EPAIMAHAIAREN 3. SARIA
ZORIONTASUNA EDOZEIN TOKITAN DAGO
IK
3.S
Konturatu gabe aurkitu nuen leku hura pentsatzen nuena baino gertuago zegoena ez nekien zer bilatuko nuen eta sorpresa handia hartu nuen Nire bizitzako pertsonarik garrantzitsuenak ezagutu nituen baita oraindik lagunak izaten jarraitzen dugun pertsonak ere leku desberdinetakoak ginen arren hura denon etxea zen Toki askotara joan ginen mendira baita hondartzara ere baina hoberena gauak ziren aldaezinak baitziren Hirurekin joan eta milaka lagunekin itzuli nintzen baina ez bizkarra ematen dizuten horiekin txarrean eta onean hor daudenekin baizik Astebete bakarrik pasa arren munduko zoriontsuena izan nintzen gauza gehiegi pasa ziren baina dena oso ondo bukatu zen
IXONE SAN MARTIN LARRAÑAGA –DBH 3D-
36