Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2022

Page 26

28

Hezkuntza eta Heziketa STEAM Euskadi Sariak

HezkuntzaGidaliburua2022

Interes handia STEAM Sarietan STEAM Euskadi Sarien bigarren edizioak 137 hautagaitza jaso ditu

STEAM Euskadi Sarien bigarren edizioak 137 hautagaitzarekin itxi du izena emateko epea; zifra hori aurreko urtean jasotakoa baino handiagoa da (133 izan ziren). Sariak Hezkuntza Sailak sortu zituen, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, zientziako, teknologiako, ingeniaritzako, arteko eta matematikako bokazio goiztiarrak sustatzen dituen hezkuntza-eredua bultzatzeko jardunbide onenak saritzeko helburuarekin. STEAM Euskadi Sariak Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako batekin lerrokatzen dira, hau da, STEAM hezkuntzaren (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics hitzen akronimoa) ezarpena sustatzea ikasleen gaitasun zientifiko-teknologiak hobetzeko, bereziki gazteenen eta nesken artean. Ildo horretan, STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiak hainbat ekimen jarri ditu abian Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako hainbat ikastetxerekin, eta enpresak, enpresa-elkarteak, ikerketa-institutuak, Euskadiko hiru unibertsitateak eta beste eragile batzuk aritzen dira lankidetzan. Ekimen horien artean nabarmentzen da sari hauen sorrera, jardunbide onenak jendaurrean aurkezteko, bai euren eraginagatik eta berrikuntza-mailagatik eta bai neskatoak, neskak eta emakumeak diziplina horietara erakartzeko gaitasunagatik. Sariak bi kategoriatan banatzen dira: ikastetxeek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimen berritzaileena eta beste erakunde batzuek sustatutako STEAM Hezkuntzako ekimen berritzaileena. 12.000 euroko dirukopurua dute sariek. Kategoria bakoitzeko proposamen irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, eta bigarrenak 2.000. Genero-ikuspegia kontuan hartuko duten proposamenek

aipamen berezia jasoko dute, eta bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu. Aurkeztu diren 137 hautagaitzen artean, gehienak (85) DBHko ikastetxetatik, Batxilergotik (22), Lehen Hezkuntzatik (22) eta Haur Hezkuntzatik datoz (13), bai publikoak (41) eta bai pribatuak (44). Gainerakoak Lanbide Heziketako zentroek (14), enpresek (12) eta unibertsitateek (11) aurkeztu dituzte. Azkenik, gainerako hamabostak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat eragilek sustatu dituzte, besteak beste administrazioek, fundazioek edo elkarteek. Hautagaitzak jaso ondoren, ebaluazioepea hasiko da, eta gero irabazleen izenak jakinaraziko dira. STEAM Euskadi Sarien lehenengo ediziora 133 hautagai aurkeztu ziren eta sarituriko proiektuak honako hauek izan ziren: “Neuronak Martxan”, Bilboko Artxandape Ikastolarena (Bizkaia); Elhuyar Zientzia Azoka, Elhuyar Fundazioarena; “Proyecto STEAM desde un punto de vista inclusivo”, Gasteizko San Martin HLHIrena (Araba); eta “Inspira STEAM”, Deustuko Unibertsitatearena. STEAM Hezkuntza 1. Uztartu egiten ditu zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, Artearekin eta Humanitateekin otuta. 2. Oinarrizko konpetentziak garatzen ditu, bai zeharkakoak, bai diziplina-konpetentziak. 3. Ahaldundu egiten ditu ikasleak, gure gizartearen erronkei arduraz aurre egin diezaien. 4. Honako hauek dira helburuak: Bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea; Ikasleen STEM gaitasunak hobetzea; Ikasleak

