi bat, mandarina eta bi edo hiru lima, eztia, gatza eta piperbeltza, laranja eta lima birrina, eta kaiena ehoaren ezkata batzuk. Jarri sutan saltsa zertxobait loditzen den arte.
Zerbitzatzeko garaian, aurkeztu lupiak erretilu batean saltsarekin, labean egindako zitriko xerrekin, eta zabaldu gainetik martorri edo perrexil xehatua eta lima eta laranja birrina.
OHAR DIETETIKOA
Bigarren platera prestatzeko errezeta da, zapore sendo eta freskokoa. Menua osatzeko, jar ezazu berdura errazio bat, osoko zereal bat (arroza) edo lekaleak (ilarra edo kinoa).
Nutrizio arloko ezaugarriak: arrain erdigantzatsua da lupia. Normalean, %3 eta %6 artean izaten du gantza. Arrain gantzatsuek (urdinek) eta erdigantzatsuek nutrizioaren ikuspegitik onurak izaten dituzte, omega-3 gantz azidoak ez ezik bitamina lipodisolbagarriak ere badituztelako, adibidez D eta E bitaminak. Zitrikoek ugari izaten dute C bitamina, baina kontuan hartu behar da zati bat galdu egiten dela kozinatzean.
hilabete honetan
Tradizio gozoak
Gure menua preziorik onenean biribiltzeko, aukeratu ezazu EROSKIn hainbat turroi motaren artean. Xixona eta Alacantetik datozen turroi klasikoak izan daitezke, lehengairik onenekin eginak errezeta tradizionalari jarraituz, edo proposamenik berritzaileenak bestela. Osagarri ezin hobeak izango dira familian gozatzeko Eguberrietako gozorik tradizionalenarekin. On egin!
Ukitu perfektua Eguberrietarako
Egun hauetan aukera berezi asko izaten da jendearekin biltzeko. EROSKI SELEQTIAri esker, Eguberrietako bazkari eta afariak une ahaztezinak izango dira, non gourmet errezetek bat egingo duten oroitzapen onenekin.
EEROSKI SELEQTIA sailak gourmet produktuak eta plater prestatuak eskaintzen dizkizu, Eguberri hauek gauzarik onenekin ospa ditzazun. Aperitiboak, plater nagusiak edo postreak, osagai bereziki hautatuekin, zure mahaian eduki dezazun gastronomiak ematen duen onena.
EROSKI SELEQTIArekin ezohiko ukitua emango diezu familiako bilerei. Osagaien kalitateak aukera emango dizu platerak hobetzeko eta gourmet ukitu bat lortzeko zure errezeta guztietan, gonbidatuak zur eta lur uzteraino, jatetxerik onenetan bezala.
Gako batzuk
Eguberrietan Iberiar urdaiazpiko on bat hautatzeko
Iberiar Urdaiazpikoa ezinbesteko osagaia da Eguberrietan mundu osoko mahaietan.
Maila horretako produktuak aukera asko eskaintzen du Eguberrietan familiakoak eta lagunak harritzeko. Aholku erraz batzuk emango dizkizugu zure Iberiar Urdaiazpikoa izan dadin festa egun hauetako platerik gustagarriena eta estimatuena.
ARRETA JARRI BEHAR DIOZU
ZIGILUARI, izan Iberiarraren Kalitate Arauarena (ASICI Iberiar Txerriaren Lanbideartekoaren logotipoarekin) edo izan Espainian dauden lau Jatorri Izen Babestuetako batena (dagokion JIBaren logotipoarekin), eta koloreari ere bai, horrela jakingo duzu-eta zer mailatako Iberiar Urdaiazpikoa ari zaren erosten.
AZTERTU KANPOKO ITXURA
Egiaztatu pieza estilizatua dagoela eta hezur fin-fina duela.
Gantzak tonu horixka eduki behar du eta erraz zapaldu behar da hatzarekin.
Xerrak aparteko gorri kolore biziarekin ateratzen dira, kontraste paregabea egiten dutela iberiar arrazak berezko dituen ildaskekin, zeinak zapore, testura eta lurrin berezi-bereziak ematen dizkion.
BERMEZ HAUTATZEA
Iberiarren sektoreak, ASICIren bitartez, digitalizazioaren aldeko apustua egin du fi dagarritasuna, efi zientzia eta gardentasuna irabazteko kontsumitzaileen artean, gero eta zorrotzagoa delako eta gero eta informatuagoa dagoelako. Ahalegin horren emaitza da Ibérico aplikazioa, zeinak aukera ematen duen piezen trazabilitatea kontsultatzeko eta araudia betetzen dutela egiaztatzeko. Aski da Kalitate Arauaren zigiluan ageri den barra kodea enfokatzea informazioa eskuratzeko. Erosi aurretik, ahaztu gabe egiazta ezazu Iberiar produktuen bereizgarria den zigiluetako bat daramala: beltza, gorria, berdea edo zuria.
Deskargatu ezazu IBÉRICO aplikazioa. Doakoa da eta IOS eta Android-ekin erabil daiteke.
Komeni da 24 ºC-an zerbitzatzea, lurrina areagotzeko eta zapore berezi horrekin gozatzeko.
Xerrek homogeneoak eta finak izan behar dute, eta plater zapal eta zuri batean zerbitzatu, Iberiar Urdaiazpikoak bereganatu dezan arreta guztia.
Bukatzean, leku fresko eta lehor batean gorde behar da pieza, eguzkiaren argitik urruti, eta kotoizko zapi batekin babestu.
hilabete honetan
Izokin ketuaren eta Calandako mertxiken tartarra zainzuri kremarekin
| Zailtasuna: ertaina | 4 errazio
Tartarra egiteko • 150 g izokin ketu (solomoa) • Calandako mertxika erdia (kontserbakoa) • Lima baten zukua • 10 g Perrins saltsa • 10 g ziape (pasta erakoa) • Gatza eta olioa Zainzuri mamien krema egiteko • 150 g zainzuri mami • 10 ml ardo zuri • 60 ml esne gain • Gatza, intxaur muskatua eta olioa
Piper maionesa egiteko • 40 g Pikilloko piper (beira erakoa) • Arrautza bat • 120 ml ekilore olio • Gatza Bukaera eta aurkezpena • Begetal adartxoak
NOLA PRESTATU. Moztu izokin solomoak 1x1 cm-ko laukitxoetan. Moztu Calandako mertxika zentimetro erdiko laukitxoetan.
