Azken kontuak EROSKIn produktu berritzaileak eta kalitatezkoak eskaini nahi dizkizugu, zu zaintzeaz gain ingurua ere zainduko dutenak. Jarraitu egiten dugu gure markako produktuetan elikagai berritzaileak sartzen, besteak beste beganoen eta begetarianoen beharrizanei erantzungo dietenak, horiek aukera osasungarriagoak eta jasangarriagoak bilatzen dituzte eta.
EROSKIren produktu begano berriak
E
likagai begano eta begetarianoen sail berria aurkeztera gatoz, eta bi produktu berri merkaturatuz ekin diogu, EROSKI tofua eta seitana. Konbinatu egiten dituzte zerealak eta lekaleak, eta kalitatezko proteina eskaintzen dute, kopuru handietan; hori dela eta, haragiaren ordezko onak dira. Nekazaritza ekologikotik datozen osagaiekin eginak daude, eta Vegan Label ziurtagiria daramate, zeinak bermatu egiten duen egokiak direla pertsona begano eta begetarianoentzat. Gainera, modu askotan erabil daitezke sukaldean.
TOFUA Soja alearekin egiten da, eta proteina asko izaten duenez, egokia da haragiaren ordez hartzeko. Kozinatu ere haragia bezala egin daiteke, xerratan moztuta edo laukitxoetan. Egokia da marinatzeko, frijitzeko, erregosteko, gisatuta jartzeko edo plantxan egiteko, eta ezin hobea pizza begetaletan edo quicheetan jartzeko.
SE SEITANA Haragi begetala esaten Ha diote, haren antza izaten d baitu kozinatu eta gero. Gari ba glutenarekin egina egoten g da, eta haragi xehatua balitz d bezala kozinatu daiteke, b edo birrineztatu, gisatu edo e erregosi ere bai. e
LEKALEAK JATEKO BESTE MODU BAT EROSKIren humus klasiko berria ere oraintsu iritsi da gure dendetara; lekalez egina dago, eta beste aukera osasungarri bat da. Humus klasiko hori ezin hobea da aperitibo osasungarriak prestatzeko, otordu artean mokadutxoak
egiteko edo plater nagusi gisa hartzeko. Eta errezeta tradizionalak dituen osagaiak baino ez daramatza: garbantzuak, ekilore olioa, sesamoa, limoi zukua, gatza, baratxuria eta kuminoa.
8
08-09 lo ultimo_EUS.indd 8
17/3/22 18:08