bultzatzea, haien inguruko mundua eraldatzen modu aktiboan parte har dezaten. Gai hauetako kontzeptuak aldi berean eta modu integratuanikasteko aukera ematen duten egoerak nahita sorrarazten dira, diseinuari eta problemak ebazteari lotutako testuinguru praktikoan, enpresetako ingeniaritza sailetan egiten den bezala. Ikerketan oinarrituta dago, esperimentuak planifikatuz, hipotesiak ikertuz, informazioa bilatuz, ereduak eraikiz, taldean lan eginez, azalpen koherenteak eztabaidatuz eta proposatuz egiten da ikerketa. STEAM. Tartean “A” sartzea • Zientziak, arteak eta humanitateak integratuta ikasteko prozesu bat. • Ikaskuntza testuinguruan jartzea, benetako munduaren konplexutasuna islatzen duen ingurune batean, ikuspegi zientifikoteknikotik harago. • Ikasleen artean sormena eta berrikuntza sustatzea. • Ezagutzaren eta kulturaren izaera globalaz jabetzea, eta prestakuntza zabala jasotzea. STEM lanbideak erakargarriago egiten ditu, zientzia eta teknologia sektore askotan aplika daitezkeela erakusten du, eta hala, talentu gehiago eta aniztasun handiagokoa erakartzen du. • Profil profesional hibridoei (datuen analista edo diseinu industriala) eta zeharkako gaitasunei (sormena, talde-lana eta erronkei aurre egitea) lotutako joerei eta beharrei erantzuten die. Azken finean, estrategia honen helburua STEAM hezkuntza sustatzea da, helburu nagusia STEM lanbideak sustatzea izanda. www.steam.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Nafarroako LHko 79 ikasle, EBra

9min
pages 121-123

2022: Gazteriaren Europako Urtea

3min
page 120

Zer da Silver Economy?

9min
pages 109-111

Eusko Jaurlaritzako laguntza ekonomikoa lanarentzat eta enpresentzat

3min
page 108

Lan (eta profesional) bilatuenak 2022an

3min
pages 112-113

Elkarrizketa Jon Vital (TRAK

6min
pages 106-107

Elkarrizketa Silvia Romero eta Alberto Aznar (BESEIF

6min
pages 104-105

100 BEINT beka gazteen eskura

2min
page 103

Negozio eukera Euskadin

1min
page 102

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 96-101

Ikasi eta lan egin graduondoko batekin Kanadan Centennial College-rekin

7min
pages 93-95

Gehien eskatzen diren hizkuntzen Top 5-a

4min
page 92

Nebrija Unibertsitatea (Madril

5min
pages 79-80

UPV/EHUko gradu eta graduondoko eskaintza

5min
pages 65-66

Deustuko Unibertsitatearen prestakuntza-eskaintza

3min
page 70

UPV/EHUk ehun gradu eta 170 master baino gehiagoko katalogoa eskaintzen du arlo guztietan

2min
page 64

“Zibersegurtasunean Espezializazioa” ikastaroa 2022-2023an

6min
pages 43-47

TKNIKAk Ekonomia Zirkularreko lehen ikastaroa eman du LHko irakaslegoarentzat

3min
page 42

Lanbide Heziketa, geroz eta eskaera gehiago eta ia lan ziurrarekin

9min
pages 36-39

LHra sarbidea izateko baldintzak

1min
page 33

LHren ondoren, laneratzea areagotu egin da

2min
page 35

Lanbide Heziketa ikasteko 3 arrazoi

1min
page 41

Praktikak enpresetan LHren ondoren

2min
page 34

Ziberbulyingaren biktima batentzako dekalogoa

5min
pages 28-29

37 milioi IKERBASQUErentzat

2min
page 25

Eskola jazarpena bilakaera Euskadin, 2020-2021 ikasturtean

3min
page 27

Interes handia STEAM Sarietan

2min
page 24

Eraldaketa digitala hezkuntzan

5min
pages 22-23

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 16-19

Hezkuntza Sailak ikerketarako eraikin berri bat bultzatuko du

2min
page 26

Curriculum berriak: jauzi kulitatiboa konpetentzien bidezko ikaskuntzan

3min
pages 20-21

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

5min
pages 14-15

METABERTSOA: eraiki beharreko etorkizun digital baten erronkak

2min
page 6

Lana aurkitzeko digitalizazio ikastaroak

3min
page 13

Elkarrizketa Mariin Ratnik-i, Estoniako Enbaxadorea Espainian .............................4 Elkarrizketa Miguel Ángel Domínguezi, Alastriako Presidentea

5min
pages 4-5

Blockcahinak App Store berriak dira

4min
pages 8-9

Teknologia eta talentua, gazteen ikuspegitik

2min
page 10

Zer da Metabertsoa?

3min
page 11

Next Generation EU funtsak, zure negozioari laguntzeko

2min
page 12

Tknika - LH Euskadiko Espezializazio Eremuak

2min
page 7
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.