GURE GAUZAK
ADOREA, LIDERGOA, AURRENDARITZA, SUSTRAIAK ETA KONPROMISOA, 2020KO SABINO ARANA SARIEI ATXIKITAKO BALIOAK
A
urtengoak zenbatuta, 180 pertsonak, elkartek eta erakundek jaso dute Sabino Arana saria 32 edizio hauetan zehar. Gizarteari zerbitzua emateko gaitasunagatik eta harekiko atxikimenduagatik nabarmentzen diren pertsonak, erakundeak eta kolektiboak ditugu horiek guztiak eta, aurten, ondokoak batu dira zerrendara: Remei Sipi idazle eta emakume afrikarren aldeko ekintzailea; José Barreira Euskadin bizi den industrialari galiziarra; Amaia Gorostiza enpresaburu eta Eibar Kirol Elkartearen presidentea; Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folklorista; eta Bilboko Mediku Zientzien Akademia.
Covid-19aren izurriteak eragindako osasun-krisiak baldintzaturik, ekitaldiak lekuz aldatu behar izan zuen. Arriaga antzokitik Sabino Arana
98
Fundazioaren egoitzara. Hain zuzen ere, egoera hori dela eta, Sabino Arana Fundazioaren presidente Mireia Zarate andreak sarrera-hitzaldian esandako lehen hitzak elkartasun-, hurbiltasuneta, batez ere, itxaropen-mezua zabaltzeko izan ziren, Euskadin, Europan, mundu osoan, pairatzen ari garen pandemia honen ondorio latzenak pairatu dituzten eta pairatzen ari diren pertsona guztientzat. “Bereziki, elkartasuna eta hurbiltasuna adierazi nahi diegu maite izan duten pertsonaren bat galdutako norbanako eta familiei, egunero gaixotasun bihozgabe honen lazkeria pairatzen dutenei. Orobat, adinekoak gomutatu nahi ditugu beren-beregi, horiexek baititugu Covid-19aren ondorioek gehien