Uraren ibilbideak
Ur Bidexkak izeneko gidaliburu honetako 58 ibilbideek Euskal Herrian ditugun ingururik berezienak erakusten dizkigute. Beraietan ura da elementu protagonista. Ibilbideotan horiek ezagutarazi nahi ditugu eta hala, txangozaleak honakoak gozatu ahal izango ditu: ur-jauzien ikusgarritasuna, lurren erraiei darizkien sorburuak, balore handiko urmaelak, eta ekosistema oparo eta konplexua elikatzen duten ibai eta erreka bizitzaz beteak. Eta bertan, errekaldean, gaudela, zentzuen munduan murgilduko gara: ur-jauzi batean amilduta edo uharrien artean dabilen uraren zalaparta... Halaber, errekaldeko basoa besarkatzen duten soinuen nahas-mahasa ere. Eta, hori guztia armonia perfektu batean non uraren jarioa zentzumenetarako festa bihurtu den.