Salesberriak 29

Page 11

salesberriak

029
029 LANBIDE HEZIKETA
Urnieta, 2023ko maiatza

Bidean Bat

Helbidea:

Ergoien auzoa 6, 20130 Urnieta

Idazkaritzaren ordutegia: Ast - Ostrl: 08:00etatik 18:00etara.

Telefonoa:

943 551 789

E-maila: idazkaritza@salesianosurnieta.com

15 Grafikagintza 5 Haur Hezkuntza 9 Batxilergoa 8 DBH 7 Lehen Hezkuntza 10 Elektrizitate Elektronikoa 14 OLH orria orria orria orria orria orria orria orria 17 Ikastaroak

“Normaltasuna“rekin proiektu berriak bultzatuz

Gizarte osoa eta nola ez ikastetxeak zipristindu zituen pandemia madarikatuak aurreko bi ikasturteak nabarmen “baldintzatu” zizkigun. Aurtengoa normaltasunera itzuli geran ikasturtea dela esan genezake. Ondorioz, izoztuta geratu ziren hainbat errealitate zorionez itzuli zaizkigu, irteerak, egonaldiak, bisitaldi teknikoak, giza harremanak, ospakizunak…

Normaltasunera itzultzeak indarra, gogoa eta berrikuntza ekarri dizkigu, eta ildo horretan gure ikasleen prestakuntza aberasteko proiektu berriak bultzatzen ari gara, haur eta lehen hezkuntzako Magale-Txiki ikastetxearekin integrazioa, Batxilergo Dual Amerikarra, Lanbide Heziketan grafikagintza eta robotika tailerren berrikuntza, DBH-n ulermen proiektu berrien diseinoa, hezkuntza emozionalean prestakuntza sendoa (GUGAN proiektua) besteak beste. Erronkaz betetako ikasturtea izaten ari da, gure ikasleak lan mundura egoera onenean sar daitezen.

4 | salesberriak
Aurtengoa normaltasunera itzuli garen ikasturtea dela esan genezake.

Haur eskola eta familia elkarrekin lanean

Haur eskolan hezitzaile eta haurraren arteko harreman afektiboa sortzea ezinbestekoa da, haurrak seguru sentitzeko, beldurra gainditzeko, esploratu ahal izateko eta besteekin harremanak izateko. Azken finean beraien garapen prozesuan aurrera egiteko eta pertsona aske eta jatorrak izateko. Helburu hori lortzeko, eskola eta familiaren arteko harremana estua izatea ezinbestekoa da.

Familia eta eskolaren arteko harremana, Salestarrak Magale ikastetxeko haur eskolan ekaina bukaeran hasten da. Topaketa garrantzitsua da; familia eta irakasleen arteko lehen harreman momentua da, kezkak eta beldurrak adierazteko unea, irakasleek familien konfiantza irabazten joateko unea. Haurraren konfiantza irabazteko lehen pausua gurasoak seguru sentitzea da, topaketa hau iraileko familiarizazioan haurrekin lagunduko digun lehen pausua da.

Atxikimenduaren eraikuntza prozesuan, ezinbestekoa da sentikortasunez jokatzea, bai familiak eta baita hezitzaileak ere. Familiekin lan egiteko orduan, haiek bizi izan duten egoera ezagutu eta ulertzea ezinbestekoa da irakaslearentzat, elkarrekin hitz egin behar dugu. Irailean bi egunez familia eta irakaslea elkartzen gara eta haurraren inguruan hitz egin; haurdunaldia, erditzea nolakoa izan zenetik gaur egun arte haurraren garapena nolakoa izan den informazioa trukatzeko unea

“Zure Alboan” guraso eskola momentu aproposa da familien kezkak entzuteko eta beraiekin elkarlanean jarraitzeko. Eskolako irakasleek emandako hitzaldi eta saio ezberdinak daude, masajeak haur txikiei nola eman, haurrekin nola jolastu …. Horretaz gain, tarteka kanpoko profesionalak ere gonbidatzen ditugu (psikopedagogoak, pedagogoak…) gai ezberdinez hitz egitera: loaren inguruan edota elikaduraren inguruan. Helburua eskolako eragile ezberdinak, irakasle eta familiak beraien seme alaben hezkuntza bidean norabide berean elkarrekin lan egitea da.

