Mundua helburu: Inguruaren Ezaguera 6 (demoa)

Page 10

12HILEKO LIZENTZIA

6 LEHEN HEZKUNTZA Inguruaren Ezaguera
PROIEKTU
DAUKA
LAGINA
DIGITALA
Munduahelburu

16

Ikasturtean zehar zientzia egiteko erabiliko dituzun STEM tresna guztiak ditugu.

Gizakion zenbait gaixotasun ikertuko ditugu, gorputzeko zer atalek huts egiten duten ikusteko eta gaixotasun horiek nola konpon daitezkeen jakiteko.

2 Osasungarria da gure elikadura Osasuna eta ongizatea

4 Lurra etengabe

32 Gure ohituren inguruan hausnartu, eta proposamen bat egingo dugu, haiek hobetu eta osasungarriagoak izan daitezen lortzeko.

Jonayren egoera ikuspuntu biologikotik aztertuko dugu, eta gutun bat idatziko diogu, anima dadin.

5 Materia ikertuko dugu

68 Zenbait paisaiaren maketak egingo ditugu, paisaiak nolakoak diren eta nola zaindu ditzakegun ulertzeko.

7 Aurrerabidea edo natura? Biak?

86 Gure plater gustukoenen errezetak aztertuko ditugu, haietan materia nola erabiltzen den jakiteko.

Ikastetxea argindarrik gabe geldituko dela imajinatuko dugu, eta, horren harira, biziraupen-plan bat diseinatuko dugu, egoera horretan nola jokatu beharko genukeen jakiteko.

106 Sare sozialen bidez, gure erkidegoko herrikideei jakinaraziko diegu zein garrantzitsua den ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren aldeko ekintzen berri ematea.

Gutun bat idatziko diogu Europako Batzordeari, ur-eskasiagatik kezkatuta gaudela jakinarazteko; aldi berean, arazoa arintzeko politiken aldeko sinadura-bilketa bat jarriko dugu martxan.

Ekoizpen eta kontsumo arduratsua

Turismoarekin lotutako negozio bat irekiko dugula imajinatuko dugu, eta, hura eratzeko, ekonomia-, gizarte-eta ingurumenjasangarritasuna izango ditugu kontuan.

Inkesta bat egingo dugu, etxeko lanetan familiako nor aritzen den jakiteko.

Edateko ura eta saneamendua

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Genero-berdintasuna

Medikuntzako aurrerapenei buruz eta osasun-zerbitzuen arloan lan egiten duten profesionalei gure esker ona erakusteko moduei buruz eztabaidatuko dugu. Osasuna eta ongizatea

Energia aurrezteko eta energiaren erabilera arduratsua egiteko ideia-gida bat egingo dugu. Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea

Zer ikasiko dugu? OR. IKASKUNTZA-EGOERA HELBURUA AURRERA GJH DIZIPLINARTEKOA
8 Nire STEM tresna-kaxa
148
gu
9 Zatoz
bisitatzera!
XIX. mendean
168 10 Espainia
11 Espainia XX. eta XXI. mendeetan
182
196 12 Ekonomia, gizartea eta kultura
124 8 Ur-eskasia, benetako arazo bat?
1 Zerez eginak gauden ikasiko dugu
52
Erlazionatu eta
egiten
3
ugaldu
gara
dela
dugu
aldatzen
ikasiko
Goserik ez izatea
Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea
100
Lehorreko bizitza Osasuna eta ongizatea Osasuna eta ongizatea
6 Energia erabiltzen dugu

• Metodo zientifikoa

• Bizi-funtzioak eta zelulak

• Zelulen ezaugarriak, formak eta tamainak

• Nutrizio-funtzioa eta mantenugaiak

• Elikagaiak eta haien sailkapena

• Dieta eta elikadura osasungarria

• Erlazio-funtzioa eta haren etapak

• Ohitura osasungarriak eta zentzumen-organoen funtzionamendua

• Lurraren geruzak, mineralak eta arrokak

• Magmatismoa, lurrazalaren deformazioa eta haien ondorioz eratzen diren arrokak

• Proiektuetan oinarritutako metodoa

• Ehunak eta zer ehun mota ditugun

• Organoak eta zer organo mota ditugun

• Digestioa, arnasketa, zirkulazioa eta aparatu horien osasun ona

• Iraizpena eta iraitz-aparatuaren osasuna

• Ohitura osasungarriak eta nerbio-sistemaren funtzionamendua

• Ohitura osasungarriak eta lokomozioaparatuaren funtzionamendua

• Erliebea modelatzen duten prozesuak eta arroka sedimentarioak

• Lurraren historia geologikoa

• Pentsamendu konputazionala

• Aparatuak eta sistemak eta zer aparatu eta sistema mota ditugun

Konpetentziak lantzeko ariketak

Konpetentziak lantzeko ariketak

1. hiruhilekoaren berrikuspena: 1. eta 2. u ni tateak. STEAM: Lynn Margulis

• Ugalketa-funtzioa. Pubertaroa

Konpetentziak lantzeko ariketak

Konpetentziak lantzeko ariketak

1. hiruhilekoaren berrikuspena: 3. eta 4. unitateak. STEAM: Rita Levi-Montalcini

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Kutxa magikoa eta haren zaintza: Kutxa magikoaren misterioa

• Materia eta haren propietate orokorrak

• Dentsitatea eta flotagarritasuna

• Materiaren egitura. Atomoak

• Energia, haren ezaugarriak, energia motak eta aldaketak

• Energia-iturriak eta energia-iturri motak

• Elektrizitatea eta magnetismoa

• Erliebea eta haren aldaketak

• Espainia: erliebearen kokapena eta ezaugarriak

• Planetako urak: hidrosfera

• Ibaiak eta gainerako ur kontinentalak

• Espainiako hidrografia

• Materiaren egoerak eta haien aldaketak

• Nahasteak, nahaste motak eta haien osagaiak bereizteko metodoak

• Energia behar bezala erabiltzen dugu?

• Aerodinamika, errodadura eta flotagarritasuna: oinarrizko printzipioak

• Proiektuak eta bideojoko bat egiten

• Penintsulako erliebea

• Kostaldeetako erliebea

• EAEko erliebea

• EAEko hidrografia

• Europako hidrografia

• Uraren kontsumo arduratsua

Konpetentziak lantzeko ariketak

Konpetentziak lantzeko ariketak

2. hiruhilekoaren berrikuspena: 5. eta 6. unitateak. STEAM: Émilie du Châtelet eta Hedy Lamarr

• Europa: erliebearen kokapena eta ezaugarriak

Konpetentziak lantzeko ariketak

Konpetentziak lantzeko ariketak

2. hiruhilekoaren berrikuspena: 7. eta 8. unitateak

DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Orain edo inoiz ez: Nik, zuk, guk... Denok ekin!

• Ekonomia-jarduerak

• Kontsumitzaileak gara

• Enpresak eta enpresa motak

• Aro Garaikidearen hasiera

• Fernando VII.aren erreinaldia. Azkeneko errege absolutista

• Alfontso XIII.aren erreinaldia eta II. Errepublika

• Gerra Zibila eta Francoren diktadura

• xix mendeko ekonomia- eta gizarte-aldaketak

• xix mendeko kultura eta artea

• Ekonomia-sektoreak. Lehen sektorea

• Bigarren sektorea

• Hirugarren sektorea

• Isabel II.a eta Seiurteko Iraultzailea

• Borboiko etxearen Berrezarkuntza

• EAE xix mendean

• Demokrazia iritsi zen

• Espainia Europar Batasunean

• EAE xx eta xxi mendeetan

• xx -xxi mendeetako ekonomia eta gizartea

• xx eta xxi mendeetako kultura eta artea

• Aro Garaikideko gertaerak eta pertsonak

• EAEko ekonomia-sektoreak

• Ekonomia-sektoreak Europan

Konpetentziak lantzeko ariketak

• xix mendeko gertaerak eta pertsonak

Konpetentziak lantzeko ariketak

3. hiruhilekoaren berrikus.: 9. eta 10. unitateak

• xx eta xxi mendeetako gertakari eta pertsona ospetsuak

Konpetentziak lantzeko ariketak

Konpetentziak lantzeko ariketak

3. hiruhilekoaren berrikuspena: 11. eta 12. unitateak

PROYECTO INTERDISCIPLINAR - Aprender de lo natural DIZIPLINARTEKO PROIEKTUA · Birika berdea: Itzaltzea baino, saihestea hobe

JAKITEA... IKASTEKO, APLIKATZEKO ETA IKERTZEKO

2 Osasungarria da gure elikadura

Sinistu ezinik nago! Gure hip-hop dantza-taldeko dantzari titular hautatu naute. Hemendik aurrera, beraz, lehiaketa guztietan parte hartuko dut. Ai ama, pozez zoratzen nago! A zer urduritasuna!

Orain dantzari profesionala naizenez, entrenatzaileak elikadura era berezian zaintzeko aholkatu dit, txapelketen erritmoari eutsi ahal izateko. Bada, serio hartuko dut aholkua! Bihar bertan hasiko dudan plan ezin osasungarriago bat daukat, nire mailarik onena emateko.

Zer deritzozu?

Zer iruditzen zaizu Iraiaren plana?

Zure ustez, egingo dituen ekintzak

dantzari gisa maila hobetzeko baliagarriak izango zaizkio?

Erreparatu datuari. Zure ustez, gorputza behar bezala zaindu dezakegu

ekintza osasungarriak egun batez soilik eginda? Beharrezkoa iruditzen zaizu

kirolik egiten ez dutenek elikadura zaintzeko ohiturak izatea?

Zergatik? Datua

Ohiturak maiz egiten ditugun eguneroko ekintzak dira. Ohiturek sekulako ondorioak izan ditzakete guregan epe luzera.

1. Egun osoan zehar fruta eta barazkiak soilik jatea. Elika- gai osasungarriak besterik ez dira jan behar!

2. Zazpi ordu baino ez lo egitea. Hala, goizean bi orduko korri- kaldia egiteko astia izango dut (ea aguantatzen dudan, ez baitut korrika egiteko ohiturarik…)!

3. Gero, indarberritzeko, freskagarri energetiko asko edatea.

Helburua aurrera

Gure ohituren inguruan hausnartu, eta proposamen bat egingo dugu, haiek hobetu eta osasungarriagoak izan daitezen lortzeko.

Jarraitu hariari!

Nutriziofuntzioa eta

mantenugaiak

Unitate honetarako... 2

1

Zertan datza

elikatzea?

Elikagaiak eta haien sailkapena

Mantenugaiak nondik lortzen

ditugun ikasiko dugu

32
33 3 Arnas aparatua Arnasketa eta arnas aparatuaren osasun ona 5 Zirkulazioaparatua Zirkulazioa eta zirkulazio-aparatuaren osasun ona 6 Iraitzaparatua Iraizpena eta iraitz-aparatuaren osasun ona 7 Nola izan dezakegu elikadura osasungarria? Dieta eta elikadura osasungarria 3 Digestioa eta digestio-aparatuaren osasun ona Digestioaparatua 4

Zertan datza elikatzea?

Hip-hop musika dantzatzea bezalako jarduerak egiteko, gure gorputzak elikatzeko beharra du. Zorionez, gizakiok horretarako makineria biologiko aproposa dugu. Ezagutzen al duzu?

Nutrizio-funtzioa

Nutrizioa gizakiok hazteko, gure gorputzean ditugun kalteak osatzeko, eta eguneroko jarduerak egin ahal izateko behar ditugun materia eta energia lortzeko prozesuen multzoa da.

Nutrizio-funtzioak hiru prozesu hauek hartzen ditu barne:

• Mantenugaiak elikagaietatik eta arnasten dugun oxigenotik eskuratzea.

