Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2022

Page 27

Hezkuntza eta Heziketa Ikerbasque funtsak

HezkuntzaGidaliburua2022

37 milioi IKERBASQUErentzat Ikerbasqueko ikertzaileek Euskadira 37 milioi eurotik gorako funtsak erakartzea lortu zuten 2021ean 2021aren amaieran, Ikerbasquek ibilbide luzeko eta lidergo-gaitasun handiko 170 ikertzaile zituen; goi-mailako ikertzaile gazteen harrobia bultzatzen lagunduko duten 80 ikertzaile gazte, eta aurreko bi kategoriak osatuz ikertzaile-karreraren etapa guztiak estaltzea xede duen Research Associate kategoriari atxikitako beste 62 ikertzaile. Guztion ikerketa-lanak oihartzun zabala lortu zuen aldizkari zientifikoetan. Hartara, urte osoan 1.484 artikulu plazaratu zituzten guztira indexatutako argitalpenetan, hau da, nazioarte mailako kualifikazio handiko hedabide editorialetan. Era berean, 8 spin-off berri sortu zituzten. Enpresaekimen hauen jarduerak ikerketen bidez lortutako ezagutza eta emaitzetan oinarritutako prozesu, produktu edo zerbitzu berrien ustiapena du ardatz. Ikerbasqueko ikertzaileek 2021ean lortutako funtsen guztizko zenbatekoa 37.371.894 eurokoa izan zen (2020an baino 2 miloi euro baino gehiago). Kanpoko finantzaketaz landutako 940 proiektutatik (aurreko urtean baino 128 proiektu gehiago) hamabostek ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Hauxe da kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustapenari dagokionez, eta iazko urtearen amaieran, 1.323 pertsonak lan egiten zuten Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako taldeetan. Ikerbasquek Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikerzaileak 35 herrialdetakoak dira, gehienak espainiarrak (186), italiarrak (30), alemaniarrak (14), britainiarrak (9), estatubatuarrak (9), errusiarrak (8) eta kanadarrak (6) eta, baina badira Europa, Amerika eta Asiako beste 28 nazionalitatetako pertsonak ere. Horien artean, gizonak dira nagusi, % 75, emakumezkoen % 25aren aldean. Ikertzaileen jakintza-arloei erreparatuta, % 50 zientzia esperimentalen arloko espezialistak dira, % 22 medikuntza-zientzietakoak, % 15 ingeniaritza arlokoak eta % 12 giza eta gizarte zientzietako adituak. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorritakoak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla. 2021an lortutako emaitzen harira esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europako erreferentetzat posizionatu dela. Nazioartean, Euskadi ikerketa aurreratuko eskualdea dela aitortzen dute dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketa-taldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuta. Aurreko honen adibidea dugu Europako Batzordeak, Ikerbasqueren

ikertzaileak erakartzeko programa hautatu duela garapen zientifikoa bultzatzeko Europako ekimenik onenetakotzat. Ikerbasqueren proposamenak ebaluatu diren 148 proposamenen artean puntuaziorik altuena lortu du eta ondorioz 4 milioi euro jaso du hurrengo 4 urteetan Euskadin 36 ikertzaile berri kontratatzeko. Ikerbasqueko ikertzaileek egindako lanen artean eta azken urteko argitalpenik nabarmenen artean, honako hauek azpimarra daitezke: • Aitziber López Cortajarena Ikerbasqueko ikertzaile eta CICbiomaGUNEko zuzendari zientifikoak estrategia xume, moldaerraz eta modularra garatu zuen, aplikazio bioteknologiko eta biomedikoei zuzendutako nanomaterial hibridoen proteina multifuntzional pertsonalizatuak diseinatzeko. Haren lana Royal Society of Chemistry elkartearen Chemical Science aldizkarian argitaratu zen. • Iñigo Olalde UPV/EHUri atxikitako Ikerbasqueko ikertzaileak DNA zaharraren analisi genetikoa lideratu zuen Britainia Handian hobekien kontserbatuta dauden hilobi neolitikoetako batean. Nature aldizkarian argitaratutako analisi horrek argi utzi zuen lurperatutako pertsona gehienak familia zabal bakarreko ondoz ondoko bost belaunalditakoak zirela. • Jérôme Solon Biofisika Institutuan (CSICUPV/EHU) lanean diharduen Ikerbasqueko ikertzaileak kolideratu eta Current Biology aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, metamorfosian gertatzen den organoen desegitea hormonek zuzendutako prozesu zehatza da. Prozesu hau ulertuz gero, argiroago ulertu ahal izango dira zahartze-prozesuak. Helburuko zentroa Helburuko zentroei dagokienez, Ikerbasqueko 116 ikertzaile EHU/UPV-n lan egi-

