HEZKUNTZA PROGRAMA / ARTE BISUALAK / ILUSTRAZIOA
Asier Irazabal eta Hernán Quipildor La llave del alma Tailerra
La llave del alma lana da artistak berrikuntza eta sormena partekatzeko asmoz garatzen ari diren Aita proiektuaren lehen adierazpen bisuala. Alde horretatik, La llave del alma lanak proposatzen duen hizkuntza sinbolikoa trebetasun enpatikoa eta arimaren teknologia garatzeko erabil daiteke, hamabi ikurren bidez. Sinbolo bakoitzak kontzeptu primario bat irudikatzen du, hala nola beldurra, aukera, espazioa, itxaropena, heriotza, denbora, gorrotoa, maitasuna, kontzientzia, izatea, argia eta esanahia. Sinbolo horiek erabili behar dira esanahi garbia duen hizkuntza batera iristeko, gizaki gisa elkar hobeto ulertzeko. Artisten arabera, «sorkuntza-prozesuak harremanetan jartzen ditu beti hitzik ez dagoen leku batetik sortzen den idazlana eta idazlan hori laburbiltzen duten kontzeptuekin partekatzeko itzulpena. Proiektu hau ulertzeko modu baten proposamena da, proposamen integratzailea, bidea ematen baitu bata eta bestea gauza bera direla ulertzeko, bestea edozer dela ere. Ez da aski ulertzea, ulermena leku bateraino iristen baita, baina gero giltza bati eragin behar baitzaio».
Erabili Bilbao Bonua edo/ eta Kultura Bizkaia Aurrera Bonua Az Infon sarrerak erosteko
Urtarrila 26 eta 27 Asteartea eta asteazkena 18:00 - 19:30 Mediateka. TK202 20€ / 16€ Az Txartelarekin Izen-ematea: Az Info eta azkunazentroa.eus Tailerra bereziki zuzenduta dago sormen-prozesuen intimitatearekin interesa duten entzule helduei. Tailerreko kontzeptuak lantzen dituen El Gesto liburua doan deskarga daiteke: www.aita.media/the-gesture Aurkezpenean eta partehartzaileen arteko elkarrizketan lagunduko duten materialak emango dira. aita.media @thegesture__
La llave del alma. Fatxada Poiektua
Tailer honetan, Asier Irazabal eta Hernán Quipildor artistek La llave del alma (Arimaren giltza) lana aurkeztuko dute, Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia barruan egindako esku-hartzearen zati gisa (2020ko uda), haren sinbologiaren jatorria eta izateko arrazoia adierazi, eta eguneroko bizitzan aplikatzeko proposamenak egingo dituzte.
61