• Mantenugaiak eta oxigenoa zeluletara garraiatzea, behar bezala funtziona dezaten.

• Zelulek sortzen dituzten hondakinak eta karbono dioxidoa kanporatzea.

Ondoko irudiak gizakiaren nutrizio-funtzioa egiteko parte hartzen duten aparatuak erakusten ditu.

1 Orri birakaria Hiru ikasleko taldetan, kopiatu eskema hau orri batean, eta, gero, osatu, azpialdeko hitzak erabilita. Amaitutakoan, alderatu zuen eskema eta gainerako taldeek egin dituztenak.

.... ....

Zirkulazio-aparatua

Bihotza

Digestioaparatua

Ahoa

Gibela

Heste lodia

Zirkulazioaparatua

Listuguruinak

Hestegorria

Urdaila Pankrea

Heste meharra

Arnas aparatua

Arnasbideak

Birikak

Odol-hodien sarea

Diafragma

Zelulak

Karbono dioxidoa

Karbono dioxidoa ....

Digestioaparatua Arnas aparatua

Iraitzaparatua

Oxigenoa Hondakinak Mantenugaiak

Ureterrak

Iraitzaparatua

Giltzurrunak

Uretra

Gernumaskuria

34
1

Mantenugaiak

Mantenugaiak elikagaietatik eskuratzen ditugun substantzia jakin batzuk dira, gure gorputzeko zelulek egoki funtzionatzeko behar dituzten materia eta energia ematen dizkigutenak, alegia.

Honako hauek dira elikagaien mantenugai nagusiak:

• Karbohidratoak edo azukreak. Zelulek energia eskuratzeko baliatzen dituzten «erregai» garrantzitsuenak dira.

• Lipidoak. Hainbat funtzio egiten dituzte. Batzuek, hala nola gantzek, energia ematen dute, eta energiagordekin gisa metatu daitezke. Beste batzuek, berriz, zelulen egitura zehatz batzuk eratzen dituzte, hala nola mintz plasmatikoa.

• Proteinak. Ezinbestekoak dira zelulen egiturak, ehunak eta organoak osatzeko. Horretaz gainera, zelulen jarduerak erregulatzen dituzte.

• Bitaminak eta mineralak. Zelulen funtzionamendu orokorra erregulatzeaz arduratzen dira.

• Ura. Zelulen osagai nagusia da. Ura funtsezkoa da zelulek egiten dituzten prozesu gehienak zitoplasman gertatzen direlako, ingurune urtarrean, alegia. Gainera, urari esker, era askotako substantziak garraia daitezke gorputzaren alde batetik bestera, baita beste mantenugai batzuk ere.

Mantenugaien funtzioak

Azukreak eta lipidoak energia ematen diguten mantenugaiak dira.

Proteinak eta lipidoak ezinbestekoak dira zelulak behar bezala eratzeko.

Bitaminak, proteinak eta mineralak gorputzaren funtzionamendua erregulatzen duten mantenugaiak dira.

2 Errepasatu mantenugaiei buruzko testua, eta osatu taula. Horretarako, adierazi gurutze baten bidez (X) haietako bakoitzak betetzen dituen funtzioak.

Funtzio eraikitzailea Funtzio energetikoa Funtzio erregulatzailea

Ura zeluletako prozesu guztiak gertatzen diren ingurunea da.

Proteinak

Lipidoak

Ura

Bitaminak

Mineralak

Karbohidratoak

Lau aparatuk hartzen dute parte mantenugaiak eskuratu eta prozesatzeko: digestio-, arnas, zirkulazioeta iraitz-aparatuek.

35 U2
Gogoan hartu!

Mantenugaiak nondik lortzen ditugun ikasiko dugu

Gizakiok

behar ditugun mantenugai gehienak elikagaietan daude. Baina... elikagai guztiek mantenugai berdinak ematen dizkigute?

Elikagaiak

Elikagaiak gure gorputzak behar bezala funtzionatzeko behar dituen mantenugaiak dituzten substantziak dira.

Elikagaiak mantenugai mota bakar batez osatuta egon daitezke, hala nola olioa, gantzez egina baitago; edo mota askotako mantenugaiz, hala nola lekaleak, proteinaz, karbohidratoz, bitaminaz eta gatz mineralez osatuta baitaude.

Elikagaien sailkapena

Elikagaiak hainbat eratan sailkatu daitezkeen arren, bi hauek dira gaur egun gehien erabiltzen diren sailkapen- irizpideak:

• Elikagaiaren osagai nagusiek egiten dituzten funtzioak.

• Elikagaien prozesatze-maila (NOVA sailkapena).

Osagaiek egiten dituzten funtzioak

Elikagaien mantenugaiek betetzen duten funtzioa kontuan hartuta, honako elikagai mota hauek bereizten dira:

• Elikagai energetikoak. Karbohidrato edo gantz askoko elikagaiak dira. Karbohidratotan aberatsak dira, besteak beste, zerealak, irina, pasta, ogia, patatak eta azukrea. Aldiz, gantzetan oparoak dira, esaterako, olioak eta gurina.

• Elikagai eraikitzaileak. Proteina askoko elikagaiak dira. Halakoak dira haragia, arraina, arrautzak, esnea, esnekiak eta lekaleak.

• Elikagai erregulatzaileak. Bitamina, mineral edo landare-zuntz askoko elikagaiak dira. Elikagai erregulatzaileen zeregin garrantzitsuenak gorputzaren funtzionamendu onari laguntzea eta gaixotasunak saihestea da. Fruta eta barazkiak dira mota horretako elikagaiak.

Elikagaiak sailkatuko ditugu

Paulok eta Zuriñek ez dakite eskolako jangelan gaur bazkaltzeko izango dituzten elikagai hauek energetikoak, eraikitzaileak edo erregulatzaileak diren. Lagunduko diezu elikagai bakoitza egoki sailkatzen?

Sagarra

Ura: 85,7 g

Proteinak: 0,3 g

Lipidoak: 0 g

Karbohidratoak: 12 g

Zuntza: 2 g

Ogia

Ura: 10 g

Proteinak: 15 g

Lipidoak: 2,5 g

Karbohidratoak: 70 g

Zuntza: 2,5 g

Haragi gorria

Ura: 62,3 g

Proteinak: 21 g

Lipidoak: 16,7 g

Karbohidratoak: 0 g

Zuntza: 0 g

Jogurta

Ura: 87,9 g

Proteinak: 3,7 g

Lipidoak: 2,7 g

Karbohidratoak: 4,4 g

Zuntza: 0 g

Eskutada bat

fruitu lehor

Ura: 4,6 g

Proteinak: 22,9 g

Lipidoak: 54,1 g

Karbohidratoak: 7,9 g

Zuntza: 7,5 g

Zerbak

Ura: 87,5 g

Proteinak: 2 g

Lipidoak: 0,4 g

Karbohidratoak: 4,5 g

Zuntza: 5,6 g

1 Sailkatu elikagaiak, haien osagaiei erreparatu ondoren. Arrazoitu zer taldetan jarri duzun elikagai bakoitza.

2 Elikagai hauetakoren bat talde batean baino gehiagotan egon liteke? Idatzi adibide bat, eta eman arrazoiak.

36
2

Elikagaien prozesatze-maila

NOVA sailkapenak lau taldetan banatzen ditu elikagaiak haien prozesatze-maila kontuan hartuta:

• 1. taldea. Prozesatu gabeko edo oso gutxi prozesatutako elikagaiek osatzen dute, hala nola haragiak, arrainak, esneak, jogurtek, irinek eta pastak.

• 2. taldea. Kozinatzeko (hala nola olioak), elikagaiak ontzeko (hala nola gatza, piperbeltza eta espezieak) eta gozatzeko (hala nola azukrea eta eztia) erabiltzen diren oinarrizko osagaiek osatzen dute.

• 3. taldea. Kontsumitzeko prest dauden elikagai prozesatuak hartzen ditu barne. Osagairen bat (hala nola gatza edo olioa) gehitu zaien 1. taldeko elikagaiak dira. Halaber, 3. taldekoak dira elikagai egosi eta hartzituak, ogia, edari batzuk, etab.

• 4. taldea. Asko prozesatutako elikagai eta edariek osatzen dute. Prozesu industrialen bidez egiten dira, eta gehigarriak, edulkoratzaileak, zaporea eta testura emateko substantziak eta antzeko osagai mordoa izaten dute.

Nahas-mahasa supermerkatuan

Supermerkatu honetako elikagaiak NOVA sailkapenari jarraikiz ordenatu dituzte. Dirudienez, gaur zabalduko dute denda, eta inor gutxik daki zer talderi dagokion apal bakoitza. Lagunduko al diezu?

1 Lotu apal bakoitza NOVA sailkapeneko talde batekin, eta eman arrazoiak.

2 Hiru elikagai hauek dagokien apalean jarri gabe utzi dituzte. Erantzun haiei buruzko galdera hauei:

a) Zein da osagai nagusia kasu bakoitzean?

b) Zer motatako elikagaiak dira haien funtzioa kontuan hartuta?

c) Zer apaletan jarriko zenituzke?

3 Erreparatu, lehenengo, elikagaiek dituzten osagai kopuruari eta, gero, haiei NOVA sailkapenean dagokien taldeari. Zer ondorio ateratzen duzu? Zer elikagaik ditu osagai gehiago? Eta zer elikagaik ditu gutxien?

Izokin-hanburgesak. Osagaiak: izokina, gatza, sojaren proteina, azidotasun-zuzentzailea, egonkortzailea, aroma, antioxidatzailea eta koloragarriak.

NOVA sailkapen-sistemari eta elikagaien etiketatzeari buruz gehiago jakiteko, eskuragarri dituzu zenbait baliabide anayaharitza.es webgunean.

Izokin freskoa:

Osagaiak: izokina

B

Arrain-xerrak:

Osagaiak: izokina

eta gatza

Gogoan hartu!

Hamaika elikagai mota daude. Haiek ezagutzeak konbinazio osasungarriak egiteko aukera ematen digu.

37 U2
A
C

Nola izan dezakegu

elikadura osasungarria?

Elikadura ona izateko, elikagai osasungarriak noizbehinka jatea nahikoa dela iruditzen zaizu?

Dieta egokia izatea gure gorputza zaintzeko ohitura eraginkorra da.

Dieta

Gure beharrak asetzeko egokia den elikadura osasungarria izango badugu, arreta berezia jarri behar diogu egiten dugun dietari.

Dieta erregulartasunez kontsumitzen ditugun elikagai-errazioen multzoa da.

Errazio bat gutxi gorabeherako neurri bat da, otordu batean kontsumituko dugun elikagai jakin baten kantitateari dagokiona, alegia. Ondoko irudian, errazioak nola neurtzen diren erakusten duten adibide batzuk ikus ditzakezu.

Dieta eta elikadura osasungarria

Dieta osasungarria badugu, gure gorputzak behar duen mantenugai bakoitzaren kantitate egokia hartzen du.

Mantenugaien kantitate egokiak hainbat elikagaikonbinazioren bidez eskuratu ditzakegunez, dieta osasungarri mordoa dagoela esan dezakegu.

Edonola ere, dieta batek bete behar duen baldintza nagusia pertsona bakoitzaren beharrei erantzutea da. Behar horiek faktore askorekin lotuta daude.

Adibidez:

• Adina.

• Pisua eta altuera.

• Sexua.

• Zenbat ariketa fisiko eta buru-ariketa egiten den.

• Eskualde geografikoa edo urtaroa, behar diren mantenugaiak klimaren arabera aldatu baitaitezke. Esaterako, leku hotzetan, elikagai energetiko kantitate handiagoa behar izaten da.

• Egoera fisiko jakin batzuetan egotea, hala nola haurdunaldia, edoskitzaroa, gaixoaldia eta abar.

