EZ DUT GUSTOKO
Nire izena Unai da.9 urte ditut eta Deban bizi naiz nire amonarekin. Nire gurasoak 6 urte nituenean hil ziren kotxe istripu batean. Nire amona hiltzeko zorian dago eta ez dugu dirurik.
Debako ikastolan nabil eta nire notak ez dira onak. Partikularrean nago eta ez dut partikularra ordaintzeko dirurik. Partikularretik bota egin naute ez naizelako inora iritsiko dudan mailarekin eta ez dudalako dirurik ordaintzek. Gabonak iritsi dira eta ez dut ezer eskatu. Giltzurruneko gaixotasun bat daukat. Medikuek ezin dute ezer egin. Nire amonak esan zuen berak emango zidala bere giltzurruna. Berari giltzurruna kendu ziotenean hil egin zen. Nire amonak gutun bat idatzi zidan, “hau da nik ematen dizudan oparia”. Gutuna irakurri nuenean negarrez hasi nintzen. Berak zeukan diru guztia niri eman zidan. Kalera joaten nintzen dirua eskatzera eta gehienetan ez zidaten dirurik ematen. Kale eskalea izaten diru asko lortu nuen. Partikularrera bueltatu nintzen eta nota onak ateratzen hasi nintzen. Diru asko gastatu nuen partikularrean. Diru gehiago behar nuen, eta ez nekien zer egin.
Esnatu nintzenean diru asko nuen. Ez nekien norena zen ezta nork eman zidan. Gutun bat zegoen. Nire gurasoen dirua zen.
MARKEL EGAÑA ARIZMENDI –DBH 3D-
137