Ontzi batean, nahasi lima zukua, Perrins saltsa, ziapea eta olioa. Erantsi izokina eta mertxika. Behar izanez gero, eman gatza eta olioa.
Kazola batean, berotu olioa eta markatu zainzuri mamiak ongi xukatuta. Bota ardo zuria, eta utzi lurrundu dadin. Eduki sutan bost minutu. Erantsi esne gaina eta birrindu intxaur muskatua norberak nahi adina. Eduki 10 minutu su ertainean. Birrindu guztia krema fin bat gelditzen den arte, eta emultsionatu olio pittin batekin.
Irabiagailuaren ontzian, birrindu arrautza gatzarekin eta Pikilloko beira piperrekin. Bota ekolore olioa hari fin batean, harik eta maionesa ongi emultsionatuta gelditzen den arte.
Eman gatza (behar izanez gero) eta gorde geroko.
Plateraren erdian, jarri metalezko uztai handi bat eta, haren barnean, beste txikiago bat. Bete bien arteko tartea izokin tartarraren geruza fin batekin. Kendu uztaiak eta jarri begetal adartxoak gatzozpinduta. Bota zainzuri krema erdira, izokinez inguratuta gelditzen dela.
OHAR DIETETIKOA
Errezeta fresko eta moldakorra da, sarrerako gisa har daitekeena edo lehenbiziko plater gisa. Nutrizio arloko ezaugarriak: Nutri-Score balorazioa gorabehera, propietate onak ditu, izokinak emanak (arrain urdina) eta zainzuriek ere bai. Gantz saturatuak okertu egiten du nutrizio kalitatea, eta, batez ere, izokin ketuak duen gatzak.
Trikimailua: gatz gutxiko izokin ketua hauta dezakegu, edo esne gaina erabili ordez zainzurien krema egiteko, esne lurrundua erabili.
Txahal biribilkia Aragoiko olibaz, ahuntz gaztaz eta intxaurrez betea ‘foie’ emultsioarekin
4 h | Zailtasuna: handia | 4 errazio
Txahal biribilkia egiteko
• 400 g txahal haragi (xehatua)
• 2 arrautza
• 60 g Aragoiko oliba
• 60 g ahuntz gazta erdiondu
• 60 g intxaur
• Gatza, piperbeltza eta 5 g kumino
• 5 g ezkai lehor eta 5 g erromero lehor
Foie emultsioa egiteko
• 40 g foie
• 75 g esne gain (harrotzekoa)
• Gatza eta piperbeltza
Oilo saltsa egiteko
• 250 g oilo (hezurrarekin)
• Tipula erdia, azenario erdia eta porru erdia
• 15 g gurin
Aurkezpenerako
• Begetal adartxoak
NOLA PRESTATU. Nahasi haragia arrautzarekin, gatzarekin, espeziekin eta piperbeltzarekin. Moztu gazta zentimetro erdiko laukitxoetan, birrindu intxaurrak eta moztu olibak xerratan.
Banatu haragia bi paper begetalen artean, eta zabaldu itxura angeluzuzena hartzen duela, zentimetro bateko lodierarekin. Banatu gazta, intxaurrak eta olibak haragiaren gainean eta bildu zilindro bat osatuz. Kendu paper begetala eta sartu labean 20 minutuz 180 ºC-an. Irabiagailuaren ontzian, birrindu foie a esne gainarekin, aireari sartzen uzten diogula. Platerean jarri eta burbuilak iraun dezala nahi izanez gero, zerbitzatu baino zertxobait lehenago egin behar da emultsioa.
Kazola batean, markatu oiloa azala ongi gorrituta gelditzen zaion arte. Gorde geroko eta erantsi kazola horretan tipula, azenarioa eta porrua mirepix eran moztuta (2 cm-ko zati irregularrak). Erregosi berdurak eta erantsi oiloa. Estali urez eta utzi egostera hiru orduz eltzea estali gabe. Iragazi salda eta utzi agortzera trinko gelditzen den arte. Loditu salda gurin zati hotzak erantsita.
Zerbitzatu biribilkiaren medailoi bat edo bi inguruan foie emultsioa dutela eta oilo saltsa koilarakada eder bat haragiaren gainean. Apaindu begetal adartxo gatzozpindu batzuekin.
OHAR DIETETIKOA
Plater paregabea da noizbehinka jateko. Prestatzeko garaian denbora eta lan asko samar eskatzen duen arren, oilo saltsa egun batzuk lehenago presta daiteke. Gainera, txahal biribilkia bestelako gazta batzuekin, fruitu lehorrekin edo olibekin betetzeko aukera dugu, errezetari guk nahi dugun ukitua emateko.
Nutrizio arloko ezaugarriak: energia asko samar duen errezeta da. Gantzen erdiak baino gehiago osasungarriak dira, adibidez arrautzarenak, olibenak, gaztarenak eta intxaurrenak.
Ba al zenekien? Aragoiko oliba Empeltre motakoa da nagusiki. Ebroren ibarrean landatzen da, eta azaro eta abendu artean ontzen (kolore beltz purpura hartzen duen arte).
Mandarina ‘semifreddo’-a bretainiar gaileten oinarriarekin, ahuntz gaztazko izozkiarekin eta ron aparrarekin
Mandarina semifreddoa egiteko
• 50 g mandarina marmelada eta EROSKI SELEQTIA kardamomoa
• 15 g azukre
• 2 arrautza
• 50 g esne gain (harrotzekoa)
• 15 g gaileta, bretainiar erakoak
• 10 g gurin
Ahuntz jogurtezko izozkia egiteko
• 125 g jogurt, ahuntz esnez egina
• 150 g esne gain (harrotzekoa)
• 45 g azukre
Ron aparra egiteko
• 25 g ron
• 100 g esne gain (harrotzekoa)
• 10 g azukre
• 3 ale kafe
NOLA PRESTATU. Birrindu gailetak hauts eginda gelditu arte. Urtu gurina eta nahasi gailetekin.
