BIZI LARRABETZU IRAILA 2021

Page 14

14 2021eko udazkena BIZI LARRABETZU

HERRIA BIZIAGO EGITEKO BIDEAN Francesco Tonucci psikopedagogoak azaldu zuen Italiako haur batek alkateari idatzi ziola esanez jolasguneko bankuak txarto eraikita zeudela. Jolasgunera begira zeudela esan zion, eta, ondorioz, aitonak zelatatu egiten zuela, eta hori ez zuen gustuko. Gainera, aitona kuxkuxeroa izanda kanpora begiratzea gustokoago lukeela hark ere, kalea behatzeko. Nahastu egin zirela esan zion alkateari, alderantziz jarrita hobea litzakeelako bai beretzat bai aitonarentzat. Aurrez finkatuta dauden eremuen arabera jokatzen dugu: eserlekuan dauden tokietan esertzen gara, eta jolas tokietan dauden lekuetan, aldiz, jokatu. Adibide txiki bat baino ez da. Baina, eta zerotik abiatuko bagina? Zeintzuk dira gaur egungo herritarren behar eta nahiak?

Zertara jolastu nahi dute haurrek? Nola egituratu espazio horiek denak? Sakona da gogoeta, eta prozesuak ez du bukaerarik: Larrabetzu bera, etengabe ari baita eraldatzen, larrabetzuarrek unean unean dituzten beharren arabera eraiki eta deseraikitzen. Galderari, baina, heldu egin diote azken urteetan: eta ikusgai dira emaitzak. Larrabetzuko Udaleko, Guraso Elkarteko eta Eskolako ordezkariak biltzen dituen Hezkidetza Batzordeak herriko espazioei buruzko gogoeta abiatu zuten 2019an, Urtxintxa Elkarteko adituen laguntzarekin. Eta, herri hezitzaileen filosofia ardatz hartuz, eskolako patioari buruzko lanketa abiatzea erabaki zuten orduan, gaiarekiko zegoen kezkari heldu nahian. Izan ere, heziketarako gune bat gehiago da eskolako patioa, eta galdera askoren erantzunak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.