ZU GABEKO BIZIA Begiak bildu nahian ezin izan ditut amets gaiztoak saihestu herri ikustezin honetan zu gabe nor naizen galdetzen dut etengabe Barnetik hiltzen ari naiz isiltasunaren altzoan malkoen jarioan zurekin bizi izandakoa atzean utzi ezinik Zapalduta nago, txikituta, gehiegi minduta beharbada ustekabean, ez behar batek zu gabe utzi nauelako isiltasuna ez da heriotzaren lagun eta areagotu egingo du sendaezina den neure barneko sumina Ezinezkoa zait zu gabeko bizia irudikatzea, etorkizuna marraztea, zu gabeko bizia argitasun gabeko eguna da Isiltasunean murgilduta nago noizbait elkar ikusiko dugun irrikaz nire aingeru txikia bihotzez maite zaitut EIDER ANSOLA ANSOTEGI –BATXI 2D-
70
IK 2.S