ten dabiltza. Gainerako 196k Deustuko eta Mondragoiko unibertsitateetan eta ikerketa zentroetan lanean dihardute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpeko BERC (Basque Excellence Research Centre) izeneko bikaintasunezko bederatzi ikerketazentroak tarteko direla. Hauxe da gaur egun indarrean dauden BERCen zerrenda osoa: • Achucarro – Basque Center for Neuroscience (Zamudio). • BCMaterials- Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures (Zamudio). • Polymat – Basque Center for Macromolecular Design & Engineering (Donostia). • DIPC - Donostia International Physics Center (Donostia). • CFM-MPC Materials Physics Center (Donostia). • Biofisika Institutua. Basque Centre for Biophysics de Bizkaia (Leioa). • BC3 - Basque Centre for Climate Change. • BCAM - Basque Center for Applied Mathematics (Bilbao). • BCBL - Basque Center on Cognition, Brain and Language (Donostia). Ikerbasquek kontratatutako ikertzaileei harrera egiten dieten bederatzi bikaintasunezko zentro eta hiru unibertsitate (EHU/ UPV, Deustu eta Mondragon) horiei Ikerketa Korporatiboko Zentroak (IKZ) gaineratu behar zaizkie: biomaGUNE (biomaterialeak), biogune (biozientziak), energiGUNE (energia), eta nanoGUNE (nanozientzia), bai eta osasungintza alorreko Biodonostia eta Biocruces ikerketa zentroak eta Azti, Neiker, Tecnalia, Tecnum (Nafarroako Unibertsitatea), Globernance (pentsamendu politikoaren ikerketa eta hedapen zentroa) eta IISL/ IISJ. Guztira, Euskadiko 24 unibertsitate eta ikerketa zentro profitatzen dira nazioarteko ikertzaileen erakarpenaz.

29


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Nafarroako LHko 79 ikasle, EBra

9min
pages 121-123

2022: Gazteriaren Europako Urtea

3min
page 120

Zer da Silver Economy?

9min
pages 109-111

Eusko Jaurlaritzako laguntza ekonomikoa lanarentzat eta enpresentzat

3min
page 108

Lan (eta profesional) bilatuenak 2022an

3min
pages 112-113

Elkarrizketa Jon Vital (TRAK

6min
pages 106-107

Elkarrizketa Silvia Romero eta Alberto Aznar (BESEIF

6min
pages 104-105

100 BEINT beka gazteen eskura

2min
page 103

Negozio eukera Euskadin

1min
page 102

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 96-101

Ikasi eta lan egin graduondoko batekin Kanadan Centennial College-rekin

7min
pages 93-95

Gehien eskatzen diren hizkuntzen Top 5-a

4min
page 92

Nebrija Unibertsitatea (Madril

5min
pages 79-80

UPV/EHUko gradu eta graduondoko eskaintza

5min
pages 65-66

Deustuko Unibertsitatearen prestakuntza-eskaintza

3min
page 70

UPV/EHUk ehun gradu eta 170 master baino gehiagoko katalogoa eskaintzen du arlo guztietan

2min
page 64

“Zibersegurtasunean Espezializazioa” ikastaroa 2022-2023an

6min
pages 43-47

TKNIKAk Ekonomia Zirkularreko lehen ikastaroa eman du LHko irakaslegoarentzat

3min
page 42

Lanbide Heziketa, geroz eta eskaera gehiago eta ia lan ziurrarekin

9min
pages 36-39

LHra sarbidea izateko baldintzak

1min
page 33

LHren ondoren, laneratzea areagotu egin da

2min
page 35

Lanbide Heziketa ikasteko 3 arrazoi

1min
page 41

Praktikak enpresetan LHren ondoren

2min
page 34

Ziberbulyingaren biktima batentzako dekalogoa

5min
pages 28-29

37 milioi IKERBASQUErentzat

2min
page 25

Eskola jazarpena bilakaera Euskadin, 2020-2021 ikasturtean

3min
page 27

Interes handia STEAM Sarietan

2min
page 24

Eraldaketa digitala hezkuntzan

5min
pages 22-23

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 16-19

Hezkuntza Sailak ikerketarako eraikin berri bat bultzatuko du

2min
page 26

Curriculum berriak: jauzi kulitatiboa konpetentzien bidezko ikaskuntzan

3min
pages 20-21

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

5min
pages 14-15

METABERTSOA: eraiki beharreko etorkizun digital baten erronkak

2min
page 6

Lana aurkitzeko digitalizazio ikastaroak

3min
page 13

Elkarrizketa Mariin Ratnik-i, Estoniako Enbaxadorea Espainian .............................4 Elkarrizketa Miguel Ángel Domínguezi, Alastriako Presidentea

5min
pages 4-5

Blockcahinak App Store berriak dira

4min
pages 8-9

Teknologia eta talentua, gazteen ikuspegitik

2min
page 10

Zer da Metabertsoa?

3min
page 11

Next Generation EU funtsak, zure negozioari laguntzeko

2min
page 12

Tknika - LH Euskadiko Espezializazio Eremuak

2min
page 7
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.