Errazioen adibide batzuk

Zopa-koilara baten edukia 20-30 mL ingurukoa da.

Edozein elikagairen apur batek (zatitxo batek, alegia), gurin apur batek, esaterako, 10 g inguru ditu.

Edalontzi baten edukia (ura edo esnea, esaterako) 200-250 mL ingurukoa da.

Fruitu lehorren eskutada batek 20 g inguru ditu.

Ale bat.

Ogi-xerra batek (3 hatzen zabalerako pusketak, alegia) 30 g inguru ditu.

Xerra bat.

1 Pisua galdu nahi dugunean, «dieta egin» behar dugula esan ohi dugu. Azaldu esapide hori zuzena iruditzen zaizun.

2 Demagun ezaugarri hauek dituzten bi pertsona ditugula: antzeko ariketa fisikoa egiten dute, hiri berean bizi eta adin eta sexu berekoak dira. Zure ustez, dieta osasungarri desberdinak izan ditzakete? Eman arrazoiak.

3 Adierazi atzoko afarian zer elikagai eta zer erraziotan hartu zenituen.

4 Bilatu dietetiko hitzaren esanahia. Zure ustez, zuzena al da zenbait elikagairen ezaugarri gisa dietetikoak direla esatea? Eman arrazoiak.

38
3

Nire lanbidea: nutrizionista

Kaixo, Maite dut izena, eta nutrizionista naiz. Nutrizionista bat nutrizioan, elikaduran eta giza dietetikan espezializatutako osasun-profesionala da. Nire zeregina era guztietako pertsonentzako dieta egokiak diseinatzea da.

Jende askok uste du dieta bat pisua galtzera bideratutako elikagaien konbinazio berezi bat dela. Baina uste okerra da hori! Izan ere, dieta egunero jaten ditugun elikagaiak dira. Guztiok egiten dugu dieta, beraz!

Egiten dugun dieta guretzat ahalik eta onena izatea da erronka, eta, horretarako, honako baldintza hauek bete behar ditu:

Nahikoa izan behar du; hau da, pertsona bakoitzaren energia-beharrak asetzeko aski, haren jarduera, pisua, adina eta abar kontuan hartuta.

Denetarik izan behar du; hau da, mantenugai mota guztiak kopuru egokietan hartu behar ditu barne.

Orekatua izan behar du; hau da, kalitate oneko askotariko elikagaiak eta NOVA sailkapeneko 1. taldekoak

hartu behar ditu barne.

Segurua izan behar du; hau da, kutsatzailerik edo substantzia toxikorik edo kantzerigenorik gabekoa.

Gustukoa izan behar du; hau da, elikagaiek gustura jateko modukoak izan behar dute.

Pertsonaren, gizartearen, kulturaren eta ingurunearen ezaugarrietara egokituta egon behar du.

Soziala eta eskuragarria izan behar du. Horrek esan nahi du gizarte-elkarreragina eta bizikidetza bultzatu behar dituela jateko jardueraren inguruan. Gainera, ekonomikoki bideragarria izan behar du, guztion eskura egon dadin.

Jasangarria izan behar du; hau da, kontuan hartu behar ditu elikagaiak ekoizteko behar den baliabide kopurua eta prozesu horretan egiten den gas kutsagarrien isuria. Horretaz gain, benetan jasangarria izango bada, kontsumituko diren lekutik gertu ekoitzitako elikagaiak hartu behar ditu barne (landare-elikagaiak batik bat eta haragi gutxi).

Lana prestatu Dieta osasungarri batek bete behar dituen baldintzak kontuan hartuta, lagunduko didazue nire lana egiten?

1 Dieta mediterraneoa aztertuko dugu. Taldetan, begiratu dieta horri buruzko baliabidea anayaharitza.es webgunean, eta adierazi goian jasotako baldintzak betetzen dituen. Horretarako, eman 1etik 5erako puntuazioa haietako bakoitzari.

2 Alderatu zuen puntuazioak eta gainerako taldeenak. Zer ondorio ateratzen dituzue? Zuen ustez, dieta mediterraneoa osasungarria da?

3 Orain, imajinatu egun bateko jatekoa prestatzeko ardura eman dizuetela etxean. Dieta mediterraneoaren ezaugarriak zein diren kontuan hartuta, pentsatu egun osorako menu bat. Ez ahaztu ohitura osasungarria bost otordu egitea dela. Erabili sormena, menua ahalik eta «mediterraneoena» izan dadin!

4 Ikertu zer den glutena eta zer elikagaitan aurkitu dezakegun. Zuen ustez, dieta mediterraneoa egokia da glutenarekiko jasanezintasuna duten pertsonentzat? Eman arrazoiak.

39 U2

Nola izan dezakegu elikadura osasungarria?

Dietari buruzko gomendioak

Era askotan irudika daitezke grafikoki bizimodu osasungarria izateko gomendioak. Dena den, bi grafiko mota hauek erabiltzen dira gehienbat: elikadura osasungarriaren piramidea eta elikagaien gurpil berria.

Elikadura osasungarriaren piramidea

Hiruki formako grafiko horrek bizimodu osasungarriaren ohiturak eta gehien komeni zaizkigun elikagai motak ezagutarazten dizkigu. Grafikoa ulertzeko, alderdi hauek izan behar dira kontuan:

Honelakoa da elikadura osasungarriaren piramidea

Noizean behin eta neurriz jateko elikagaiak

Astean behin jateko elikagaiak

Egunero jateko elikagaiak

Bizimodu osasungarria izatea

Dieta osasungarriak zer diren hobeto ulertzeko, «Berehala kontatuko dizut», webgunean: anayaharitza.es

Triangeluaren erpinean, gutxitan eta kantitate txikitan jatea komeni den elikagaiak daude.

Eta azpiko mailetan, maiz jatea komeni den elikagaiak ageri dira.

Triangeluaren oinarrian, berriz, bizimodu osasungarria izateko hartu behar diren ohiturak irudikatzen dira.

Esnekiak: 2-3 eguneko

Gainerako elikagaiak: < 3 eguneko

Barazkiak: 2-3 ale eguneko

Frutak: 3-4 ale eguneko

Egiten den ariketa fisikoaren arabera

40
3
Behar bezala hidratatzea Modu osasungarrian kozinatzea Ariketa fisikoa egitea

Elikagaien gurpila

Elikagaien gurpila grafiko zirkular bat da, eta gure eguneroko dietan hartu behar ditugun elikagaiak erakusten ditu, haien proportzio egokiak adierazita. Gaur egun, gurpilak sei talde ditu, baina aldiro berraztertzen dute, nutrizioaren arloan egindako aurkikuntza berrietara egokitzeko.

Sektoreen koloreak Elikagai taldeak

I, II Energetikoa

Funtzioak II. taldea. Olioak eta gantzak (hala nola gurina) hartzen ditu barne. Lipido askoko elikagaiak dira, eta funtzio energetikoa dute.

III, IV Eraikitzailea

V, VI Erregulatzailea

I. taldea. Zerealak, haietatik datozen elikagaiak (hala nola ogia eta pasta), patatak eta azukrea hartzen ditu barne. Karbohidrato askoko elikagaiak dira, eta funtzio energetikoa dute.

VI. taldea. Fruta freskoak hartzen ditu barne. Gatz mineral eta bitamina askoko elikagaiak dira, eta funtzio erregulatzailea dute.

5 Alderatu elikadura osasungarriaren piramidea eta elikagaien gurpila. Dakizunez, grafiko bakoitzak informazio mota desberdina ematen du. Zein? Bestalde, zertan dira berdinak bi grafikoak?

6 Bi grafiko horiek kontuan hartuta, asmatu aste baterako menu osasungarri bat. Ez ahaztu bost otordu egin behar ditugula egunero: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria.

III. taldea. Haragia, arraina, lekaleak, fruitu lehorrak eta arrautzak hartzen ditu barne. Proteina askoko elikagaiak dira, eta funtzio eraikitzailea dute.

IV. taldea. Esnea eta esnekiak (hala nola gazta) hartzen ditu barne. Proteina askoko elikagaiak dira, funtzio eraikitzailea dute.

V. taldea. Barazkiak hartzen ditu barne. Gatz mineral eta bitamina askoko elikagaiak dira, eta funtzio erregulatzailea dute.

7 Imajinatu elikadura osasungarriaren piramidearen eta elikagaien gurpilaren gomendioak laburbildu behar dituzula, sei urteko haur bati haien berri emateko. Zer bost aholku emango zenizkioke?

Dieta egokia egiteko, jarraitzen errazak diren aholku batzuk izan ditzakegu kontuan. Dena den, pertsona bakoitzak berezko behar batzuk ere izan ditzake.

41 U2
Gogoan hartu!

Digestioa eta digestioaparatuaren osasun ona

Digestioari esker, elikagaiak zati txikiagotan deskonposatzen dira, mantenugaitan, alegia. Gogoratzen duzu nola egiten duen prozesu hori zure gorputzak?

Digestio-aparatuaren funtzionamendua ulertzen badugu, errazagoa izango zaigu elikadura osasungarriaren alde egitea. Izan ere, egoki elikatuta, digestioaparatuaren funtzionamenduarekin lotutako hainbat gaixotasun eta arrisku saihestu ditzakegu.

Digestio-aparatua eta digestioa

Aurreko urteetan ikasi zenuenez, digestio-aparatua jaten ditugun elikagaietatik behar ditugun mantenugaiak eskuratzeaz arduratzen diren organoen multzoa da.

Xede horretarako, hiru prozesu egiten ditu: elikagaiak digeritu, mantenugaiak xurgatu eta hondakinak kanporatzen ditu.

Digestio izeneko prozesuaren bidez, elikagaiak mantenugai bihurtzen dira; gero, mantenugai horiek xurgatu eta odolera igarotzen dira. Prozesuan sortutako hondakinak gorputzetik kanporatzen dira.

Gizakion digestio-aparatuak elikagaiek dituzten substantzia gehien-gehienak xurgatzen ditu. Horrek esan nahi du, mantenugaiak ez ezik, gehigarriak, sendagaiak, drogak eta substantzia toxikoak (hala nola alkohola) ere xurgatzen dituela.

Digestioa, urratsez urrats

Ahoan, hortzek birrindutako elikagaiak listuarekin nahasten dira, eta elikadura-boloa sortzen da. Ahotik behera, elikagaiak hestegorritik igarotzen dira, urdailera iritsi arte.

Urdailean, elikadura-boloa urin gastrikoekin nahastu eta kimo izeneko ahi moduko bat bihurtzen da. Kimoa heste meharrera igarotzen da gero.

Heste meharrean, gibelak behazuna isurtzen du, eta pankreak urinak. Bi isurkari horiek elikagaiak digeritzen

izeneko beste ahi bat da.

1 Eman arrazoiak, esaldi hau zuzena ala okerra den azaltzeko: «Digestio-aparatuak elikagaiak eraldatu eta haien osagai onuragarri eta elikagarriak soilik xurgatzen ditu».

2 Adierazi digestio-aparatuaren zer ataletan gertatzen diren digestioaren urrats hauek: kimoa sortzea, xurgapena eta gorozkiak eratzea.

Digestio-aparatuaren egitura anayaharitza.es webgunean duzu zehatzago azalduta.

Digestioaren bidez eskuratutako mantenugaiak odolera igarotzen dira hestearen hormetan zehar. Prozesu horri xurgapen deritzo.

Heste lodiak ura, gatz mineralak eta zenbait bitamina xurgatzen ditu. Xurgatzen ez diren hondakinak gorozki bihurtzen dira, gero uzkiaren bidez kanporatuko direnak.

