EGOITZA ARTISTIKOAK
Deialdiak eta egonaldiak 2021-2022 Sorkuntza artistikoari laguntzeko programa proiektuak sustatzeko hainbat deialdiren bidez egituratzen da, laguntzan, konplizitatean eta elkarrekiko itzuleran oinarritutako estrategia batekin.
Dantza garaikidearen egonaldia 2022ko apirilera arte
Dantza garaikidearen egonaldia, Dansateliers Rotterdam (Holanda) sorkuntza- eta erakusketa-zentroarekin lankidetzan egiten da. Egonaldi hau dantzako profesionalentzat da eta bi etapatan garatzen da. Lehenengoa Azkuna Zentroan, pieza koreografiko baten ikerketa eta sorkuntza prozesuan ardaztuta; eta bigarrena Rotterdamen, egoiliarrak Dansateliersen taldearen aholkularitza eta mentoring artistikoa izango baitu han.
Ikusi oinarriak hemen: azkunazentroa.eus
Komikiaren Nazioarteko Egonaldia Deialdia: laster (kontsultatu azkunazentroa.eus webgunean)
Lanean. Prozesu artistikoei
Azkuna Zentroak eta Maison de la littérature de Québec (Kanada) eta Cité internationale de la bande dessinée et de l’image de Angoulême (Frantzia) zentroek Komikiaren Nazioarteko lehen Egonaldirako deialdia egin dute narratiba grafikoko proiektu bat garatzeko. Egoitza bakoitzak bere testuinguruko pertsona bat hautatuko du. Hirurek batera hartuko dute egonaldia, elkarren segidan, hiru egoitzetan. Lehendabizi Quebec-en egongo dira, gero Angoulêmen eta, azkenik, Bilbon.
Lanean programaren deialdia bereziki zuzenduta dago praktika artistikoak garatzeko forma berriak aztertzen dituzten artistei, sortzaileei, konpainiei eta kolektiboei, betiere praktika horiek Zentroaren programazio-ildoen barruan badaude eta Zentroko zenbait publiko-komunitaterekin partekatzeko asmatu badira. Deialdi honen bidez, diziplina desberdinei lotutako proiektu artistiko, kultural eta sortzaileak hautatuko dira, 2021eko bigarren seihilekoan Azkuna Zentroko hainbat espaziotan garatzeko eta aurkezteko.
Beste zentro batzuk ezagutzeak, beren espazioa zalantzan jartzeak eta beste batzuena aurkitzeak aukera emango die beren mundu pertsonala eta sortzailea birdefinitzeko. Hiru hiriak ibai batek zeharkatzen ditu, eta horrek haien nortasuna, gizarte- eta kultura-ohiturak eta ekonomia definitzen ditu. Hori izango da aukeratutako egoiliarrek garatu beharreko proiektuaren oinarria. Horrela, toki horiek eta haien arteko elkarguneak eta desberdintasunak berraztertu ahal izango dituzte, ezagutza teknikoak eta esperientziak trukatzeaz batera.
Etengabeko deialdia
Fundación Banco Sabadellek Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaoko Egonaldi Artistikoen Programa babesten du, artea eta kultura sustatzeko eta hedatzeko duen programaren barruan.
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Egonaldi Artistikoen Programak Etxepare Institutuaren laguntza du.
65