28 CORONAVIRUS ENTORNO VALDIZARBE
EUSKARAZ
Ez dezagun euskara galtzen utzi
Beldurrari beldur Izarbeibarko AEK-ko irakasleak
Betidanik beldurra izan da oso arma eraginkorra jendea kontrolpean izateko, politiko, apaiza, nagusi, irakasle, denek erabili egin dute herria menperatuta izateko. Gauza edo pertsona ezezagunek ere hasieratik beti beldurra sortzen digute, baina ikasi beharko genuke kontrolatzen. Buruak sarritan agintzen baitu, baikorrak eta ausartak izanez gero gure gorputzak ulertzen du eta osasuntsuago gaude, alderantziz ezkorrak eta beldurrez biziz gero gaixorik erortzeko arriskua handiagoa da.
Egoera berezian gaudela jakin badakigu eta honek gure egunerokotasuneko ohitura eta errutinak aldatu ditu. Baina aitzakia al da gure euskara ahazteko edota euskararen garrantzia bigarren maila batean uzteko? Ez al dugu inoiz baino gehiago edozein zirrikitu aprobetxatu behar euskara erabili, entzun edota ikasteko? Azken asteotan egoera aldatu da eta jendea kaleratzen hasia da. Horregatik, momentu egokia da aurretik genituen harreman sozialak aldatzen hasteko, lehenengo hitzak euskaraz egiteko edota whatsapp bidezko agurrak ere gure hizkuntzan egiteko. Beti esaten dugun moduan, euskaraz aritzea askotan ohiturak aldatzea da, euskaldunon artean gaztelaniaz garatutako ohiko harremanak euskaratzea, eta ez da gauza erraza. Baina, ez al gara harreman modu berriak sortzen ari? Bizitza soziala murriztu den honetan, ez al dugu egoera probestu behar ahal dugunetan euskara erabili edota kontsumitzeko? Gizarteratze aldaketa hau gertatzen den heinean, hizkuntzaren gizarteratzea ere aldatzeko beharra dago, eta gure esku dago hori. Baina ez dira soilik harreman moduak aldatu. Ordu gehiago pasatzen ditugu etxean eta, hortaz, berrogeialdiak kultura kontsumoan ere eragina izan du. Konfinamendua hasi zenetik euskarazko hainbat baliabideren zerrendak eta eskaintzak egin izan dira: filmak, musika, liburuak, ipuinak... Denetarik eta denontzat. Ziurrenik batzuk erabili izan dira, beste batzuk ez. Batzuk haurrek eskolan ez dauden bitartean euskara galdu
lll «Egoera berezian gaudela jakin badakigu eta honek gure egunerokotasuneko ohitura eta errutinak aldatu ditu» ez zezaten, beste batzuk euskaltegietan ikasitakoa ez ahazteko. Baina, ezin dugu ahaztu baliabide horiek ez direla berrogeialdia eta gero desagertzen, hor jarraitzen dutela eta oso garrantzitsua dela horiek ere kontsumitzea hurrengo batean euskarazko baliabide gehiago nahiko baditugu eta gure hizkuntzak bizirik jarraitzea nahi badugu. Uda eta gero euskaraldia dator,aurrekoan gure bailaran arrakasta handia izan zuena, eta urtebete baino gutxiagoan berriz ere Korrika (ez dago esan beharra iazko Garesko hasiera ere kolosala izan zela). Badakigu horiek arrakastatsuak izango direla eta indarrak batuko ditugula euskara plazaratzeko. Baina ezin dugu gure euskararekiko konpromezua horrelako egunetan soilik azalarazi, izan ere “hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten/kontsumitzen ez dutelako baizik”. Beraz, egoera hauetan ere eman diezaiogun bere lekua euskarari. Ez dezagun birus batek euskara galarazten utzi, ez dezagun euskara galtzen utzi.
Oso bitxia da, bi hilabete hauetan gure etxean sartuta jendeak apenas ez du gaixotasun arruntik izan, jaitsi egin da apendizitisa edo bestelako gaixotasunen maiztasuna, eta hori gure buruari ezin genuela gaixorik erortzearen agindua egin diogulako izan da, ez dago beste azalpenik. Orain, komunikabideei esker beldurra areagotu egin da, ume eta gazte askok ez dute etxetik atera nahi bestak kutsatzeko beldurrez, adinekoek beraiek ez kutsatzearren... Bai, egoera oso berezian gaude baina beldurra izan beharrean errespetu izan beharko genioke birus berri honi. Denek errespetuz eta kontzienteki jokatzen hasi beharko gara “normalitate berri” honetan eta ondokoari beldurra ez kutsatzen, balkoietako sasi-polizia ez izaten edota baikortasunez bizitzen saiatu beharko genuke, beti ere arriskuei kasu egiten. Beldurra areagotzen bada gero eta kontrolatuagoak egongo gara eta askoz errazagoa izanen da guk egitea gutxi batzuk nahi dutena. Egunero zoriontsuagoak izateko errespetu gehiago eta beldur gutxiago izan beharko genuke edo behintzat horren kontra borrokatzen saiatu. Osasuna eta baikortasuna.