hilabete honetan
UGARITU ZUNTZA Frutek, barazkiek, lekaleek eta osoko zerealek zuntza izaten dute, baina gizakion gorputza ez da gai osagai hori digeritzeko. Zeregin garrantzitsua betetzen du gure organismoan, bereziki hesteak osasuntsu egon daitezen eta ongi funtziona dezaten, baina komeni baino gutxiago hartzen dugu, hein batean ez ditugulako jaten %100 osokoak diren elikagaiak.
H
esteetako igarotze prozesua doitzeaz gain, zuntzak ase ere egiten du, eta hori lagungarria da gutxiago jateko. Horretaz gain, mantenugai eta fitomantenugai asko ere baditu, nutrizio arloko propietate interesgarriz beteak:
bitaminak, mineralak, gantz azido polisaturatugabeak, proteinak... Hori gutxi balitz bezala, zuntza hartzeak gutxitu egiten du 2 motako diabetesa izateko joera, baita zenbait minbizi izateko arriskua (adibidez ondestekoa) eta bihotzhodietako gaitzak izatekoa ere.
FRUTA GEHIAGO Kiwiak, sagarrak, mandarinak, limoiak, bananak, granadak, kakiak... Horiek guztiak oraintxe daude unerik onenean gure dendetan. Ez da komeni zuku eginda edo likuatuta hartzea, hor galdu egiten baita zuntzaren zati bat. Ahal bada, azal eta guzti jan behar dira, ongi garbituta, jakina. EROSKI Natur saileko zitriko guztiak landare jatorriko argizari natural batekin estalita daude; jateko modukoa denez, gozoak eta koktelak egiteko erabil daiteke azal hori. Argizari tradizionalen helburua itxura polita ematea da, baina gure zitrikoek daukatenak
zigilatu egiten ditu elikagaiak, modu naturalean ondu daitezen, kanpoko eragileek ez ditzaten hain azkar hondatu. Gardena da eta ez dauka ez usainik eta ez zaporerik. Emaitza? Frutak luzaroago irauten duela jateko punturik onenean.
FRUTA DESHIDRATATUAK (AZUKRE ERANTSIRIK GABEAK) Frutaren propietate guztiei probetxua ateratzeko aukera ematen dute. Kopuru txikietan hartu behar dira, kontzentratuagoak dira eta. Dezente irauten dute eta askok errazago garraiatzen dira.
14
14-15 Fibra_EUS.indd 18
17/12/21 16:52