ZUK SORTUTAKO ISILTASUNA Nire logelako lurrean eserita nagoela, isiltasuna daramat lagunekin irten gabe, eta inorekin hitz egin gabe. Ikaskideek onartzen ez nautenez, nire bakardadean egoteko erabakia hartu nuen. Bakarrik ondo sentitzen naiz, ez dut inoren beharra bizitzeko. Isiltasuna laguntza handikoa izan zait beti, baina batez ere azken bi urte hauetan. Liburuek babesten naute, haiek irakurtzean ni neu izateko aukera dudalako, nik nahi dudan moduan pentsatu, imajinatu, eta sentitu ahal dudalako, betiere isiltasunean. Musika ere oso lagungarria izan zait, entzutean beste mundu batera bidaiatzen nuen edo behintzat hori sentiarazten zidan haren melodia eta letrekin. Ez da beharrezkoa beti norbait ondoan izatea, bakarrik norberaren bakardade eta isiltasunean ondo egoteko aukera ere badago. 119
YUNE MUÑOZ LIBERAL –BATXI 2B-