Liburu bihurtutako jaialdia, Jaialdia izango den liburua Gutun Zuria 2021/2020 Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia
Gutun Zuria. Bilboko Nazioarteko Letren Jaialdiak saiakera hartzen du berriz ardatz nagusitzat, Zentroaren 2020-2021 programazio-aldi honetako edizio hedatuan, zeina martxoaren 23tik 27ra bitartean egingo den.
berriak. Gure datuak indarrez kentzearen aurreko erresistentzia eta erritu garaikideak irrigarri uztea. Euskal esperientzia kultural eta politikoaren ertzak eta munduak behar duen aldaketa atzeraezinaren erronkak», azaldu du.
2020an, topaketa hau saiakera kolektibo gisa proposatu zen, denbora errealean, zenbait euskarritatik, normaltasun-itxuraz, gizartean gertatzen ari diren eraldaketen angelu desberdinetara hurbiltzeko prest. Literatura-genero gisa duen izaeratik harago, kultura-prozesu gisa, pentsamendu garaikide gisa eta, azken batean, kulturan jarduteko eredu gisa hartzen zuen saiakera.
Sortu berri duen saiakera-bilduman Caniche argitaletxearekin batera argitaratutako Saiakera hemen hasten da liburuak idazle hauen idazkiak bildu ditu, bakoitza bere jatorrizko hizkuntzan: Iván de la Nuez, Alexei Yurchak, Aingeru Epaltza, Aixa de la Cruz, Anjel Lertxundi, Iñaki Esteban, Mari Luz Esteban eta Ixiar Rozas, Paul B. Preciado, Ernesto Castro, Javier Gomá, Marta Peirano, Katixa Agirre, Beñat Sarasola, Marta Rebón, Txomin Badiola eta Damián Tabarovsky.
Jaialdia ezin izan zen egin, baina proiektuak aurrera jarraitu zuen, Saiakera hemen hasten da bilakatuta, hau da, azken edizioan parte hartu behar zuten autore batzuen artikuluz osatutako liburua, aurtengo hitzorduan aurkeztuko dena. «2020ko jaialdia liburu kolektibo bihurtzea erabaki genuen, eta, aldi berean, liburu hori 2021eko jaialdi bilakatu», azaltzen du Gutun Zuriaren aholkulari Iván de la Nuezek, Iñaki Estebanekin eta Beñat Sarasolarekin batera. «Kontuan hartuta erotismoak eguneroko bizitzaren antolaketan duen lekua edo desberdintasunaren arrasto soziala. Generoak eta subjektu sozial
Era berean, 2020ko liburu honek eta 2021eko jaialdiak sakon aztertzen dute «gai horiek nola sartzen diren saiakerak literatura-genero gisa duen muga gainditzen duen ikuspegi batean, munduan jarduteko modu bihurtzeko. Testua eta testura, idazketa eta performancea, literatura eta esperientzia, artea eta bizitza. Jaialdia liburu irekia da, eta, aldi berean, saiakera bat da, eta haren dimentsio kritikoarentzat ez da aski gauzen egoera bat erregistratzea, mekanismoak aurreratzen baitizkigu eraldatu ahal izateko».
BILBOKO LETREN NAZIOARTEKO JAIALDIA 8