42
4
1 3 5 2 4

Digestio-aparatua zaintzeko aholku batzuk

Gure digestio-aparatuak osasun ona izan dezan, komenigarria da ohitura hauek hartzea:

• Elikadura orekatua izatea, mantenugaien beharrezko kantitateak hartu ditzagun. Fruta eta barazkiak egunero jan behar dira.

• Jaten ditugun elikagaiek landare-zuntzetan aberatsak izan behar dute, heste-igarotzeari laguntzeko.

• Astiro jatea, elikagaiak behar bezala mastekatuz.

• Hartzen ditugun elikagaiak lauzpabost otordutan banatzea, eta, ahal dela, egunero ordu berdinetan jatea. Afaldu ondoren, pare bat ordu itxarotea komeni da lotara joan aurretik.

• Behar dena baino gehiago ez jatea, digestioa arina izan dadin. Neurriz hartu beharrekoak dira gatza, txokolatea, saltsa minak, kafea eta edari karbonatatuak, digestio-aparatua kaltetu baitezakete.

• Jaten ditugun elikagaiak garbitzea, eta jan aurretik eta ondoren eskuak garbitzea, gaixotasun infekziosorik edo intoxikaziorik izan ez dezagun.

• Hortzak egoki garbitzea, txantxarrik ez sortzeko. Horretarako, otordu bakoitzaren ostean eskuilaz garbitu behar ditugu hortzak.

Begira nola pentsatzen dudan

Hortzen higienea «programatuz»

Hortzak behar bezala garbitu behar ditugu otordu bakoitzaren ondoren. Ohitura osasungarri hori egoki egiten duzun ikusteko modu dibertigarri bat pentsamendu konputazionalaren tekniketako bat baliatzea da: algoritmoak sortzea, alegia. Hala, hortzak nola garbitzen dituzun xehetasunez aztertuko duzu, eta oker egiten dituzun urratsez jabetuko zara.

Imajinatu etxeko sofan eserita zaudela, eta, egunero egiten duzun moduan, komunera joan behar duzula hortzak garbitzera. Idatzi, urratsez urrats, sofatik altxatzen zarenetik prozesua amaitu arte egiten dituzun ekintza guztiak.

Amaitutakoan, begiratu «Hortzen higienea, urratsez urrats» baliabidea, eta egiaztatu hortzak egoki garbitzen dituzun. Aldatu algoritmoan aurrerantzean kontuan hartu behar dituzun alderdiak.

1. Sofatik altxatzen naiz.

2. Bi urrats egiten ditut aurrera.

3. Ezkerrera biratu eta zazpi urrats egiten ditut gelako ateraino.

4. Eskuinera biratu eta zortzi urrats egiten ditut komuneko ateraino.

5. Osatu algoritmoa, egiten dituzun gainerako urrats guztiekin.

3 Idatzi testu bat, irudiak erakusten duen aholkua azaltzeko, eta arrazoitu zergatik den garrantzitsua ohitura hori digestioaparatuaren osasun onerako.

Gogoan hartu!

Ziur egunero egiten dituzula zure digestio-aparatuari mesede egiten dioten ekintzak. Zein, adibidez?

43 U2

Arnasketa eta arnas aparatuaren

Oxigenoa

osasun ona

Gizakion gorputza egoki oxigenatuta dagoenean, energia gehiago izaten dugu, eta gure garunak hobeto egiten du lan. Arnasketa behar bezala egiteko, lagungarria da arnas aparatuak nola funtzionatzen duen jakitea eta zenbait ohitura osasungarri barneratzea.

Arnas aparatua eta arnasketa

Dakizunez, arnas aparatua arnasketa egiteaz arduratzen diren organoen multzoa da.

Arnasketa izeneko prozesuaren bidez gure gorputzak oxigenoa (O 2) hartzen du airetik, biriketara eraman eta zeluletan hondakin gisa eratzen den karbono dioxidoa (CO 2) kanporatzen du.

Irudian ikus daitekeen moduan, prozesuak hiru fase ditu:

Arnasketa, urratsez urrats

Gas-trukea

O2-a sartzen da

O2 asko duen odola

Arnas aparatuaren egitura nolakoa den zehatz-mehatz gogoratzeko, balibide bat duzu anayaharitza.es webgunean.

Arnasbehera

CO2-a ateratzen da

CO2 asko duen odola

O2 asko duen airea sartzen da

O2-a

CO2 asko duen airea ateratzen da

Diafragma

Diafragma uzkurtu eta jaitsi egiten da, eta birikak dilatatu, leku gehiago dutelako. Hori egitean, birikak xurgagailuen antzerakoak dira, sudur-hobietatik sartu eta arnasbideetatik haietara heltzen den airez puzten baitira.

Aire arnastu berria oxigenotan oparoa da. Oxigeno horren zati bat odolera igarotzen da albeoloetako hormetan zehar. Aldi berean, karbono dioxido asko duen odolak hondakin gisa sortu den gas horren zati bat albeoloetako airera isurtzen du.

Diafragma

Gas-trukearen ondoren, albeoloetako aireak oxigenoa galtzen du, eta karbono dioxidoz betetzen da. Diafragma erlaxatu eta igo egiten da, birikak uzkurtu, eta airea arnasbideetatik igaroz kanporatzen da.

44
5
oso substantzia berezia da… gas bat da! Gizakiok ba al dugu modurik gas hori «jateko»?
2 3

Arnas aparatua zaintzeko aholku batzuk

Gure arnas aparatuaren osasuna zaintzeko, gomendagarria da ohitura hauek hartzea:

• Arnasa sudurretik hartzea, sudur-hobietan airea berotu eta hezetu egiten baita biriketara sartu aurretik.

• Ariketa fisikoa egunero egitea, biriken arnasketa-gaitasuna hobetzeko.

• Giro kutsatuak saihestea. Denbora luzez egoten garen lekuak behar bezala aireztatu behar ditugu.

• Neguan, bufandak edo antzeko jantziak janztea, arnasbideetan sartzen den airea oso hotza egon ez dadin; izan ere, aire hotzak zaurgarriago egiten gaitu arnas germenen aurrean.

• Ahoa eta sudurra estaltzea doministiku edo eztul egitean, agente patogenoak noranahi ez zabaltzeko.

• Maskara janztea, batetik, inguruan ke edo hauts gehiegi badago, eta, bestetik, gaixotasun zehatzen epidemia- edo pandemia-garaietan, jende asko biltzen den lekuetan bagaude.

• Eta garrantzitsuena, tabakoaren kea saihestea. Erretzea gure arnas aparatua neurrigabe kaltetzen duen ohitura da.

Ohitura kaltegarri bat

Erretzea ezin kaltegarriagoa dela dakigun arren, oso zabalduta dago oraindik ohitura hori.

Tabakoak zer kalte eragiten dituen ikasi ondoren, kanpaina bat egingo dugu, gazteei ez dutela ohitura hori hartu behar ulertarazteko.

1 Taldeka, begiratu anayaharitza.es webgunean eskuragarri duzuen «Tabakoa, osasunerako arrisku handi bat» baliabidea, eta idatzi ohar batzuk.

2 Bildu duzuen informazio guztia baliatuta, egin sei aurpegiko liburuxka bat:

Aurpegi honetan, liburuxkaren azala egongo da. Bertan, idatzi erretzeari uzteari buruzko eslogan bat, eta egin horrekin lotutako marrazki bat.

Hemen, jaso tabakoarekiko mendekotasunari buruzko informazioa.

Tabakoaren keak dituen osagaiak eta hura arnasteak dakartzan ondorioak.

Tabakoarekiko mendekotasunari lotutako arnas gaixotasunak.

1 Idatzi testu bat, irudiak erakusten duen aholkua azaltzeko, eta arrazoitu zergatik den garrantzitsua ohitura hori arnas aparatuaren osasun onerako.

Tabakoarekiko mendekotasunari lotutako beste gaixotasun batzuk.

Gogoan hartu!

Erretzen hasteko tentazioari eusteko zenbait aholku.

Arnas aparatuari esker, oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatu ditzakegu uneoro gure bizitzan. Zaindu dezagun, bada!

45 U2

Gure

Zirkulazioa eta zirkulazioaparatuaren osasun ona

Zirkulazio-aparatua eta zirkulazioa

Zirkulazio-aparatua gorputz osoan zehar mantenugaiak banatu eta hondakinak jasotzen dituen zirkuitua da. Zer gertatuko litzateke zirkuitu hori buxatu edo haren motorra, bihotza, alegia, matxuratuko balitz? Zirkulazioak nola funtzionatzen duen ikasteak arazo horiek saihesteko ohitura osasungarriak hartzen lagunduko digu.

Odol-zirkulazioa

Odol-zirkulazioa odolak bihotzetik ateratzen denetik bertara itzultzen den arte egiten duen ibilbide zirkularra da.

Gizakion odol-zirkulazioa bikoitza da; hau da, bi ibilbide egiten ditu: bata, biriketan eta, bestea, gorputz osoan zehar.

1 Biriketako odol-zirkulazioa: bihotza eta birikak lotzen ditu. Ibilbide horretan, odola karbono dioxidoz beteta ateratzen da bihotzetik eta, biriketara heltzean, hura askatu eta oxigenoz betetzen da. Gero, bihotzera itzultzen da berriz.

2 Odol-zirkulazio orokorra: bihotza eta gorputzeko gainerako organoak lotzen ditu. Hauek dira haren zereginak: mantenugaiak eta oxigenoa gorputz osora eramatea, eta zeluletako hondakinak eta karbono dioxidoa jasotzea.

Bihotz-taupadak dira odola odol-hodietan barrena bultzatzen dutenak. Hain zuzen, etengabeko mugimendu erritmikoak dira taupadak, bihotzaren horma gihartsuak uzkurtu eta erlaxatzean gertatzen direnak.

1 Azaldu, zure hitzak erabilita, zer funtzio egiten duen bihotzak zirkulazio-aparatuan.

2 Arteriek oxigenorik gabeko odola garraia dezakete? Eman arrazoiak.

Zirkulazio-aparatuaren egitura nolakoa den zehatzmehatz gogoratzeko, baliabide bat duzu anayaharitza. es webgunean.

3 Kapilarrak dira giza gorputzaren odol-hodirik txikienak. Haien hormak mehe-meheak dira. Zure ustez, zergatik dira horrelakoak?

46
6
zelulek mantenugaiak behar dituzte, egoki funtzionatuko badute. Gogoratzen duzu nola banatzen diren gorputz osoan?
Odol-zirkulazioa

Zirkulazio-aparatua zaintzeko aholku batzuk

Gure zirkulazio-aparatuak osasun ona izan dezan, komenigarria da ohitura hauek hartzea:

• Neurrizko ariketa fisikoa egitea egunero. Bihotzeko hormak muskuluz eratuta daude, eta muskulu horiek entrenatu eta indartsu mantendu behar dira.

• Elikadura orekatua eta askotarikoa izatea. Koipe eta azukre ugariko elikagaien kontsumoa murriztu behar dugu, bihotzaren eta odol-hodien osasun onerako kaltegarriak baitira.

• Ezinbestekoa da ura edatea. Gogoratu gure odolak ur kantitate handia duela.

• Gure ezaugarri fisikoen eta jardueraren araberako pisu egokia izatea. Gehiegizko pisua izatea kaltegarria da bihotzarentzat.

• Tabakorik ez erretzea eta alkoholik ez edatea. Arnasten eta edaten ditugun substantzia toxikoak odolera igarotzen dira, eta odolhodiak eta bihotza larri kaltetzen dituzte.

• Estres-egoerak saihestea eta behar bezala lo egitea.

Bihotza lanean jarriko dugu

Zientziaren ikuspegitik erreparatuko diogu bihotzaren osasunari eta ariketa fisikoari. Jarri binaka, eta prestatu ariketa pixka bat egiteko!

