TK103
Mediateka BBK eta Lantegia. Ideien laborategia gune berriek kultura garaikidearen bidez lotzen dute Zentroa, eta programazio hedatua sortzen dute, hainbat publikokomunitateri zuzendua. Habitat hauek berariaz diseinatuta daude proiektu artistikoak sortu, ezagutu, ekoitzi eta ikusteko, eta, orobat, parte-hartzea, berrikuntza, irisgarritasuna eta dibertsitatea lortzeko.
Mediateka BBK
Kultura garaikideari lotutako gune berriak
66
TK201
Hemeroteka: Hemeroteka berrantolatu, eta ‘teka’ berri hau sortu da lehenengo solairuan.
TK202
TK103
Beiraz hornitutako espazio berri honen epizentro gisa jarritako liburu-zuhaitz bereziaren inguruan, liburuak, zinema eta musika elkarrekin bizi dira lehen solairuko eremu honetan, berariaz diseinatuta baitago familientzako tailerrak eta bilerak egiteko.
Komikteka: Mediateka BBKren ardatzetako bat komikia eta ilustrazioa dira, eta 7.000 komiki inguruko funts bibliografikoa du. Eremu hau diziplina horretara eskainita dago osorik, eta harremanetan dago Zentroaren programazio hedatuarekin, hain zuzen Fatxada. Diseinua, ilustrazioa eta komikiak proiektuarekin.
TK203
TK102
Erakusketa-aretoa: Lehen solairuan dagoen erakusketa-espazio berri honek hainbat proiektu eta instalazio artistiko erakusten ditu. Une honetan, Leticia Paschettaren Paisaje lúdico blanco. Juego de las caricias / Paisaia ludiko zuria. Laztanen jokoa instalazioa dago; artearen, paisaiaren eta jokoaren arteko mugak aztertzen ditu, espazioan esperientzia bizia sortzeko.
Anfiteatro gisa diseinatutako espazio berri hau jakintza partekatzeko, esperimentatzeko edo hainbat jarduera aurkitzeko gune gisa planteatzen da, literaturekin hasi eta arte eszeniko, zinema edo musikaraino.
Kultura digitalak: Kultura digitalei buruzko gune honetan, erreferentzialanak, prentsa, streaming-a, liburu elektronikoak, audioliburuak, podcastak, filmak eta dokumentalak eta bideo-jokoak jasotzen dira, betiere haien jakintza, sormena eta erabilera arduratsua sustatuz.
TK204
TK101
Haur eta familientzako gunea: Mediateka BBKren lehen solairuan dago lehen ‘teka’ hau, haur eta familientzako entretenimendu-, ikaskuntza- eta dibertsio-gunea.
TK104
Ildo horretatik, Mediateka BBK-k balio anitzeko gune berriak sortzen ditu, taldean lan egiteko eta belaunaldien artean jardunez ikasteko, kultura praktika, prozesu eta esperientzia gisa bizitzeko. ‘teken’ bidez konektatzeko, pentsatzeko eta sortzeko tokia:
Beiraz hornitutako laborategi hau berariaz diseinatuta dago hainbat diziplinatako jarduerak egiteko, diseinu gardenagatik eta egitura polibalenteagatik.