Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2022

Page 25

HezkuntzaGidaliburua2022

Hezkuntza eta Heziketa Hezkuntzaren eraldaketa digitala

27

digitalekin lerrokatutako azpiegituren alde egingo da. • Gainera, Eraldaketa Digitaleko esperientzia aurreratuak hartuko dira gaitasun handiko zentroetan. • Ekintza zehatz batzuk: • Digitalizazio-talde indartu bat sortzea erronkei erantzuteko. • Estrategia digitala bultzatzea ikastetxe guztietan. Zentroko proiektu digitala garatzeko prestakuntza eta orientazioa. • Irakasleen gaitasunetara egokitutako prestakuntza-ibilbideak diseinatzea eta ezartzea. • Ikastetxeetan aholkulari digitalen sarea aktibatzea, aholkularitza tekno-pedagogikoaren funtzioa beteko baitute. • Material pedagogiko digitalak sortzea. Lizentziak eta material propioak. • Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera gailuak jartzea ikasle guztientzat. Baita Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara bitarteko irakasleentzat ere. • Ikasgela eta espazio digitalizatuak diseinatzea.

Hezkuntza sistema –Haur Hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino- aro digitalera egokitzea izanik lehentasuna ikaslea kokatzen du ikaskuntza prozesuaren erdigunean 2. LANBIDE HEZIKETAN • Eraldaketa digitalak bilakaera berri bat ekarriko du Lanbide Heziketara, eraldaketa disruptiboan oinarriturikoa; prestakuntza aurreratuko eredu berri bat, ikastetxeetako antolaketa eta egitura desberdinekin, espazio berriekin eta ingurune digitaletan aplikatutako sistema adimendunekin. • Ekintza zehatz batzuk: • Heldutasun digitaleko eredu bat garatzea, barne hartuko dituena azpiegitura berriak, teknologia digitalen erabilera aurreratuan gaitasun berriak eta errendimendu handiko ikaskuntzen garapena. • Irakasleen eta ikasleen prestakuntza digitala. • Azpiegitura digitalak eraldatzea (azken belaunaldiko ekipoak, 5G, Wifi 6…). • Teknologia digital aurreratuak ezartzea (murgiltze teknologia digitalak eta interaktiboak). • Eraldaketa digitalean ikasteko espazio berriak. 3. UNIBERTSITATE EKOSISTEMAN • Lehentasuna enplegagarritasunak eskatzen dituen gaitasunak sortzeari, irakasten dena birpentsatzeko irekitasuna izateari eta teknologiak hezkuntzan eta zientzian

mugak gainditzeko ahalmena duela aitortzeari. • Ikasleen gaikuntza digitala, unibertsitateko ikasleen artean ekitatea eta aukeraberdintasuna bermatuz. • Zientzia Irekia bultzatzea, emaitzen eta baliabideen eskuragarritasuna hobetuz, baliabide bibliografikoak barne, zientzia hobea eta maila globalean eskuragarriagoa sortzen laguntzeko helburuarekin. • Ekimen nagusiak: • Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitate guztiek izango dute beren Eraldaketa Digitalerako Plana. • Konektibitatea eta ikasteko ingurune birtualak bultzatzea; I2Basque datusarea berritzea, barnearekiko eta kanpoarekiko konektagarritasuna bermatzeko. • Ikasle zaurgarrientzako baliabide teknologikoak eskuratzea. • Superkonputazio-zerbitzuak indartzea, baliabide-autonomia sendotzeko, euskal ikerketa-komunitate osoari zuzendutako HPC Poloa (High Performance Computing Euskadi) sortuz. Euskadi eraldaketa digitalaren testuinguruan Ekonomia eta Gizarte Digitalen Indizearen 2020ko edizioak Eraldaketa Digitalaren joera positiboa erakusten du Euskadin, berau osatzen duten bost dimentsioetan: konektibitatea, giza kapitala, Interneteko zerbitzuen erabilera, teknologia digitalaren integrazioa eta zerbitzu publiko digitalak. Oro har, Euskadi Europako batez bestekoa baino ia ehuneko hamar puntu gorago dago, eta Estatuko batez bestekoa baino lau puntu gorago. Alemania, Frantzia edo Austria bezalako herrialdeen aurretik dago. Euskadi