Lehenengo eta behin, eskatu zure kideari aulki batean esertzeko, eta ahalik eta lasaien egoteko, pultsua hartuko baitiozu. Horretarako, jarri hatz erakuslea eta luzea kidearen lepoaren albo batean, eta egin presioa taupada erritmikoak sumatu arte. Kontatu minutu bateko taupada kopurua. Ondoren, eskatu kideari 20 kokorikatze egiteko, eta kontatu berriro minutu bateko taupada kopurua. Trukatu zereginak, eta egin berriz neurketak.

a) Zer sentitu duzu ikaskidearen bihotz-taupada bakoitzean?

b) Nolakoa da bihotz-taupaden erritmoa ariketa fisikoa egin ondoren: motelagoa ala bizkorragoa?

c) Zuen ustez, zergatik aldatzen da bihotz-taupaden erritmoa ariketa egitean?

d) Ikasi duzun moduan, bihotzaren hormak muskuluz eginak daude, bihotz-muskuluz, alegia. Hori horrela, zer gertatuko zaio bihotzmuskuluari, ariketa fisikoa egiten badugu?

4 Idatzi testu bat, irudiak zer erakusten duen aholkua azaltzeko, eta arrazoitu zergatik den garrantzitsua ohitura hori zirkulazio-aparatuaren osasun onerako.

Gure zirkulazio-aparatuak atsedenik gabe funtzionatzen du bizitza osoan zehar, eta egoera onean egon dadin lagundu diezaiokegu.

47 U2
Gogoan hartu!

Iraizpena eta iraitzaparatuaren osasun ona

Gure organoek hondakinak sortzen dituzte funtzionatzean, eta haiek neurrigabe pilatzea kaltegarria izan daiteke guretzat. Ba al dakizu nola kanporatzen ditugun?

Iraizpenaren mekanismoak ezagutzeak gure gorputzean hondakinak pilatzearekin lotutako arazoak saihesten lagunduko digu, baita iraitz-funtzioak erraztuko dituzten ohiturak hartzen ere.

Iraizpen deritzon funtzioari esker, gure gorputzak nutrizioprozesua egitean sortzen dituen hondakinak kanporatzen ditu.

Iraitz-aparatua eta iraizpena

Iraitz-aparatua zelulek sortutako hondakinak kanporatzeaz arduratzen diren organoen multzoa da. Hondakin horiek gure odolean daude.

Honako hauek dira iraizpenaren fase nagusiak:

Nola sortzen da gernua?

Giltzurrunak odol «zikina» iragazi eta gernua sortzen du.

Gogoratu gure gorputzak hondakinak kanporatzeko beste sistema batzuk ere badituela. Esaterako, azalean dauden izerdi- guruinek izerdiaren bidez kanporatzen dituzte substantziak. Digestioaparatuak digestioan sortzen diren hondakinak gorozkien bidez kanporatzen ditu. Eta arnas aparatuak karbono dioxidoa kanporatzen du.

Ureterra

Gernua uretraren

Iraitz-aparatuaren egitura anayaharitza.es webgunean duzu zehatzago azalduta.

1 Zerrendatu giza gorputzaren hondakinak, eta adierazi zer aparatu edo organo arduratzen den haietako bakoitza kanporatzeaz.

2 Idatzi zerrenda batean giza gorputzak uraren irazpena egiteko dituen modu guztietatik ezagutzen dituzunak. Ikertu prozesu horietakoren batek, gorputzean soberan dagoen ura kanporatzeaz gain, ba ote duen beste lako funtziorik.

48
7
2 5
1 Gorputz osoan zehar hondakinak jasotzen aritu den odola giltzurrunetan sartzen da. 3 Odol garbia giltzurrunetik ateratzen da. bidez kanporatzen da gorputzetik. 4 Gernuak ureterretan barrena zirkulatu eta gernu-maskurian biltegiratzen da.

Iraitz-aparatua zaintzeko aholku batzuk

Gure iraitz-aparatuaren osasuna zaintzeko, gomendagarria da ohitura hauek hartzea:

• Likido ugari edatea, eta, ahal dela, ura izan dadila. Hala, ez dugu gernu oso kontzentratua sortuko, ezta kalkulurik (harriak giltzurrunetan edo gernu-maskurian) edo infekziorik izango ere.

• Gorputza behar bezala garbitzea. Ohitura horri esker, gernumaskuriko infekzioak izateko aukerak gutxituko ditugu.

• Tabakorik ez erretzea, alkoholik ez edatea eta produktu kutsatzaileen eraginpean ez jartzea.

• Medikuek agindu gabe sendagairik ez hartzea, mina kentzeko, esaterako. Botiketan errezetarik gabe saltzen dituzten analgesiko gehiegi hartzeak giltzurrunak kaltetzen ditu.

• Gernuari behar baino gehiago eustea. Gernu-maskuria gehiegi betetzen bada, eta hustu gabe denbora gehiegi ematen badugu, infekzioak edo kalteak izan ditzakegu.

3 Idatzi testu bat, irudiak erakusten duen aholkua azaltzeko, eta arrazoitu zergatik den garrantzitsua ohitura hori iraitzaparatuaren osasun onerako.

Iraizpenean, gernuaren eta izerdiaren bidez, ura kanporatzen dugu gorputzetik. Horrexegatik da hain garrantzitsua nahikoa ur edatea.

Konturatzen ez garen arren, elikagaiak hartzen ditugunean, ura ere «edaten» dugu. Erreparatu ondoko taulari: zenbait elikagairen ur kantitateak jasotzen ditu.

1 Ordenatu zure koadernoan taulako elikagaiak haien ur kantitatea kontuan hartuta. Gero, erantzun galdera hauei:

a) Zer motatako elikagaiek dute ur kantitate handiena?

b) Zer motatako elikagaiek dute ur kantitate txikiena?

c) Zure ustez, zergatik da hori horrela?

2 Azaldu zer esan nahi duen angurri batek 95 mL ur dituela elikagaiaren 100 gr-ko. Orduan, zenbat ur «edango» duzu, 300 g angurri jaten badituzu? Eta kilo bateko angurri bat janez gero?

3 Multzokatu taulako elikagaiak, NOVA sailkapenari jarraikiz, eta alderatu haien ur kantitateak.

4 Zure ustez, prozesatu gabeko edo oso gutxi prozesatutako elikagaiak hartzea onuragarria izan daiteke zure iraitzaparatuarentzat? Eman arrazoiak.

Gogoan

hartu!

49 U2
Ura «edateko» beste zenbait modu
Mantenugaiak hartzea bezain garrantzitsua da hondakinak kanporatzea. Zorionez, funtzio hori zaintzeko lagungarriak diren ohiturak ezagutzen ditugu! Elikagaia Zenbat mL ur dauden elikagaiaren 100 g-tan Angurria 95 mL Ogia 35 mL Luzokerra 92 mL Laranja 86 mL Esnea 95 mL Galletak 9 mL Gazta ondua 39 mL Opil industriala 15 mL Oilaskoa 70 mL Latako sardinak 60 mL

Z er ikasi dut?

1 Adierazi zer hiru prozesu hartzen dituen barne nutrizio-funtzioak.

2 Zerrendatu nutrizio-funtzioa egiteko parte hartzen duten aparatuak.

3 Azaldu zertan diren desberdinak mantenugai eta elikagai kontzeptuak. Gero, jarri haietako bakoitzaren bi adibide.

4 Esan zein den hitz arrotza multzo bakoitzean, eta arrazoitu zergatik hautatu duzun hitz hori kasu bakoitzean.

a) Bitaminak, ura, gurina, karbohidratoak, proteinak.

b) Giltzurruna, ureterra, gernu-maskuria, nefrona, albeoloa, uretra.

c) Urdaila, hestegorria, heste meharra, birika, gibela.

5 Esan elikagai hauek energetikoak, eraikitzaileak edo erregulatzaileak diren. Kontuan hartu elikagaietako batzuk talde batean baino gehiagotan egon daitezkeela:

Ogia, letxuga, arrautza, patata, gazta, mandarina.

6 Osatu zirkulazio-aparatuaren funtzioei buruzko esaldi hau:

Hauek dira zirkulazio-aparatuaren zereginak: ... eta ... gorputz osoko zeluletara eramatea, eta zeluletako ... eta ... jasotzea.

7 Esan non gertatzen diren nutrizioaren prozesu hauek, eta azaldu zertan diren.

a) Mantenugaiak xurgatzea.

b) Oxigenoa hartzea.

c) Gernua sortzea.

d) Karbono dioxidoa kanporatzea.

8 Adierazi esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren, eta zuzendu oker daudenak:

a) Arnasbeheran, airea biriketan sartzen da.

b) Mantenugai gehien-gehienak hestean xurgatzen dira.

c) Iraitz-aparatuak odolaren hondakin guztiak kanporatzen ditu, karbono dioxidoa barne.

9 Azaldu zergatik diren garrantzitsuak ekintza hauek:

a) Elikagaiak ukitu aurretik, eskuak garbitzea.

b) Astiro jatea, elikagaiak behar bezala mastekatuz.

c) Egunean zehar ur asko edatea.

10 Erreparatu irudiei, eta adierazi zer ohitura osasungarri erakusten dituzten. Lotu ohitura bakoitza dagokion aparatuarekin (aparatu bat baino gehiago izan daitezke).

11 Unitatean, nutrizio-funtzioa egiten duten aparatuak zaintzeko hainbat ohitura osasungarri ikasi dituzu. Irakurri berriz, eta idatzi gutxienez bi aparaturen osasun onari laguntzen dioten ohiturak. Gero, hautatu bost ohitura esanguratsuenak, eta egin zerrenda bat, garrantziaren arabera ordenatuta, zure nutrizio-funtzioaren osasuna nola zaindu behar duzun ez ahazteko.

12 Unitate honetan, behin baino gehiagotan aipatu dugu alkohola saihestu beharreko substantzia dela, oso kaltegarria delako. Bilatu informazioa, eta azaldu labur zer kalte eragin ditzakeen alkohola edateak.

Ez ahaztu unitate honetako zure argazki-albuma osatzea, webgunean: anayaharitza.es

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntza behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

50 PORTFOLIOA
A B C D

HELBURUA AURRERA

Ohitura ezin osasungarriagoak!

Gure nutrizio-funtzioa zaintzeko ohiturak nola hobetu ditzakegun aztertuko dugu. Horretarako, egin urrats hauek:

1 Kopiatu eta osatu antolatzaile grafiko hau, ispiluaren teknika aplikatuta, zure ohiturak eta unitate honetan ikasi dituzunak alderatzeko. Ez kezkatu ikasliburuko ohiturak eta zureak bete-betean bat ez badatoz. Hain zuzen, hori da normalena!

Zure ohiturak eta ikasi dituzunak alderatuta, zein dira desberdinak?

Zure ohiturak eta ikasi dituzunak alderatuta, zein dira antzekoak edo berdinak?

Eguneroko bizitzako ohiturak eta ikasi dituzunak alderatuta, zein dira desberdinak?

2 Erreparatu ohitura idealen eta zure ohituren arteko aldeei. Bururatzen al zaizu zure ohiturak hobetzeko egin dezakezun ekintza errazik? Idatzi zure ohiturak hobetzeko proposamen bat bost ekintzarekin, gutxienez. Saiatu proposamen errealista bat egiten, benetan egin ditzakezun ekintzak idatzita.

3 Ikasgelan, irakurri berriz Iraiak unitate hasieran adierazitako plana. Zer aholku emango zenizkiokete orain, gorputza egoki zaindu eta dantzari gisa maila ona emateko?

N ola ikasi dut?

