Tu r i s m o b a l i a b i d e a k
Ardixarra etxea
•• Lekua. Gebara etxea, Kale Nagusia, 12, (Segura). •• Ordutegia. Uztail eta abuztuan egunero irekita: 11:30-13:30 eta 16:30- 19:30. •• Jarduerak. Bisita gidatuak Ardixarran, elizan (12:30) eta herrian, familientzat jolasa, orientazio zirkuitua. •• E-posta. turismoa@segura.eus. •• Telefonoak. 943 80 17 49. •• Sare sozialak. @ardixarra (Fb) eta @seguraturismoa (Ig).
Iraganera bidaia egiteko toki aproposa da bai Segura. Monumentu multzoa den Segurako hirigunean kokatua dago Ardixarra Etxea. Euskal Herriko hiriguneetan dagoen etxebizitzarik zaharrenetarikoa da. XVI. mende hasieran eraiki zuten, eta egurrezko egiturarekin kontserbatzen den azken etxeetako bat da. Bertan, Erdi Aroko Interpretazio Zentroa eta turismo bulegoa daude. Ardixarra, etxe-tailerra da, erdi mailako artisau maisu batek edo merkatari batek eraikia. Erdi Aroa amaitu berritan, hiritar kopuru handiena bizi zen etxebizitza mota izango litzateke. Etxe bera ezagutzea plazer bat da, eta nola bizi ziren imajinatzea zer esanik ez, esperientzia aparta. Berritu berria den Erdi Aroko Interpretazio Zentroan gure arbasoen historia ezagutu, hiribilduen sortze prozesuak eta arrazoien inguruan hausnartu, garai hartako bizi-moduan sakondu, edo euskara eta merkataritza aztertzeko aukera dago, Marigorriren eta teknologia berrien laguntzarekin.
Dena den, Ardixarran iraganera egindako bidaiaren ondoren, Erdi Aroko hiribildua izan zen herriko kaleetan barneratzea bezalakorik ez dago. Gaur egun ere garaiko jauregi asko mantentzen dira Ardixarrarekin batera; besteak beste, Lardizabal Jauregia (Udaletxea), eta Jasokunde Eliza Parrokiala.
Bertako produktuen salmenta
Turismo bulegoan, bertako produktuak saldu eta bisita gidatuak ere eskaintzen dituzte. Aurrez txanda hartu behar da.
10