TXO ETA GIZON-MUTILEK Iñaki Garro Itzulpena: Jose Muruaga
B
ermeo aitatzean itsasoagazko loturea berehala jatorku. Erdi aroko idatzizko hainbat dokumentuk holan aitatzen dabe gure herria, eta gaur egun be lotura hori, hain garrantzitsua ez bada be, gure herriaren ezaugarrietako bat dogu, arrantza teknikak, lekuak eta antolakuntza moduak, segurtasun neurriak, eta abar asko eta asko aldatu diran arren. Oraindino lan gogorra dan honetan, formazinoari buruzko arloan zentratuko naz; hau da, belaunaldiz belaunaldi zelan transmititzen zan itsasoa eta arrantzari buruzko
30 BERMEOKO JAIAK 2021
jakituria, horretarako eskola berezirik ez egoan sasoietan. Eta formakuntza dinogunean arlo guztietakoa dinogu, bai arrantza teknikak, nabigazioa, segurtasuna, sukaldaritza eta beste hainbat be. Heziketa lan honetan ezinbesteko zan gizon-mutilen ekarpena. Gizon- mutilak, TXO izandakoaren ganetik lehen eskalafoia ziran, hiztegi militarrean esaten dan moduan. Baporeko mutila “gradu” honetara heltzen zanean bere ordez enbarkatuko zanaren prestakuntzaren ardurea eukan, TXO barriarena. Lehenengo ikasgaia arrauna mantentzea eta erabiltzea ziran eta baita be enbarkazinoko txakurra