Entorno Valdizarbe 138_diciembre 2020

Page 24

24 EUSKARAZ ENTORNO VALDIZARBE

Aukera berriak sortzeko unea

Emakumea, beltza eta euskalduna sentitzea Garelako Euskara Elkartea

Mundu guztia bezala, irailean AEKn ere zalantzak zeuden kurtsoa aurrez aurre eta betiko moduari eutsi ahalko zioten. Bai, bi hilabete daramatzate eskolak aurrez aurre ematen, eta bai, nahiko modu normalean. Baina ez hori bakarrik, iazko matrikulazio kopuruari eutsi diote, eta daukagun egoerarekin ez da lorpen makala! Hortaz, indartsu eta inoiz baino gogotsuago daude irakasleak. Hala ere, aldaketa nahikotxo egin behar izan dituzte, ikasleentzat horren garrantzitsuak diren aldaketak. Aurten ez da barnetegirik eginen, egoerak ahalbidetzen ez duen bitartean gutxienez, eta ez dirudi aldatuko denik. Berri txarra ikasleentzat, momenturo horretaz galdezka ari direnak, zoritxarrez ezin baitute horrelako hizkuntza murgilketarik gure zonaldean egin. Horrekin batera, kurtsoa hasita, beste berri triste bat heldu da helduen euskalduntzean: 2021eko Korrika atzeratu egingo da. Duela bi ikasturte bailara osoko jende anitza batzea lortu zuen Korrikak gurenean. Lan eta lan aritu ziren ikasle, irakasle eta euskararen aldeko pertsonak eta, ohitura bi urterik behin horretan lan egitea bada ere, oraingoan urtebete gehiago itxaron beharko dugu.

Baina honek ezin du euskalgintza eta AEK geldiarazi eta aukera berriak bilatzera eraman ditu. Horregatik, barnetegien ordez eguneko txangoak antolatzeko asmoa dago Errobi euskaltegian, talde txikitan bada ere, primeran pasatzeko aukerak badaudelako eta baita egun osoz euskaraz aritzekoak ere. Korrikarik egon ez arren, Euskaraldia bailarako euskaldunak batzeko unea izan da eta, Errobi euskaltegiko irakasleen ustez bada garaia Euskal Herri mailako ekintzen aitzakiarik gabe bertako euskaldunon sarea josi, antolatu eta ekiteko. “Euskarak oraindik kalean lekua hartzeke duelako, kultur eskaintza euskaldun eskasa dagoelako, euskaldunon artean oraindik elkar ezagutzen ez dugulako, euskara irribarreak sortzeko aitzakia bat izan daitekeelako, gure ikasleek guztiz eta bertan euskalduntzea merezi dutelako, zonaldean euskaraz erraz bizi ahal izateko�. Hortaz, bertako AEKren ustez Izarbeibarko euskaldunak biltzeko aitzakiak egon badaude eta aukera berriak sortzeko unea heldu da. Izarbeibarko AEKn, beraz, gogoz eta ilusioz heldu diote ikasturteari helduen euskalduntze prozesua ahalik eta osatuena izateko eta bailara euskaldundu dadin.

Karriketan piper errearen usaina nagusitzen zen bitartean kurso berriari ekiteko ordua heldu zitzaigun, kurso berezia bezain arraroa, zalantzez eta arauez leporaino edo musukoraino. Egunerokotasunera itzultzeko aurrera pausoak eman ditugu orokorrean eta oso pozgarria da (gure mugimenduak inoiz baino gehiago murriztuak ikusi ditugun arren) esterilla besopean kirola egitera edo bere karpetarekin euskara ikastera animatu den jendea karriketan ikustea. Baina pandemia honek eguneroko beste pandemiak bigarren planoan utzi ditu. Emakume asko inoiz baino larriago pasatzen ari dira irtenbidea aurkitzeko ezintasunean. Arrazakeria eta diskurtso xenofoboak berpizten ari diren bitartean errefuxiatuen kopurua handitzen doa. Black Lives Matter. Estaturik gabeko herrialdeak egoera ezin larriago batean daude, Sahara, Palestina... free. Gurean, euskararen presentzia eta euskarak behar duen estatusa eta normalizazioa lortzeko urratsak moteldu eta lingua navarrorum-en kontrako erasoak azkartu egin dira. Errigoraren beharra kasu. Pandemia zahar hauei aurre egiteko beharra guztion begi bistan dago, bueno, ez guztion begietan baina hauek erretratatzea edo zokoratzea gure eskuan dago, emakume zein gizona, beltz edo zuri azaletakoa, euskalduna zein erdalduna, nire-zure-gure eskuetan. Orain betiko markatuko gaituen urtea bukatzear dagoenean URTE BERRI ON eskatzea baino ezin dugu egin... Edo zertxobait gehiago bai?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Historia del euskera en Valdizarbe y Valdemañeru por Fernando Pérez

8min
pages 55-56

La cocina de Manolo Pagola

1min
page 57

Nuestro cielo. Cómo se mueve la Vía Láctea, por J. Salamero

6min
pages 52-53

Integral. Navidad del 20 por Silvia Beltrán

4min
pages 50-51

La atalaya. Las pestes y su relación con el entorno, por L. Bacáicoa

8min
pages 48-49

Cancelado el Cross de Reyes Pro Sáhara

2min
page 46

Olentzero y los Reyes Magos confirman que llegarán al valle

3min
pages 34-35

Una Navidad un poco diferente

3min
pages 32-33

Mendigorria: un parque sostenible y con nombre de mujer

6min
pages 28-31

Un 2021 cargado de proyectos en nuestro entorno

17min
pages 36-45

Cicloturismo histórico Sierra de El Perdón, por José de Pablo

4min
page 47

Obanos apuesta por las energías renovables

3min
page 27

Euskaraz: Ahobizi edo Belarriprest?

1min
page 26

Entrevista con Jesús Arraiza, de la Asociación de Amigos del Camino

3min
page 16

Euskaraz: Aukera berriak sortzeko unea

2min
page 24

Concentraciones en el 25N para una reflexión colectiva

7min
pages 18-20

Colocadas placas con los nombres de los 14 fusilados por el franquismo

1min
page 21

Un ciclo del euskera variado y completo

1min
page 25

Rutas naturalísticas en el entorno de Puente la Reina/Gares

5min
pages 22-23

A por la energía kilómetro 0 en Puente la Reina/Gares

3min
page 15

Otros proyectos fotovoltáicos que sí van adelante

2min
pages 13-14

Personas que cuidan la vida en el calendario de la Mancomunidad

1min
page 6

Una intervención artística participada

2min
page 11

Intercambio de envases de vidrio por alimentos

3min
page 7

Salvemos el Perdón 4.0: la resistencia a los macroparques

2min
page 8

El nuevo centro de salud, en los presupuestos de Navarra

3min
page 4

Posturas diferentes en los ayuntamientos de la zona

3min
page 12

Reivindican más recursos para la Atención Primaria en sanidad

2min
page 5

Entrevista con el portavoz de la Plataforma, David Eslava

4min
pages 9-10
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.