1 Kopiatu koadernoan ondoko taula, eta ipini esaldi bakoitzari 1etik 5erako puntuazioa. Kontuan hartu 1 jartzeak esaldiarekin ez zaudela batere konforme adierazten duela, eta 5 jartzeak, berriz, esaldiarekin bete-betean bat egiten duzula. Gero, erantzun galdera hauei.

a) Lau esaldietatik, zeinekin zaude erabat ados? Zergatik?

b) Lau esaldietatik, zeinekin ez duzu bat egiten? Zergatik?

c) Idatzi testu labur bat, zure ustez, unitate hau ikastea baliagarria izan zaizun ala ez azaltzeko.

Unitatea amaitu ondoren, bizimodu osasungarriarekin lotutako ohitura gehiago ezagutzen ditut.

Atsegina izan da nutriziofuntzioari buruz ikastea.

Bizimodu osasungarria izateko ikasi ditudan ohiturak nire ezagunei gomendatuko dizkiet.

Gauza gehiago ikasi nahiko nituzke, nire osasuna eta ingurukoena nola hobetu dezakedan jakiteko.

U2 51
Puntuazioa Gaitasuna
osasungarri idealak Eguneroko bizitzako ohiturak Ohitura desberdinak Antzeko ohiturak Ohitura desberdinak
Ohitura

7 Aurrerabidea edo Naturabaliabideak? Biak?

Azken ikerketek aspaldi genekiena berretsi dute: gure planeta ez dela gai izango gaur egun daramagun bizi-estiloari eusteko, baldin eta herritarrok oraingo erritmoan kontsumitzen jarraitzen badugu. Zer egin dezakegu guk, Lur planetako biztanleak garen aldetik? Badakizu zer diren kontsumo eta ekoizpen jasangarriak? Hona hemen, labur-labur azaldurik: ekonomia-hazkundeak ingurumenaren hondamenik eragin beharrik ez izatea halabeharrez, baliabideen eraginkortasuna handitzea, eta bizi-estilo jasangarriak sustatzea, gure inguruko natura-baliabideekin begirunetsuak izan daitezen.

Pentsa zeinen garrantzitsua den gaur egungo ekoizpen- eta kontsumoeredua aldatzea. Urte batzuk barru, zu eta zure ikaskideak helduak zaretenean, zuek izango zarete ekoizle eta kontsumitzaileak. Geroa, beraz, zuen esku dago.

Zer deritzozu?

Pentsatu duzu inoiz balitekeela bizi zaren modua gure planetari kalte egiten aritzea? Ezagutzen duzu gure bizi-estiloarengatik hondatzen ari den naturagunerik zure inguruan? Zure ustez, Europako erakundeek egiten al dute zerbait arazoari aurre egiteko?

Helburua aurrera

Sare sozialen bidez, dei egin zure erkidegoko herrikideei ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren aldeko ekintzen berri ematearen garrantziaz jabetu daitezen.

Jarraitu hariari!

Datua

Baldin eta munduan

9 600 milioi biztanle izatera iritsiko bagina 2050erako, gure planeta halako hiru beharko genituzke oraingo bizi-estiloei eusteko behar diren naturabaliabideak lortzeko.

Erliebea eta haren aldaketak

1

Nola aldatzen da erliebea?

Espainia: erliebearen egoera eta ezaugarriak Zergatik da den bezalakoa Espainiako erliebea?

2

136
Unitate honetarako...

Penintsulako erliebea

3

Zer erliebe forma daude Penintsulan?

Kostaldeetako erliebea

4

Berdina al da Espainiako kostalde osoa?

Euskadiko erliebea

5

Zein dira Euskadiko erliebearen ezaugarriak?

Europa: erliebearen egoera eta ezaugarriak

6

Nolakoa da Europako erliebea?

137 12

Nola aldatzen da erliebea?

Gizakiok al gara inguruan dugun erliebearen aldaketaeragile nagusia?

Erliebea lurrazalak dituen formen multzoa da (mendiak, lautadak, sakonuneak…). Barne- eta kanpo-eragileak direla tarteko, erliebea aldatu egiten da.

Barne-eragileek lurra altxatzea, hondoratzea eta lekualdatzea eragiten dute. Zenbaitetan, aldaketa mota horiek oso modu bortitzean gertatzen dira.

Barne-eragile nagusiak

Lurrazalaren bat-bateko higidurak dira, lurra dardaratzen, pitzatzen eta lekualdatzen dutenak eta kalte handiak eragin ditzaketenak (jendea hil, eraikinak bota eta beste asko.). Lurrikaren intentsitatea neurtzeko, Richter eskala erabiltzen da.

Itsas hondoan sortzen diren lurrikarak dira. Kostaldera hurbildu ahala, olatuaren tamaina handitu egiten da.

Olatu erraldoiak sortzen dituzte, eta suntsipen eta kalte handiak eragiten kostaldeko herri eta hirietan.

1 Alderagarriak al dira naturak eragindako erliebe-aldaketak eta gizakiok eragindakoak? Arrazoitu zure erantzuna.

2 Bilatu informazioa Espainian eta Europan azken urteetan barne-eragileen ondorioz izan diren erliebe-aldaketei buruz, eta egin fitxa bana. Gutxienez informazio hau aipatu behar duzu: erliebea aldarazi duen barne-eragilea; kokapena (herria/hiria eta herrialdea); urtea; gizakiongan eta naturan eragindako efektuak. Beste datu batzuk ere gehitu ditzakezu, interesgarriak iruditzen bazaizkizu.

«Berehala kontatuko dizut»: unitatearen laburpena eskuragarri duzu anayaharitza.es webgunean.

Lurrazalean sortzen diren pitzadurak dira; handik kanpora laba ateratzen da (tenperatura handia duen harri urtua), bai eta Lurraren barneko gasak ere. Erupzioa itsas hondoan gertatzen bada, laba lurgainera ateratzen da, eta uharteak eratu daitezke.

Barne-eragileek eragindako erliebe-aldaketak

138
1
Lurrikarak Sumendiak Tsunamiak
mota Non gertatu zen? Noiz gertatu zen? Efektuak ?
Eragile

Paisaiaren aldaketa

Bizi- estilo jasangarri bat lortzeari dagokionez, eztabaidatu ikaskideekin lerroburu honetan esaten denak zer-nolako abantailak eta desabantailak izan ditzakeen:

«Iragarri dutenez, 23 000 milioi euro baino gehiago inbertituko dira Espainiako abiadura handiko trenbide-sarea hedatzea helburu duten lanak egiteko».

Kanpo-eragileek erliebea higatzen dute, eta materialak garraiatzen eta aldarazten dituzte, material edo jalkin horiek bazterretan utziz. Kanpo-eragileek barne- eragileek baino mantsoago eta leunago aldatu ohi dute erliebea.

Kanpo-eragile nagusiak

Tenperatura-aldaketek harriak haustea eragiten dute; izan ere, harriak uzkurtu egiten dira hotzaren ondorioz, eta dilatatu, beroaren ondorioz.

Urteen joanean, prezipitazioek erliebea higatzen dute; erliebea azkarrago ere aldaraz dezakete, erauntsi modura erortzen badira. Haizeak harriak higatzen ditu, eta, horren ondorioz, askotariko erliebe formak sortzen dira.

3 Egin eskema bat edo kontzeptu-mapa bat, eta eman paisaiak aldatzen dituzten barneeta kanpo-eragile guztien berri.

Ibai, itsaso eta ozeanoetako urek erliebea higatzen dute. Hondartzetan, adibidez, olatuek itsaslabarrak higatzen eta hondartzen formak aldarazten dituzte. Ibaiek harriak higatzen, garraiatzen eta atzera ere puska txikiak bazterretan jalkitzen dituzte.

Animaliek eta landareek mantsomantso hausten dituzte harriak beren sustrai edo mugimenduen bitartez. Gizakiok azkarrago eta modu iraunkorragoan aldarazten dugu erliebea. Aldaketa horien eragileak askotarikoak dira: eraikuntza, meatzaritza, nekazaritza…

Ura naturan dago, baina baliabide hori kudeatzeko behar diren azpiegiturak garestiak dira, eta erliebea aldaraz dezakete.

U1 139
Gogoan hartu!
Ura
Fenomeno atmosferikoak Izaki bizidunak
? ?
Aldeko argudioak Aurkako argudioak

Zergatik da den bezalakoa Espainiako erliebea?

Zer ezaugarri geografiko ditu Iberiar penintsulak, Espainiako natura-baliabideen aniztasuna hain handia izateko?

uharteek, Ozeano Atlantikoan dauden Kanaria uharteek, eta Afrika iparraldean daude Ceuta eta Melilla hiri autonomoek osatzen dute.

Iparraldean, Kantauri itsasoa, Andorra eta Frantzia.

Hegoaldean, Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa.

Ekialdean, Mediterraneo itsasoa.

• Mendebaldean, Portugal —Iberiar penintsulan hori ere— eta Ozeano Atlantikoa.

Balear uharteak bost uharte nagusik osatzen dituzte, eta Mediterraneo itsasoan daude, Penintsularen mendebaldean.

Kanaria uharteak zazpi uharte nagusik osatzen dituzte; Ozeano Atlantikoak bustitzen ditu, eta Penintsularen hegoalde samarrean daude, Afrikatik gertu.

Balear uharteak

Mallorca, Menorca, Eivissa, Formentera eta Cabrera dira uharte nagusiak, baina txikiagoak ere badaude, hala nola Dragonera, Conejera…

Kanaria uharteak

Administrazio beregaina duten bost uhartek —La Palma, Hierro, Gomera, Tenerife, Kanaria Handia, Lanzarote eta Fuerteventura uharteek—, Graciosa uharteak, eta Alegranza, Lobos, Montaña Clara, Roque del Este eta Roque del Oeste irlatxoek osatzen dituzte.

140 2
Gibraltarko itsasartea ATLANTIKOA Mediterraneo itsasoa EUROPA AFRIKA ESPAINIA ASIA Kantzer tropikoa 10°M 0° 10°E 20°E 10°M 0° 10°E 20°E 30°E 40°E 30°I 40°I 50°I ANDORRA MAROKO ALJERIA PORTUGAL FRANTZIA Melilla Ceuta Kanariak Balearrak
penintsula Kantauri itsasoa OZEANO ATLANTIKOA
Iberiar
OZEANO ATLANTIKOA EUROPA AFRIKA ASIA Ekuatorea
hemisferioa
Mediterraneo itsasoa
Hego
Ipar hemisferioa

Zer ezaugarri ditu Espainiako erliebeak?

Espainiako erliebea askotarikoa da. 650 metroko batez besteko altitudea du, eta hura da, Suitzaren ondoren, batez besteko altitude handiena duen Europako bigarren herrialdea.

Penintsulako erliebeak hiru elementu nagusi ditu: mendikate handiak; Iberiar goi-lautada, lurraldearen zati handi bat hartzen duena; eta sakonuneak.

Kanaria uharteetako erliebea sumendi-jatorrikoa da, eta, beraz, Penintsulako erliebeaz bestelakoa.

Balear uharteetako erliebea Iberiar penintsulako Mendikate Betikoen luzakin bat da.

1 Esan esaldi hauetako zein diren egia, eta zuzendu oker daudenak.

a) Espainia Hego hemisferioan dago.

b) Iberiar penintsularen zati batek, bi uhartedik eta Afrika iparraldean dauden bi hirik osatzen dute Espainia.

c) Europan altitude handiena duen laugarren herrialdea da Espainia.

d) Mediterraneo itsasoak soilik bustitzen ditu Espainiako kostaldeak.

2 Marraztu Europako mapa bat koadernoan, eta nabarmendu Espainia ondo ikusteko moduan. Europan non dago Espainia?

Salgaien garraioan diharduten itsasontzi handien itsas istripuek, baldin eta erregai-isurpenak badaude tartean, oso modu larrian kaltetu ditzakete itsasoko natura-baliabideak.

azpiegiturak sortzeaz arduratzen da, besteak beste, Sustapen Ministerioa.

