Ikasten 116

Page 30

ikasten

Ospakizunak

“HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA” APIRILAK 23

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. 2. zikloa Apirilak 23an, Karmelo Etxegarai ikastolan “Haur Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatu genuen. Zergatik ospatzen da egun hori? Liburuenganako maitasuna inspira­ tzeko animoz eta liburuengan atentzioa deitzeko egiten da. “Haur Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatzeko, gure zikloan ere, hau da LH-2. zikloan, aste horretan, ekintza desberdinak egin genituen: • Horma-irudiak • Ikasle bakoitzak, bere mailako ikasleei gustora irakurri duen liburua aholkatzeko, liburuen azalak egin dituzte. • Ipuin kontaketak modu desberdinetan: liburuak erabiliz, kamishibaia erabiliz… • Udal liburutegira bisita eta bertan liburuak mailegatu. Oso egun berezia eta politta pasa genuen eta bitartean, ikasleei irakurtzeko zaletasuna indartzeko balio izan zuela pen­tsatuz, hurrengo urtean ere ospatzeko irrikaz geratzen gara.

28


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.