EROSKI_JUNIO_2023_EUSKERA

Page 1

www.eroski.es #89 2023ko ekaina
udn Maiteminezko saskia Izozkiak Goza ezazu produktu sorta onenarekin Edergintza Uda eguzkitan eta babestuta
BAT EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.
MAITEMINEZKO
HARTU FRESKALDI
saskiarekin

Maiteminezko saskia

udn
www.eroski.es 2023ko ekaina 04 Zenbaki honetan 06 Gure dendetako azken kontuak 10 Maiteminezko saskia udan 12 Plater prestatuak 14 Fruta hezurdunak 16 Izozkiak 24 Bertako produktuak 34 Edergintza 38 Elkartasuna 40 EROSKI club-en abantailak 44 Bidaiak: Kanaria Handia 47 Aurrezki-kupoiak 50 Albisteak 44 Bidaiak 16 Izozkiak 34 Edergintza 12 Plater prestatuak 3 10 Maiteminezko saskia udan 14 Fruta hezurdunak Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan. aurkibidea

zenbaki honetan

Maitemindu zaitez udaz

Plan bat proposatuko dizugu. Atera mahai zapia, jarri hitzordua lagunekin eta familiakoekin, eta presta ezazu egun paregabea aire zabalean. Eguraldi ona, lagunarte ona eta, EROSKIrekin, elikagaiak ere onak. Nagikerian ibil ez zaitezen, zenbaki honetan gauzak errazago jarriko dizkizugu, Maiteminezko saskia bete-betea baitator udan ere, halako hitzorduetarako behar duzun guztiarekin.

Gure saskian ehunka produktu dituzu piknik osatu eta orekatu bat antolatzeko. Haragiak, arrainak eta berdurak barbakoan egiteko, osagai aproposak entsalada freskagarri bat prestatzeko, edariak, aperitibo gustagarriak... Eta patata tortilla bat edo gazpatxo bat

eransten badiogu? EROSKIn aurrezkiaren bihotzarekin aurkituko dituzu.

Egun ahaztezin hori ixteko, Maiteminezko saskiak udako fruta hezurdunik onenak eta izozkirik freskagarrienak ere badakartza. Orain zuri dagokizu EROSKIra etorri eta data jartzea; seguru gaude, gainera, halako egun gehiago ere etorriko direla lehenbizikoaren ondotik. Horregatik, eguzkitarako kremak ere beharko dituzu. belle saileko gure produktuekin, kalitate eta prezio paregabeak izango dituzu. Krema bat dago larruazal mota eta egoera bakoitzerako.

Zenbaki honetan tokian tokiko produktuekin maitemintzeko proposamena ere egin nahi dizugu, kalitate eta prezio apartak dituztelako, eta halako produkturen bat erosten duzun bakoitzean zure inguru hurbilenaren jasangarritasunak eta ekonomiak ere irabazi egiten dute.

Eta bukatzeko, azaldu egingo dizugu zer egin behar duzun EROSKIn gero eta erosketa gehiago irabazteko zozketen bidez. Uda honetan zuzeneko 100.000 sari banatuko ditugu astean, eta Kaliforniarako bidaia baten zozketan parte hartzeko modua izango duzu; saskiak ere emango ditugu, 100 euroko balioa dutenak, eta auto bat bi urtez alokatzeko aukera ere bai Bipi bidez. Era horretako proposamenekin, nork ez du nahi uda iristea?

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP.

Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

ARGITALPENAREN EGILEA

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

Iker Perez de Arenaza EROSKI club-eko arduraduna
editoriala 4

Hasieratik bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua.

Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea

Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea

2 5 4

Elikadura orekatua sustatzea

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea

Haurren gizentasunari aurrea hartzea

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

1 3 6

Zenbaki honetan

Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea

7 10

Argitasunez eta gardentasunez jardutea

Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan. 8 9

Langile garen aldetik geure burua zaintzea

Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea

5
Zenbaki honetan

Azken kontuak

Beti ongi informatuta egon zaitezela nahi dugu, aukeratzen dituzun produktuak egokienak izan daitezen zuretzat eta zure familiarentzat. Gure dendetara iritsi diren azken produktuak aurkeztuko dizkizugu atal honetan, ezerk ez diezazun ihes egin eta azken berrikuntzen berri izan dezazun. Hartu gogoan!

EROSKI BERDURA IZOZTUAK

Kolorea eta zaporea zure plater osasungarrienetarako

Izozkailuak laguntza handia emango dizu plater gustagarriak prestatzeko. EROSKIn berdura osasungarrien konbinazio berriak merkaturatu ditugu, eta ezinbestekoak bihurtuko zaizkizu etxean, denbora asko aurrezteko modua emango baitizute, nutrizio arloko ezaugarririk galdu gabe.

BERDURA ERREAK

Berenjena, tipula, kuiatxoa eta piper gorri eta horiak daramatza, laukitxoetan moztuta eta izoztu aurretik labean erreta.

PIPER GORRI ETA

BERDEAK NAHASIAN

Ezin hobea da baratxuri eta tipulekin frijitzeko eta saltsa ugariren oinarri gisa erabiltzeko. Piper gorriak eta berdeak laukitxoetan zatituta etortzen dira, sukaldean denbora aurrezteko. Itxitura guztiz hermetikoa dakar zip poltsak, ez dadin ezer isuri eta kanpotik ere ez dadin likidorik sartu.

FAJITAK BETETZEKOA,

ONGAILU POLTSATXOAREKIN

Presta itzazu fajita erakargarri batzuk oilaskoz eta barazki errez egindako betegarri berriarekin. Izozkailutik zure platerera eraman dezakezu bost minutuan. Ongailua dakar poltsatxo batean, ezin erakargarriagoa. Errazagorik nekez aurkituko duzu!

Barazki izoztuak: badituzte beren abantailak

Ultraizoztuta, eragotzi egiten da patogenoak ugaritzea eta elikagaiak hondatzea.

Ez daukate gehigarririk eta kontserbagarririk.

Erosoagoak dira eta prestatzeko ere errazagoak.