Zabaldu orea molde koipeztatu baten oinarrian. Molde handi bakarrean egin daiteke edo hainbat txikitan. Gorde hozkailuan.
Bereizi arrautzaren gorringoak eta zuringoak. Irabiatu gorringoak azukrearekin, harik eta bolumena bikoizten duten arte. Erantsi mandarina marmelada mugimenduak biribilean eginez. Harrotu esne gaina eta zuringoak bereizita. Barneratu esne gaina gorringo eta mandarina kreman, hori ere mugimenduak biribilean eginez. Egin gauza bera zuringoekin. Jarri orea gaileta oinarriaren gainean eta izoztu.
Harrotu esne gaina elur punturaino. Nahasi jogurta eta azukrea. Eran si esne gaina jogurtari, mugimenduak biribilean eginez.
Sartu izozkailuan eta eragin 30 minututik behin, izozkia ez dadin kristaldu. Txigortu kafe aleak eta erantsi esne gaina. Utzi irakiten hasi arte, bota azukrea eta atera sutatik. Utzi ordu
erdiz infusioa egiten. Bota rona. Iragazi nahastura eta sartu sifoi batean. Kargatu sifoia bi nitrogeno kargarekin eta gorde hozkailuan zerbitzatzeko unea iritsi arte.
Jarri plater lau batea semifreddo aren zati bat. Jarri ondoan bretainiar gaileten koilarakada bat eta, gainean, izozkia.
Jarri ron apar pittin bat semifreddo aren ondoan.
OHAR DIETETIKOA
Zapore eta testura kontrastez beteriko errezeta da, sukaldean teknika bat baino gehiago erabiltzera behartuko gaituena. Noizbehinka jatekoa da, ugari ditu-eta azukreak, gantzak, gantz azido saturatuak eta, ondorioz, baita energia ere.
Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko. Alkohola ere badu, asko ez izan arren, eta ez da egokia haurrei emateko, ezta haurdunei eta bularra ematen ari direnei ere.
Samosa begetalak dilista humusarekin
1 h | Zailtasuna: ertaina | 4 errazio
Begetalen betegarria egiteko
• 100 g tipula
• 60 g azenario
• 40 g gari zainzuri
• 5 g garam masala
• 5 g curry (ehoa)
• 5 g kumino (ehoa)
• 5 g jengibre (ehoa)
• 200 ml berdura salda
• Gatza
• Oliba olio birjina estra
Filo orea egiteko
• 5 hosto filo ore
• Oliba olio birjina estra Humusa egiteko
• 200 g pardina dilista (kontserbakoak, EROSKI SELEQTIA)
• Baratxuri erdia
• 20 g sesamo hazi
• 25 g limoi zuku
• 3 g kumino (ehoa)
• 30 g oliba olio birjina estra
• 10 g ur
• Martorri freskoa
• Gatza
N NOL A PRESTATU. Garbitu berdura guztiak etta e moztu fin-fin. Bitartean, eltzetxo batean, berotu olio pittin bat. Bota berdurak eltzetxora, h huur renkera honetan: azenarioa, tipula eta z zaainzur iak Erantsi espeziak eta erregosi berdurekin. 10 minutu inguru pasatu ondoren, erantsi salda eta utzi agortzera. Gorde geroko. Z Za a abaldu filo orea gainazal lau batean.
Moztu orea lau zerrendatan, bete berdura betegarriarekin eta itxi hiruki eran. Erabili olio pittin bat ertzak ixteko. Gorde geroko.
Gar bitu dilista egosiak eta gorde geroko. T Txxigor tu sesamo haziak arin-arin, erretzera i iriitsi gabe. Jarri osagai guztiak irabiagailuaren ontzian eta birrindu pasta homogeneo bat gelditzen den arte, zabalduta jateko moduko t te e es tura gelditzen zaiola
Jar J ri semosak labeko erretiluan eta kozinatu 2 20 0 00 ºC-an gorritzen diren arte. Aurkeztu humusa o onntzi batean oliba olio pittin batekin, sesamo h haziekin eta martorriarekin
OHAR DIETETIKOA
Plater hau aperitibo gisa erabiltzen da normalean edo afaritan hartzeko, mokadutxo gisa beste plater batzuekin. Era askotako aukerak daude, bai betegarria egiteko eta bai laguntzeko osagaietarako ere.
Nutrizio arloko ezaugarriak: honako honetan, berdurekin egin dugu betegarria, eta laguntzeko, berriz, dilista humusa jarri dugu; ondorioz, nutrizio kalitate oneko errezeta da, aski osatua, eta prestatu ere labean egiten da, frijitu ordez. Proteina ematen du, gantz kardio-osasungarriak, karbohidratoak eta zuntza, baita kaltzioa eta burdina ere, nahiz eta ez duen ez esnekirik eta ez haragirik ere.
Ba al zenekien? Hiruko itxurako enpanadilla modukoak dira samosak, nahiz eta forma aldatu egin daitekeen herrialde batetik bestera. Zabalduta jateko jakiren batekin laguntzen dira. Egokia da dieta beganoak egiteko.
Patata ‘gnocchi’-ak tomate saltsa eta albakarekin eta perretxiko ‘carpaccio’-arekin
30’ | Zailtasuna: erraza | 4 errazio
• 500 g gnocchi begano
• 200 g tomate natural (kontserbakoa)
• 30 g albaka fresko
• 2 baratxuri atal
• Gatza eta oliba olio birjina estra
• 200 g perretxiko (sasoikoak)
NOLA PRESTATU. Egosi gnocchiak ontzian ageri den denboran, ur ugarirekin eta gatzarekin. Xukatu eta gorde geroko.
Kozinatu tomatea su eztian eltzetxo batean olio pittin batekin eta baratxuriarekin. Egina dagoenean, erantsi albaka hiruki erako zatietan. Eman gatza norberak nahi duen eran.
Kendu perretxikoei lur arrastoak paper heze batekin. Moztu xafla finetan labana batekin edo mandolina batekin. Gorde geroko.
Nahasi patata gnocchiak saltsarekin. Jarri plater sakon batean. Jarri carpaccioa
gainerako osagaien gainean, gainetik gatz pittin bat eta oliba olioa zabalduta.