5 salesberriak | HAUR HEZKUNTZA
„ Topaketa familia eta arteko lehen harreman momentua da.

Historiaurrea haur hezkuntzan

Haur hezkuntzan ulermen proiektuen bidez ikasten dugu, modu esanguratsuan eta dibertigarrian ikasteko aukera ematen dien metodologia da haurrentzat. Horrez gain, haien sormena, ikaskideen arteko lankidetza eta arazoak aztertzeko eta konpontzeko gaitasuna sustatzeko ere metodologia aproposa da.

Ikasturte honetan historiaurrea landu dugu ulermenproiektu bidez, horrela pertsonok ditugun adimen ezberdinak landu ditugu; matematikoa, musikala, bisualespaziala, intrapertsonala…

Proiektu honetan, haurrek lehen gizakiak nola bizi ziren, zer tresna eta teknologia erabiltzen zituzten, nola komunikatzen ziren eta askoz gehiago ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako, hainbat baliabide eta jarduera egin ditugu, hala nola historiaurreko tresnak sortzea, babeslekuak eraikitzea, labar-pinturak egitea eta eskolan historiaurreko kobazulo bat egitea…

Amaitzeko gainera gurasoak ere gonbidatu genituen eskolara eta ikasitako guztia beraiei azaltzeaz gain, gurasoek ere erremientak egiten lagundu zieten haurrei edota kobazuloko marrazkiak egin zituzten elkarrekin.

Laburbilduz, ulermen-proiektua historiaurrea ikasteko modu berritzaile eta eraginkorra da, haurrei ezagutzak eta trebetasunak modu erakargarri eta motibagarriagoan eskuratzeko aukera ematen diena.

6 HAUR HEZKUNTZA | salesberriak
Ulermen-proiektuen bidez modu esanguratsu eta dibestigarrian ikasten dute. erabiltzen dute.

Ipuinak ametsen lorategian

Apirilaren 24an, Salestar Magale Txikin, ohitura denez, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Hori zela eta, aurtengoan ekintza guztiz berri bat aurrera eraman genuen, ipuin eta istorio ezberdinak konpartitzearena, alegia.

Ikastetxeko bosgarren eta seigarren mailako ikasleek Antia lehiaketarako prestatutako lanak Lehen Hezkuntzako beste kideei kontatu zizkieten. Txikiak adiadi egon ziren, pasadizo literarioetan guztiz murgilduta. Lehenengo aldia da horrelako zerbait egiten dugula eta bai ikasle handi zein txikientzako erabateko probetxua izan zuen zerbait izan zen

Gainera, non burutuko genuen horrelako ekintza bat eta gure Ametsen lorategian baino hobeto? Eskolako komunitateko kide guztiak horretan murgilduta gaudenez, bertako toki ederretaz gozatu ahal izan genuen. Han izan genituen gure ikasleak anfiteatroan, etxetxoan,belardian bertan edo kirol zelaietan beraien kontakizunak partekatzen eta entzuten.

Inongo zalatzarik gabe, horrelako esperientzia eder bati jarraipena eman beharko diogu datozen ikasturteetan!

7 salesberriak | LEHEN HEZKUNTZA
5 eta 6. mailako ikasleek Antia lehiaketarako prestatutako lanak Lehen Hezkuntzako beste kideei kontatu zizkieten.

Maiatza urte guztiaren ardatza

Maiatzean zehar, etapako klase desberdinetako ikasleek hainbat jardueratan parte hartuko dute. Jarduera horietan produktuen aniztasuna, sorkuntza-jarduerak eta talde-lana nabarmentzen dira.