Eutsi egiten diete ia bitamina eta mineral guztiei ultraizozteko prozesuari esker.

6

Proasis mintzo da club-erako

PROTEINA ASKO ETA KALORIA

GUTXI DUTEN IZOZKIAK

Bi aldiz onak

Proasis da modu osasungarrian elikatzeko aukera berria. Izozki baten zapore bereizgarria eskaintzen du eta, gainera, osasunerako onak diren ezaugarriak, proteinak eta probiotikoak ematen baititu kopuru bikoitzean, zeinak lagundu egingo dizuten giharrak maila egokian mantentzen eta, gainera, osasuna orokorrean hobetzen digestio sistematik abiatuta. Baina Proasis produktuek, gainera, kopuru txikietan ematen dituzte azukreak, gantzak eta kaloriak, ez daukate glutenik, zuntz iturri dira eta Nutri-Score A daukaten bakarrak. Helburua garbi dago: zeure burua zainduz gozatzea!

Calvo mintzo da club-erako

ZURE ALOKAIRUA EDO

HIPOTEKA DOAN URTEBETEZ*

Parte har ezazu 12.000 €-ko azken zozketa handian eta lor itzazu egunero 200 € zure gastuetarako.

Eros itzazu Calvo Erraz Iraultzeko bi produktu, gorde itzazu parte hartzeko tiketak eta ZORTE ON! Unean bertan jakingo duzu 200 €-ko laguntza irabazi duzun, eta zure partaidetza 12.000 €-ko azken zozketa handian sartuko da.

o z keta h an di an sar t u ko

7
CALVOK ERRAZTU EGINGO DIZU BIZITZA
* Parte-hartzaile guztien artean zozkatuko da 12.000 €-ko azken saria. Irailaren 1etik 30era balio du sustapenak. Pasatu kodea eskanerrean, igo zure tiketa eta parte hartu www.calvotehacelavidamasfacil.es * Parte-hartzaileguztienarteanzozkatukoda12000€-ko

EROSKI FRUITU LEHORREN MAKILATXOAK

BETI ZURE ONDOAN DAGOEN

EROSKIren ogi txigortuen saileko aperitiboak ugaritzen ari dira. Zerealez, haziz eta gaztaz egindako barratxoei fruitu lehorrenak gehitu zaizkie orain. Ekilore haziak, kakahueteak eta sesamoa daukate, gozo-gozoak daude eta ezin hobeak dira zure mokadutxoak laguntzeko modu eroso eta osasungarrian, oleiko ugariko ekilore olioz eginak daude eta. Zapore berezia eta testura kurruskatsua dute, eta ugari ematen dute zuntza.

Campo Rico mintzo da club-erako

GAZPATXOA ETA SALMOREJOA

Etxekoaren zaporea

Aukera gozo eta osasungarrien bila bazabiltza, Campo Ricok, elikadura naturala sustatzen duen enpresak, landare jatorriko

Txikiak, ezin gozoagoak eta arinak. EROSKIren artozko eta arrozezko minitalotxoak ezin egokiagoak dira mokadutxo bat egiteko, eta orain sekula baino gustagarriagoak irudituko zaizkizu, urdaiazpiko eta gazta zapore berriekin datoz eta, nornahi liluratzeko moduan. Arto eta arroz puztuarekin eginak daude, eta arinak eta erraz digeritzekoak dira. Zizka-mizka aproposa da poltsan eramateko eta aperitibo txiki batekin edozein lekutan gozatzeko.

prestakinen katalogo zabala eskaintzen du: espinakak, pistoa, patatak eta brokolia. Eta orain bi produktu berri merkaturatu ditu: gazpatxoa eta salmorejoa. Osagai

naturalik onenekin eginak daude, gehigarri eta kontserbatzaile artifizialik gabe, eta aukera ezin hobea dira eguneko edozein unetan hartzeko.

azken kontuak
ontuak
8
MOKADU TXIKIAK URDAIAZPIKO EDO GAZTA ZAPOREAREKIN
KURRUSKATSUA
ZIZKA-MIZKA
EROSKI MINITALOTXOAK

hilabete honetan

HELDU DA UDA

Maiteminezko SASKIRA

Piknik bat egitea plan ezin hobea da familiakoak eta lagunak liluratzeko. Eta maiteminezko gure saskian aukera bat baino gehiago izango duzu mendira edo parkera egiten duzun irteera ere maiteminezko moduko prezioan atera dadin.

Hautatu ezazu leku bat, zabaldu mahai zapia eta piztu barbakoa. Aurrezkia duten produktu guztiak aurkituko dituzu hurbilen duzun EROSKI dendan.

MAHAI ZAPIAREN GAINEAN

+25 ogi mota

Tradizionala, moldekoa eta ogi zati txigortuak.

+65 hestebete eta gazta

Gosea pizteko, aurrezki eta guzti aurkituko dituzu urdaiazpiko ondua, fuet-a eta txorizoa, beste hestebete batzuen artean.

Aukeran izango dituzu gazta onduak, erdionduak eta urdinak. Gauzak errazteko asmoz, maiteminezko saskian badituzu moztuta heldu diren gaztak ere, zuzenean jateko prest.

+40 produktu kontserban

Bila ezazu aurrezkia muskuilu, sardina, berberetxo eta atunetan, eta izokin ketua eta antxoa ondu paregabeak ere baditugu, hainbat markatakoak.

ENTSALADAK

LAGUNTZAILE BIKAINAK

+20 letxuga eta tomate

+25

olio, ozpin eta gatz

Gure frutategietan badituzu entsalada freskoak, zerbitzatzeko prest daudenak, eta tomate aukera zabala. Aurrezkia dakarten bihotzak aurkituko dituzu, halaber, ozpin, olio eta gatzetan (xehea, iododuna eta larria).

1010
udn
Maiteminezko saskia

GOSEZ GELDITU BAZARA

+10 aukera desberdin

Maiteminezko saskian badira piknik baterako ezinbestekoak diren jakiak ere, hala nola gazpatxoak, humusa eta patata tortillak.