OHAR DIETETIKOA
Nutrizio profil oneko lehenbiziko platera da, eta patatak eta perretxikoak sartzeko modu originala.
Nutrizio arloko propietateak: patata zerealen multzoan sartzen duten arren gomendioak ezartzeko garaian, ur gehiago dauka eta, beraz, mantenugaien kontzentrazio txikiagoa. Ematen dituen mantenugaiak, bai, horiek zerealen antzekoak dira, nahiz eta kopuru txikiagoan eduki: karbohidratoak eta proteina eta zuntz pittin bat.
Trikimailua: platera aberastu egin dezakegu bolognar begano bat eginda edo tomate lehorra erantsita.
Egokia da dieta beganoak egiteko.
Kozinatu su eztian 45 minutuz gutxi gorabehera, arroza egina dagoen arte, baina ez dadila gehiegi egin. Kendu lurrin emaileak eta gorde geroko.
Ontzi batean, nahasi elementu kurruskatsuaren osagaiak ore homogeneo bat lortu arte. Labeko erretilu batean (labeko paperarekin estalita), zabaldu orea zentimetro erdiko lodierarekin. Eduki labean 180 ºC-an txigortzen den arte eta karameluaren kolore urrekara hartzen duen arte.
Jarri arroza ontzi batean eta apaindu osagai kurruskatsu pittin batekin.
OHAR DIETETIKOA
Betiko arroz esnearen bertsio beganoa da. Honako hau ere noizbehinka hartzeko postrea da.
Nutrizio arloko ezaugarriak: batez ere karbohidratoak eta azukreak emango ditu, arrozak berekin dituen ezaugarri berberak, erantsi zaion azukrea gehituta. Gantzak margarina begetalak emanak dira ia osorik (ugari dauka koko olioa).
Trikimailua: elementu kurruskatsuaren ordez fruitu gorriak edo ahabiak erabiliz gero, nabarmen hobetuko da nutrizio kalitatea.
Azalore ‘pancake’ gaziak GAZTAREKIN
8 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 1 H‘PANCAKE’-AK EGITEKO
Baratxuri atal 1 eta tipulin erdia 200 g azalore 100 g gazta krema 150 ml esne
Arrautza bat 150 g osoko irin 6 g legamia 15 ml oliba olio
GAZTA KREMA EGITEKO
20 g gazta (norberak nahi duena), 20 g feta gazta eta 20 g ahuntz gazta 50 ml esne
APAINTZEKO
Ilarrak, olibak eta azenarioak
1. PAUSOA
Birrindu baratxuria, tipulina eta azalorea, eta gorde geroko. Irabiatu gazta krema, esnea, arrautza, irina eta legamia irabiagailuarekin, harik eta ore leun eta homogeneoa lortzen dugun arte. Nahasi berdura xehatuekin, eta saiatu ongi banatuta geldi daitezela ore guztian barrena.
2. PAUSOA
Erantsi olio pittin bat zartagin batean, zabaldu pintzel batekin eta berotu su ertainean. Bota orea, bi neurritako pancakeak lortu arte: bat panpinaren gorputza izango da eta bestea burua.
3. PAUSOA
Kozinatu burbuilak atera arte, eman buelta eta utzi beste aldetik egin daitezen. Egin berriz prozesua orea amaitzen den arte.
4. PAUSOA
Prestatu krema hiru gaztak eta esnea irabiatuta krema homogeneo bat lortu arte, eta gorde geroko.
5.PAUSOA
ma arte, eta
cakeekin. inetik. Erantsi oolibak ozati
Egin elur panpina pancakeekin. Zabaldu gazta krema gainetik. Erantsi hiru ilar botoiak irudikatzeko, olibak begi-ahoak egiteko, eta azenario zati bat sudurrerako.
OHAR DIETETIKOA
Berdurekin egindako pancake hauek aukera ona ematen dute haurrek sukaldean parte har dezaten. Haien irudimena nolakoa den jakinda, seguru beste hainbat aukera sortuko zaizkiela. Osagai onekin prestatua dago, eta nutrizio kalitate onekoa da. Gantz saturatua gaztek ematen dutena da, eta ez da beste gantz azido saturatu batzuk bezain kaltegarria.
5 KEINU Eguberri hauetan distira egin dezazun
Ospakizunen aurreko egunak konpromisoz beteak egoten dira: afariak direla, familiakoekin eta lagunekin elkartzeko egunak, erosketak egin beharra... Gainera, ia gehienok lanean jarraitu beharra dugu ohiko erritmoan, eta ez da erraza izaten gauza guztietara iristea.
Gure larruazalak sumatu egiten du eta nabari izaten da: itzaliagoa egoten da, distirarik gabe eta lehorragoa. Egun horietan, gainera, lo gutxiago egiten dugu eta gehiegikeria gehiago onartzen dizkiogu geure buruari. Hoirrek guztiak ondorio kaltegarriak eduki ditzake larruazalean.
Hori dela eta, garrantzitsua da ez albo batera uztea edergintzako gure errutina eta zainketarekin jarraitzea, eta ezinbestekoa da neurriak hartzea estresaren eraginak gutxitzeko eta larruazala lehengoratzen laguntzeko.
Edergintzako bost keinu erraz proposatzen dizkizugu festa egun hauetan larruazala distiratsu eduki dezazun, denbora eta diru asko erabili gabe.
Gurekin etorri nahi?
1Sakonean garbitzea
Lehenbiziko pausoa da larruazal polita, distiratsua eta osasungarria edukitzeko eta ondoren emango ditugun kosmetikoen eragina hobetzeko.
Aurpegiko produktu sorta ekodiseinatu berria, ingurumena gehiago errespetatzen duena: plastiko 550 birziklatuz egindako hodiak eta %100 iturri arduratsuetatik datorren kartoiarekin egindako zorroa, FSCk egiaztatua.
MASKARA, BUZTIN ETA TE BERDEZ OSATUA
Konbinatu egiten ditu jatorri naturaleko osagaien eragina (kaolin buztina, te berdea eta ikatz aktiboa), eta horrela lortzen du aurpegi garbia, distiratsua, leuna eta zikin arrastorik gabea.