DBH-1 JAN ETA IZAN proiektuan murgilduta dago. Proiektu honen ardatz nagusia da, ikasleak konturatzea jatea eta elikatzea ez dela gauza bera, eta egunerokoan barazkiak eta fruta jatea ezinbestekoa dela osasuntsu egoteko. Barazki hauek garaian garaikoak eta bertakoak izatea jasangarriagoa dela eta dudarik gabe norberak ekoiztutakoak direla onenak.

DBH-2, Aro Garaikidea aintzat hartuta, garai hartako hainbat asmakizun eta aurkikuntza erakustea dute helburu, ahozko aurkezpen bat sortuz eta, eskuratutako ezagutzen bidez, Escape Room bat ebatzi ahal izan beharko dute.

DBH-3ko ikasleek, "GURE KOSTA ALTXORRA DA" proiektuan zehar, euskal kostaldeko ondarea goraipatzen duen bideo bat sortu beharko dute. Horretarako, hainbat irteera egin dira geologiari edo

Ikasturte amaierako azken txanpan

DBHn ikasleek beren

ezagutzak hainbat arlotan aplikatzen jarraitu dute.

marea-energiari buruzko informazioa biltzeko, besteak beste. Azkenean, altxorraren bila ibiliko dira eskolan beren ezagutzak erabiliz.

DBH-4 Bartzelonara joateko ikasturte amaierako bidaia prestatzen ari da, eta, horretarako, hiriari buruzko bidaiagida bat diseinatu behar dute talde ezberdinetan. Hori guztia liburuxka batean bildu behar dute, maiatzaren 8tik 12ra bitartean egingo duten txangoa ondo antolatuta egon ahal izateko.

Ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo era honetan denbora pasatzeak ikasleek beren ezagutzak benetako egoeretara transferitzea eragiten du, eta, egiten ari den ikaskuntza askoz eraginkorragoa da. Ekimen hauen bidez, prozesua ludikoa da, motibazio handiagoz lan egin dezaten, eta egunerokotasunean lan egitea erronka erakargarriagoa eta interesgarriagoa da.

8 DBH | salesberriak „

Batxilergoko ikasleak italian

Batxilergoko ikasleek, aurten ere, Italiara egin dute ikasbidaia. Bi urtean behin egiten den bidaia da eta martxoaren 25etik 31ra bitarte egin dute.

Orain arte egin diren bidaietan Italia iparraldean ibili izan dira baina aurten ibilbidea aldatu eta Genova, Pisa, Giulianova, Erroma eta Florentzia ezagutu dituzte.

Urnietatik atera eta Genovaruntz abiatu ziren. Han itsas-portua ezagutu eta Pisarako bidea hartu ondoren, bertako dorre ospetsua bertatik bertara ezagutu ondoren, Giulianova izeneko herri txiki baina liluragarria bisitatu zuten.

Bestetik, bidaiako unerik hunkigarrienetakoa Erromara heldu zirenekoa izan zen. Hango kaleetan barrena izozkiak janez ezagunak diren monumentu eta eraikinak ikusi zituzten, hala nola, Koliseoa, Vatikanoa, Fontana de Trevi eta abar.

Azkenik, Florentzia ezagutu eta Urnietarako bidea hartu zuten. Esan beharra dago bidaia guztian zehar eguraldi zoragarria izateaz gain, ikasle eta irakasleen arteko giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zutela.

Ikasleek berriro Italiara itzultzeko gogoa erakutsi dute. Oso pozik etorri dira ikusi eta bizi izan dutenarekin.

9 salesberriak | BATXILERGOA
Aurten ere Batxilergoko ikasleek egin dute urtean behin egiten den bidaia italiara.

Growing Green

Growing Green proiektua Erasmus+ programak finantzatutako ekimena da, eta LHko ikasleen artean ekintzailetza berderako beharrezkoak diren trebetasunak, ezagutzak eta jarrerak garatu nahi ditu.

Proiektuaren helburuak Europako ekonomia zirkularraren eta ekintzailetza berdearen estrategierekin bat datoz. Proiektua 2022ko otsailean hasi zen, eta 2024ko abuztuan bukatzea aurreikusten da. Hasiera 2022ko apirilean eman zitzaion, Danimarkara egindako bidaia batean, non lau herrialde desberdinetako (Danimarka, Italia, Eslovenia eta Espainia) zortzi kideak ezagutu genituen.

