Hezkuntza eta Lan Gidaliburua - DIGITAL GENERATION 2022

Page 42

44

Lanbide Heziketa Euskal LH Europako berrikuntzarekin

HezkuntzaGidaliburua2022

Euskadiko LH, europar berrikuntzarekin Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeek berrikuntzako 97 proiektu europarretan hartzen dute parte Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen Erasmus+ proiektu europarrak zabaltzeko jardunaldian parte hartu zuen apirilaren 7an. Bilboko Iberdrola Dorrean burutu zen jardunaldian 150 pertsona inguru elkartu ziren, Euskadiko Lanbide Heziketako 32 Ikastetxetako arduradunak, eta 2021-2022 ikasturtean Europako beste herrialde batzuetako Lanbide Heziketako ikastetxeekin lankidetzan garatzen ari diren berrikuntzaproiektuak aurkeztu zituzten, Erasmus+ KA2 programaren barruan. Lantaldetan antolatuta, beren proiektuak aurkeztu eta beste ikastetxe batzuetako kideekin partekatu zituzten. Tknikak (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroak) koordinatuta, Euskadiko ikastetxeek 97 berrikuntzaproiektutan hartzen dute parte ikasturte honetan, Europako beste bi ikastetxerekin, gutxienik, lankidetza elkarteak osatzen dituztela; hala ere, ohikoena lauzpabost ikastetxek proiektu berean parte hartzea izaten da. Datu horrek agerian uzten du Euskadi oso eskualde aktiboa dela Europan. Azken urteotan, ikasturtez ikasturte, euskal ikastetxeek parte hartzen duten berrikuntzaproiektuen kopuruak gora egin du, eta ikasturte honetako 97 proiektuetara iritsi da, orain arteko kopururik altuenera. Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartzen duten ia ehun proiektu horien artean askotarikoak daude, hala nola, pedagogia edo ikaskuntza-metodologia berrien ingurukoak, mugikortasun elektrikoa, jasangarritasuna, ekintzailetza edo errealitate birtuala lantzen dutenak, beste hainbaten artean. Nazioartekotzea, euskal Lanbide Heziketaren funtsezko ardatzetako bat da. Gaur egun, Euskadiko Lanbide Heziketak harremanak ditu bost kontinenteetako ehun herrialde baino gehiagorekin, nazioarteko hainbat lankidetza-sareren bidez. Tknika Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika. Ardatz nagusitzat berrikuntza eta ikerkuntza aplikatua izanik, Tknikak Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea lortzeko helburuz egiten du lan egunero. Sare-lanaren bitartez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioari esker, munduko eredurik aurreratuenak erreferentetzat dituen zentro honek teknologiaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren eremuekin lotura duten berrikuntza-proiektuak garatzen ditu. 2016-2017 ikasturtetik, TKNIKA UNEVOC zentroa da. Euskadiko LH-ko estandar eta ka-

litatearen hobekuntzan laguntzea da Tknika UNEVOC-Zentroa izatearen helburu nagusia. Aurrerapen teknologikoak aldaketa sozial eta ekonomiko garrantzitsuen erritmoa ezartzen du; teknologia funtsezko elementua da Euskadiren garapenerako eta, beraz, gure lanbide-heziketarako. Alde horretatik, Tknikako Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak Arloaren helburua da teknologia bat sortzen denetik euskal gizarteak etekina atera arte igarotzen den denbora murriztea, eta Euskadin merkatu-nitxo berriak garatzea ahalbidetzen duten teknologiak ikertzea.

Zentroek Europako beste zentro batzuekin elkarlanean garatzen dituzten proiektuak aurkeztu eta partekatu zituzten, Erasmus+ programaren barruan Horretarako, Euskadiko Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Sistema daukagu, gizarteari eta, bereziki, ETEei balio erantsi handia eskatzen duen ingurune batean lehiatzeko erronkan laguntzeko. Sistema hori Eusko Jaurlaritzaren Espezializazio Adimenduneko Estrategian oinarritzen da. Estrategia honek Lanbide Heziketako V. Euskal Planetik, Tknikaren bidez eta lanbideheziketako ikastetxeen bidez hedatzen diren lehentasunak ezartzen ditu. Hemendik aurrera, zaintza-nodoen bidez antolatutako zaintza prozesu bat abiarazten dugu. Bildutako informazioa prozesatu eta LHko sistemako ikastetxeei jakinarazten zaie, harekin lerrokatutako ekimenak proposa ditzaten. Ekimenak programa desber-