AURPEGIKO ESFOLIATZAILEA, INTXAUR
ETA
JAPONIAR ZEDROZ OSATUA
Purifi katu egiten ditu poroak eta lehengoratu egiten du larruazalaren testura, aurpegi berritua lortzeko, homogeneoagoa eta distiratsuagoa.
Tratamendu intentsiboa
Eguberrietako gehiegikeriek aurpegian uzten dituzten arrastoei aurre egiteko, zer hobea ekintza lehengoratzailea sustatzen duten aktiboak kontzentratuta dituzten produktuak erabiltzea baino.
2PRO CELLULAR AURPEGIRAKO ANPULUAK
Formula kontzentratua dute, larruazal mota guztietan erabiltzeko modukoa, eta larruazala gaztetu eta lehengoratzeko balio dute. Egunero erabil daiteke serumaren ordez edo tratamendu intentsibo lagungarri gisa.
P A A F d g m l a e b e s t la
Hidratatu eta
argitu
Eguneroko errutina maskarekin osatzea erremedio azkar eta eraginkorra da larruazala lehor, tenkatuta eta itzalita dagoenean. Oso egokiak dira nekearen arrastoei aurre egiteko.
MASKARA, NIAZINAMIDAZ ETA IZPILIKUZ OSATUA
Konbinatu egiten ditu niazinamidaren, azido hialuronikoaren eta izpiliku estraktuaren propietateak, eta aurpegi hidratatua, argitsua, leuna eta irmoa lortzen du. 15 minutuz eduki dezakezu emanda, eta soberan gelditzen dena ur epelarekin kendu edo gau guztian utzi.
M zMimatu ezazu zure
begirada
Begi ertza da aurpegiko gunerik delikatuena, eta produktu espezifikoekin zaindu behar da inguru horretako larruazal fi na.
PROFIRM BEGI ERTZETAKOA
Beg g un prod za ind horre TZE
Testura zetatsua du eta ultraazkar xurgatzen da. Hiru arlotan dakar onura: indarberritu egiten du, hidratatu eta sakon lehengoratu, aurre egiten diela begietako poltsei, begi zuloei eta zimurrei, gure begiratua gazteturik eta atseden hartuta egin dadin. Test oftalmologiko bidez frogatua dago.
Test dermatologiko bidez frogatuta daude produktuak, larruazalarekin bateragarriak direla bermatzeko
Ez ahaztu zure gorputza
Neguan ahaztu egiten dugu gehienean, baina larruazala osasuntsu eta polit edukitzeko, ezinbestekoa da zainketekin hasi eta jarraitzea eta ez ahaztea egunero hidratatu behar dela.
OLIO LEHENGORATZAILEA
Sei olio konbinatzen ditu ‘txinpart asiarra’ delakoarekin, eta testura ultraarina du, ez gantzatsua. Hidratatu egiten du, argitu, biziberritu, leundu eta aurre egiten die ildaskei eta orbainei. Egokia da aurpegirako eta gorputzerako.
Eguberri hauetan Ilusioa eta irribarreak opari
Zerbait desberdina eta originala nahi baduzu Eguberri hauetan opari egiteko, galde ezazu gure lurringintzako atalean, eta lagundu egingo dizugu koloniak, packak, makillajea, eta abar aurkitzen. Asmatu egingo duzu, seguru! ckak, eta abar a urkitzen. A k
LURRINAK
Besteei eta zeure buruari opari egiteko lurrinak. Lurrin fresko eta zitrikoenetatik gozo eta egur kutsukoenetara. Zatoz gure lurrindegira, eta marka guztietako berrikuntzak aurkituko dituzu.
THE MOST SEXY PARTY PACHÁ IBIZA
Limurtzailea da, mugarik gabea, lore eta fruta kutsuko lurrin freskoa duena, eta zorroan esprai erako eau de toilette -a eta gorputzerako lozioa dakartza.
URAK 3. ZBK
VICTORIO
& LUCCHINO
Victorio & Lucchino etxeko urak izeneko bildumak ura darabil funtsezko elementu gisa kalitatezko lurrinekin batean, eta bizitza leherketa berezi bat uzten du emaitza gisa.
VIRALBLUE KOLONIA NIKE
Indarra eta nortasuna duen lurrina. Zorroan kolonia, bainurako gel-a eta after shave a datoz.
KOLONIA DON ALGODÓN
Ukitu gazte eta axolagabea duen kolonia. Ezin hobea bainua hartu ondoren erabiltzeko.
MAKILLAJEA
Makillaje sorta handi bat jarriko dizugu eskura egun berezi hauetarako. Denboraldi honetako joerekin bat egiten duten tonuak aurkituko dituzu gure lurrindegietan.
PIN UP MALETA MAGIC STUDIO Behar duzun guztia daukan maletatxo bat: itzalak, ezpainetakoa, esmalteak, koloreteak, brotxak... Beti aldean eramateko modukoa.
TITANIO HOMME ÁLVAREZ GÓMEZ
Gizonentzako lurrina, itsasoaren eta zitrikoen ukituekin, sentsual eta dotorea.
‘PACK’-AK
Zure produktu gogokoenak sekula hutsik egiten ez duten packetan! Aukeratu ezazu zure marka, eta edergintzako eta higieneko produktu hautatuekin, nezeser bat jasoko duzu opari, beti aldean eraman ditzazun.
ADINAREN AURKAKO ERRUTINA NEZESERRA
GARNIER BIO
Eguneko krema sendogarria dauka izpiliku ekologikoaren olioarekin eta azido hialuronikoarekin, eta aurpegirako olio sendogarria ere bai.
ZAINKETA OSATUKO NEZESERRA NIVEA
Zainketa osatua egiteko nezeserra larruazal hidratatu eta leuna edukitzeko. Gorputzeko lozioa dakar, eskuetako krema, desodorantea, ezpainetako baltsamoa eta Nivea Soft krema hidratatzailea. Utzi egingo al duzu aukera pasatzen? Zaindu zure larruazala Nivearekin!
DISTIRA NEZESERRA DOVE
Has ezazu eguna larruazal osasungarriago batekin, babestuagoa eta indarberrituagoa, bereziki hura zaintzeko pentsatuta dauden produktu hauekin.