FRESKATZEKO

+180 edari

bihotzarekin

Hidratatu zaitez zure gustuko marketako urarekin, zukuekin, irabiakiekin eta freskagarriekin.

ETA BARBAKOA

BAT EGITEN BADUGU?

HARAGIZKOA

+40 haragi produktu

Haragia da barbakoako erregina. EROSKIk aurrezkia eskaintzen dizu hainbat produktutan: saiheskia, azpizuna eta txerri solomoa, txorizoak eta saltxitxak edo gaztearen entrekota. Zerbait arinagoa nahiago baduzu, oilasko zatiek ere badituzte aurrezkiaren bihotzak. Dasta ezazu oilasko bularkiz eta begetalez egindako brotxeta!

ARRAINEZKOA

+25 barietate

Arraina aukera paregabea da kalitatezko mantenugaiak lortzeko zure barbakoan. Jar iezaiezu bihotz bat zure txingarrei gure txipiroi, txibia eta urraburuekin adibidez; ale osoak edo errazioak hauta ditzakezu. Eta etxeko txikienak liluratu nahi izanez gero, ausartu zaitez brotxetak prestatzera.

BEGETALA +30 barazki eta berdura

Gure parrila zertxobait arintzeko, maiteminezko saskiak barazki eta berdura mordoa du udan: piperrak, patatak, tipulak, kuiatxoa, berenjenak, azenarioak, txanpiñoiak eta tomateak.

1111

hilabete honetan

Maiteminezko saskia

Mahaia PREST udn

Udako egun luze eta eguzkitsuekin gozatzen jarraitzea nahi dugu. Horretarako, plater prestatu onenen hautaketa bat proposatzen dizugu, udako errezeta osasungarri eta freskagarriekin ongi jan dezazun eta zure denbora libreari ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun. Hatzak miazkatuko dituzu, eta arrakasta izango duzu sukaldaritza tradizionalaren zaporeari eusten dioten gazpatxo, humus eta tortillekin, guztiak ere maitemintzeko moduko prezioetan.

+10 plater maitemintzeko modukoak

HUMUS ORIGINALA

Garbantzuz eta tahinez egindako krema hau aukera exotikoa eta osasungarria da aperitiborako. Gure dendetan humus originala aurkituko duzu, piper gorri eta jalapeñoarekin, edo marokoar erakoa, espezia, mahaspasa eta tipula karamelizatuarekin. Mokadutxo aproposa da pita ogiarekin, ogitxoekin edo barazki makilatxoekin laguntzeko; gainera, zure dietan lekaleak sartzeko aukera emango dizu.

Aholkua: Emaiozu ukitu berezi bat oliba olio pittin bat eta oreganoa edo sesamoa erantsita.

GURE PATATA TORTILLAK

Zergatik ez jan patata tortilla gozo bat sukaldean denbora askorik eman gabe? Uda honetan, anima zaitez oliba olioz egindako eta zartaginean mamitutako patata tortillekin. Etxean bezala eginak! Tipularekin edo gabe aurkituko dituzu, formatu murriztuan, landako arrautzekin edo kuiatxoarekin. Eta gosea engainatzeko, patata tortilla pintxoa proposatzen dizugu, errazio batekoa. Trikimailua: 3 eta 4 minutu artean berotu eta prest egongo da!

12
Maiteminezko saskian Maiteminezko saskian

GAZPATXOAK ETA SALMOREJOAK

Gure dieta mediterraneoan klasiko batzuk dira eta udako plater izarrak. Gazpatxoak eta salmorejoak leku bat behar dute zure mahaian, urte sasoi honetako aukerarik freskagarri eta osasungarrienak dira eta. Barazkiekin eginak daude, ugari ematen dituzte zuntza, bitaminak eta mineralak, eta formatu bat baino gehiago eskaintzen dute, zuri ongien heldu zaizuna hauta dezazun. zuri ongie

Gazpatxoa

Kalitatea eta zaporea biltzen ditu errezeta bikain honek. Intentsua, freskagarria eta ezin hobea. Hurbileko eta kalitate goreneko barazki freskoekin egiten da; horiek eskuz biltzen dituzte heltze punturik onenean daudenean.

EROSKI

Gazpatxo leuna, luzokerrik gabea

Arinagoa, leuna eta zaporetsua da, eta osagaien artean ditu heltze punturik onenean bilduriko barazkiak eta oliba olioa; ez dauka glutenik.

Ontzia ere jasangarria du, FSC zigilua daraman kartoiarekin egina.

Salmorejoa

Oliba olio birjina estra eta barazkiak daramatza, eta ezin hobea da urdaiazpikoz eta arrautza egosiz laguntzeko. Lehenbiziko plater elikagarria eta oso gustagarria da. Gazpatxoak ez bezala, ogia darama, eta horrek gorputza ematen dio.

Salmorejoa

Salmorejoa

Alvalle ®

Salmorejoaren

errezeta gustagarria

Kordobatik

dator. Trinkoa eta zaporetsua da, eta ezin hobea lehen plater gisa jartzeko arrautza gogortua eta urdaiazpiko zatiak botata. Tradizio eta zapore bete-beteak!

Gazpatxoa oliba

olioarekin

Gourmet produktua da, eta Basque Culinary Centerreko sukaldari adituek bermatzen dituzte zaporea eta kalitatea. Freskoa da, glutenik gabea, eta puntu egokian ondua dago; testura leun eta krematsua sumatzen zaio. Botila %100 dago egina material birziklatuz eta birziklagarriz.

13
Maiteminezko saskian
A B D E C
A
Maiteminezko saskian
NUTRI-SCORE
ALVALLE
EROSKI SELEQTIA

hilabete honetan

UDAK fruta zaporea

Askotarikoak, hezeak eta freskagarriak, halakoxeak dira gure fruta hezurdunak, udako protagonistak. Mertxikak, abrikotak, nektarinak, paraguaioak, aranak eta gereziak. Urte sasoi berekoak dira horiek guztiak, eta orain beste gauza bat ere partekatzen dute: bihotza daramate prezioan!