dinen bidez lehenetsi, hautatu eta garatzen dira. Azkenik, lortutako emaitzak lanbideheziketako gainerako zentroetara eta ETEetara transferitzen dira. Hautemandako interes-esparruen artean, batzuk, konplexuak direlako edo heldutasun-maila txikiagoa dutelako, dedikazio handiagoa behar dute Lanbide Heziketaren beharretara egokitu ahal izateko. Horiek dira arloko proiektuetan lantzen diren eta gure lan ildoak zehazten dituzten esparruak. Hurrengo irudian gure egungo lan ildoak zeintzuk diren erakusten dira. Ingurune estrategikoetan aplikatutako berrikuntza Ekoizpen sarea etengabe eraldatu da teknologia berriek bultzatuta eta, ondorioz, ekimenak eta proiektu estrategikoak garatzea ezinbestekoa da lanbide heziketan. LHko lehentasunak eguneratu eta Euskadiko berrikuntzaestrategiarekin lerrokatzea funtsezkoa da aberastasuna eta ongizatea sortzeko, ingurune estrategiko espezializatuen sorrera bultzatuz. Tknikako Lanbide Heziketaren eremuan, ingurune estrategikoetan aplikatutako Berrikuntza Arloaren helburua da enpresasarean berrikuntza bultzatzea, aldaketa eta transformazioa sendotzeko gaitasun eta jarrerak garatuz, berrikuntzaren eta ekintzaile-ekimenaren bitartez eta enpresak ikasketa-prozesuaren parte izanez. Ingurune oso aurreratuei erantzutera zuzendutako ekintzak sustatzeko programak ezarri dituzte. TKgunen, gure produkzio-sarearen ingurune estrategikoetan berrikuntza-proiektuak garatzen dituen programan, bi norabideko transferentzia garatzen duten programak garatzen dituzte, enpresen berrikuntza-beharrei erantzuteko eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuen bidez, batez ere enpresa txiki eta ertainen – ETEak – esparruan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Nafarroako LHko 79 ikasle, EBra

9min
pages 121-123

2022: Gazteriaren Europako Urtea

3min
page 120

Zer da Silver Economy?

9min
pages 109-111

Eusko Jaurlaritzako laguntza ekonomikoa lanarentzat eta enpresentzat

3min
page 108

Lan (eta profesional) bilatuenak 2022an

3min
pages 112-113

Elkarrizketa Jon Vital (TRAK

6min
pages 106-107

Elkarrizketa Silvia Romero eta Alberto Aznar (BESEIF

6min
pages 104-105

100 BEINT beka gazteen eskura

2min
page 103

Negozio eukera Euskadin

1min
page 102

Lana eta Sare Sozialak

12min
pages 96-101

Ikasi eta lan egin graduondoko batekin Kanadan Centennial College-rekin

7min
pages 93-95

Gehien eskatzen diren hizkuntzen Top 5-a

4min
page 92

Nebrija Unibertsitatea (Madril

5min
pages 79-80

UPV/EHUko gradu eta graduondoko eskaintza

5min
pages 65-66

Deustuko Unibertsitatearen prestakuntza-eskaintza

3min
page 70

UPV/EHUk ehun gradu eta 170 master baino gehiagoko katalogoa eskaintzen du arlo guztietan

2min
page 64

“Zibersegurtasunean Espezializazioa” ikastaroa 2022-2023an

6min
pages 43-47

TKNIKAk Ekonomia Zirkularreko lehen ikastaroa eman du LHko irakaslegoarentzat

3min
page 42

Lanbide Heziketa, geroz eta eskaera gehiago eta ia lan ziurrarekin

9min
pages 36-39

LHra sarbidea izateko baldintzak

1min
page 33

LHren ondoren, laneratzea areagotu egin da

2min
page 35

Lanbide Heziketa ikasteko 3 arrazoi

1min
page 41

Praktikak enpresetan LHren ondoren

2min
page 34

Ziberbulyingaren biktima batentzako dekalogoa

5min
pages 28-29

37 milioi IKERBASQUErentzat

2min
page 25

Eskola jazarpena bilakaera Euskadin, 2020-2021 ikasturtean

3min
page 27

Interes handia STEAM Sarietan

2min
page 24

Eraldaketa digitala hezkuntzan

5min
pages 22-23

Nola aukeratu zer ikasi

1min
pages 16-19

Hezkuntza Sailak ikerketarako eraikin berri bat bultzatuko du

2min
page 26

Curriculum berriak: jauzi kulitatiboa konpetentzien bidezko ikaskuntzan

3min
pages 20-21

Hezkuntza Sistemaren Organigrama

5min
pages 14-15

METABERTSOA: eraiki beharreko etorkizun digital baten erronkak

2min
page 6

Lana aurkitzeko digitalizazio ikastaroak

3min
page 13

Elkarrizketa Mariin Ratnik-i, Estoniako Enbaxadorea Espainian .............................4 Elkarrizketa Miguel Ángel Domínguezi, Alastriako Presidentea

5min
pages 4-5

Blockcahinak App Store berriak dira

4min
pages 8-9

Teknologia eta talentua, gazteen ikuspegitik

2min
page 10

Zer da Metabertsoa?

3min
page 11

Next Generation EU funtsak, zure negozioari laguntzeko

2min
page 12

Tknika - LH Euskadiko Espezializazio Eremuak

2min
page 7
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.