ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK / ZINEMATEKA AZA. 4 > ABE. 17
Zinemaren historiako 50 harribitxi (II. zatia)
Azaroak 4 > Abenduak 17 Asteazkenak eta ostegunak Golem Alhóndiga Zinemak 5€ / 4€ Az Txartelarekin Sarrerak: Golem Alhóndiga Zinemako txarteldegian eta golem.es
Zinemaren historiako 50 harribitxi zikloaren bigarren zatia hastera doa zinematografiako funtsezko arteetako bat ardatz hartuta: muntaia. Orain arte zuzendaritza, gidoia, interpretazioa, musika-zuzendaritza edo argazkiagatik ‘ahaztezinak’ diren izenburuak programatu dira, baina bigarren zati honetan emaitza ahaztezina izan dadin muntaia onen transzendentzia bistaratu nahi da, aurreko izenburu guztien muntaia ere bikaina zen arren. Muntaia zinematografikoan nabarmendu diren hainbat emakumeren lana bistaratuko da, gainera. Beti egon dira hamaika arrazoi Stagecoach ikusteko; John Fordek zuzendu zuen, baina oraingo honetan Dorothy Spencerri esker sartu da programan, muntaia egin baitzuen Otho Loveringekin batera, lau aldiz izendatu zuten Oscar sarirako eta Elia Kazan, Henry Hathaway, Edward Dmytryk edo Alfred Hitchcockentzako muntatu dizuten filmak daude bere curriculumean, besteak beste. Anne Bauchensen zeregina ere nabarmena da, script girl figura ‘asmatu’ baitzuen Hollywood mutuan eta muntaia-mahaira igaro zen Cecil B. DeMillerekin lankidetzan aritzeko The Greatest Show on Earth (1952) lanean. Eta ezin ahaztu Susan E. Morse, Woody Allenek zuzendutako filmik hoberenetako muntatzailea, hasi Manhattan-ekin (1979) eta Celebrity (1998) arte, baita Hannah and Her Sisters (1986) ere, zeinarekin Akademiaren sari baterako izendatu zuten. Agnès Guillemot, Band à part (1964) filmaren muntatzailea; Jean-Luc Godardek zuzendu zuen filma eta Anna Karina izan zen protagonista; honen bidez Zinematekak bere ibilbide zabala gogoratu nahi du. Ibilbide honetan Marcel Moreauren profesionaltasuna ere nabarmendu da, Jacques Tatik zuzendutako lehenengo filmen muntatzailea izan zen eta komedia haiek eszenaratze onean adina oinarritzen dira muntaia zehatzean, esaterako, Jour de fête (1949). Peter Przygoddak Der Himmel über Berlin (1987) filmerako egindako muntaia ere ekarri dugu, film hori Wim Wendersek zuzendu zuen. Anthony Gibbs eragin handiko muntatzaile ingelesa izan zen eta Tony Richardsonek zuzendutako Mademoiselle (1966) programatu dugu; Marguerite Durasena da gidoia. The shadow of a doubt (1943) lanean Alfred Hitchcockek irudietan sintetizatu zituen argumentu aztoragarriak Milton Carruth maisuari esker, zeinaren ibilbidean Universaleko 1930eko hamarkadako beldurrezko film gogoangarriak dauden. Zinemaren historiako 50 harribitxi (II. zatia) da, oraingoz, zazpigarren artearen ekoizpenean zehar egindako ibilbidearen azken urratsa.
49