Hauxe dakar: dutxako bi gel, bi desodorante, gorputzerako lozioa eta xaboi pastilla.
DARK TEMPTATION NEZESERRA AXE
Bainuko set honetan lurrin onenak aurkituko dituzu beti prest egon zaitezen ekintzarako, egoera edozein dela ere. Hauxe dakar: bodyspray, dutxako gel-a eta aftershave.
NIVEA MEN
Gizonentzako nezeserra, ezin hobea gimnasiorako. Dutxako gel-a dauka, xanpua, desodorantea eta Nivea Men Creme krema hidratatzailea. Behar duzun energia!
SAFARI ZORRO
TXIKIA
MAGIC STUDIO
Begietako 21 itzal ditu tonu neutro eta koloretsuetan, akabera distiratsua eta matea dutenak, bost hauts trinko eta ezpainetarako hiru produktu.
COLORFUL
METAL MAKILLAJE SET-A, MAGIC STUDIO
Makillaje set praktikoa, 16 itzal, ezpainetako barra bat eta azazkaletarako esmalte bat dituena tonu gorrietan.
ROSE GOLD MAKILLAJE SET-A
MAGIC STUDIO
Betileetarako maskara bat dauka, eyerline, ezpainetako distira eta azazkaletarako esmaltea tonu arrosakaretan.
edergintza
SCENTED GOLD KAIOLA
EDERGINTZAKO OPARIAK
Zentzumenezko esperientzia betea aurkituko duzu pack eta saski hauetako bakoitzean: eskuetarako kremak, gorputza zaintzeko produktuak, bainuko gel-ak, eta abar.
SCENTED BRONZE BAINUONTZIA
IDC INSTITUTE
Bainuko gel-a dauka, gorputzerako lozioa, eskuetarako krema eta bainurako bonba bat laranjaren eta zedro zuraren lurrinarekin. Hori guztia bainuontzi original batean.
BEAUTY GARDEN
IDC INSTITUTE
Eraman ezazu lore ukituko nezeser polit hau zure bidaia guztietara. Dutxako gel-a dauka, gorputzerako lozioa eta xanpua.
IDC
INSTITUTE
Bainuko set-a mandarina eta pomelo lurrinarekin, etxean spa egun batekin gozatzeko behar duzun guztiarekin: bainuko gel-a, gorputzerako krema, gorputzerako esfoliatzailea, bainuko aparra eta esponja.
GOURMANDS BAINUKO SET-A
IDC INSTITUTE
Ezin hobea gozoak maite dituztenentzat. Bainuko gel bat dauka gaileta lurrinarekin, gorputzerako lozio bat gazta pastelaren lurrinarekin, gorputzerako esfoliatzaile bat makaron lurrinarekin eta bainuko aparra pastel lurrinarekin.
PURE VEGAN SASKIA
IDC INSTITUTE
Zumitzezko kaxa berrerabilgarria, Pure Vegan lerrokoa. Bainuko gel-a dakar, gorputzerako lozioa, konfeti xaboi solidoa eta bainuko bi bonba eta toalla.
ALOE VERA BAINUKO SET-A
IDC
INSTITUTE
Zurezko kaxa gorputzerako bost produkturekin, guztiak ere aloe veraren lurrina dutenak: bainuko gel-a, gorputzerako lozioa, esprai hidratatzailea, eskuetarako xaboia eta esponja.
Elkartasuna urte osoan landu behar da. Eguberrietan aukera bikaina izaten da laguntza emateko eta gehien behar dutenei irribarre eginarazteko. Egun hauetan, FESBALi atxikita dauden Elikagai Bankuak, Cáritas, Gurutze Gorria, A Coruñako Cocina Económica eta Padre Rubinos Ongintzazko Institutu Soziala izaten dira familia askoren euskarri, eta horiek janaria eta oinarrizko produktuak bildu eta banatzeko egiten duten lana sekula baino beharrezkoagoa da.
Horregatik, une berezi hauetan, ilusioaren indarrak bultzatuta, familiakoei behar duten guztia eskaini nahi izaten diegu, baina ez dezakegu ahaztu badirela ezer gutxi daukatenak ere, eta horiekin partekatzea ere badagokigula.
i rra k b eh ar h ii zat en
Ez da askorik behar. Keinu txiki bat aski izan daiteke, adibidez dendara joan eta ordainlekutik pasatzean zentimo batzuk ematea inguruan dituzun ongintzazko elkarteen alde, behar adina baliabide eduki dezaten oinarrizko
KEINU TXIKI BATETIK irribarrea 3.000.000
1.100 FAMILIARENTZAT otordu
produktuak banatzen jarraitzeko gehien behar duten familien artean.
EROSKItik, beti bezala, osatu egiten dugu bezeroek egiten duten diru ekarpena, eta kopuru hori gehitu egingo zaio urtero jartzen ditugun 7.500.000 euroei elkartasun kausak eta gizarte ekintzak laguntzeko.
Keinu txiki askorekin aldaketa handiak lor daitezkeelako!
Esan ordainlekuan
Bai
BOTANICALS REMINGTON
Botanikan inspiratzen den bilduma bat
Botanicals Remington bilduma berriak maitemindu egingo ditu produktu organikoen eta naturalen zaleak, darabilen zeramikak mikroegokitzaileak dituelako aloe veraz, jojobaz eta arrosaz aberastuak.
Remington etxearen Botanicals bildumaren kolorea berde pastel zoragarrikoa da, eta naturan inspiraturiko hostoen irudiak daramatza. Darabilen zeramika aurreratua aberastu egin da aloe vera, jojoba eta arrosa estraktuarekin, eta horiek akabera osasungarri eta distiratsua ematen diote ileari.
Gainera, BotaniCare doikuntzafuntzioa eskaintzen du, zeinak lagundu egiten duen ilea babesten tenperatura txikiagoari esker. Zehazki, 185 ºC-ko tenperaturan, hori da-eta egokiena ilea moldatzeko.