Growing Greenek bereziki azpimarratzen du ekonomia zirkularraren kontzeptua eta hau, Europako etorkizuneko herritarrentzat beharrezkoak diren enpresa-gaitasunekin lotzen du. LHko ikasleen artean ingurumen- eta klima-aldaketaren erronkari eta ekonomia zirkularrari buruzko kontzientzia sustatu nahi da eta, aldi berean, ikasleen enpresa-gaitasunak indartuko dira kasu errealen bidez. GROWING GREENekin, ikas egoera praktikoak eta mundu errealeko ekimenak ikasgelara ekartzea da helburua. Izan ere,

ikasleek ekintzailetza berdeko benetako ekimenei eta praktikei buruz ikas dezaten lortu nahi da.

Bazkide guztiak, gaur egun, lehen emaitza amaitzen ari dira: Growing Greenen lan-eskuliburua, alegia. Growing Greenen ikuspegia lanbide-heziketako eskolen hezkuntza-eskaintzan txertatzeko tresna multzo bat da. Bazkide guztiak urtarrilean joan ziren Italiara, eta han elkartu ziren, zereginak kontrastatzeko eta bigarren emaitza planifikatzeko. Proiektuaren bigarren emaitza Growing Green joko bat garatzea da, prestakuntzametodologiak eta kontzeptu berdeak konbinatzen dituena.

10 ELEKTRIZITATE ELEKTRONIKOA | salesberriak
ikas egoera praktikoak eta mundu errealeko ekimenak ikasgelara ekartzea da helburua.

Emakumeak eta Lanbide Heziketa.

Lan-merkatua profil teknikoen eskaria handitzen ari da, eta kalkulatzen da 2025erako lan-eskaintzen % 50 inguruk Lanbide Heziketako titulazioa beharko dutela; gaur egun, ordea, enplegu-eskaintzen % 40k eskatzen dute. Adeccok enpleguari buruz egindako txosten baten arabera, gehien kotizatutako arloak honako hauek dira: Administrazioa eta Kudeaketa, Elektrizitatea eta Elektronika, Instalazioa eta Mantentzea eta Fabrikazio Mekanikoa.

Emakumeek lan-aukera horiek aprobetxatu ahal izateko, funtsezkoa da Lanbide Heziketako ikasketa-programetan parte hartzea sustatzea. Hala ere, emakumeek ez dituzte sektore industrialenak aukeratzen. Euskadin, adibidez, azken urteetako matrikulazio-datuek erakusten dute emakumeen % 39k bakarrik aukeratzen dutela Lanbide Heziketa, eta unibertsitateari ematen diotela lehentasuna. Gainera, Elektrizitatea eta Elektronika eta Instalazioak eta Mantentze-lanak familietan, % 7ko presentzia izan zuten 2021/22 ikasturtean.

Oraingo honetan, gure ikasle baten esperientzia aurkeztu nahi dugu, Lorena Alvarez, Robotika Industrialeko ikaslearena. Lorenak lehen lan-esperientzia izan berri du Aingura IIOT enpresan lehen mailako praktikak eginez.

- Zergatik erabaki zenuen elektrizitatearen eta elektronikaren arloan ikastea? Nola aurkitu zenuen zure interesa arlo honetan?

Ba, egia esan, ez nekien oso ondo zer ikasi nahi nuen, baina batxilergoan Arduinoren programazio-proiekturen bat edo beste egin genuenez, eta nire irakasleetako batek gomendatuta, automatizazioaren eta robotika industrialaren sektore honi aukera bat ematea erabaki nuen.

- Zein dira zure prestakuntzan izan dituzun erronkarik handienak? Nola gainditu dituzu?

