ikasten
Gurasoen txokoa
UDABERRI Guraso Elkartea Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI SARA ARIÑO, IKASKIROLEKO KOORDINATZAILEARI AGURRA 2009ko urtarrilean hasi zen Sara Ariño, Ikaskiroleko koordinatzaile lanetan, 12 urte beteak ditu beraz. Eta aurtengo ikasturtea izango da bere azkenengoa Ikaskirolen, deskantsua behar duela erabaki digu Sarak, eta ondo merezitakoa gainera. Urte guzti hauetan, berarekin aritu dira 100 monitore eta 1.000 ume baino gehiago. Bera izan da bolondres moduan lan egin duten hainbat eta hainbat monitoreren kide, laguntzaile eta sostengu, Ikaskiroleko antolaketa guztia egoki garatzearen arduradun. Eskola kirolean ematen ari diren hainbat aldaketaren testigu izan da Sara: Ikaskirolen kirol aniztasunerako lehen pausuak ematearen arduradun, neska eta mutilek elkarrekin jokatzeko eta kirola egiteko bide egitearen arduradun, ikastetxeen arteko lehia eta konpetizio sutsuak, errespetu gehiagoko eta konpetitibitate kontrolatuagoko topaketa izatera bideratzearen arduradun. Talde-giro ona mantentzeko asmoz lan egin du Sarak, eta baita lortu ere, monitoreen arteko lagun giroa eta taldekidetasuna ikusi besterik ez. Asteroko saioez gain, egindako lana eta sortutako binkuluak gozatu eta ospatu ohi dituzte urtero Ikastolako egunean eta Ikaskirol krosaren egunean bazkaritarako elkartuz, berauetan bizitakoak dira Sarak gogoan omen dituen unerik politenak. Bejondeizula Sara, milesker egindako lan guzti-guztiagatik!
32