BIZI LARRABETZU 2021 ABENDUA

Page 8

8 2021eko abendua BIZI LARRABETZU

KONPROMISOAK HARTZEKO ETA BETETZEKO GARAIA Larrabetzuko Udalak, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, HAKOBAk, Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordeak, adostutako eta proposatutako adierazpena onartu zuen. HAKOBA erakunde hauek osatzen dute: Eusko Jaurlaritza, AFA, BFA, GFA, Gasteizko Udala, Bilboko Udala, Donostiako Udala, EUDEL eta UEMA. Larrebetzuko Udalak, horretaz gainera, adierazpenari gehitu zizkion hiru konpromiso orokor eta hamabi konpromiso zehatz (hilabete bakoitzeko bana), orain arte hartutako konpromisoei eusteko eta beste batzuk hartzeko eta betetzeko garaia badela iritzita. Honako hauek dira Larrabetzuko Udalak, Euskararen Nazioarteko Egunaren ingurumarian, hartutako konpromiso orokorrak: 1) Gure herrian euskararen ezagutzaren, erabileraren eta sustapenaren alde lan egiten duten elkarte eta erakundeak laguntzen segitzeko konpromisoa. 2) Larrabetzuarrei euskara ikasteko eta erabiltzeko aukera zein laguntzak ematen jarraitzeko konpromisoa. 3) L arrabetzuko Udalean euskara zerbitzu hizkuntza, lan hizkuntza eta komunikazio hizkuntza izan dadin urraturiko bideari eusteko konpromisoa.

Eta honako hauek hamabi konpromiso zehatzak: 1) Indarrean dagoen euskararen normalizaziorako plana berrikustea eta hala badagokio eguneratzea, urrats berriak emateko helburuarekin. 2) Administrazio publikoen kontratazioetan ziurtagiriak —Bikain eta Bai Euskarari, besteak beste— bateratu eta indartzeko neurriak hartzea. 3) Euskararen erabilera sustatzen duten hainbat tresna sustatzea, hala nola software librea eta oinarrizko aplikazioak euskaraz, astialdirako IKT produktuak, .eus domeinua eta euskararen erabilera Interneten. 4) UEMA babestea, indartzea eta zabaltzea. 5) Urte anitzeko hitzarmenak sustatzea euskarazko toki-komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa eta egonkortasuna bermatzeko. 6) Euskararen erabilera eta presentzia bermatzea erabiltzen ditugun komunikabide guztietan. 7) Kirolaren euskalduntze-bidean lan egitea, tokiko klubekin elkarlanean. 8) Gazteentzako euskarazko aisialdi-zerbitzuak sustatzea eta zabaltzea. 9) Familia-eremuetan euskararen erabilera eta transmisioa sustatzea. 10) Behar duten herritarrentzako laguntza-ildoak aktibatzea, euskara ikasteko eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera izan dezaten. 11) Herriko gizarte eragile eta euskalgintzarekin batera elkarlanari eustea. 12) Kale erabilera sustatzeko helburuarekin, kanpaina berezituak abiatzea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.