Une honetan praktikak egiten ari naiz eta orain arte izan dudan erronka handienetako bat dela esan behar dut. Hasieran pixka bat kezkatuta nengoen eta konfiantza gutxi nuen neure buruarengan. Hala ere, nire ahaleginik onena egiten ari naiz, eta pixkanaka esperientzia honetaz gozatzen ari naiz, gero eta gehiago.

- Zer aholku emango zenieke elektrizitatean eta elektronikan karrera bat egin nahi duten beste emakume batzuei?

Erronkak gauza positibo gisa ikusten saiatzea gomendatuko nieke, beren ezagutzak hobetu eta garatu nahi dituzten guztietan, horiek gainditzea gero eta errazagoa izango dela ikusiko baitute.

- Nola animatuko zenituzke emakume gehiago elektrizitatea eta elektronika ikas dezaten?

Lehenik eta behin, sektore horietan ikasketak hasteko interesa duten pertsona guztiak animatuko nituzke, bertan lan-aukera asko baitaude; hala ere, badakit sektore horietan ez daudela hainbeste emakume. Nire esperientzia pertsonalari dagokionez, esan dezaket oso positiboa izaten ari dela bai eskolaren aldetik, bai praktikak egiten ari naizen enpresaren aldetik. Babesa sentitzen dut eta asko ikasten ari naiz. Uste dut funtsezkoa dela benetan zaletzen zaituena eta eroso sentitzen zarena aztertzea, eremu horretan emakume gehiago edo gutxiago dauden alde batera utzita.

11 salesberriak | ELEKTRIZITATE ELEKTRONIKOA

Lanbide Heziketa berria: Lan-munduari bultzada

Lanbide Heziketako taldeetako kideek, zuzendariek eta Salesiar Eskoletako zuzendari pedagogikoek gogoeta egin dute Lanbide Heziketaren lege berriari buruz, bi eguneko topaketa batean. Topaketaren helburua izan zen lege berriaren ezagutzan sakontzea eta arau-mailan eskaintzen dituen aukerak ikustea, baita lanbide-heziketako ikastetxeei nazioartekotzeak eskaintzen dizkien aukerei buruz hausnartzea ere.

Lan-blokeak hirutan banatu ziren, eta bakoitzean maila, gaitasun eta LHko errealitatearen ezagutza handiko pertsonak izan ziren. Lehen egunean, lege berriari eta haren arau-garapenari buruzko gogoeta egin zen, Lanbide Heziketako aurreko legeekin alderatuta, eta zenbait galdera ireki zitzaizkigun lege berri horrek izan ditzakeen aukerei buruz.

Bigarren egunean, LHko lege berriaren enpresamunduarekiko ikuspegia eskaini zen, enpresamunduan izango duen eragina eta eskolaren eta enpresaren arteko prestakuntza koordinatzeko beharra

nabarmenduz. Azkenik, nazioartekotzeak eskaintzen dituen aukera guztiak aurkeztu ziren, Lanbide Heziketako ikastetxeetarako Erasmus programen bidez.

Laburbilduz, LHren lege berriak prestakuntza-aukera berriak eta eskolen eta enpresen arteko koordinazio handiagoa eskaintzen ditu. LH nazioartekotzea aukera paregabea da ikasleen prestakuntzarako, eta topaketa hori urrats garrantzitsua izan da LHri buruzko legeria berrira egokitzeko.

12 ELEKTRIZITATE ELEKTRONIKOA | salesberriak
„ Ikasturte
arlotan
amaierako azken txanpan DBHn ikasleek beren ezagutzak hainbat
aplikatzen
jarraitu dute.

Goi mailako zenbait ikasle "Euskoskills" lehiaketan

Gogor lan egin dute azken asteetan, baina bizitako esperientziak eta lortutako emaitzek gainean pilaturiko nekea erabat ahanztarazi dietela esan daiteke. “Euskoskills” lehiaketaz ari gara, orain gutxi Irungo Ficoba erakustazokan ospatu den ikasleen arteko lehiaketa arrakastatsuaz. Lehiaketa hau, edozein heziketa ziklotan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko Lanbide Heziketa zein Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta, betiere, noski, txapelketako familia batekin lotuta badago aipaturiko zikloa.