Lehorgailuak potentzia handiko motorra du (AC 2.300W) eta 130km/ h-ko abiaduran botatzen du haize
zurrusta, hiru tenperatura eta bi abiaduratan, eta egokitze ionikoa eransten du emaitza distiratsuak eta kiribilik gabeak lortzeko. Haize hotzezko zurrustak, gainera, aukera ematen du orrazkerak finkatzeko, eta kontzentragailu eta hedagailu bat ere baditu.
Plantxak plaka flotatzaileak eta estraluzeak ditu, diseinu kurbadunarekin, ilea lisatzeko eta uhinak egiteko ere bai. Tenperatura modu digitalean kontrolatzen duenez, bederatzi mailetako batean lisatu daiteke ilea (150-230 ºC).
Segurtasuna erabatekoa izan dadin,
automatikoki itzaltzen da 60 minuturen buruan. Itxura konikoa duen kizkurgailuak (13 eta 25 mm artekoa) lagundu egiten du kizkur zehaztuak sortzen ahaleginik gabe, tenperatura doitzeko bederatzi mailei esker (130 ºC-tik 210 ºC-ra) eta 30 segundo irauten duen berotze ultraazkarrari esker. Eta ez hori bakarrik, segurtasun punta hotz bat dauka eta eskularru eta zorro bat ere bai tresna gordetzeko, orrazteko esperientzia paregabea izan dezazun.
automatikokiitzaltzenda60
Gehiago jakiteko: www.remington.es Geh eh h G iag aggoj o aki a tek t o o: Remington mintzo da club-erakoEguberri hauetan, EROSKI club-ek milaka opari banatuko ditu bazkideen artean. Hurbilen duzun saltokira joan, erosketa egin eta, ordainlekutik pasatzean, EROSKI produktuen kupoi bat irabaz dezakezu edo Travel Club-eko produktuak. Gainera, partaidetzak lortzeko aukera izango duzu zozketa handi batean esku hartzeko, non 2023ko erosketak doan egin ahalko dituzun irabaziz gero (1) .
Eguberri hauetan milaka opari ditugu
Jakin nahi al duzu zer lortu dezakezun?
Gure EROSKI markako produktuak doan Eguberri hauetan ezeren faltarik izan ez dezazun etxeko mahaian. Guztiak ere ezin hobeak urte sasoi honetan dastatzeko!
Travel Club katalogoko opari apartak, adibidez Kukuxumuxu markako pisu pertsonalizatu bat, paretako kargagailu erabilgarri bat USBarekin edo kubo-entxufe bat. Doako milaka kupoi dituzu zain.
Zozketa
handia
2023ko zure erosketak, doan
(1) Sustapenaren balioa 2022/12/01etik 2023/01/06 arterainokoa da. Informazio gehiago hemen: eros.ki/navidad-club
Club-eko zozketa handi bat dugu, eta seguru gaude parte hartu nahiko duzula, doan eskuratu ahalko dituzueta 2023ko erosketak. Eguberri hauetan EROSKIn erosteagatik bakarrik partaidetzak eskuratuko dituzu automatikoki zozketarako. Kupoi bat emango dizugu ordainlekutik pasatzean, eta
jakinarazi egingo dizugu zozketan sartu zarela.
Gainera, abenduaren 19tik aurrera, gure aplikazioko “descubre jugando” atalean sartzen bazara, partaidetza gehiago eta zuzeneko diru sarrera gehiago lortu ahalko duzu zure txarteleko diru-zorroan. EROSKIn 30 €-ko erosketa bakoitzeko eskuratuko duzu partaidetza bat.
Parte har ezazu hemen zozketan
Eguberrietako mandatuen zozketa
Egin itzazu Eguberrietako zure mandatuak gure dendetan, eta 100 €-ren balioa duten 50 sariren zozketan parte hartuko duzu. Zure neurrira, ilararik gabe eta zure ohiko dendan. Aukeratu ezazu jasotzeko eguna eta ordua.
(1) Ikus itzazu sustapenaren baldintzak hemen: https://www.eroski.es/sorteo-encargos/
Gure nahia da merezi duzun bezala goza dezazula Eguberri hauetan eta EROSKI club ordainketa txartelarekin egiten dituzun erosketak ahalik eta erosoenak eta errazenak izan daitezela.
Finantzaketa aukera bat baino gehiago eskaintzen dizugu (2) EROSKIn egingo dituzun erosketetarako, 90 €-tik hasita. Eska ezazu ordainlekutik igarotzean, azkarra delako, erraza eta paper konturik gabea.
Horretaz gain, 48 hilabeterainoko kuotak ere badituzu etxetresnak erosteko, bazarreko eta ehungintzako erosketak egiteko eta EROSKI Bidaien gure bulegoetarako.
Ikus itzazu aukera guztiak webgunean edo galdetu gure langileei. Pozik erantzungo dizugu.
Abantaila gehiago bazkide izateagatik
FAMILIA PLANA 0·12 PROGRAMAKOA IZATEAGATIK
Disneyland Parísea eramango zaitugu
Urtea ongi bukatzeko, EROSKI club-ek bidaia bat zotz egingo du familia osoarentzat. Familia Plana 0·12 programakoa bazara, eman ezazu izena zozketan eta goza ezazu esperientzia magiko batekin Disneyland Parisen (1)
Zozketan hau sartzen da: Lau eguneko bidaia Parisera. Disney Newport Bay Club hotelean egonaldia. Lau egunerako sarrera Eurodisney-ra. Esperientzia paregabe eta ahaztezina.
(1) EROSKI Bidaiak eskaintzen duen bidaia da. Ikusi hemen
Lor ezazu aurrezki gehigarria jostailuetan eta bestelako oparietan
Familia Plana 0·12 programakoa izateagatik, azaroaren 4tik urtarrilaren 6ra %5eko aurrezkia izango duzu jostailuetan EROSKI hipermerkatuetan (1). Gainera, aurreztu
%5
aurreztu jostailuetan
egin ahalko duzu 80 markatan baino gehiagotan, teknologian, modan, oparietan, etxeko osagarrietan eta aisialdian, Sustapen gehiago atalean sartuta: eros.ki/mas-promociones.
Eman izena hemen Familia plana 0·12 programarako
Sustapen gehiago
Eguberri hauetan, ilusio eta aurrezki gehiago
EGIPTO
Gozatu helmuga liluragarriarekin
Eta pilatu ezazu dirua zure EROSKI club txartelean!