Maiteminezko gure saskiak elikadura osasungarria eskaini nahi dizu udan ere, aurrezteari utzi gabe. Eta fruta hezurdunak ezinbestekoak dira hori lortzeko. Freskagarriak dira, ur asko izaten dutelako, eta ugari ematen dituzte bitaminak, mineralak eta zuntza. Eta orain aurrezkiaren bihotzarekin aurkituko dituzu EROSKIn. Dasta itzazu gordinik, irabiaki eginda, entsaladan, gazpatxo batean edo zure errezeta kuttunetan uda osoan.

Mertxikak. Gorriak zapore gazi-geza du eta horia gozoagoa da. Kontuan izan, zuhaitzean heldu ez badira, fruta ontzian ere ez direla onduko. Jar itzazu entsaladetan edo oilasko takoekin.

Abrikotak. Hezeak, freskoak eta gozotasun handikoak. Dastatu al dituzu labean eginda jogurt kremarekin edo kefirrarekin?

Paraguaioak. Mertxika mota bat da, mamitsuagoa, gozoa eta hezea. Dasta itzazu irabiaki batean edo otarrainxkaz egindako brotxeta batean.

Nektarinak. Azal leuna dute eta lurrin eta zapore biziagoa mertxikek baino. Egingo al ditugu polo batzuk?

Aranak. Berdeak finak eta zaporetsuak dira; horiak, azidoak; gorriak, hezeagoak, eta beltzak, mamitsuagoak eta moldakorragoak sukaldean. Dasta itzazu konpotan ricotta kremarekin edo egin oilasko sandwicha ziapearekin eta aranarekin.

Gereziak edo pikotak. Zenbat eta lodiagoak, orduan eta zapore hobekoak. Pikotak beranduko gerezi mota bat dira, gozoagoak eta zurtoinik gabeak. Ondu itzazu ozpinarekin, eztiarekin, oliba olioarekin eta espeziekin.

14

Ona da hemengoa izatea +70 fruta udan dastatzeko

hemen bertakoa

BERTAKOAREN ABERASTASUNA

EROSKIn urte sasoi honetako frutak eskaintzen dizkizugu, inguruko nekazariek eskuz bilduta eta gure lurraren benetako zaporearekin. Horietako batzuek Jatorri Izena edo Adierazpen Geografi ko Babestua dute, aparteko elikagaien kalitatea eta jatorria zaintzeko helburua duten zigiluak. Bertako frutaren aldeko konpromisoa aurrezkiaren bihotzarekin adierazia dago.

Goza ezazu Nafarroako

Reyno Gourmet

mertxika gorri eta horiaz, Errioxako eta Andaluziako mertxika

gorri eta horiaz eta

Balear uharteetako

barietate gorriaz.

Calandako mertxika

gehitzen zaie hori, Jatorri Izen Babestu eta guzti.

guzti

Nafarroako, Errioxako, Balear uharteetako eta Andaluziako gure fruta dendetan tokian tokiko paraguaioak aurkituko dituzu.

saskia

udn

Nafarroan bertako

klaudia arana

duzu; Balear

arroan be udia arana zu;Balear

uharteetan

aran gorria eta

Andaluzian, berriz, gorria eta horia.

EROSKI NATUR

Zure inguruko nektarinak aurkituko dituzu Balear uharteetan eta Andaluzian, eta horiak Errioxan.

Hauta itzazu tokiko

abrikotak Balear uharteetako gure dendetan.

Gure markak sasoiko frutarik onena hartzen du bere zigiluaren barnean. Uda honetan, garai onenean bildutako eta kalitate ezin hobeko frutak izango dituzu zure dendan, Errioxa, Lleida, Aragoi, Jerte bailara edo Alacantetik datozenak. Ingurumenaren gaineko eragina ahalik eta gehiena arinduz landatu dituzte guztiak, eta ez diete eman inolako tratamendurik uzta bildu ondoren.

Bila itzazu gure dendetan Etxauriko gereziak eta ‘Nafarroakoak bertakoak’; Aragoin, Calatayud eta Arandako gereziak, ‘Errioxakoak bertakoak’, eta Cereza del Jerte Jatorri Izen Babestukoak (Cacerestik datoz).

Uda honetan, mami asko, zapore gozoa eta ur ugari duten frutak aurkituko dituzu gure dendetan, prezio ezin hobean gainera.

Bila ezazu bihotza etiketetan

15
Maiteminezko

IZOZKI GOZOA!

Bizi ezazu uda EROSKIrekin eta hark eskaintzen dituen izozki marka ugariekin, maiteminezko prezioetan gainera. Aurki ezazu izozki bat une bakoitzerako. Guztiek harrituko zaituzte, eta formatuak ere propio eginak

daude gustu bakoitzerako: konoak, poloak, bonboiak, terrinak... Liluratu eta freskatu egingo zaituzte!

Maiteminezko saskia

FERRERO ROCHER

Classic

Betiko Ferrero Rocher, orain izozki eginda.

hilabete honetan izozzki

izozki bihotzarekin

HÄAGEN-DAZS

Goza ezazu Raffaello izozkiaren zapore harrigarriarekin.

Macaron Double Chocolate

C hocolate

Ga n a ch e Txokolatezk leuna

Txokolatezko izozki leuna, txokolatezko

macaron b harrig

e ko

zatitxoekin eta txokolate beltzezko

saltsa harrigarri

b atekin

Macadamia

Nut Brittle Banillazko

izozki gozo eta krematsua, makadamiako intxaur karamelizatu kurruskatsuekin.

14
+20
udn
Raf fae fa llo ezazu Raff af a zapore harri rr gararrriare e e h r

BERRIKUNTZAK!