Lehen aldiz parte hartu du ikastetxeak “Euskoskills” lehiaketan, eta argi dago ez dela azkeneko aldia izango, hala dio behintzat Xabi Setien robotikako irakasleak. “Ikasleentzat eta baita guretzat ere erronka handia izan da, ez baigenekien ziurtasun osoz horrelako lehiaketa batek eskatzen duen maila emateko moduan izango ginen, baina ikusi dugu ikastetxe guztiak antzerako beldur eta mamuekin joan garela eta alde horretatik maila berean lehiatzeko gai garela”.

Lau talde edo alorretan lehiatu dira eskolako ikasleak “Euskoskills”-en. Elkarlaneko Robotika alorrean, automatizazioko bigarren mailako 2 ikasle aritu dira, Kontrol Industriala alorrean robotikako lehenengo mailako ikasle bat, Mekatronikan robotikako lehenengo

ona jasotzen dute. Beste hitz batzuetan esanda, ikasten laguntzen die, baina ikasten ari direla konturatu gabe ia”.

Lehiaketak iraun zuen bitartean, eskolako beste zikloetako ikasleak bisitan joan ziren Ficobara, euren eskolakideen lana gertutik jarraitu eta bestelako alorretan zer egiten zen aztertzeko asmoz. Horrela, ideia berriekin itzuli ziren eskolara, eta datozen ediziotan parte hartzeko ideia buruan. Mantentze elektromekanikoko ikasleek, adibidez, soldadurako alorrean parte hartzea ez da baztertzen, ezta erdi mailako instalakuntza elektrikoetako ikasleek instalazio elektrikoen lehian jardutea.

mailako bi ikasle eta Instalazio Elektrikoak sailean, azkenik, elektrizitateko goi mailako ikasle bat. Emaitzak ez dira batere txarrak izan. Instalazio Elektrikoak alorrean zilarrezko domina eta Kontrol Industriala alorrean brontzezkoa.

Bereziki pozik amaitu du elektrizitate saileko irakasle Kike Fombellidak: “askotan zaila egiten zaigu eguneroko jardunean ikasleen motibazio mailan eragitea, eta horrelako lehiaketek, erronka handia diren arren, eskolaz kanpokoak izate hutsagatik ikasleen artean erantzun

13 salesberriak | ELEKTRIZITATE ELEKTRONIKOA
"Edonoren aurka lehiatu gaitezkeela ikusi da."

Tutoretza pertsonalizatua ardatz

Ikastetxean eskaintzen den Oinarrizko Lanbide Heziketan aparteko garrantzia ematen zaio tutoretza pertsonalizatuari. Ikaslearen indarguneak eta ahultasunak identifikatuz ikasketa prozesu egoki bat eraikitzeko baliabideak jartzea da helburua. Arlo ezberdinetako lanketa izan ohi da; akademikoaz gain, arlo pertsonalerainokoa.

Grafikagintza arlokoa da ikastetxean eskaintzen den Oinarrizko Lanbide Heziketa. Bi ikasturtetan zehar lantzen diren gaiak gaindituz gero, DBHko graduatua lortzeaz gain, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua ere eskuratzen da. Ibilbide horretan aparteko garrantzia du bigarren ikasturteko azken ebaluaketak. Izan ere, erdi eta goi mailako Lanbide Heziketaren moduan, ikasle hauek ere enpresa batean praktikak egiten dituzte. Hori dela eta, azken ebaluazio horretan ikastetxera etorri beharrean, enpresa batean egoten dira ikasleak ikasitakoa praktikan jarriz. Gelatik enpresara ematen den pauso hori ere asko lantzen da hasiera-hasieratik

tutoretzan; lankideen arteko harremanak, bezeroaren arreta, lanaren erantzukizuna, ordutegiak eta arauak zorroztasunez errespetatzea eta abar dira lanketaren ardatzak.