Bi geografoek errepide bidezko komunikaziosare bat jarri nahi dute martxan botikak mendi aldeko herrietaraino eramateko.

Espainiako mapan ageri den legendari erreparatuz, adierazi, geografoen esku-hartzea errazteko, zein diren altitude handieneko hiru puntuak.

U1 141
AFRIKA EUROPA ASIA Escandinaviakomendiak A L P E A K M e d i t e r r a n e o i t s a s o a Itsaso Beltza OZEANO ARTIKOA OZEANO ATLANTIKOA Ipar itsasoa Kaspiar itsasoa Norvegiako itsasoa E u r o p a k o O r d oki H a ndi a Altitudea (m) 4 000 3 000 2 000 1 000 500 200 0 Itsas mailaren azpian
Gogoan hartu! Guadalquivirren sakonunear Ebrorensakonunea KANTAURIAR MENDIKATEA P I R I N I O A K IBERIAR SISTE M A E RDIALDEKO SISTEMA S I E R R A M O R E N A IPAR GOI-LAUTADA HEGO GOI-LAUTADA MENDIKATE BETIKOAK Melilla Ceuta BALEARAK KANARIA K Kantauri itsasoa OZEANO ATLANTIKOA M e d i t e r r a n e o i t s a s o a O Z E A N O A T L A N T I K O A Altitudea (m) 3 500 2 000 1 500 1 000 700 400 0

Zer erliebe forma daude Penintsulan?

Espainiak goi-lautada handi bat du erdialdean, Iberiar penintsularen % 45 inguru betetzen duena. Erliebearen gainerako unitateak goi-lautada horren inguruan antolatzen eta bi multzo handitan banatzen dira: batetik, barnealdeko unitateak daude, eta, bestetik, Iberiar goi-lautadaz kanpokoak.

Goi-lautadaren barnealdeko unitateak

Kokapena. Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Madril eta Extremaduran barrena hedatzen da.

Ezaugarriak. Goi-lautada bat da, eta, batez beste, 650 metroko altitudea du.

Iberiar goi-lautadan bi mendigune daude: Erdialdeko Sistema eta Toledoko mendiak.

Goi-lautadaren ertzeko unitateak

Leongo mendiak, Kantauriar mendikatea, Iberiar sistema eta Sierra Morena dira Iberiar goi-lautadaren ertzeko unitateak.

Erdialdeko Sistema

Kokapena. Goi-lautadaren erdian dago.

Ezaugarriak. 600 km-ko luzera duen mendikatea da. Goi-lautada bitan banatzen du: iparraldeko goi-lautada, Duero ibaiaren arroan; eta hegoaldeko goi-lautada, Tajo eta Gua diana ibaien arroetan.

Mendilerro nagusiak. Somosierra, Guadarrama, Gata eta Gredos; azken horretan dago mendi garaiena, Almanzor haitza.

Toledoko mendiak

Kokapena. Hegoaldeko goi-lautadan dago.

Ezaugarriak. Erdialdeko Sistemak baino altitude txikiagoa du; bi haran banatzen ditu: Tajorena (iparraldean) eta Guadianarena (hegoaldean).

Mendilerro nagusiak. San Pedro eta Guadalupe dira nabarmenenak; hantxe dago mendi garaiena, Villuercas haitza (1 601 m).

142 GUADIANA Almanzor 2 592 Las Villuercas 1 601 KANTAURIAR ERDIALD R R A M O Leongo mendiak Teleno ml. Segundera ml. Europako Gredos ml. Gml. ata ml. Guadalupe San Pedro ml. Aracena ml.Hornachuelos ml. D u er oren Tajoren ibarra Guadianaren ibarra PORTUGAL Ibaia Tontorra Urtegia Altitudea (m) 3 500 2 000 1 500 1 000 700 400 0 Iberiar goi-lautadako mendiak eta haranak 3
Zer erlieberen berri jakin behar dugu, Iberiar penintsulan ekonomia-jarduerak modu jasangarrian aurrera atera nahi baditugu?

1 Zein dira Iberiar goi-lautadaren ezaugarri nagusiak?

2 Zertan dira desberdinak Erdialdeko Sistema eta Toledoko mendiak?

3 Zein da Iberiar goi-lautadaren barnealdeko mendirik garaiena? Eta ertzekoa? Zer altitude-alde dago bi mendien artean?

Leongo mendiak

Kokapena. Goi-lautadaren ipar-mendebaldeko ertzean daude.

Ezaugarriak. Zenbait mendi garai dira. Mendilerro nagusiak. Segundera mendilerroa da nagusi; hantxe dago mendi garaiena, Teleno (2188 m).

Kantauriar mendikatea

Kokapena. Penintsulako iparraldean dago, eta Iberiar goi-lautada eta Kantauri itsasoaren kostaldea bereizten ditu.

Ezaugarriak. 480 kilometro inguruko luzera du, eta Europan mendebaldeen dagoen mendikatea da.

Mendilerro nagusiak. Gailurrik garaiena, Torre cerredo (2648 m), Europako mendietan dago.

Iberiar sistema

Kokapena. Goi-lautadaren ekialdeko ertzean dago, haren eta Ebroren sakonunearen artean. Mendilerro nagusiak. Hona hemen nabarmenenak: Urbión mendiak, eta Albarracín eta Moncayo mendilerroak; azken horretan, Moncayo (2 313 m) da mendi garaiena.

Kokapena. Penintsulako hegoaldean dago, eta Iberiar goi-lauta eta Guadalquivirren sakonunea bereizten ditu.

Mendilerro nagusiak. Hornachuelos, Aracena eta Sierra Madrona; hantxe dago mendi garaiena, Bañuela (1 323 m).

4 Egin landu dituzun erliebe-unitateei buruzko fitxa bana.

Mendikatearen izena ?

Kokapena ?

Mendilerro nabarmenenak ?

Mendi garaiena ?

U1 DUERO TAJO Torrecerredo 2 648 Moncayo 2 313 Bañuela 1 323 MENDIKATEA IBERIAR SIS T E M A EKO SISTEMA R E N A IPAR GOI-LAUTADA HEGO GOI-LAUTADA Toledoko mendiak mendiak Guadarrama Somosierra Urbión mendiak ml . Albarracín Madrona ml. ibarra 0 100 200 km
Sierra Morena

Zer erliebe forma daude Penintsulan?

Goi-lautadaz kanpoko unitateak

Galiziako mendigunea

Kokapena. Penintsularen ipar-mendebaldeko muturrean dago.

Ezaugarriak. Erliebea koska gutxikoa da, eta mendiek tontor biribildua eta altitude txikia dute.

Mendilerro nagusiak. Cabeza de Manzaneda (1 778 m) da mendiguneko mendi garaiena.

Goi-lautadaz kanpoko unitateak

Euskal Mendiak Pirinioak

Kokapena. Penintsulako iparraldean daude, Kantauriar mendikatearen eta Pirinioen artean.

Ezaugarriak. Lerrokatu gabeko mendi multzo bat da, eta erliebe aldakorra dute.

Mendilerro nagusiak. Altueragatik, Aizkorri (1 528 m) bereizten da.

Kokapena. Penintsulako ipar-ekialdean daude, eta Bizkaiko golkotik Creus lurmuturreraino hedatzen dira. Espainiaren, Andorraren eta Frantziaren arteko muga naturala da.

Ezaugarriak. Mendi gazteak dira, eta altitude handia dute.

Mendilerro nagusiak. Aneto (3 404 m) da mendi garaiena.

Kataluniako kostaldeko mendikatea Mendikate Betikoak

Kokapena. Pirinioen eta Ebro ibaiaren bokalearen artean dago, eta Kataluniako kostalde osoan barrena hedatzen da.

Ezaugarriak. Altuera txikiko mendilerroen paisaia bat eratzen du. Mendilerro nagusiak. Turó de l'Home (1 712 m) da mendi garaiena.

Kokapena. Penintsulako hego-ekialdean daude, eta Gibraltar itsasartetik Nau lurmuturreraino hedatzen dira.

Ezaugarriak. Bata bestetik ia paraleloki lerrokatuta dauden bi mendikate bereizten dira: Mendikate Penibetikoak eta Mendikate Subbetikoak.

• Mendikate Penibetikoa. Kostaldetik gertuen dagoena da, bai eta garaiena ere. Sierra Nevadan dago Mendikate Betikoetako eta Penintsulako mendi garaiena: Mulhacén (3 479 m).

• Mendikate Subbetikoa. Barnealdean dago, Sierra Morenatik eta Iberiar goilautadaren hegoaldeko ertzetik gertuago.

1 Zein dira Iberiar goi-lautadaz kanpoko erliebearen unitateak?

2 Binaka, bildu orain arte landutako erliebearen unitateak identifikatzen laguntzeko moduko pistak. Listo zaudetenean, bikotekide bakoitzak aukeratu dezala unitate bat, eta has dadila pistak banan-banan esaten. Pista bakarra aski bada erliebe-unitatea zein den asmatzeko, hiru puntu irabaziko dituzu; bi behar badituzu, bi

puntu irabaziko dituzu; hiru pista edo gehiago behar badituzu, puntu bat irabaziko duzu.

3 Zertan dira antzekoak Ebroren sakonunea eta Guadalquivirrena?

4 Bisitatu duzu noizbait Iberiar penintsulako barnealdeko erliebe-unitateren bat? Egin aurkezpen labur bat zure bidaiaren irudiekin, eta azaldu ikaskideei ikusitakoaren nondik norako guztiak.

144 3

Gogoan

Guadalquivirren sakonunea Ebroren sakonunea Mulhacén 3 479 Veleta 3 396 Aneto 3 404 Cabeza de Manzaneda 1 778 Aizkorri 1 528 Turó de l’Home 1 712 P I R I N I O A K MENDIKATE SUBBETIKOA ME N D I K A T E P E N I B E TIKOA Kataluniakoitsasertzeko mendikatea Galiciakomendigunea Euskal mendiak Baza ml. La Sagra ml. Sierra Nevada Cazorla ml. Seguraml. a Kantauri itsasoa Ajo lurmuturra Estaca de Bares lurmuturra Gata lurmuturra Palos lurmuturra Nao lurmuturra Creus lurmuturra Ebroren delta V a l e n tz iako golkoa Peñas lurmuturra Bizkaikogolkoa Gibraltarko itsasartea Cádizko golkoa Finisterre lurmuturra Doñanako M e d i t e r r a n eo its a s o a OZEANO ATLANTIKOA FRANTZIA PORTUGAL ANDORRA MAROKO ALJERIA 0 100 200 300 km Iberiar goi-lautadaren kanpoko mendiak eta ibarrak Ibaia Tontorra Urtegia Altitudea (m) 3 500 2 000 1 500 1 000 700 400 0
Plastikozko poltsen batez besteko erabilera 12 minutukoa da; erabat degradatzeko, baina, 5 hamarkada behar dituzte. Aurkitu duzu noizbait halako hondakinik naturan? hartu!

Berdina al da Espainiako kostalde osoa?

Zer hartu behar dugu aintzat gure kostaldeetan ekonomiajarduerak garatzeko?

Espainiako kostaldeak 5 970 km ditu gutxi gorabehera, Iberiar penintsularen, Balear eta Kanaria uharteen, eta Ceuta eta Melilla hirien artean banatuta. Kostalde atlantikoaren eta kostalde mediterraneoaren artean aldeak daude.

Kostaldea Kokapena Ezaugarriak

Kantauriarra Bidasoa ibaiaren bokalean hasten eta Ortegal lurmuturreraino iristen da.

Kostalde garaia, malkartsua, harritsua eta zuzena da.

Elementu nagusiak

Matxitxako, Ajoko eta Peñas lurmuturrak. Kantauri itsasoa.

