IK
NIRE TXOKOA
1.S
Leku liluragarri hartan bakarrik eta isiltasunean lurrean etzanda eta zerura begira txorien kantu lasaia hemendik eta handik animaliak zelaietan eta ni hemen lasaitasunean txakurren zaunkarik gabe ehiztarien tirorik gabe eta inor gabe Udazkeneko hostoak nire gainean jausten: bat, eta beste bat, eta beste bat… Nire gorputz txikia guztiz estali arte ia nire arrastorik ere ez sudurra bakarrik kanpoan arnasa hartzeko eta bertan lo hartu nuen lo sakon eta lasaia amets gaiztorik gabekoa Hau da nire txokoa isila eta lasaia naturaz inguratua inork ezagutzen ez duen lekua eta nire aitona maiteak erakutsi zidana faltan botatzen zaitut aitona baina eskerrik asko denagatik
MADDI ORTEGA ARRIOLA –DBH 2C-
eta batez ere txoko honengatik 10