BIHPTZEZ Nº58

Page 20

Karitate eguna | Día de Caridad

Topaketa atsegina Santutxun Ekainaren 19an, Corpus Christi egunean, Cáritaseko bostehun boluntario inguru bildu ziren Cáritas Bizkaiaren urteroko boluntario-topaketan, Santutxuko Berrio Otxoa ikastetxean. Bertan arratsalde bero eta atsegina pasa zuten, bai inguru-tenperaturari dagokionez, baita giroari dagokionez ere.

Voluntarias entran al polideportivo

Obsequio de una bolsa de Comercio Justo

Topaketaren hasieran, bertaratu ziren pertsonei oparitxo bat eman zitzaien: telazko poltsa praktiko bat kanpainaren irudiarekin eta Cáritasen logotipoarekin. Bidezko merkataritzako produktuak dira poltsa horiek, Bangla Deseheko emakume kooperatiba batean egindakoak; Bertan, emakumeek bidezko ordainsari bat jasotzen dute egindako lanagatik. Ondo hasi ginen, beraz, eta apurka-apurka kiroldegiko harmailak betetzen joan ziren. Agurrak, besarkadak eta musuak, arratsalde bero eta bizi bati hasiera emateko. Mavi Laisekak zegozkion aurkezpenak egin zituen eta ondoren “Oinarrizko beharrizanak estaltzeari” buruzko hausnarketa-prozesuari ekin genion, “Gure ametsa harago doa” kontakizunaren bidez. Dorleta Alberdi, Gotzaingoko Komunikabide arloko Delegazioko arduraduna, izan zen jarduera hori gidatu zuena. Migueli kantautore madrildarrak lagundu zion eta bertaratu-

takoek ederki pasa zuten berarekin; izan ere, musika konprometitu eta parte-hartzailea umorearekin uztartu zuen. Topaketa amaitzeko, bertaratutako guztiek eguzki-lore bat irudikatu zuten besoekin, Miguelik “maitasunak dena sendatu eta konpontzen duela” (“El amor lo cura y lo arregla todo”) abesten zuen bitartean. Hori baino lehen, Dorletak “Franciscoren ziurtasunarekin bat datozen (EG 202)” proposamen batzuk gogorarazi zizkigun kontakizun elebidunean: “Egiturazko kausak konpondu beharrak ezin du itxaron” eta “etxebizitza, pertsonen eskubideak, enplegua, elkartzeko eta entzuteko leku bat, bakarrik bizi denarengana hurbiltzea... landu beharreko arloetako batzuk dira”. Gero, hurbil dagoen San Francisquito parrokian Cáritaseko gotzain -delegatua den Kerman Lópezek eukaristia eman zuen. Hasierako ohartarazpenean, zera

Presentación del encuentro

gogoratu genuen: “Cáritasen itxaropen-eremuak sortzeko lan egiten dugu, xumetasun eta egunerokotasunetik abiatuta, ahul eta txikienez errukitzen den eta elkartasun, anaitasun eta itxaropen bideak iragartzen dituen Jainko Aitarekiko fideltasunetik”. Otoitz momentu hori amaitzeko, Carlos Bargos zuzendariak Jainkoari eskerrak eman zizkion eta eskerrak eman zizkien boluntarioei ere, lanean jarraitzeko animoa emanez. Luncha izan genuen gero, berriro ere Berrio Otxoa ikastetxean. Luncha Lapiko Catering enpresak eman zuen (gizarteratze-enpresa bat da, Cáritas eta Peñascal Fundazioak parte hartzen dutena). Arratsaldearen bigarren zati horretan patioan egon ginen eta aukera izan genuen, eguraldi onak lagunduta, Bizkaiko zazpi bikariotzetatik etorritako boluntarioekin egoteko, elkar agurtu eta hitz egiteko. Horrela, amaiera polita eman genion topaketa lagunkoi horri. 2014ko uda • Bihotzez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.