3
3
EDITORIALA/editorial
2
020ko Gehitu Magazine aldizkariaren azken ale hau LBT emakumeei buruzkoa da. Ezin zitekeen bestela izan, FELGTBk aurten emakume lesbiana, trans eta bisexualek (LTB) politikaren, kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen eremuetan benetako berdintasuna lortzeko egiten duten borrokari eskaintzen baitio, “2020, LTB emakumeak: Sororitatea eta Feminismoa” lelopean. Izan ere, nahiz eta azaletik irudi lezakeen 2020an pandemia unibertsal bat besterik ez dela gertatu munduan, beheko geruzei erreparatu behar diegu, zehatzago begiratu behar dugu, krisiek oinarrian bizi-baldintza okerragoak dituzten gizarte-taldeak indartsuago jotzen dituztela ikusteko. LBT emakumeok diskriminazioak pairatzen jarraitu dugu denboraldi horretan. Gure lan-egoera, gure babes-sarea, gure osasuna, gure premiei ematen zaien erantzuna gainerako biztanleenak baino askoz ere prekarioagoak ziren COVIDaren aurretik ere. Orain are prekarioagoak dira, eta ezinbestekoa da hori aipatzea eta nabarmentzea: gu ikusaraztea. Ezin genuen une egokiagorik aurkitu guri eskainitako eta guk egindako ale bat argitaratzeko. Aurkezten dizuegun ale hau ia osorik emakumeek egin baitute. Koordinazioa, artikulu guztiak eta ia ilustrazio guztiak emakumeek egin dituzte. Edizioa eta maketazioa ere emakumeek egin dituzte.
Gehitu Magazine nº 109 3
Emakume askok lagundu digu: emakume ezagunek eta anonimoek, emakume lesbianek edo bisexualek, zis eta trans emakumeek, Euskal Herriko, Espainiako eta Erdialdeko Amerikako emakumeek. Emakume trebeek, bizkorrek, aktibistek. Mundu berdinzaleago eta bidezkoago baten alde borroka egiten dugun emakumeek. Emakumeek. Eta gure arazoez hitz egiten dizuegu, baina arazo horiek ez dira beti berdinak, nahiz eta denak emakumeak izan eta bakar bat ere ez etorri bat arau zisheteropatriarkalarekin. Ale honetan, Jone Expósitok LBT emakumeok (neurri handiagoan emakumeek, eta are gehiago zis ez diren emakumeek) Gipuzkoan jasaten dugun lanaren eta ekonomiaren arloko diskriminazioari buruz hitz egiten digu, Gehituk Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat LGTBI errealitateei buruz 2018an egin zuen azterlanean hain nabaria den diskriminazioari buruz, alegia. Zaira Garcíak, halaber, aipatutako azterlanean ateratako ondorioez hitz egin digu. Andrea Momoitok, euskal feminista guztientzat erreferentziazkoa den Pikara Magazine aldizkariaren izenean, Pikara Magazine-tik hautematen den errealitate feminista deskribatzen du. Feminismoa kalean dago ala sareetan? Zer bilakaera izan du urte hauetan?
11/12/20 11:30