KOLEKTIBO EGOILIARRA
Kinu
Tractora Koop. E.
Tractora Koop.E. artisten kooperatibako Usue Arrieta eta Ainara Elgoibar Kinu proiektua garatzen ari dira Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliar gisa. Kinu artisten ikusentzunezko produkzioak programatzeko, ikusteko eta eztabaidatzeko plataforma bat da. Hiru hilean behingo topagunea, artista bat bere lana erakustera gonbidatzen duena, harekin batera lan-saio bat egiteko, praktika-mota horri eta haren berezitasunei buruz taldean gogoeta egiteko. Proiektuak hiru parte ditu: Aurkezpen publikoa: Hiru hilean behingo saioen hasieran, artista gonbidatuaren lana proiektatu eta jendaurrean aurkeztuko da, eta, ondoren, mahai-ingurua egingo da. Kinu proiektua Kinu#1 saio pilotuarekin hasi zen, Elena Aitzkoa artistaren eskutik; irailean, AZko kolektibo egoiliarra zela, Kinu#2 saioa izan zen, Maddi Barber gonbidatuarekin;
azaroan Kinu#3 saioa izan zen, Sabine Groenewegen zinemagileari eskainia, eta Kinu#4 saioak emango dio jarraipena proiektuari, 2021eko bigarren hiruhilekoan. Lantaldea: Aurkezpen publiko bakoitzaren ondoren, artistak zuzendutako saio bat egiten da lantalde egonkor batekin (Lantaldea). Talde horren dinamika gonbidatutako pertsona bakoitzaren neurrira diseinatzen da. Lantaldea#1 eta Lantaldea#2 lan-saioek filmatzea izan zuten ardatz, eta ikusentzunezko pieza bat izan zen emaitza. 16 mm-tan filmatutako pieza bat, kameran muntatua, errebelatua eta saioa egindako egunean bertan proiektatua. Lantaldea#3 saioak beste batzuen materialekin film bat egiteko ekintza izan zuen ardatz, eta Sabine Groenewegenek emandako master class-etik abiatu zen. Lantaldea#4 2021eko bigarren hiruhilekoan egingo da. Distirak:
Kinu#3.
Azkenik, proiektua osatzeko, lantaldea osatzen duen pertsona batek testu bat egiten du (Distirak), lantalde bakoitzaren esperientzia jasotzeko. Azkuna Zentroan egin zen lehen saioan, Ander PĂŠrez ikusentzunezko artistak egin zuen Distirak#2 testua. Distirak#3 testuaz Pablo Marte artista arduratu zen. Distirak#4 2021eko bigarren hiruhilekoan garatuko da.
Kolektibo Egoiliarrak programaren bidez, hurbileko kolektiboei laguntzen diegu, artehizkuntzekin eta kultura garaikidearekin egiten duten lanean, era eta ikuspegi askotatik, eta elkarren arteko konplizitatea bultzatzen dugu kultura-programazioa antolatzeko orduan. 57