ENTORNO VALDIZARBE 133 - febrero 2020

Page 18

18 EUSKARAZ

Garelako berpiztuz

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Errobi Euskaltegiko B2 klasea

Garelako, Garesko euskara eragile berria, 2019ko euskara kultur zikloan aurkeztu genuen. Ordurako lehenengo pauso batzuk emanak genituen, izan ere, Korrikak ekarri zigun indarra aprobetxatuz, hainbat pertsonek, euskararen aldeko lan iraunkorra egiteko beharra ikusi genuen eta elkartzen hasi ginen. Garesen eta garestarrentzat izango zen eragile bat sortu nahi genuen, herrian eta herritarrentzat euskararen alde lan egingo zuena. Berehala hasi ginen martxan eta Garelako talderen kide ohiekin hitz egin eta gero, izen bera hartzea erabaki genuen. Izan ere, lehengo elkartea sona handikoa izan zen zonaldean eta lan polita egin zuenez hori berpiztea izan zen erabakia. Hala ere, argi dago lehengo elkartea sortu zeneko errealitatea bestelakoa zela eta hortaz, oraingo Garelako gaur egungo errealitatera egokitzen saiatu gara. Horregatik, aisialdiaz haratago lan egingo duen taldea gara, eta barne funtzionamendua euskara hutsean izango dela izan zen hartu genuen lehenengo erabakia. Aurreko ideiarekin jarraiki, gure jarduera gehienak (bilerak, hitzaldiak...) euskararaz izango dira, gure helburuetako bat euskarazko eskaintza kulturala osatzea eta handitzea baita. Horretaz gain, euskara normalizatu eta bere erabilera sustatu nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa da aisialdian eta egunerokotasunean euskaraz gauzatutako ekintzak aukeratu ahal izatea.

Hala ere, beste helburuetako bat euskararen aldeko jarrerak indartu edota sortzea den heinean, erdaldunentzako eskaintzak ere egitea posiblea da. Jarreretatik ekintzetara pasatzea oso garrantzitsua da eta gure inguruko euskaltzale ez euskaldunak ere horretara animatu behar ditugu. Gure gainontzeko helburuak, hizkuntza eskubideak bermatu eta erasoak salatzea, arnasguneak sortzea eta inguruko herriekin elkarlanean aritzea dira. Nafarroan orokorrean eta gure zonaldean konkretuki, euskararen egoera ez da batere ona eta ezinbestekotzat jotzen dugu euskalgintza bateratua egotea eta erasoei guztiok elkarrekin aurre egitea. Aipatutako helburu horiek lortzeko plangintza polita osatzen ari gara momentu honetan eta antolatutako gauzen berri ematen joango gara. Beraz, adi egon, gogotsu gaude eta! Momentu honetan 10 bat pertsona gaude taldean, baina irekita dago euskararen alde lan egin nahi duen edozein pertsonari, kontuan hartuta barne funtzionamendua euskaraz izango dela. Informazioa jaso nahi baduzu edo taldearen parte izan idatzi honako helbidera: garelakoelkartea@ gmail.com. Ongi etorriak izango zarete!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots agertokira igo dira berriro azken asteotan. Kasu honetan, zoritxarrez, haien ikuskizun pare bat bertan behera utzi izanagatik. Eta Errobi Euskaltegira ere, noski, iritsi zaigu berri hori. Bada, guk, ikasleak eta irakaslea garen heinean, zer esan badugula uste dugu, eta argudio politikoak alde batera utziz (“son los payasos de cabecera de la izquierda abertzale� motakoak), beste argudio batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu: -Guk euskara ikasi eta gure seme-alabek euskara ikastea nahi dugunez, euskaraz den guztia ongi datorkigu. Gure hizkuntza ikasteko eta bizitzeko baditugu modu ezberdinak, irakurtzea edo irratia entzutea bezalakoak. Baina ikuskizun hauek ere mesedegarriak dira. Baina umeentzat, txikitatik euskaraz entzutea garrantzitsuena da, eta are gehiago abestiekin, batez ere kantatzen dutenak pailazoak badira. Haiek direlako, gainera, gure hizkuntzaren etorkizuna. -Gainera, nola nahi dugu euskara? Batzuetan euskara bakarrik eskolan edo euskaltegian erabiltzen dugu. Latina bezala, klaseko hizkuntza bihurtzeko arriskuan dago. Eskaintza kulturala beharrezkoa da euskara eremu hauetatik kanpo entzuteko, hitz egiteko eta, azkenean, euskaraz bizitzeko. Euskararako lekuak eraiki behar ditugu. -Beste aldetik, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunena oso aukera aproposa da familia osoak elkarrekin plan bat egiteko, eta ez modu dibertigarri batean soilik, baizik eta hezigarria, hauetan lantzen dituzten gaiengatik: lurrarekiko errespetua, ekoizpen ekologikoa, kultura-aniztasuna... -Aurrekoari lotuta, gainera, batzuetan euskarazko ikuskizunak ez direla inklusiboak eta gaztelaniazko proposamenak barneratzaileagoak direla entzuten dugu. Baina hizkuntzak kultura dira eta argi dago zenbat eta hizkuntza gehiago gizartean egon, orduan eta jendea jasanberagoa dela. Arrazoi gehiago atera genituen klasean egun hartan, baina atala txikia geratuko litzaiguke, eta ez da gure asmoa mila aldeko argudio aurkeztea, baizik eta egon badaudela ikusaraztea. Beraz, zu ere animatzen zaitugu argudioen bila aritzera, egon badaudelako, bai, baina egoten jarraituko dutelako ere bai.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Teléfonos de interés y horarios de autobuses

3min
page 35

Agenda del bimestre y La cocina de Manolo

3min
page 33

Tablón de anuncios

4min
page 34

La cocina de la Silbi. Tacos de potro Tex-Mex

2min
page 31

Nuestro cielo. Qué es la luz zodiacal, por Juanjo Salamero

3min
page 32

Integral. Veo, veo, por Silvia Beltrán

13min
pages 26-29

Igualdad. Las mujeres y el cine, por Arantxa Hernández

3min
page 30

Carnaval en Mendigorria: rememorando la historia de Miguel Ibañes

10min
pages 22-24

Mendigorria trae a la actualidad un episodio acaecido en el carnaval en el siglo XVII

1min
page 25

Euskaraz: Garelako Berpiztuz

3min
page 18

Juan Manuel Rubio, nuevo presidente de la Fundación Misterio

5min
pages 19-21

La vida de nuestros antepasados a través del estudio de sus huesos

4min
pages 16-17

Jornada sobre políticas energéticas municipales “Por el bien

3min
page 10

El Parlamento aprueba la financiación para la iluminación del

4min
page 15

Charla de Yayo Herrero sobre ecofeminismo

2min
page 5

Presentación en marzo del grupo motor Gares Energía

2min
page 11

Restricciones de tráfico en dos calles del casco antiguo

3min
pages 12-14

La igualdad, integrada en la agenda municipal

3min
pages 8-9

El 8 de marzo en nuestro entorno

5min
pages 6-7

Mendigorria duplica la recogida de aceite usado con el Eko3r

3min
page 4
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.