Tu r i s m o b a l i a b i d e a k
Anduetza parketxea
Zegamako Anduetza baserrian kokatuta dago Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren interpretazio zentroa. Bertan, natur parkearen paisaia eta aberastasuna ezagutzeaz gainera, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia kulturala ere azaltzen dute. Basoak garrantzi handia izan du Zegaman. Zentzu horretan, Araba eta Gipuzkoako Partzuergoko basoen eta horien ustiapenari buruzko informazioa emateaz gain, egurrari eskainitako museoa ere bisitatu daiteke eraikin bereko bigarren solairuan. Gainera, parketxearen aldamenean, mundu osoko zuhaitz espezieak biltzen dituen basoa dago kokatuta. Handik gertu, Murgisarri basoan, lepatutako pagoak dituen basoan barrena ibilbidea ere egin daiteke.
Orientazio jolasa
•• Lekua. San Bartolome auzoa (Zegama). •• Parketxea. Aizkorri-Aratz parke naturaleko interpretazio zentroa, egurraren museoa eta turismo bulegoa. •• Ordutegia. Uztailean eta abuztuan, asteazkenetik igandera (10:00-14:00). •• Jarduerak. www.gipuzkoanatura.eus. •• E-posta. anduetza@gipuzkoanatura.eus. •• Telefonoak. 943 80 21 87 / 688 623 609. •• Sare sozialak. @zegamaturismo (Fb) eta @GipuzkoaNatura (Tw)
Udari begira jarduera bereziak ere antolatu ditu Anduetza Parketxeak. Uztailaren 25ean, abuztuaren 8an eta 22an, Iparra galdu gabe orientazio jolasa egingo dute (izena aurrez eman behar da). Familiei zuzendutako jarduera da, eta parte hartzeko, aurrez eman behar da izena. Abuztuaren 29an, berriz, San Adriango igarobideko indusketetara bisita gidatua egingo dute.
13