2021-2026rako laneko segurtasun eta osasunerako euskal estrategia

Page 118

LAN SEGURUA, OSASUN ITURRI EUSKADIN

bidez eta denbora errealean kontuak ematen dituen administrazio hurbil, ireki eta garden baten bidez. Hurrengo kapituluetan definitzen den Estrategiak, beraz, konpromiso horiei erantzuna eman nahi die, eta gizarte aurreratu batek ezaugarritzen duen helburu horretarantz aurrera egin nahi du; izan ere, gizarte horrentzat, laneko segurtasuna eta osasuna eguneroko errealitate gisa ikusten dira, beren bizi-ohitura osasungarrietatik ezin bananduta eta haietan txertatuta.

3.2. Esparru estrategikoa Estrategia berriaren diseinua eta prestaketa aurreko estrategiaren (2015/2020) berrikuspenetik abiatzen da, eta bereziki haren ebaluazioaren ekarpenetatik. Elementu horiek funtsezkoak dira, eta gida eta erreferentzia gisa erabili dira. Gainera, estrategia hori esparru eta plan estrategiko orokorrekin eta Europako Batasunarekin bat egiteko konpromisoarekin sortu zen, bai eta laneko segurtasunarekin eta osasunarekin zerikusia duten Eusko Jaurlaritzaren politikekin ere. Helburu horietan identifikatutako erronka nagusiak jaso dira. Hori dela eta, estrategia honek jarraitu behar dituen esparru estrategikoaren eta laneko segurtasun- eta osasun-politiken sintesia egingo da ondoren. 1978az geroztik, Espainiako gizarte-politikaren printzipio gidarietako bat Espainiako Konstituzioaren 40.2 artikuluan11 jasotako agindu baten ondorioz sortu zen; agindu horrek “botere publikoen esku 11 12 13 14

https://www.boe.es/buscar/pdf/1978/BOE-A-1978-31229-consolidado.pdf https://www.boe.es/doue/1989/183/L00001-00008.pdf https://www.boe.es/buscar/pdf/1995/BOE-A-1995-24292-consolidado.pdf https://www.boe.es/buscar/pdf/1980/BOE-A-1980-13567-consolidado.pdf

uzten du langileen prestakuntza, laneko segurtasuna eta higienea, aldizkako opor ordainduak eta zentro egokien sustapena bermatuko dituzten politikak arautzea”. 1989an, 89/391/EEE Esparru Zuzentarauak12 – Erkidegoko laneko arriskuen prebentziorako politikaren esparru juridiko orokor gisa– enpresako prebentzio-ekintzaren printzipio orokorrak ezarri zituen, enpresaburuen eta langileen oinarrizko eskubide eta betebeharrak barne. Printzipio horiek gerora garatu ziren zenbait Zuzentarau zehatzetan, arrisku bereziei eta/edo jarduera-sektore zehatzei dagokienez. 1995ean, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearekin13, Esparru Zuzentaraua (eta zuzentarau bereziren bat) Espainiako zuzenbidera egokitu zen. Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko egungo arau-esparruaren oinarrizko pieza da. Hurrenez hurrengo errege-dekretuek arauesparruaren alderdi zehatzak garatu dituzte (seinaleztapena, argiztapena, agente kantzerigenoak, agente biologikoak, kargak eskuz erabiltzea, Norbere Babeserako Ekipoak –NBE– erabiltzea…). 2020ko azaroaren 10ean, asteartearekin, Ministroen Kontseiluak Europako Gutun Soziala Gorte Nagusietara bidaltzea xedatzen duen Akordioa onartu zuen (berrikusia)14, eta baimena eman zuen Espainiak gutun hori betetzeko onespena eman zuela adierazteko, presako prozeduraren bidez izapidetzeko eskatuz. Interesgarritzat jotzen diren ondorioetarako, eduki hau nabarmendu behar da:

117


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.