EROSKI_ABRIL_2022_EUSKERA

Page 6

hilabete honetan

EROSKI UKRAINAREKIN Gerra lehertzearekin bat, betiko aldatu da 42 milioi ukrainarren bizimodua. Goizetik gauera, familia osoak bereizi egin dira eta pertsona askok alde egin behar izan dute etxetik. Izugarrikeria horretatik ihesi doazen asko eta asko haurrak dira, eta gurasoekin eta aitonaamonekin alde egin dute. Atzean utzi dute beren bizimodua, oso ongi jakin gabe nora joango diren eta etxekoekin berriz noiz elkartuko diren.

U

krainako krisi larriak elkartasun olatu bat sorrarazi du Europan, eta EROSKIko bezero eta langileek ere geure aletxoa jarri nahi izan dugu. Hau bezalako egoera muturrekoek erantzun ezohikoak eskatzen dituzte, eta beste behin, argi erakutsi diguzue zuen elkartasuna hor dagoela beti. Milaka langile eta bezeroren lankidetzari esker, berehala erreakzionatu ahal izan dugu eta laguntza helarazi diegu egun batetik

500.000 € baino gehiago

jarri dituzte EROSKIk eta haren bezeroek

bestera: udalen eta beste erakunde batzuen deiari erantzun eta elikagaiak eta oinarrizko materiala bildu dugu, gure dendetan lekua eskaini dugu ekimen horiek kudeatzeko, kutxak eman ditugu produktuak Ukrainara garraiatzeko, elkartasun ekintzak antolatu ditugu eta GKEen esku utzi dugu horietan bildu dena... Horri gehitu behar zaizkio ordainlekutik pasatzean egiten ari zareten ekarpenak, zeinak UNICEFi helarazten dizkiogun

Ukrainako haurrak lagundu ditzaten. Gisa honetako kanpainak oso garrantzitsuak dira ahalik eta azkarrena irits daitezen oinarrizko zerbitzuak eta produktuak Ukrainan arriskuan dauden 7,5 milioi haurrengana. EROSKItik, beti bezala, osatu egiten dugu bezeroek egiten duten diru ekarpena, eta kopuru hori gehitu egin zaio urtero jartzen ditugun 7.500.000 euroei elkartasun kausak eta gizarte ekintzak laguntzeko.

6

06-07 Ucrania_EUS.indd 42

17/3/22 18:04


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.