Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2022

Page 28

30

Hezkuntza eta Heziketa Ikerketarako eraikin berria

HezkuntzaGidaliburua2022

Hezkuntza Sailak ikerketarako eraikin berri bat bultzatuko du Eusko Jaurlaritzak bikaintasuneko oinarrizko ikerketara zuzendutako 6.000 m²-ko eraikin berri baten eraikuntza bultzatuko du Donostian Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearekin, Eneko Goia Donostiako alkatearekin eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin batera, ikerketa zientifikora zuzenduta Donostiako Ibaeta campusean eraikiko den eraikin berria aurkeztu zuen. 6.000 m²-ko eraikinak bi urteko exekuzio epea izango du eta 80 laborategi izango ditu. Kostua, 12 milioi eurokoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatuko du. UPV/EHUk Ibaetako campusean lagatako lursail batean eraikiko da, eta unibertsitate publikoak ere espazioa izango du bertan. Hezkuntza Sailaren aurreikuspena da lanak urte amaitu baino lehen hasi ahal izatea. Eraikin berrian Eusko Jaurlaritzaren IKUR Estrategian zehaztutako giltzarrizko ikerketa-esparrruetan diharduten talde zientifikoak kokatuko dira. Zehatzago esanda, konputazio kuantikoari, neutronikari, superkonputazioari, kimika aurreratuari, material berriei eta polimeroei atxikitako 300 ikertzaile bilduko dira guztira. Era berean, eraikin berriak polimero aurreratuen ikerketan diharduen BERC Polymat bikaintasunezko ikerketa-zentroaren laborategi berriak izango ditu.

Konputazio kuantikoan, neutronikan, superkonputazioan, kimika aurreratuan, material berrietan, polimeroetan eta antzeko esparruetan diharduten 300 ikertzailek lan egingo dute guztira Azpiegitura zientifiko berri honen eraikuntza bat dator Eusko Jaurlaritzak bikaintasunezko zientzia bultzatzen jarraitzearen alde egindako apustu sendoarekin, Euskadin punta-puntako ikerketa-talde berriak errotzeko asmoz. Euskadiko ekoizpen zientifikoa bikoiztu egin da azken hamarkadan. Ikerbasqueko komunitate zientifikoak 300 ikertzaile baino gehiago ditu dagoeneko, eta horien ikerketa-taldeetan 1.300 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako BERC bikaintasunezko ikerketa-sareko 9 zentroek 1.200 ikertzaile dituzte egun, azken hamarkadan izan du-

ten hazkundeari esker. Euskadik talentu zientifikoa erakarri eta finkatzearen alde egin duen apustu honetarako, behar-beharrezkoa da ikerketa-talde berrientzako gune eta ekipamendu egokiak sortzea. Inbertsioa eremu estrategikoetan Eraikin berria kokatuko den lursailean bertan izan den aurkezpenean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak nabarmendu zuen azpiegitura berri honek Euskadik nazioartean eta ikerketan erreferente izaten jarrai dezan duen garrantzia. “Hemen egingo dugun inbertsio handiari esker, mundu mailan zientzian estrategiko diren arloek erreferentzia garbia aurkituko dute Euskadin. Komunitate zientifikoarentzat polo erakargarria gara, eta horrelaxe izaten jarraitu nahi dugu. Hezkuntza Sailaren IKUR estrategiak bere gaitasun guztia garatu ahal izango du eraikin berri honetan”. Sailburuaren esanetan, azken urteetan Euskadi zientzian lortzen ari den emaitza onak dira “zientziari bultzada emateko eta abangoardiako ikerketaren alde egiten Eusko Jaurlaritza ari den politiken bermerik onena. Horixe da jarraitu beharreko bidea.” Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak esaera ezagun bat hartu zuen hizpide, eraikin berrian izango den lankidetza irudikatzeko. “Azkar joan nahi baduzu, bakarrik ibili; urrutira iritsi nahi baduzu, lagunekin joan. Eraikin honetan hainbat taldek eta erakundek egingo dute lan ikerketaren alorrean. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertaldeek

eraikin honetako solairu oso bat beteko dute, eta sinergiarako eta lankidetzarako aukerak sendotu egingo dira. Horrela, beraz, urrutirago iritsiko gara”.

