BIZI LARRABETZU. UDAL ALDIZKARIA. UDABERRIA 2021

Page 13

2021eko udaberria BIZI LARRABETZU 13

LARRABETZUKO UDALA – EHU/UPV: ELKARLANEAN Larrabetzuko Udalak EHU/UPVko Arte Ederren fakultatearekin sinatutako akordioaren baitan, 6 artista gaztek oroimen historikoari lotutako proiektu artistikoa garatzeko aukera izango dute. Fakultateak bere ikasle eta ikasle-ohien artean egindako deialdira 14 hautagaitza aurkeztu ziren, banaka, bikoteka nahiz taldean. Udal ordezkariek eta Arantza Lauzirika Morea, Arte Ederren Fakultateko dekanoak eta Edurne González Ibáñez, Unibertsitate Hedapenerako dekanordeak osatutako epaimahaiak hurrengo hautagaiak aukeratu zituzten: • Ane Seijas / Julen Sainz de Rozas /Ane Lopes • Eriz Moreno / Amaia Molinet • Liben Svaart.

eta berauei aitortza justu eta egiazkoa egiteko. Gaztelumendiko gurutzeak ez bezala. Ikasleek beti ere bere ikuspegia eta, parte hartzea sustatuz, herriaren nahiak uztartuko dituzte. Proiektuaren emaitza iraunkorra nahiz ez-iraunkorra izan daiteke eta Larrabetzuko herriak, artista entzun ondoren, zehazten duen gunean kokatuko edo garatuko da. Herriko historia hurbila ezagutzeko bigarren bisita bat ere egin dute artistek, oroimen lekuak eta aztarnak ezagutzeko eta gerra eta gerraosteko ondarea eta istorioak ikertzen eta gordetzen aritu diren herritarrengandik azalpenak jasotzeko.

Otsailaren 22an Fakultateko ordezkariek eta artista gazte horiek lehen bisita egin zuten Larrabetzura Larrabetzu Oroimena egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko eta bere baitan, artistentzako deialdi honek izan nahi duen lekua azaltzeko. Deialdiaren helburua Larrabetzuko Memoria Historikoan oinarritutako proiektu artistikoak garatzea da. 1936ko Gerra zibila eta gerra osteko diktaduraren garaia eta gerraren giza dimentsioa izango dira abiapuntu, orduko andre, gizon eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko

Maiatza bitarteko epea izango dute hautagaiek beraien proposamena prestatzeko. Bizkargi egunaren bueltan aurkeztuko dituzte ekitaldi ireki batean. Gero, urria arte, proposamen hori garatzeko tartea izango dute. Udazkenean emaitzak ezagutzera emango dira eta Udalak, herritarrekin batera, gauzatuko den egitasmoa aukeratuko du. Hautatuak izango diren hiru hautagaiek 800 € jasoko dituzte gastuei aurre egiteko. Hiru egitasmoen artean aukeratua izango denak, bestalde, 2.500 €ko diru-laguntza.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.