LITERATURA / IRAKURKETA AZA. ETA ABE.
Irakurketa Errazeko Kluba
Irakurketa dinamikoa, askotarikoa eta irekia Mediateka espazio integratzaile bihurtu da, harrera egin eta konektatzen duena. Topaketan, lankidetzan eta trukean oinarritutako lekua da, eta ikaskuntzaren esperientzia eta kultura garaikidera hurbiltzea ditu egituratzeko ardatz. Habitat berri bat da, bertan egiten diren jarduerei dinamika berriak eskaintzen dizkiena. Horixe da, izan, urrian Mediatekan aktibatu diren Irakurketa Errazeko Kluben kasua. Irakurketa partekatuari eta hari buruz hitz egiteari gaineratu behar zaie liburuak, bere istorioak edo idatzi duenak iradokitzen duten guztia, eta, hala, aukera ematen du Zentroan garatzen diren beste publiko eta jarduera batzuekin esku hartzeko, hala nola arte garaikidearekin, literatura-sorkuntzarekin, musikarekin edo antzerkiarekin. «Gure tresnak dira hitzak, gure ahotsak, iritziak, gogoetak eta esperientziak, irakurketa-klubaren ardatz nagusiari buruzkoak beti: liburua eta saioz saio irakurtzen dugun istorioa», dio Blanca Matak, Irakurketa Errazaren Euskadiko sustatzaileak. Mediatekan biltzen den pertsona-taldea «inklusioaren, dibertsitatearen eta parte-hartzearen eredu bat» da, azaltzen du Matak, adinekoek eta gazteek osatzen baitute, hala aniztasun funtzionala dutenek nola horrelakorik gabekoek, bai eta, besterik gabe, beste pertsona batzuekin irakurketa partekatuaren esperientzia izateko interesa dutenek ere. Alde horretatik, irakurketa errazeko formatura egokitutako liburuek aukera ematen dute literatura unibertsaleko klasikoetara edo autore berriagoen nobelen bertsioetara hurbiltzeko eta haietaz gozatzeko. «Hori egingo dugu, hala gaztelaniazko klubean, nola euskarazkoan». Euskararen kasuan, «nagusiki izango da hizkuntza ikasten ari diren pertsonekin, edo euskaraz irakurtzeko ohitura gutxi duten eta hizkuntza horretan literatura modu partekatuan irakurri nahi duten pertsonekin».
58
GURE TRESNAK DIRA HITZAK, GURE AHOTSAK, IRITZIAK, GOGOETAK ETA ESPERIENTZIA PARTEKATUAK, IRAKURKETAKLUBAREN ARDATZ NAGUSIARI BURUZKOAK BETI: LIBURUA ETA SAIOZ SAIO IRAKURTZEN DUGUN ISTORIOA.
Gaztelania Azaroak 5, 12, 19 Osteguna 11:00 - 12:00 Mediateka BBK. TK202 Euskara Azaroak 3, 10, 24 Abenduak 1 Asteartea 17:00 - 18:00 Mediateka BBK. TK202