Ana Laura Aláez-etik Prototipoak-era 2021ean, erakusketa-programa hara-hona dabil, Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) artistaren ibilbidearen berrikuspenetik, Acromática. Una Partida Inmortal (Akromatikoa. Partida hilezkorra) erakusketaren eskutik, Bilboko beste artista batek, Ana Laura Aláezek (Bilbo, 1964), bere jaioterrian aurkeztutako lehen erakusketa monografikora: Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío (Kontzertu guztiak, gau guztiak, dena hutsik).
Ana Laura Aláez. Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío
Bea Espejok komisariatuta eta CA2M Dos de Mayo Arte Zentroarekin koprodukzioan, erakusketaren asmoa jatorrira itzultze
12
moduko bat da, azken hogei urteetako lanean artistak gogoan izan dituen gaien pitzadurak jorratzeko abiapuntura itzultze bat: gorputza oinazpiko gisa, idulkia eskulturaren antzera, eskultura kantu moduan, gaua material bezala, identitatea gatazka bailitz, inpostura aukera antzo. Erakusketaren izenburua instalazioetako batetik hartua dago, eta ekitaldi bateko arrasto berezkoa ekartzen du gogora, itxuraz emaitzarik gabeko denbora horrekin, errealizazioen eta desengainuen aurrean ilusioak eta itxaropenak aurkeztuz.