FRONERI

FR

Maxibon Mokaccino

Izozki paregabea, moka kafearen zapore gustagarria, esnea eta txokolatezko zatitxoak biltzen dituena. Gailetak eta kakaozko estalkia ditu, eta hur karamelizatuen

M ax Izoz zap t xok ditu est es s a

t xoak eta gailetak kafearekin zatit

Karameluzko Nuii minia, makadamiako

Maxibon choco brownie

Maxibonchocobrow

Berrikuntza apurtzailea, brownie erako gailetarekin. Esne gain zaporea duen izozki krematsua kakaozko estalkiarekin, barnean brownie zatiak dituena.

nie a, ekin. en ozko a.

intxaur australiarrekin, eta txokolate beltzezkoa iparraldeko ahabiekin

Gustu guztietarako izozki sorta, non konbinatu egiten diren karameluaren plazera eta makadamiako intxaur australiarrak alde batetik, eta txokolatearen intentsitatea eta iparraldeko ahabiak bestetik.

Cookieextrêmekonoa C

Cookie extrême konoa, txokolatezkoa eta brownie erakoa

Cookie z egindako kono kurruskatsua txokolate esnedunezko izozki krematsuarekin, txokolatezko ziroparekin eta txokolate haziz eta brownie zatitxoz egindako gaileta zatiekin. Ezingo diozu eutsi!

Cookie extrême konoa

marrubi eta esne gainez egina

Marrubizko izozki krematsua duen konoa eta esne gain zaporeko izozkia, fruitu gorrien ziroparekin eta cookie eta txokolate beltzezko zatiekin. Ezinbestekoa

bihurtuko da zure etxean.

banillarekin eta Nuii minia txokolate esnedunarekin eta Italiako hurrekin Pack honek aitzakia bikaina emango dizu hur txigortuzko Nuii berria dastatzeko gehien saltzen den Nuii-arekin batean, hori ere almendraduna eta Javako banillarekin egina.

15 17
Nuii mini almendra dr duna J aJavako ko
n

hilabete honetan

EROSKI IZOZKIAK

UDAKO FRESKOAK

Ate joka dugu uda, eta postre freskagarriak, gustagarriak eta askotarikoak eskatzen ditu gorputzak. Liluratu egin nahi zaitugu gure markako izozki sorta ugariarekin; formula hobetua dute eta palma gantzik ez. Une bakoitzerako bat aurkituko duzu!

EMAN GUTIZIATXO

BAT ZEURE BURUARI

Mini bonboiak %0 azukrerekin

eta karamelu gaziko izozkia

Maiteminezko saskia

EROSKI SELEQTIA, NORNAHI HARRITZEKO

Gazta tarta ahabiekin eta mangozko

izozkia mugurdi saltsarekin

Artisau eran egindako gure izozkiek

esnea daukate eta palma gantzik ez, eta ahosabairik zorrotzenak txoratzeko heldu dira gure dendetara; zapore intentsua, ukitu krematsua eta kalitatezko osagaiak dituzte. Harritu egingo zaituzte!

Gure markako izozkiak ezin hobeto egokitzen dira zure beharretara, uda honetan gutiziatxo bat eman diezaiozun zeure buruari. Baditugu minibonboiak %0 azukrerekin, eta baditugu karamelu gaziaren zaporeko izozkiak ere, ukitu mikatza dutenak.

BARKILLOA MAITE DUTENENTZAT

Txokolatezko kono handia

Barkillo kurruskatsua eta bihotz krematsua daukate EROSKIren konoek, sekula huts egiten ez dutenek. Beti gehiago nahi dutenentzat, EROSKIk txokolatezko kono handia merkaturatu du orain. Ezin gozagarriagoa.

GOZOZALEEN TENTALDIA

Esne merengetua eta

Cookie dough izozkia Zer hobea udari ekiteko esne merengetuzko izozkia edo Cookie dough erakoa baino.

Gutizia gozo-gozoa da; zaporeak haurtzaroko uda garaietara eramango zaitu.

udn
14
GOZOZALEE NTENTALDIA tsua

Sandia eta mugurdi sorbete azkarra

• 400 g sandia beltz (hazirik gabea)

• 300 g mugurdi izoztu

• Limoi baten zukua

• 50 g azukre

• 200 ml ur

• Koilarakadatxo bat ezti leun edo agabe ziropa

• Menda freskoa

NOLA PRESTATU. Moztu sandia laukitxoetan eta sartu izozkailuan.

Izoztu denean, jarri irabiagailu baten edalontzian, eta erantsi mugurdi izoztuak, limoi ura, azukrea, ura eta eztia edo agabe ziropa. Birrindu guztia krema erdiizoztua lortu arte.

Sartu izozkailuan pare bat orduz, gogortu dadin.

Zerbitzatu menda hosto batzuekin lagunduta.

OHAR DIETETIKOA

Sorbete osasungarri baten adibidea da honako hau, etxean egina. Nutrizio arloko ezaugarriak. Nabarmentzekoa da kopuru handietan dituela C bitamina eta azido folikoa, gehienbat mugurdiek emanak. Gordinik jaten direnez, frutari oso-osorik ateratzen zaio probetxua; izan ere, beroa emanez gero, bitaminak oso erraz desegiten dira. Trikimailua. Azukrea kendu egin daiteke, nahi izanez gero; horrela, gure ahosabaia ez dugu ohituko gozotasun artifiziala duten zaporeetara, eta hori lagungarria izango da elikagai azukretsu gutxiago jan dezagun.

Ba al zenekien...? Sandia da ur gehien duen fruta. Ezin hobea da bere sasoian jateko, udan alegia, tenperaturak igo eta hidratazio gehiago behar izaten dugu eta. Egokia da: beganoentzat eta begetarianoentzat.

A B D E C A

0,99 € ERRAZIOAK

19
Errazioak: 4-6 Zailtasuna Denbora 5’ ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL %6 115 %0 0,02g GATZA %26 23,71g AZUKREAK %0 0,08g GANTZ SATURATUAK %0 0,23g GANTZA + 8 h izozkailuan
NUTRI-SCORE Hutsik egiten ez duten errezetak

hilabete honetan

Antequerako porra

• Tomate helduak, kilo erdi

• 250 g ogi (baserriko biribila)

• Piper berde baten erdia

• Piper gorri baten erdia

• Baratxuri atal bat

• 50 ml oliba olio birjina estra

• 2 koilarakada ardo ozpin

• Koilarakadatxo erdi gatz

Guarnizioa

• Arrautza gogortu bat

• Urdaiazpiko ondua, xehe-xehe moztua

NOLA PRESTATU. Jarri ogia uretan beratzen.