DBHn maila ezberdinetako zailtasunak sortzen direnean ikasketa prozesuarekin aurrera egiteko bidea da Oinarrizko Lanbide Heziketa. Beraz, ordura arte huts egin duena identifikatzea garrantzitsua da, akats horietatik “ikasi” eta ibilbide oparoa izateko.

14 OLH | salesberriak
„ Ikastxeko
OLH-n aparteko garrantzia ematen zaio tutoretza pertsonalizatuari.

Grafikagintzako tailerraren aurpegi berria

Grafikagintzako tailerra lekuz aldatu dute eta espazio zabalago eta egituratuago batean dago orain. Aldaketa honekin aurpegi berri batekin aurkezten da Grafikagintzako lantegia. Modu horretan, Inprimaketa Grafikoa ikasten ari diren Erdi Mailako ikasleei modu egokiago batean antolatuta egoteko aukera ematen zaie.

Tailerraren lekualdaketa hori Grafikagintzako eta Robotikako ikasleek partekatzen duten espazioaren berregituraketaren baitan sartzen da. Hemendik aurrera, espezialitate bakoitzak bere baliabideak espazio bereizietan izango ditu.

Makina eta gainerako osagai guztien kokapena diseinatu eta espazio berrira egokitu ondoren, lekualdatze-prozesua ikasleek beraiek gidatu dute, zeregin guztietan modu aktiboan parte hartuz. Hainbat elementu desmuntatu eta muntatzea, garbiketa egin eta materialak lekuz aldatzea izan dira euren zereginak. Horretarako, noski, irakaslegoaren laguntza izan dute.

Ikasleen konpromisoa eta ahalegina funtsezkoak izan dira proiektu hau modu egokian gauzatzeko.

Espazio berrian makineria inprimaketa-sistemen arabera multzokatu da. Horri esker, hemendik aurrera ikasleek modu antolatuago eta erosoagoan lan egin ahal izango dute.

Lekualdatze-lanak erlojuaren kontrako erronka izan dira, makinetako lanak eta landu beharreko edukiak ez gelditzeko. Beraz, ikasleen, ikastetxeko mekanikarien eta irakasleen ahaleginari esker, erritmo “normalari” eustea lortu da, aldaketa txiki batzuk gorabehera.

15 salesberriak | GRAFIKAGINTZA
Grafikagintzako tailerra lekuz aldatu dute eta espazio zabalago eta egituratuago batean dago orain.

Artegur: Gelako proiektutik errealitatera

Ikasturtean zehar ikasleek ekintzailetzaren baitan sortzen dituzten enpresen artean, aurtengoan, arrakastatsuena Artegur izan da; laser makinak erabiliz egurrean grabatuak egiten dituen enpresa. Hain zuzen ere, diseinu pertsonalizatuak eginda egurrean zehaztasun handiz grabatzeko aukera ematen du ikasgelan Ethazi metodologiaren baitako erronka batean sortutako enpresa honek.

Enpresa berritzaile bat sortzeko eginbeharrak bultzatuta, egurreko grabatuaren arloa ikertzen hasi ziren Argitalpen Inrpimatu eta Multimediaren Diseinu eta Edizioa goi mailako zikloko ikasle talde batek sortu du Artegur enpresa.

Egurrean laser makinak erabiliz grabatzea zehaztasun handiko teknika bat da; laser izpi batek egurraren gainazala erretzen du eta modu horretan diseinu pertsonalizatuak sortzeko aukera eskaintzen du. Izan ere, laserra egurraren gainazaletik aurrez ezarritako patroi baten arabera mugitzen da eta egurra erretzen

Goi mailako zikloko ikasle talde batek sortu du Artegur enpresa.

du diseinuaren araberako lekuetan. Aipagai den teknikaren erabilera proiektu askotara zabal daiteke; dekorazio-artikuluetatik altzarietara, esaterako.

Artegur enpresak han-hemendik hainbat eskari jaso ditu; lagun eta ezagunenak, ikasturtean zehar bisitatutako azoketako bisitarienak edota webgunearen bitartez eurengana iritsi diren bezeroenak.

