2021-2026rako laneko segurtasun eta osasunerako euskal estrategia

Page 125

LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO EUSKAL ESTRATEGIA 2021-2026

Hirugarren helburu espezifikoan jarduera-ardatz bat planteatzen da, zeinaren bidez “Administrazio Publikoen jarduerak bultzatu nahi dira, gizartesolaskideen parte-hartzearekin, arrisku handieneko sektore, jarduera, talde eta enpresei begira”; eta haren laugarren ildoan, “kolektibo espezifikoen segurtasuna eta osasuna sustatzea”, laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloko generoikuspegia aipatzen duen jarduera bat aurkezten da, berariaz aipatuz generoari buruzko alderdiak bultzatu behar direla emakumeen kolektiboen presentzia handiena duten jardueretako prebentzioan. Estrategia lau printzipiotan oinarritzen da: eragile guztien lankidetza eta parte-hartze aktiboa, baliabideen kudeaketa eraginkor eta efizientearen bidezko erantzukizuna, neurrien koherentzia, unean uneko testuinguru sozioekonomikoa kontuan hartuta, eta, azkenik, etengabeko hobekuntza, hau da, estrategia hau irekia eta malgua dela, une bakoitzeko errealitatera egokitu ahal izateko. Prebentzio dinamikoko politika publikoen erreferentzia-esparrua sortzea izan zen 2015-2020 Estrategiaren ikuspegia markatu zuen premisa, eta, horri esker, gertatzen diren aldaketetara naturaltasunez egokitu ahal izatea, etengabe aldatzen ari den ingurune batean, halakoa baita laneko arriskuen prebentzioa. Gaur egun, Espainiako Estatua estrategia berri bat prestatzen ari da, aurrekoa aplikatzeko epea amaitu ondoren.

21

https://www.euskadi.eus/pdf/agenda-euskadi-basque-country-2030.pdf

124

3.2.3. EAE-KO ESPARRU ESTRATEGIKOA a) Euskadi Basque Country Agenda 2030 Laneko Segurtasuna eta Osasuna Nazio Batuek sustatutako Garapen Jasangarrirako hamazazpi Helburuetako batean islatzen da. “Lan duina eta hazkunde ekonomikoa” izeneko 8. helburuaren barruan, zeinaren asmoa den hazkunde ekonomiko etengabe, inklusibo eta jasangarria, enplegu osoa eta produktiboa eta guztientzako lan duina sustatzea, bete beharreko 10 xede daude. Xede horietako bat honako hau da: “Laneko eskubideak babestea eta arriskurik gabeko lan-ingurune segurua sustatzea langile guztientzat, langile migratzaileentzat barne, bereziki emakume migratzaileentzat eta enplegu prekarioak dituzten pertsonentzat” (8. GJHen 8. helburua). Euskadi Basque Country 2030 Agenda21 Gobernu Programarekin eta Nazio Batuen Agendak planteatutako politikekin bat dator. Horren 8. helburuan helmuga bat ezarri da (46), laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzkoa, eta Agendak konpromiso maximoa du helburu horrekin: “Laneko osasuna, segurtasuna eta berdintasuna sustatzea”; hori garatzeko, funtsezko plangintza-tresna da Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.