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

Xukatu ogia eta sartu irabiagailuaren ontzian. Erantsi tomate zurituak eta zati txikietan moztuak, baratxuri atal zuritua eta piperrak, zati ertainetan moztuta. Birrindu guztia krema lodi eta homogeneo bat gelditzen den arte.

Bota ozpina eta gatza, eta birrindu berriro. Abiadura ertain-mantsoan, erantsi olioa poliki-poliki.

Sartu hozkailuan 30 minutuz gutxienez, nahiz eta hobe den 2 ordu inguru uztea, ongi hoztuta hartzen baita.

Zerbitzatzeko unean, apaindu arrautza gogortuarekin eta urdaiazpikoarekin.

OHAR DIETETIKOA

Errezeta hau oso ohikoa da Antequeran, Andaluzian. Sekula egin ez baduzu, salmorejoaren antza hartuko diozu, nahiz

0,90 € ERRAZIOAK

eta hemen piperra eta ozpina botatzea proposatu dizugun; honako hau lodiagoa da salmorejoa baino. Arrautza gogortuz eta urdaiazpikoz lagundu dugu, salmorejoa bezala, baina ohikoa izaten da kontserbako atuna erabiltzea ere.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Likopenoa da tomatearen bereizgarri nagusia; karotenoen familiako pigmentu bat da, eta herdoilaren aurka egiteko gaitasuna du. Piper gorriak ugari izaten du C bitamina. Errezeta honetan, gainera, gordinik jaten dira osagaiak, eta ez dute galtzen bitaminarik.

Ba al zenekien...? C bitaminak lagundu egiten du landare jatorriko burdina hobeto xurga dezagun, eta horrexegatik, errezeta hau oso aproposa da lekaleak, tofua, fruitu lehorrak, eta abar laguntzeko.

ERRAZIO BATEK DAUKA:

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

20
10’ %18 358 %28 1,67g %8 7,16g %13 2,70g %22 15,13g A B D E C NUTRI-SCORE A
Hutsik egiten ez duten errezetak
KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

Hutsik egiten ez duten errezetak

2,69 € ERRAZIOAK

Atun tatakia zitrikoen saltsarekin

• 400 g atun solomo

• 15 ml oliba olio birjina estra

• 50 g sesamo hazi (beltza)

• 50 g sesamo hazi (zuria)

Zitrikoen saltsa

• 2 laranja

• 2 lima

• 200 ml soja saltsa

• 10 g jengibre

• 20 g azukre beltz

NOLA PRESTATU. Zukutu laranjak eta limak. Iragazi.

Eltzetxo batean, nahasi zitrikoen zukua, soja saltsa, jengibrea eta azukrea. Berotu dena disolbatu arte.

Jarri nahastura sutan eta utzi mantso-mantso agortu dadin.

Sartu atun solomoak zitrikoen saltsan 20 minutuz. Atera eta lehortu ongi.

Nahasi bi sesamo motak eta birrineztatu solomoak.

Berotu zartagin bat olioarekin. Ongi-ongi berotu denean, markatu solomoak 30 segundoz alde bakoitzetik. Gorde geroko.

Jarri platerean atun tatakia xaflatan moztuta, eta saltsa plateraren alde batean.

OHAR DIETETIKOA

Japoniako sukaldaritzako teknika tipikoa da tatakia, eta arrain edo haragi zati bat su bizian markatzea da, suzko gar batekin edo zartagin batean. Zatia kozinatuta gelditzen da kanpotik baina gordina barnetik. Horregatik da garrantzitsua arretaz zaintzea manipulazioa, eta elikagaiekin higiene neurri egokiak hartzea. Oraingo honetan, arrain bat denez, aurrez izoztuta egon behar izango du 5 egunez gutxienez, -20 ºC-an edo hortik behera.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Kontuan hartu behar da arraina bakarrik prestatu dugula, inolako laguntzailerik gabe. Gantz asko samar ematen duela iruditu

arren, gehienak osasungarriak dira, arrain urdinak eta haziek emanak, baina azken horien nutrizio balioari ez zaio probetxu guztia ateratzen, osorik jaten ditugulako eta ez ditugulako murtxikatuz apurtzen.

Trikimailua. Plateraren nutrizio kalitatea hobetzeko, aski da berdura batzuekin laguntzea. Gatz gutxiko soja saltsa ere erabil dezakegu.

Errazioak: 4

1h %22 433 %62 3,70g %8 7,31g %28 5,64g %43 29,91g A B
E
NUTRI-SCORE
D
C
D
21
Zailtasuna Denbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

Ahuakateak zebitxez beteta

• 200 g arrain zuri, azalik gabe

• 150 g otarrainxka

• 3 lima

• Tipula more baten erdia

• Tomate bat

• Apio adar baten erdia

• Aji bat

• 2 ahuakate

• Martorria

• Oliba olioa

• Gatza

NOLA PRESTATU. Ireki ahuakateak erditik eta kendu hezurra.

Koilara batekin, hustu zertxobait ahuakate bakoitza, baina mami dezente uzten dugula barnean.

Moztu arrain zuria laukitxoetan, eta gorde geroko hezurrak eta soberakinak.

Prestatu tigre esnea. Horretarako, kozinatu otarrainxkak ur pittin batekin bost minutuz. Atera sutatik eta erantsi hezurrak eta arrain soberakinak. Iragazi eta hoztu.

Aurreko salda horretatik, neurtu 150 ml (hotza egon dadila), eta erantsi 3 limaren zukua, tipula laurdena, aji zati bat (norberak nahi adina) eta apio adartxoa. Birrindu nahastura eta iragazi.

