24 24
ILune
Herensugeak... Zein ideia heldu zaizkigu herensugearekin, sugearekin, dragoiekin...lotuta txikiak ginenetik? Elezaharrak, mitoak, agian, baina seguraski guztioi datorkigula burura Eliza katolikoak horien inguruan egindako interpretazio diabolikoa. Nik gaurkoan, Andrés Ortiz Sagüesek eta Luis Garagalzak idatzitako “Euskal Mitologia. Izena duen guztia omen da” liburutik ateratako eta herensugearekin lotuta duten pasarte batzuk elkarbanatuko dizkizuet, beti bezala, hausnarketa sustatzeko helburuarekin. “Herensugearen irudi legendarioa Santiago Bideen bitartez sartu zen Euskal Herrian. Antzekotasunak ditu beste pertsonaiekin, adibidez Mariren zenbait itxurarekin edo bere kideak den sugearekin, Sugaarrekin, baina horietatik bereizi behar da. Euskal Herrian herensugeei buruzko elezaharrak, Ediporen mitoaren aldaerak dira. Horietako batzuetan, xehetasun tematiko bereizgarriak daude. Batetik, Mondragon hitzaren jatorriari buruzko elezaharrean, olagizon-talde batek hiltzen du herensugea. Bestalde, Urdiaingo elezaharrean, neska gazteak hiltzen du herensugea arrautzarekin jota. Bi aldaerek Erdi Aroko heroi tradizionalaren ahalmena mugatzen dute: batak, balentria komunitarioaren mesedetan desagerraraziz; besteak, munstroa garaitzeko ekintza neska gaztearen esku utziz.” (...) José Miguel Barandiaránek dio *Euskal Herrian badirela hainbat leize, (Azalegiko haitzuloa, Aralarko San Miguel leizea, Faardiko-Harri, Urduñako haitza, Baltzolako haitzuloa eta Arrasateko Montekristo, Euskal elezaharretako lurpeko muntro -IRAUNSUGEaren bizileku direnak*. (...) Iraunsuge sugearen antzeko itxurarekin ageri
da. Batzuetan zazpi buru ditu eta beste batzuetan bakarra. Elezaharraren arabera, bere hatsarekin ganadua erakarri eta jan egiten zuen. Gaur egun suntsitua dagoen Zarako gazteluko seme batek pozoitu egin omen zuen. Sugeak, orduan, su hartu zuen eta itsasoraino joan omen zen hegan garrez inguratuta. (Josuneren oharra: hau inbidia!!). Urdiainen eta beste toki batzuetan beste bertsioak daude, non emakumeek zeregin garrantzitsua duten: emakumeak eraisten du herensugea arrautza txiki batekin”. (Josuneren oharra: gora gu ta gutarrak!) (...) “Historiaren ikuspegitik, herensugearen irudia zibilizazio sumertar, egiptoar eta txinatarretik zetorren arren, garrantzi handia hartu zuen Erdi Aroan. Animalien tratatuetan (bestiarioetan) ez ezik, bizitza hagiografikoetan, zaldun-eleberrietan eta eskuizkribuetako irudietan ere ikusten zen. Askotariko itxurarekin azaltzen zen arren, itxura horiek guztiek izaera hibridoa zuten eta baita lau elementuak ere: sua ahotik, airea hegoetatik, ura gorputzeko ezkatetatik eta lurra bere suge-formatik”. (Josuneren oharra: Ze interesgarria! Hauek dira maite ditudan kontuak eta ezin ukatu nire interes bizia! Jarraitu dezagun liburuarekin). “Herensugea Izaki ikaragarria eta suntsitzailea da. Ez du zerikusirik gainerako munstro, demonio eta izaki miresgarriekin, esaterako, musker, grifo, ibis, arrabio, basilisko, suge, mantikotz, aspis edo hidrarekin. (Josuneren oharra: ez dut sugea ez ezik, horietatik bat ere ezagutzen...en fin.). Bere jatorriari buruzko bertsio hedatuena León Africanok proposatzen duena da: arranoaren eta otso emearen arteko estaltzetik (apareamiento) datorrela, alegia”. (Josuneren oharra: hori bai ez nuela espero! Eta gehio dio): “Herensugeak askotariko funtzioak zituen: uztak eta pertsonak irenstetik hasi, altxorrak edo printzesak zaintzeraino. (...) Txinan, esaterako,