16 GRAFIKAGINTZA | salesberriak

Ikastaroak aukera asko zabalduko dizkigu

Bazkalostean jarritako hitzordura leial agertu dira ikasleak, egunero bezala. Lanbidek bultzaturiko “Tresneria industrialaren mantentze eta muntaia mekanikoa” ikastaroak ihardunaldi berri bat du ikastetxean. Julian, Ander, Ivan, Imad, Rachid, Javier… arrazoi ezberdinak tarteko lanik gabe geratu dira denak, eta euren ezagutza areagotu eta lan munduan aukera gehiago eta hobeak izateko itxaropenez eman dute izena ikastaroan.

“Urte askotan beste alor batean aritu naiz lanean, eta aldaketa baten beharra neukan”. Ivanen kasua da, ikastaroa suhartasun handiz hartu duen ikasle langabetua. Hotz industrialean aritu izan da lanean, baina ez zuen erabat asebetetzen jardunak eta bestelako alorrak ezagutu eta aukerak zabaltzeko asmoz eman du izena ikastaroan. “Mekanizatua, soldaketa, automatismoak, elektrizitatea, neumatika… ikastaroak esparru asko ukitzen ditu eta horrek aukera asko zabaltzen dituela uste dut, halako zerbaiten bila nenbilen”. Tornuan pieza bati azken ukituak ematen ari den Julian ere antzera mintzo da: “ikastaro honek lan aukeren esparrua asko zabalduko digula pentsatzen dut, eta nolabaiteko egonkortasuna lortzen lagundu”. Itxaropena nabari da bere begiradan. Hitz gutxikoa da, edozein kasutan, mutila, eta berehala itzuli du burua tornura. Langile fina, inondik ere. Hizkuntza ulertzeko arazoak izanagatik, tailerreko jardunean abilak dira Rachid eta Imad: “orain arte era askotako lanak egin izan ditugu, landa eremuan batez ere, eta industria munduan aritzea ez da hain gogorra izango!”. Azken asteetan Ramadanak eman dien astindu fisikoak gorputzez erabat ahuldu dituen arren, denbora tarte berean izpiritua elikatu izanak emandako indarrarekin heldu diote bien artean altzairuzko barra astun bati, zati bat mozteko zerrara bidean.

Javierrek ikastaroaren beste ezaugarri garrantzitsu bat aipatu du, sarritan oharkabean pasa ohi zaiguna: “ikastaroa, gainera, enpresa batean egin beharreko praktikaldi batekin amaitzen da, eta agian ondoren bertan lanean jarraitzeko aukera izan dezakegu, nork daki!”. Ikastetxeko eskola-enpresa saileko arduradun

Ander Loyartek berretsi egin du azken aipamen hau: “eurentzat aukera paregabea da ikastaroa praktikaldi batekin amaitzea, eta oso litekeena da euretako askok praktikaldia burutzen duten enpresa horretan bertan jarraitzea lanean. Egoera berezi xamarra bizi dugu, ez baitaukagu uneotan inor lan poltsan. Langile kualifikatuen beharra etengabea da enpresen partetik, eta gure lana langile horiei heziketa tekniko ahalik zabalena eman eta enpresetara bideratzea da”.

Ikastaroa hasi besterik ez da egin, eta uda aurretik lehenengo zatia emango da. Udazkenean izango du jarraipena, guztira ia 600 ordu osatu arte. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Ildo beretik, elektrizitatea sakonago lantzen duen beste ikastaro bat abian da uneotan langabeentzat. Horrez gain, ezin aipatu gabe utzi langileentzat antolatzen diren ikastaro ezberdinak, automatizazioa eta robotika, elektrizitatea, mekanika, diseinua eta beste hainbat alor lantzen dituztenak. Izan ere, enpresek geroz eta langile kualifikatuagoak eskatzen dituzte, eta ezinbestekoa du langile batek etengabeko prestakuntzan murgiltzea, urte gutxitan teknikoki atzean geratu nahi ez badu, behintzat.

17 salesberriak | IKASTAROAK

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.