Ontzi batean, nahasi arraina, otarrainxka egosiak (hoztuta), tipula xehatua, tomatea (concassé eran moztua) eta tigre esnea. Ondu lima zukuarekin, gatzarekin eta oliba olioarekin, eta nahasi berriro.

Utzi dena elkarrekin beratzen 15 minutuz, gutxienez.

Bete ahuakateak zebitxearekin eta apaindu martorriarekin.

OHAR DIETETIKOA

Errezeta desberdina da, gustagarria eta oso ikusgarria aurkezteko moduagatik, eta, gainera, nutrizio kalitate oso ona

1,74 € ERRAZIOAK

dauka. Berdura gehiago eransten badiogu, osoko zereal bat, edo bi gauzak, plater osatu bat lortuko dugu.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Bereziki nabarmentzen dira kalitate handiko proteinak eta gantz kardio-osasungarriak, olioak eta ahuakateak ematen dituztenak, biak ere aberatsak dira-eta azido oleikotan. Ahuakatea, gainera, iturri ona da E, B6 eta C bitaminak hartzeko eta azido folikoa ere bai; horiek guztiek lagundu egiten dute immunitate sistemak ongi funtziona dezan. Ba al zenekien...? Frutak eta berdurak gordinik janda, eutsi egiten zaie bitamina eta mineral guztiei, ez zaielako berorik ematen eta egosteko uretan ere ez direlako disolbatzen.

este mes 22 A D E NUTRI-SCORE B C A 35’ %15 303 %22 1,30g %8 7,32g %15 2,96g %31 21,88g Hutsik egiten ez duten errezetak
hilabete honetan
Errazioak: 4
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
Zailtasuna Denbora

Legatza labean piperrekin

• Legatz solomoak, 4

• Piper berde bat, gorri bat eta hori bat

• Baratxuri buru bat

• 40 ml oliba olio birjina estra

• Gatza, piperbeltza eta perrexil freskoa

NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 190 ºC-an.

Garbitu piperrak, kendu haziak eta moztu zati handietan. Moztu baratxuri atalak erditik eta jarri guztia laberako moduko erretilu batean.

Ondu olio, gatz eta piperbeltzarekin, eta eduki labean 25 minutuz.

Jaitsi labeko tenperatura 170 ºC-raino eta garbitu legatza.

Jarri legatza piperrez egindako oinarriaren gainean, erantsi oliba olioa, eman gatza eta piperbeltza eta sartu labean 10 minutuz.

Zerbitzatu legatza perrexil freskoaren hostoekin apainduta.

OHAR DIETETIKOA

Plater erraza da, bizi guztian ikusi izan duguna, baina oso gustagarri eta osasungarria. Ez dago konplikazio

handietan sartu beharrik modu osasungarri eta goxoan jateko.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Legatza arrain zuria da, gantz gutxikoa, eta kopuru aipagarrietan ematen du omega-3a. Kaloria gutxi izaten du, proteina asko, erraz digeritzen da eta zapore leuna dauka; ondorioz, oso egokia da haurren dietan sartzeko.

Ba al zenekien...? Piper gorriek ugari izaten dute C bitamina, baina zati bat desegin egiten da kozinatzean (tenperatura eta egosaldia zenbat eta handiagoa, orduan eta gehiago; batzuetan C bitaminaren erdia ere gal daiteke).

1,99 €

Zailtasuna

ERRAZIOAK
A B D E C NUTRI-SCORE 35’ %13 264 %10 0,57g %5 4,57g %11 2,24g %20 14,17g A 23 Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Denbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu
KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
batentzako
Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

HARRO GUREAZ

EROSKIrekin maitemintzen zarenean, gure prezio eta produktuekin, gure kalitatearekin eta bertako produktuaren alde daukagun konpromisoarekin, jakin behar duzu gure lurraldeko zaporeak mantentzeko lan egiten duten 2.000 ekoizle txikirekin baino gehiagorekin maitemintzen zarela.

EROSKIn babestu egiten dugu urtean milaka gazta egiten dituen gaztagilearen lana eta landa ingurunea bizirik mantentzen duen nekazari eta abeltzain txikiarena. Gure lurraren zaporea dute haien produktuek eta eskualde bakoitzaren benebenetako muina osatzen dute. Hori ezin da nolanahi galdu. Horrexegatik jarraitzen du bizibizirik gure konpromisoak gertuko produktuen alde eta sasoiko produktu freskoen alde egiteko. Horixe da gure dendetako

bereizgarri nagusia. Azken batean, zure inguruko zati dira. Ba al dago hori baino hoberik?

Badakigu ona dela hemen bertakoa izatea, arrazoi askorengatik gainera. Lagundu egiten dugu ekonomiak aurrera egin dezan landa eremuetan, eta gure inguruko paisaia naturalak zaintzearen alde egiten dugu. Gainera, gertuko produktuen alde egiteak murriztu egiten ditu kostuak, prezio onean eros dezagun, eta eragotzi egiten du kutsadura, kilometro gutxiago egin behar izaten dituzte eta.

+21.075

Eremu bakoitzeko

produktuak banatu eta sustatzeak bultzatu egiten du hurbileko elikagai freskoen, osasungarrien eta kalitatezkoen kontsumoa, eta berdin ekoizpen prozesuan, lehengaietan eta barietateetan ezaugarri bereizgarriren bat duten produktuena ere. EROSKIn 5.700

eskaintza baino gehiago aurkituko dituzu urtean, bertakoaren alde egin dezazun zuk ere.

24
TOKIKO PRODUKTU hilabete honetan
Pilatu
Pilatu ezazu
ezazu Aurr zkia T kikoa

Ona da hemengoa izatea

Hemen bertakoa

+2.050

TOKIKO ENPRESA

EROSKIn familia handi bat gara. 3.500 hornitzailerekin lan egiten dugu; horietatik %60 nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainak dira, tokian-tokian dihardutenak, eta horien produktuak ekoizten diren autonomia erkidegoan bakarrik saltzen ditugu. Toki bat eskaintzen diegu gure apalategietan.