Egipto, edozein bidaiarik amestu duen helmuga. Enigma, historia eta kondairaz beteriko lekua. Presta zaitez denboran bidaiatzeko, eta oporraldi bat baino gehiago bizi izango duzu EROSKI Bidaiekin; gainera, etekina aterako diezu eskaintzen dizkizugun abantailei.
LUXOR
Hiri horrek biltzen du monumentu gehien Egipto osoan. Hauek dira aipagarrienak: Luxorreko Tenplua, Karnakeko Tenplua, Erregeen Ibarra, Erreginen Ibarra eta Memnoneko Kolosoak.
Bidaiarientzako gomendioak
Ez edan botilakoa ez den urik, eta komeni da sendagai kutxa txiki bat eramatea.
Negoziatu prezioak ahalik eta gehiena eta utzi argi zenbat ordainduko duzun zerbait erosi aurretik edo edozein zerbitzu erabili aurretik (taxia edo kalesa hartu aurretik, esaterako).
Egipton ohikoa izaten da propinak eskatzea eta, beraz, emateko asmorik ez baduzu, ez onartu oparirik edo antzeko keinurik.
Ez da inolako txertorik behar herrialdean sartzeko.
KAIRO
Herrialdeko hiriburua da historian barrena joango den bidaiaren abiapuntua. Hiru egun izango dituzu Kairo ezagutzeko, eta denbora horretan ezinbestean bisitatu beharrekoak dira Gizako piramideak, hiriko museoak, Ziudadela eta Koptoen Auzoa.
Ez duzu egokigailurik behar entxuferako, eta arazorik gabe bidali ahalko dizkiguzu zure argazkiak gure bidaiari komunitatera #viajeroskis hashtag-arekin edo @viajeseroski aipuarekin.
ASUAN
Oso ezaguna da bertako presa, eta Abu Simbel-en Tenplua bisitatzeko abiapuntua ere bertan dago.
BIDAIA NILO IBAIAN BARRENA
Egiptora joanez gero, ezin utzi Nilo ibaian zehar bidaiatu gabe, esperientzia ahaztezina da eta. Moto-ontzietan egiten da (halaxe esaten zaie), Luxorren hasi eta Asuaneraino, eta geldialdiak egiten ditu Nilo ertzean, herrialdeko tenplurik garrantzitsuenak bisitatu ditzagun. Ibaian zeharreko bidaiak dira, eta neurriz eta horniduraz ez dute zerikusirik itsasoko bidaietan ibiltzen diren ontzi erraldoiekin. Esperientzia paregabe eta ezinbestekoa da, Egiptora joanez gero huts egin behar ez dena.
ITSASO GORRIA
Indiako ozeanoan dago Itsaso Gorria, Afrika eta Asia artean, eta naturaren opari ikusgarria da, ur garbi eta epeleko paradisua eguzkiaren azpian; urtero hainbat turista joaten da hara oporraldia pasatzera.
Urtean zehar oso gutxi aldatzen da uraren tenperatura, eta munduko itsasorik epelena denez, beste inon ikusten ez diren animalia eta landare espezieak izaten dira bertan; hori dela eta, leku paregabea da urpekaritza egiteko.
egingo dizugu
EROSKI
Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
Sustatu egiten dugu
Mater arrautza ekologikoen SALMENTA BALEARRETAN
Hitzarmen bat sinatu dugu Mater elkartearekin, eta konpromisoa hartu dugu Can Boqueta etxaldean sortzen dituen arrautza fresko ekologikoen salmentak handitzeko (Inca-n dago, Mallorcan). Irabazteko asmorik gabeko elkarte hori 1964az geroztik ari da lanean Balear uharteetan, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei arreta integrala ematen die.
Hitzarmen horren helburua da bultzada bat ematea Mater elkarteak egiten duen lan handiari dibertsitate funtzionala duten pertsona horiek gizartean eta lan munduan barneratu daitezen eta eguneroko zereginei erantzun diezaieten. Ildo horretan, hitzarmenak aukera zabaldu du lankidetza
bide berriak sortzeko arrautza salmentatik harago, eta horrela agerian geldituko da bi aldeek zer-nolako konpromisoa dugun tokiko produktuarekin, jasangarritasunarekin eta kolektibo zaurgarri horren gizarteratzearekin.
Hitzarmen horri esker, bermatua dago Materren etxaldean ekoizten diren arrautzen zati handi bat saldu egingo dela, eta horrela bi onura eskuratuko dira: baliabide ekonomikoak lortuko dira Mallorcako elkarteak bere helburu sozialak lor ditzan, eta EROSKIk Balear uharteetan dituen bezeroek kalitate handiko produktu ekologiko bat izango dute eskura, ingurumena eta animalien ongizatea errespetatuz lortua.
Alfredo Herraez, EROSKIk Balearretan duen zuzendari nagusia eta Bàrbara Mestre, Materreko zuzendari nagusia.
EROSKI saria
Gil & Pallares Zaragozako
hornitzailearen ibilbideari
Gure dendak beren produktuekin betetzen dituzten ekoizle txikiek egunero-egunero lan egiten dute aurrekoengandik jaso dutenari eusteko eta lurrak ematen dituen gauza onenak gure esku jartzeko. Horien produktuak gero eta osasungarriagoak eta jasangarriagoak dira, eta EROSKIn babesa eman eta aitortu egin nahi dugu haien eguneroko lana eta ahalegina guri elikagairik onenak eskaintzeko.
Hori dela eta, ibilbidearen aitortza egiten duen saria eman diogu Gil & Pallares Aragoiko ekoizleari. Saria emateko ekitaldia Zaragozan egin zen, Tokiko Produktuaren Azokan, zeina Aragoiko hogei ekoizle ingururekin batean antolatu zen tokiko produktua ezagutarazi eta duen balioa aitortzeko eta kontsumoa sustatzeko.
Duela 20 urte hasi zen EROSKIren eta Gil & Pallares ekoizlearen arteko harremana. Baratzeko produktuen arloan aritzen da, eta GLOBAL G.A.P jasangarritasun ziurtagiria daukate haren produktuek.