12 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU
KORONABIRUSARI AURRE EGITEN Aldizkari honetako udako alean COVID-19ari eta konfinamenduari buruz aritzeko Larrabetzuko hainbat herritarrengana jo genuen: herriko dendari bat, tabernari bat, osasun-arloko langile bat eta abar. Oraingoan ere Larrabetzuko herritarrengana jo dugu. Kasu honetan, baina, batetik, irakaskuntzaren alorrean bertatik bertara ari diren larrabetzuarrei egin gura izan diegu leku; eta bestetik, gure herriko kirol-talde zein kultur elkarteen ordezkarien iritzia ere jaso nahi izan dugu, konta diezaguten, batzuek zein besteek, nola bizi duten “normaltasun berria�,
koronabirusak eragindako arazo eta oztopoei nola egiten dioten aurre, eta etorkizun hurbila zelan ikusten duten. Halandaze, galdera bi hauei erantzuteko eskatu diegu elkarte eta taldeotako ordezkariei:
1. NORMALTASUN BERRIAN ZELAN JARRAITZEN DUZUE ZUEN OHIKO JARDUERAN? 2. ZELAN IKUSTEN DUZUE ETORKIZUNA?