Eraikina bi urtetan amaituko da eta bertan 80 laborategi izango dira Eraikin berriaren ezaugarriak Eraikin berria Tolosa hiribidean kokatuko da, egungo Korta eraikinari atxikita, eta eraikitako 6.000 m² izango ditu lur gaineko 5 solairutan eta soto batean banatuta, solairu bakoitzak 1.100 m² inguruko azalera duela. Eraikinak ingurumenari dagozkion irizpiderik aurreratuenak betetzen ditu, eta eraikuntza arloko soluzio berritzaileez baliatu da energia-eraginkortasunaren inguruko eskakizunak betetzeko eta ikerketalaborategien behar funtzionalik zorrotzenei erantzuteko. Fatxadaren kanpoko azalak eguzkiaren argia leundu eta eraikinaren kontrol termikoa egiten laguntzen dio elementu metaliko bertikalez osatutako saretari. Eraikinak berehala irakur daitekeen itxura arineko bolumen sinplea du, egungo Korta eraikinari erantsitako oihal neutro eta irmoa. Bi eraikinak hormarte batek banandu eta lotzen ditu aldi berean, bien arteko juntura materialarena eginez, eta alde batetik besterako fatxada-aldaketa harmonizatzeko aukera errazten du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Nafarroako LHko 79 ikasle, EBra

9min
pages 121-123

2022: Gazteriaren Europako Urtea

3min
page 120

Zer da Silver Economy?

9min
pages 109-111

Eusko Jaurlaritzako laguntza ekonomikoa lanarentzat eta enpresentzat

3min
page 108

Lan (eta profesional) bilatuenak 2022an

3min
pages 112-113

Elkarrizketa Jon Vital (TRAK

6min
pages 106-107

Elkarrizketa Silvia Romero eta Alberto Aznar (BESEIF

6min
pages 104-105

100 BEINT beka gazteen eskura

2min
page 103

Negozio eukera Euskadin

1min
page 102

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 96-101

Ikasi eta lan egin graduondoko batekin Kanadan Centennial College-rekin

7min
pages 93-95

Gehien eskatzen diren hizkuntzen Top 5-a

4min
page 92

Nebrija Unibertsitatea (Madril

5min
pages 79-80

UPV/EHUko gradu eta graduondoko eskaintza

5min
pages 65-66

Deustuko Unibertsitatearen prestakuntza-eskaintza

3min
page 70

UPV/EHUk ehun gradu eta 170 master baino gehiagoko katalogoa eskaintzen du arlo guztietan

2min
page 64

“Zibersegurtasunean Espezializazioa” ikastaroa 2022-2023an

6min
pages 43-47

TKNIKAk Ekonomia Zirkularreko lehen ikastaroa eman du LHko irakaslegoarentzat

3min
page 42

Lanbide Heziketa, geroz eta eskaera gehiago eta ia lan ziurrarekin

9min
pages 36-39

LHra sarbidea izateko baldintzak

1min
page 33

LHren ondoren, laneratzea areagotu egin da

2min
page 35

Lanbide Heziketa ikasteko 3 arrazoi

1min
page 41

Praktikak enpresetan LHren ondoren

2min
page 34

Ziberbulyingaren biktima batentzako dekalogoa

5min
pages 28-29

37 milioi IKERBASQUErentzat

2min
page 25

Eskola jazarpena bilakaera Euskadin, 2020-2021 ikasturtean

3min
page 27

Interes handia STEAM Sarietan

2min
page 24

Eraldaketa digitala hezkuntzan

5min
pages 22-23

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 16-19

Hezkuntza Sailak ikerketarako eraikin berri bat bultzatuko du

2min
page 26

Curriculum berriak: jauzi kulitatiboa konpetentzien bidezko ikaskuntzan

3min
pages 20-21

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

5min
pages 14-15

METABERTSOA: eraiki beharreko etorkizun digital baten erronkak

2min
page 6

Lana aurkitzeko digitalizazio ikastaroak

3min
page 13

Elkarrizketa Mariin Ratnik-i, Estoniako Enbaxadorea Espainian .............................4 Elkarrizketa Miguel Ángel Domínguezi, Alastriako Presidentea

5min
pages 4-5

Blockcahinak App Store berriak dira

4min
pages 8-9

Teknologia eta talentua, gazteen ikuspegitik

2min
page 10

Zer da Metabertsoa?

3min
page 11

Next Generation EU funtsak, zure negozioari laguntzeko

2min
page 12

Tknika - LH Euskadiko Espezializazio Eremuak

2min
page 7
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.