Galiziakoa Ortegal lurmuturrean hasten eta Miño ibaiaren bokaleraino iristen da.

Andaluziakoa Guadiana ibaiaren bokalean hasten eta Gibraltar itsasarteraino iristen da.

Hegoaldekoa Gibraltar itsasartean hasten eta Murtziako Eskualdearen eta Valentziako Erkidegoaren arteko hegoaldeko mugaraino iristen da.

Galiziako kostalde atlantikoaren iparraldea Rías Altas da, eta hegoaldea, Rías Baixas. Itsasadarrak tarteko, hain zuzen, kostaldea oso koskatua da, bai eta garaia eta harritsua ere.

Zuzena, baxua eta hareatsua da, eta hondartza handiak ditu.

Itsasadarrak: Arousa, Vigo eta Pontevedra. Fisterra lurmuturra.

Dunak eta padurak ditu. Cádizko golkoa. Trafalgar lurmuturra.

Ekialdekoa Valentziakoa. Segura ibaiaren ibar beherean hasten eta Ebroren deltaraino iristen da.

Kataluniakoa. Ebroren deltan hasten eta Frantziako mugaraino iristen da.

Kostalde garaia, malkartsua, harritsua eta zuzena izateagatik nabarmentzen da.

Gata eta Palos lurmuturrak. Almeríako golkoa.

Kostalde baxu eta hareatsua da, eta, oro har, hondartza handiak ditu.

Koskatua, garaia, malkartsua eta harritsua da.

Nau lurmuturra

Creus lurmuturra. Rosesko golkoa.

146 4
Kostalde atlantikoa Kostalde mediterraneoa

Atlantikoko kosta

Kantauriko kosta

Galiziako kosta atlantikoa

Andaluziako kosta atlantikoa

Mediterraneoko kosta

Hegoko kosta mediterraneoa

Ekialdeko kosta mediterraneoa: Levantekoa

Ekialdeko kosta mediterraneoa: Kataluniakoa

Kanaria uharteetako erliebea

Kokapena. Ozeano Atlantikoan daude, Afrika iparraldeko kostaldearen parean.

Ezaugarriak:

Erliebea. Menditsua eta sumendi-jatorrikoa da, eta, hori dela eta, oso paisaia berezia dute. Tenerife uhartean dago Espainiako mendirik altuena: Teide (3 718 m).

Kostaldea. Oro har, kostaldea altua, malkartsua eta koska handirik gabea da, baina uharteetako hegoaldean hondartzak daude: ekialdekoak harrizkoak dira, eta mendebaldekoak, hareazkoak.

Balear uharteetako erliebea

Kokapena. Mediterraneo itsasoan dago, Valentziako kostaldearen parean.

Ezaugarriak:

Erliebea. Oro har, menditsua eta Penintsulako erliebearen antzekoa da. Mallorca, Eivissa eta Formenteran, erliebea Mendikate Penibetikoaren luzakin bat da, eta Menorcan, Kataluniako kostaldeko mendikatearena. Uharteetako mendi garaiena, Puig Major (1 445 m), Mallorcan dago, Tramuntana mendilerroan.

Kostaldea. Garaia eta koskatua da, eta kalak ditu, batez ere Mallorca eta Menorca iparraldean.

Gero eta ohikoagoa da influencerrek bizi garen natura-inguruneen egoera salatzea beren sare sozialetan. Hona hemen, adibide modura, zen -

bait post, arazo horren berri ematen dutenak. Jakingo al zenuke esaten zer kostaldetan atera den argazki hauetariko bakoitza?

Princess_cons19 ●●●

kostaldean pasieran ibili, eta hau aurkitu ez dugu, ba? Oporrak horrela? Gero, zikinkeria hori guztia Kantauri itsasora iritsiko da. #bizitzajasangarria #horrelaez

Head_JL Hauxe egiten diogu etengabe gure Rías Baixas maiteari. Bihotzak krak egiten dit.

Princess_cons19 Konponbideak behar ditugu Mar Menor salbatzeko. ORAIN! Murtziako kostaldeak ez du hau merezi. #bizitzajasangarria #SOSmarMenor

U1 147
Teide 3 718 OZEANO ATLANTIKOA KANARIA K BALEARRAK Puig Major 1 445 PORTUGAL FRANTZIA ANDORRA Kantauri itsasoa OZEANO ATLANTIKOA
Ceuta
Almeríako golkoa Sant Jordi golkoa Rosesko golkoa Valentziako golkoa
Golkoa Mar Menor
golkoa
Peñas lurmuturra Ortegal lurmuturra Matxitxako lurmuturra Creus lurmuturra Finisterre lurmuturra Ajo lurmuturra Gata lurmuturra Palos lurmuturra Nau lurmuturra Ebroren delta Trafalgar lurmuturra
M editerraneo itsaoa
Melilla itsasartea
Bizkaiko
Cádizko
Gibraltarko
Ekhi_lore ●●●
Ekhi_lore Euskadiko
#bizitzajasangarria Head_JL ●●●
#stopplastikoak

1 Esplikatu zure koadernoan nola aldarazten dituzten paisaiak barne- eta kanpo-eragileek. Idatzi eragile mota bakoitzaren adibide bat.

2 Marraztu Iberiar penintsulako mapa bat, eta adierazi han Espainiak zer muga dituen iparraldean, hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean.

3 Aurreko jardueran marraztutako mapan, adierazi non dauden erliebearen unitate hauek:

Pirinioak, Iberiar sistema, Kantauriar mendikatea, Galiziako mendigunea, Leongo mendiak, Fisterra lurmuturra, Creus lurmuturra, Kantauri itsasoa, Iberiar goi-lautada, Erdialdeko Sistema, Toledoko mendiak, Mendikate Betikoak, Sierra Morena, Cádizko golkoa, Gata lurmuturra, Kataluniako kostaldeko mendikatea, Tramuntana mendilerroa, Guadalquivirren sakonunea, Ebroren sakonunea.

4 Ordenatu altuenetik baxuenera Espainiako mendi garaienak, eta esan zer mendikatetan dagoen bakoitza.

5 Aukeratu erantzun zuzena kasu bakoitzean:

• Hauetako zeinek banatzen du Iberiar goi-lautada bi multzotan?

a) Iberiar sistemak

b) Erdialdeko Sistemak

c) Sierra Morenak

• Zer mendi daude Leongo mendien eta Iberiar sistemaren artean?

a) Galiziako mendigunea

b) Toledoko mendiak

c) Kantauriar mendikatea

• Zein da Iberiar penintsularen barnealdeko hegoaldean hasten eta Mallorca uharteraino iristen den mendikatea?

a) Mendikate Penibetikoa

b) Pirinioak

c) Kataluniako kostaldeko mendikatea

• Zer sakonune dago Pirinioen eta Iberiar sistemaren artean?

a) Guadalquivirren sakonunea

b) Ebroren sakonunea

6 Lotu kostalde hauek bakoitzaren ezaugarri nagusiekin:

Kostalde kantauriarra

Galiziako kostalde atlantikoa

Andaluziako kostalde atlantikoa

Hegoaldeko kostalde mediterraneoa

Ekialdeko kostalde mediterraneoa

Garaia, hareatsua eta, itsasadarrak tarteko, koskatua

Zuzena, baxua eta hareatsua

Zuzena, garaia, malkartsua eta harritsua

Eskualdearen arabera, baxua eta hareatsua izan daiteke, edo garaia, koskatua, malkartsua eta harritsua

Zuzena, garaia eta malkartsua, baina tarte lauekin

7 Konparatu Kanaria eta Balear uharteak. Eman informazio hau: uharte kopurua (eta izenak), zer itsaso edo ozeanotan dauden, erliebearen eta kostaldearen ezaugarriak, etab.

8 Aurkitu hitz arrotza Europako erliebeari buruzko zerrenda hauetan, eta jarri dagokion multzoan.

• Penintsulak: italiarra, iberiarra, Irlanda, Kola, Eskandinaviakoa eta Balkanetakoa.

• Mendi gazteak: Pirinioak, Apeninoak, Karpatoak eta Ural mendiak.

• Mendigune eta mendi zaharrak: Frantziako Erdialdeko Mendigunea, Kaukaso eta Eskandinaviako mendiak.

• Uharteak: Britainia Handia, Jutlandia, Islandia, Malta eta Sizilia.

9 Gizakiok erliebean esku hartzen dugun moduetatik zein dira, zure ustez, ingurumena gehien kaltetzen dutenak? Azaldu arrazoia. Gero, hitz egin zure erantzunaz ikaskideekin

Semaforoa. Margotu koadernoan, ariketa bakoitzaren ondoan, honela:

erantzuna badakizu

laguntza behar izan baduzu

erantzuna jakin ez baduzu

150 PORTFOLIOA
Z
er ikasi dut?

HELBURUA AURRERA

Zabaldu zeinen garrantzitsua den ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren aldeko ekintzak martxan jartzea

1  Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren aldeko ekintzek zer-nolako garrantzia duten aztertzeko, Iparrorratza edo puntu kardinalak: E-M-I-H pentsamendu-teknika erabil daiteke. Ikasleek landutako ideia bakoitzaren ertz guztiak aintzat hartu beharko dituzte, antolatzaile grafikoan proposatzen zaienarekin bat etorriz. Jarduera bakarka egitekoa da, baina gero, amaitzean, ikaskideek galderak egin beharko dizkiote elkarri.

Iradokizunak/Jarrerak

E = Gogo handia/Zirrarak: zertan gogoberotzen zaitu proposatutako ideiak edo egoerak? Zer alderdi on ditu? Zerk pizten dizu zirrara?

M = Oztopoa/Kezka: zer oztopo edo zailtasun ditu proposatutako ideiak edo egoerak? Zer-nolako kezka eragiten dizu? Zer alderdi txar ditu?

I = Beharrizana: zer besterik jakin behar duzu? Zer informazio behar duzu gaia hobeto ulertzeko?

H = Iradokizunak/Jarrerak: Zein da zure jarrera edo zer iritzi duzu proposatutako ideiaz edo egoeraz? Zer iradokizun edo ekimen proposatuko zenituzke egoera hobetzeko?

Ideia guztiak, bai bakarka eta bai taldean proposatutakoak, oso aproposak gertatuko zaizkizue zuen deialdia sare sozialen bidez zabaltzeko. Horretan, komunitatera iristeko zenbanahi baliabide erabil ditzakezue, hala nola irudien argitalpena, bideoak, testu luzea duten postak, tweetak, etab.

Galdetu hau zeure buruari!

N ola ikasi dut?

1 Zerbait ikasi al duzu? Zer irudi gogoratzen dituzu? Ikasi duzunetik zer gustatu zaizu gehien? Zertarako da baliagarria ikasi duzuna? Zertarako balioko dizu zure eguneroko bizitzan?

2 Hausnartu eta azaldu aurrerantzean zer hobetzen jarraitu dezakezun, eta, horrekin batera, egin gogoeta ikaskideek hobetu ditzaketen alderdiei buruz.

Zure ustez, gure planetako biztanleek badute kontzientziarik gaur egungo gure bizimoduak dakartzan arazoez eta ingurumenari egiten diogun kalteaz?

Sare sozialek badute ahalik, zure ustez, lehen baino pertsona gehiagorengana iritsi eta jendea arazoez kontzientziatzeko? Ba ote dago ideiak komunikatzeko modu hoberik?

Litekeena al da gure ekintzek ingurumenean eragiten dituzten ondorioen benetako kalteez ez konturatzea, eta, beraz, ondorio larriagoak behar izatea horretaz jabetzeko?

U1 151
Beharrizana Oztopoa Kezka Gogo handia Zirrarak

© GRUPO ANAYA, S.A., 2022 - C/ Valentín Beato, 21 - 28037 Madrid.

Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalteordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.