da, gainera, ikasgeletan ordenagailu gehien dituen autonomia-erkidegoa, batez beste ordenagailu bakoitzeko 1,5 ikasle baititu. 160.000 ordenagailu bi ikasturtean Azken bi ikasturte hauetan, Hezkuntza Sailak ordenagailu eramangarri berriz hornitu ditu ikastetxeak, Lehen Hezkuntzako 5. maila eta Batxilergoko 2. maila arteko ikastetxe publikoetako ikasle guztiek ordenagailu bana izan dezaten. Sare publikorako erositako 100.000 ekipo berri izan dira. Horiei, itunpeko sarean 60.000 ordenagailu erosteko eman diren diru-laguntzak gehitu behar zaizkie, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergora arte erabiltzeko azken hauek ere. Prozesu horretan, halaber, ordenagailu eramangarri bana ipini zaie Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, DBHko eta Batxilergoko irakasleei, eta urte honetan eta hurrengoan Lehen Hezkuntzako lehen lau mailetako gainerako irakasleei ere emango zaie. Ikastetxe publikoetako ekipamendu digitala ugaritzeko eta eguneratzeko ildo beretik, azken urte hauetan Sailak 65 eta 75 hazbeteko 2.000 pantaila interaktibo erosi eta banatu ditu ikastetxeetara (Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrerako ikasgeletarako), eta, laster, Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitartekoko gela guztiak ere ekipo horiekin hornitzea aurreikusten da. Azkenik, ikasgela eta gune digitalizatuak diseinatzeko zereginean jarraituz, aurten mahai gaineko ordenagailu berriak, sabaiko web-kamerak eta mikrofonoak eta entzungailuak erosteko lizitazioa egingo du Hezkuntza Sailak, datorren urtean Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako, DBHko eta Batxilergoko gela guztiak ekipamendu horiekin hornitzen hasteko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Nafarroako LHko 79 ikasle, EBra

9min
pages 121-123

2022: Gazteriaren Europako Urtea

3min
page 120

Zer da Silver Economy?

9min
pages 109-111

Eusko Jaurlaritzako laguntza ekonomikoa lanarentzat eta enpresentzat

3min
page 108

Lan (eta profesional) bilatuenak 2022an

3min
pages 112-113

Elkarrizketa Jon Vital (TRAK

6min
pages 106-107

Elkarrizketa Silvia Romero eta Alberto Aznar (BESEIF

6min
pages 104-105

100 BEINT beka gazteen eskura

2min
page 103

Negozio eukera Euskadin

1min
page 102

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 96-101

Ikasi eta lan egin graduondoko batekin Kanadan Centennial College-rekin

7min
pages 93-95

Gehien eskatzen diren hizkuntzen Top 5-a

4min
page 92

Nebrija Unibertsitatea (Madril

5min
pages 79-80

UPV/EHUko gradu eta graduondoko eskaintza

5min
pages 65-66

Deustuko Unibertsitatearen prestakuntza-eskaintza

3min
page 70

UPV/EHUk ehun gradu eta 170 master baino gehiagoko katalogoa eskaintzen du arlo guztietan

2min
page 64

“Zibersegurtasunean Espezializazioa” ikastaroa 2022-2023an

6min
pages 43-47

TKNIKAk Ekonomia Zirkularreko lehen ikastaroa eman du LHko irakaslegoarentzat

3min
page 42

Lanbide Heziketa, geroz eta eskaera gehiago eta ia lan ziurrarekin

9min
pages 36-39

LHra sarbidea izateko baldintzak

1min
page 33

LHren ondoren, laneratzea areagotu egin da

2min
page 35

Lanbide Heziketa ikasteko 3 arrazoi

1min
page 41

Praktikak enpresetan LHren ondoren

2min
page 34

Ziberbulyingaren biktima batentzako dekalogoa

5min
pages 28-29

37 milioi IKERBASQUErentzat

2min
page 25

Eskola jazarpena bilakaera Euskadin, 2020-2021 ikasturtean

3min
page 27

Interes handia STEAM Sarietan

2min
page 24

Eraldaketa digitala hezkuntzan

5min
pages 22-23

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 16-19

Hezkuntza Sailak ikerketarako eraikin berri bat bultzatuko du

2min
page 26

Curriculum berriak: jauzi kulitatiboa konpetentzien bidezko ikaskuntzan

3min
pages 20-21

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

5min
pages 14-15

METABERTSOA: eraiki beharreko etorkizun digital baten erronkak

2min
page 6

Lana aurkitzeko digitalizazio ikastaroak

3min
page 13

Elkarrizketa Mariin Ratnik-i, Estoniako Enbaxadorea Espainian .............................4 Elkarrizketa Miguel Ángel Domínguezi, Alastriako Presidentea

5min
pages 4-5

Blockcahinak App Store berriak dira

4min
pages 8-9

Teknologia eta talentua, gazteen ikuspegitik

2min
page 10

Zer da Metabertsoa?

3min
page 11

Next Generation EU funtsak, zure negozioari laguntzeko

2min
page 12

Tknika - LH Euskadiko Espezializazio Eremuak

2min
page 7
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.