ARTISTA AZ-KIDEAK Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe)
Consejo de sabias
Sra. Polaroiska Kolektiboa (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Artista Az-Kideak, adineko emakumeen erreferenteen sorrerari eta ahalduntzeari buruzko bere sorkuntza-prozesua jarraitzen dute. Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek eratzen dute SRA. POLAROISKA kolektiboa. Beren obrak zinema esperimentala, ekintzako artea, eta sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa ditu ardatz. 2017an Gure Artea saria irabazi zuten, sorkuntzan egindako jardueraren onespen gisa, eta nazioarteko arte-zentro eta jaialdi askotan erakutsi dituzte beren pieza eszenikoak eta ikusentzunezkoak. cargocollective.com/srapolaroiska -
sra polaroiska
Oscar Gómez Mata Makers
Oscar Gómez Matak, Artista Az-Kideak, Deriben Katalogoa proiektuarekin jarraitzen du, eguneroko hiri-paisaiak behatu eta arakatzeko deanbulazioen proposamena.
OSCAR GÓMEZ MATA (Donostia, 1963) Suitzan bizi da eta bertan lan egiten du, Genevan. Aktorea, zuzendaria, egilea eta eszenografoa da. Espainian hasi zen antzerki-jardueretan, 1987an Legaleón-T konpainiaren sortu baitzuen beste kide batzuekin batera, eta ikuskizunak egin baitzituen haiekin 1996ra arte. 1997an, L’Alakran konpainia sortu zuen Genevan, eta zuzendaritza, sorkuntza, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako testuak egin ditu bertan. Suitzako antzerkiko sari nazionala eskuratu zuen 2018an. alakran.ch
Laida Lertxundi. 8 Topaketa
Laida Lertxundi Artista Az-Kidea da 2021etik, eta 8 Topaketa lana garatuko du. Proiektuak zortzi tailer ditu, eta esperimentu pedagogiko bat sortu nahi du instituzio akademikoen mugetatik kanpo. LAIDA LERTXUNDIK Gure Artea 2020 Saria irabazi zuen. Arte Ederren Masterra egin zuen Kaliforniako Arteen Institutuan, eta BFA programa Bard College-n. Bakarkako lana erakutsi du nazioarteko museo, jaialdi eta galerietan. Arte Ederretako eta Giza Zientzietako irakaslea da Pasadenako Art Center College of Design-en. laidalertxundi.com
60