GM 109. LBT EMAKUMEAK: sororitatea eta feminismoa / MUJERES LTB: sororidad y feminismo

Page 60

61

60

NORBERA DENA IZATEAREN ALDEKO BORROKA

S

andra Moran naiz, guatemalarra, mestizoa, lesbiana, iraultzailea, feminista, perkusio-jotzailea, herri-hezitzailea, bizitzaren militantea eta emakumeen, gazteen, haurren, sexu-aniztasunaren komunitatearen, Herri Indigenen eta desgaitasuna duten pertsonen, hau da, Guatemalan etengabe baztertuak izan garen pertsona guztien eskubideen defentsaren militantea. 2016ko urtarrilaren 14tik 2020ra bitarte diputatu izan nintzen Guatemalako Errepublikako Kongresuan, herrialdearen historian Kongresurako aukeratutako lehen Lesbiana gisa aitortua, nahiz eta benetan, Guatemalako Estatuan bere identitate sexuala aitortu zuen lehen pertsona izan nintzen. Neure buruaren deskribapen horrekin, norbera dena Izatearen alde etengabeko borroka egiten duen biztanleria-sektorean sartzen naiz. Kontuan hartuta nortasun homogeneoen, isilen eta lausengarrien bila dabilen gizarte batean eta patriarkatu guztiz arrazistak eta bortitzak eta bizitza ez ezik, izan nahi duen guztia ere suntsitzen duen kapitalismo basatiak definitutako esparruetan bizi garela. Hainbat indarkeriatatik bizirik atera den pertsona bat ere banaiz; esate baterako, etengabeko indarkeriatik, nire aita alkoholikoak familian eragiten zuen indarkeriatik, nire nerabezaroan neure burua ez onartzeagatik neure buruaren aurka neuk eragindako indarkeriatik, herrialdea aldatu nahi izateagatik pairatutako Estatuko indarkeria zapaltzailearen indarkeriatik, desberdina izateagatik pairatutako indarkeria sozialetik eta, besteak beste, trans pertsonen, Sexu Aniztasuneko pertsonen, 14 urtetik beherako neska haurdunen alde Lege-ekimena (non abortua proposatzen nuen) eta nire diputatukideekin aurkeztutako meatze-moratoriarako eta hidroelektrikoen moratorietarako Lege-ekimena proposatzeagatik pairatutako indarkeria politikotik bizirik atera dena. Guatemala herrialde eder eta beldurgarria dela esango luke gure poeta Otto RenĂŠ Castillok,

Gehitu Magazine nÂş 109 60

60ko hamarkadan armadak erail zuenak. Borroka eta erresistentzia handiko herrialde bat gara, bizitzaren alde etengabe lan egiten duguna, sormen eta edertasun handikoa, milaka urteko erresistentzia duena. Pertsonen % 60 pobrezian eta muturreko pobrezian bizi den herrialde bat gara. Munduko milioidunen zerrenda txikia osatzen duten milioidunak ere badituen herrialde bat. Bere botereari eusteko pertsonak hil, desagerrarazi, sarraskitu eta kontrolatzen dituen oligarkia bat duen herrialde bat. Bizi-baldintza izugarriak ezartzen dituen oligarkia bat, milaka herrikide iparraldera joan daitezen lanera eta iparraldetik bidaltzen duten diruarekin eta remesekin manten dezaten herrialdea. IZATEA borroka horien zati duen herrialde bat gara. Gure lurraldeko jatorrizko herrietako pertsonak belaunaldiz belaunaldi borrokatu dira milaka urteko sustraiak dituen kultura baten zati izaten jarraitzeko; izan ere, gobernupolitikekin egin diete eraso, nazio-nortasun homogeneoaren zati izan daitezen. Sexu Aniztasunaren zati garenok, garena IZATEKO, maite ditugunak maitatzeko, nahi ditugun familiak sortzeko eta bizi garen eta geu garen herrialdera ekarpenak egiteko borrokatzen gara, baina borroka horren ordainean zera jasotzen dugu, hilketa, muturreko indarkeria, konbertsioterapiak, gizartearen okerrena garela, hots, Jainkoak lurrean utzi zuen ordena baten gaizkile eta suntsitzaileak garela adierazten duten mezu transhomlesbofobikoak. 251 indarkeriaekintza aurten. Gutako asko eliza katolikoan edo ebanjelikoan heziak izan gara, eta mezu horiek etengabe entzuteak adierazpen espiritualeko komunitateetan egotea eragozten digu, nahiz eta espiritualtasuna hain beharrezkoa izan bizitzarako. Sexu Aniztasunaren zati garen pertsonon lana, sormena eta ekarpena aintzatesten ez duen herrialde bat gara. Arlo teknikoetako eta zerbitzuetako ikasleak, profesionalak eta langileak gara, unibertsitateetako irakasleak gara, komunikabideetan lan egiten dugu, baina

