Itsasondo Elizako begiratokia
K. Garralda Zubimendi
A
Mikel Gaztañaga (Euskadi taldeko kirol zuzendaria)
ndre Mariaren Jasokundearen elizak Itsasondoko herrigunea babesten du. Herriko eraikinik altuena izateaz gainera, Murumendiko magaletan gora eraikita dagoenez, herriguneari goitik begiratzen dio. Hala, elizako sarrera nagusiak duen balkoitik herrigunearen bista ederrak daude. «Bistak asko gustatzen zaizkit», aitortu du Mikel Gaztañaga Laboral Kutxa - Euskadi taldeko kirol zuzendariak. «Gainera, toki lasaia da eta gerizpean egurrezko eserlekuetan atseden hartzeko aukera dago». Andre Mariaren Jasokundearen eliza Erdi arokoa da. Baina denborarekin itxura aldatuz joan da. XVI. mendean egin zuten lehen aldaketa handia. Zabaldu egin zuten; XIX. mendean berriz zaharberritu zuten. Ordukoak dira sakristia eta pilotalekuko frontisa. Frontoiaren ezker partea elizarena da. Frontoiaren jarraipena da Goiko Plaza edo eliza atariko balkoia. Pare parean Beiti kaleko berdegunea dago. Bide sigi-sagatsuan behera, Kale Nagusiraino iristen da. N-1 errepide zaharrean gora, trenbidearen ondotik eta Oria
«Itsasondoko elizako miradoreko bistak asko gustatzen zaizkit» ibaiari paraleloan, herri sarrera-irteerako zuhaiztiraino joan daiteke. Goiko kalean gora hartuta, berriz ere elizara itzultzen da. Elizatik aurrera ere txango politak daude, mendian barrena. Urkiako eta Lizardiko birak dira ezagunenak. Gaztañaga txirrindulari porfesionala izan zen XXI. mendearen hasieran. Bizikleta gainean lehiatzeari utzi zion arren, tropeletik ez zen asko urrundu. Egun Laboral Kutxa - Euskadi taldeko zuzendarietako bat da.
27