edergintza
ESFOLIATU ETA LARRUAZALA PRESTATU
1
Larruazalean metatu diren zikin arrastoak kentzeko eta larruazala modu uniformean beltzarandu eta distiratsu eta leun ager dadin, ezinbesteko pausoa da esfoliatzea. Astean behin egitea gomendatzen dute, eta produktu espezifikoak edo zurdazko eskularru bat erabiltzea ohiko dutxako gelarekin; larruazala lodiagoa den guneetan ahalegin gehixeago egin behar izaten da, adibidez ukondoetan, orpoetan eta belaunetan. Larruazala esfoliatuta, gainera, produktu hidratatzaileek modu eraginkorragoan jjardungo g dute.
PUNTU-PUNTUAN harrapatuko zaitu
UDABERRIAK Badoaz giro hotz eta euritsuak, eta udaberria heltzearekin batean eta Aste Santuko ihesaldiak buruan ditugula, gorputzak eskatu egiten digu aire zabalean denbora gehiago eman dezagula, eta ohikoa izaten da hondartzan lehen sartuirtenak egitea ere. Neguaren gogortasunak ez dio tratu onik ematen larruazalari, eta oraintxe da garaia dagokion distira itzultzeko eta eguraldi onak hasten dituenerako prestatu eta babesteko. Oraindik ez baduzu horretan pentsatu, ez kezkatu. Gako batzuk emango dizkizugu udaberri honetan zure larruazala hidrataturik egon dadin, zainduta eta distiratsu.
Ekintza bikoitzeko esponja Masaje leuna eta peeling efektua eskaintzen ditu, eta lagundu egiten du zelulak berritzen eta zirkulazioa hobetzen. Zurdazko eskularrua Esfoliatze intentsiboa egiteko.
32
32-35 Belleza_EUS.indd 32
17/3/22 19:02