11/12/20 11:32


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook

Articles inside

Créditos

2min
pages 99-100

Gehitu egunez egun / Gehitu día a día

3min
pages 97-98

Reseñas literarias – Óscar Hernández-Campano

2min
page 96

La tinta del txipirón (Venenos) – Óscar Arroyuelo

8min
pages 91-93

Queer as prol (Maritxukeriak ez dezala gure matxismoa izkutatu) – Ander Prol

3min
pages 89-90

Ahizpatasunaz – Itxaro Borda

2min
page 88

La columna Jónica (La lucha feminista) – Óscar Hernández-Campano

3min
pages 94-95

Mujeres LBT en el cómic – Elisa McCausland

5min
pages 86-87

Nire bisexualitea – Maitane Arzalluz

4min
pages 84-85

Feminismo lesbikoa nikaraguan – Silvia Zúniga

4min
pages 81-83

Un brindis por la I – Mer Gómez

8min
pages 78-80

Sexo, género y otras palabritas – Aitzole Araneta

8min
pages 72-74

Qué es para mí ser lesbiana? – Marta Márquez

6min
pages 70-71

Proyecto Labrys

5min
pages 66-67

La lucha por ser quien una es - Sandra Morán

5min
pages 58-59

Norbera dena izatearen aldeko borroka - Sandra Morán

8min
pages 60-63

Mujeres LBTI múltiples realidades, múltiples opresiones - Zaira García

6min
pages 68-69

Mujeres LBT durante el franquismo – Inma García de la fuente

4min
pages 64-65

Kolektiboko emakumeen goerari begirada bat - Jone Expósito

5min
pages 55-57

Mosuak, asociación lesbiana y feminista

4min
pages 53-54

Inoutradio, 10 años de puertas abiertas al mundo lésbico- Ana Satchi

7min
pages 32-34

Estereotipos - Sara Soler

0
page 35

Bisexualidad en primera persona - Noelia Mellado

7min
pages 38-40

Apuntes al aire sobre el feminismo – Andrea Momoitio

5min
pages 36-37

Transmisoginia y retórica del odio - Violeta Assiego

9min
pages 41-44

Migrante, bisexual y madre - Vanessa Lesmes Cohene

6min
pages 30-31

DEKUMAS LBT (DE deporte, KU cultura, M mujeres, AS asociadas

8min
pages 24-27

Persecución de las mujeres LBT en España - Charo Alises

3min
page 28

I Concurso Literario: mujeres LBT. Sororidad y feminismo - Miriam Guijarro Río

5min
pages 10-11

Profecías - Mila Martínez

7min
pages 20-22

Tengo 16 años y ya he aprendido - Juan Andrés Teno

4min
pages 12-13

Lost in transition - Elsa Ruiz

0
page 23

Editorial

4min
pages 5-6

So-ro-ri-dad - Teresa Gispert

2min
pages 14-15

Año 2020, un reto por y para las mujeres lesbianas, trans y bisexuales - Cristina Pérez Sánchez

4min
pages 8-9

Editoriala

3min
pages 3-4
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.