Hermes 69: Euskararen Etorkizuneko Erronkak Euskal Gizateran

Page 6

EUSKARA ETA EUSKAL KOMUNITATEAREN ETORKIZUNA XABIER BARANDIARAN IRASTORZA

J

arraian datozen lerro hauen helburua bikoitza da; alde batetik, XXI. mendeko lehen bi hamarkadek erakusten duten gizarte eraldaketen ardatz nagusiei erreparatzea, eta, bestetik, eraldaketa horiek euskal hiztunen komunitatean eta hizkuntzan bertan duten eraginaz hausnarketa egitea.

XX. mendearen bigarren zatian, frankismoak euskal kulturaren eta hizkuntzaren erabateko gizarte ezeztapena gauzatzeko ahalegin indartsua egin zuen. Frankismoaren urterik ilun eta gogorrenetan, egitura publikoetan oinarri hartzen zuen espazio publikoan edota gizarteratze eragileetan gaztelera zen hizkuntza nagusitua eta bakarra, Espainiako nazio handi, banaezin eta askearen adierazle. Euskarak eta euskal kulturak etxeetan eta ondo saretutako euskarazko komunitateetan izan zuten gordeleku eta garapen-gune. Mende horretako 60ko hamarkadan, Espainiako estatuko egitura publikoetatik at, gizarte zibilaren baitan sendo saretuta zegoen Euskal Herriak garapen eta berpizkundea izan zuen kultura, gizarte eta ekonomiaren alorrean; garai hartako herri komunitatea ehuntzen zuten balioak tarteko, ikastolak eta kooperatibak sortu ziren, euskarazko literatura, artea, kantagintza eta abar berrindartu ziren. Hamarkada horretan ere bizi izan zuen

6

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA ETA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO ESTRATEGIA ARDURADUNA

euskarak berpizkunde-saiorik handiena: euskara batua. Franco jeneralaren diktadurak argiro erakutsi zuen herria eta egitura publikoak eta politikoak ez direla gauza bera. Sistema politikotik egindako erasorik bortitzenari ere euts diezaiokeela herri-izaerari oratzeko gaitasuna duen komunitateak. Herri baten erakundetzea edo espazio publikoaren erakundetzea ez baita estatuaren bitartez soilik egiten. Horrek ez du esan nahi, halere, egitura publikoak bere biziko garrantzia ez duenik komunitate baten garapenean. Trantsizio demokratikoak, aldiz, argitara ekarri zuen urteetan ilunpean bizitzera kondenaturik egon zen errealitate bat. Euskarak, neurri handi batean, espazio publikoa berreskuratu zuen eta euskararen herri eta gizarte balioa nahiz hizkuntzarekiko atxikimendua handitu egin ziren. Gernikako Estatutuaren bitartez, bereziki (Nafarroako Foruaren Hobekuntzaren kasuan, askoz gutxiago), euskara indarberritzeko tresna ugari jarri ziren martxan: Euskararen legea, EITB, euskaltegiak, hezkuntza sistema, bai eta erakunde publikoetatik at herritik sortutako hainbat ekimen euskaraz ikasi eta alfabetatzeko ekimenak, kulturgintzaren baitan, komunikabideen bitartez eta abar. Hainbat izaeratako ekimen horien guztien oinarrian dagoena euskaldunon bizinahia

1~6. EUSKARA ETA EUSKAL KOMUNITATEAREN ETORKIZUNA. XABIER BARANDIARAN IRASTORZA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.