Bisita iruzkinduen programa: espazioaren eta programazioaren bidez esperimentatzea Azkuna Zentroan edukitzaileak eta edukiak bat egiten dute arkitekturarekin, historiarekin eta arte-sorkuntzarekin. Beraz, espazioaren eta programazioaren bidez deskubritzeko eta esperimentatzeko lekua da. Proiektu hau zer testuingurutan garatzen den jakiteko eta zentroa bisitatzen duten pertsonen esperientzia hobetzeko, bisitaldi iruzkinduen programa garatzen da, hainbat publikokomunitatetara egokitua eta talde txikitan antolatua, pertsonek modu aktiboan parte hartzeko aukera izan dezaten. Alhóndigaren iragana eta oraina
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao hiri bat da, hiri baten barruan, eraikin, kale eta plaza publikoa eta guzti, bertan bizi delarik horietatik igarotzen den era askotako jendea. Zentro garaikide honek giroan gordetzen du bere funtsa, eta arteekin topo egiteko eta pertsonen arteko harremanetarako pentsatu da. Leku bat egoteko, esperimentatzeko eta igarotzeko. Espazioa bisitatuz proiektu honen historiaren berri izango dugu: nola pentsatu zen, Atariko 43 zutabeen zergatia edo zer gertatzen den eraikinaren azpian. Ibilbideak terraza hartzen du barnean, begirada berria eskaintzen baitu hiriaren erdiguneaz eta testuinguruan jartzen baitu Bilboko
10
Alondegia izan dena eta dena: 110 urte baino gehiago dituen hiriko ardoen, olioaren eta ozpinetakoen biltegia, Kultura Zentroa gisa hamar urte bete dituena. Ibilbide horiek uztailaren 6tik irailaren 14ra bitartean programatu dira, astearteetan 17:30ean (euskaraz) eta 18:30ean (gaztelaniaz), ordubeteko iraupenaz. Irailaren 21etik aurrera, astearte eta asteazkenetan egingo dira. Ingelesez eta frantsesez ere eskaintzen dira, aldez aurretik eskatuta. «UZTAILAREN 6TIK IRAILAREN 15ERA BITARTEAN, "ARTEA ETA NATURAK, IBILBIDE BAT AZKUNA ZENTROAREN PROGRAMAZIOTIK" PROGRAMA AKTIBATUKO DA, ETA BISITA IRUZKINDUAK EGINGO DIRA, ESPERIENTZIAREN ETA HAUSNARKETA PARTEKATUAREN BIDEZ KULTURA ETA LENGOAIA ARTISTIKO BERRIEKIN ELKARTZEKO». Ibilbidea programaziotik
Uda honetan, "Artea eta Naturak, ibilbide bat Azkuna Zentroaren programaziotik" programa berria aktibatuko da, eta udako hilabeteetan egiten den kultura-jarduerara bestelako hurbilketa bat proposatuko du.