+3.678 PRODUKTU JIB-AREKIN, AGB-AREKIN EDO KALITATE MARKEKIN

Aparteko elikagaien kalitatea eta jatorria zaintzeko, EROSKIk berrogeita hamar Jatorri Izen eta

Adierazpen Geografiko Babesturi baino gehiagori laguntzen die 2.489 produktu salduz. Gainera, 1.189

+ 100 KONTSERBA BEGETAL, OLIO, LEKALE ETA ARROZ

elikagai eskaintzen dizkizugu kalitate bereizgarri batekin: Eusko Label, Euskal Baserri, Reyno Gourmet, Galicia Calidade, Artesanía de La Rioja eta Alimentos Artesanos de La Rioja besteren artean.

+ 230 HARAGI

+ 1.500 ARDO
5 0 0 DO + AR 20 + 2 FRUTA BARAZKI ETA + 170 GAZTA ni n
#bertakoa

hilabete honetan

Ona da hemengoa izatea

EROSI BERTAKOA ETA IRABAZI JASANGARRITASUNEAN

Produktu freskoak eta tokikoak hautatzea elikadura osasungarriago eta jasangarriago baten alde egitea da

Hurbileko gauzak erosita murriztu egiten dira joan-etorriak eta CO2 isuriak eta lagundu egiten du tokian tokiko ekonomia

Hain ona, bertakoa egingo baitzaitu

Hai H n ona, na a berrtak k t oa a egi e ngo o baitzaaitu t tu u

1990. urteaz geroztik, Jatorrizko Izenaren kalitatea ere txertatu dugu gure markako produktuetan, parekorik ez duten prezioekin gainera.

TOKIKOA gure EROSKI markan

EROSKI produktuak

kontsumitzea tokikoa

kontsumitzea da. Urtez urte, gure hornitzaileak ugaritzen ari dira eta gaur egun tokiko ekoizleak 1.800 inguru dira gure markako produktuetan.

2022an gure markako produktuak txertatu ditugu urdaitegiko sailean Aragoi eta Nafarroan; harategikoak Nafarroa eta Katalunian, eta sukaldaritzako irtenbideetan Kataluniako lurraldean.

Zure inguruko ekoizle onenen tokiko produktuak EROSKIn daude

+%50 HARAGIAK

+%50 OKINTZAKO PRODUKTUAK

+%43 ARRAINAK

+%38

FRUTA ETA BARAZKIAK

+%50 URDAITEGIKO PRODUKTUAK

26

JARRAITU EGITEN DUGU BERRITZEN

TOKIKO EKOIZLEEI LAGUN EGITEKO PROGRAMA

EROSKIn lagun egiteko programa bat dugu tokiko ekoizleei beharrezko tresnak eskaintzeko, ekoizpen iraunkorragoa

lortzeko eta kalitate hobeko produktuak eskuratzeko. Ekimen aitzindari hori

2022an jarri zen abian Euskal Autonomia

Erkidegoan, nekazaritzan diharduten

bertako 85 ekoizlerekin, haien indarguneak eta hobetzeko arloak identifi katzen laguntzeko. 2023an, beste erkidego batzuetan ari gara lantzen programa.

EROSKI AZOKA: bertako ‘marketplace’

2022an banaketa

enpresa baten lehen

marketplace delakoa

sortu genuen

tokiko ekoizleentzat.

EROSKI Azoka

tokiko produktuak

saltzeko online

plataforma bat

da. Han, inguruko

baratzeetako barazki saskiak, zure inguruko kontserbak edo jakiak, eta abar eros ditzakezu.

Oraingoz, Gipuzkoan eta Bizkaian dago, eta helburua da beste lurralde batzuetara hedatzea.

Tokian tokikoa indartzeak EROSKIrentzat esan nahi du erakundeen, kooperatiben edo ekoizle txikien elkarteekin eskuz esku lan egitea. Hamarkada bat baino gehiago daramagu akordioak sinatzen nekazaritzako elikagaien sektorearekin, tokiko produktuen bilakaera eta banaketa errazteko.

Duela hamarkada bat baino gehiagotik, Asociación Galega de Cooperativas

Agroalimentarias (AGACA) elkartearen kalitatezko baratzearen proiektua laguntzen ari gara. Horrek izan duen arrakastari esker, beste sektore batzuetara eraman ditugu hitzarmenak, hala nola arrantzara, eta ANFACO CECOPESCA eta Consellería do Mar erakundearekin batera, Galiziako kontserben ikusgarritasuna eta salmenta indartzeko lan egiten dugu.

Euskadin hamar urte baino gehiago daramagu Eusko Jaurlaritzarekin lanean, besteak beste kalitate zigiluak sustatzeko, produktu berriak merkaturatzeko eta kalitatearen arloa ikertu eta lantzeko, edo lehen sektorean ekintzailetza, eraldaketa digitala eta merkaturatze jasangarriagoa sustatzeko.

Balearretan, 2019an sei lankidetza hitzarmen sinatu genituen Balearretako Jatorri Izenak (JI) eta Adierazpen Geografiko Babestuak (AGB) arautzen dituzten kontseiluekin. 2021ean, Aragoiko Nekazaritzako Elikagai Industrien Elkartearekin (AIAA) eta Aragoiko Gobernuarekin lankidetzan hasi ginen, eta kalitatezko tokiko elikagaien erosketa bolumena handitzea erabaki genuen.

27
HITZARMENA NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREAREKIN
bat

hilabete honetan

Sardinak labean baratxuri eta perrexilarekin

• 500 g sardina (garbituta)

• Gatz larria

• 4 g perrexil eta 3 baratxuri atal

• 50 ml oliba olio birjina estra

• Limoia

NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 220 ºC-an eta estali erretilu bat labeko paperarekin. Zabaldu geruza bat gatz larri, jarri gainean sardinak eta bota gainera beste gatz pittin bat.

Eduki labean 15-20 minutu, sardinak zein neurritakoak diren.

Bitartean, prestatu baratxuriz eta perrexilez egingo dugun ongailua, birringailu baten laguntzarekin. Erantsi oliba olioa eta birrindu berriro.

Sardinak labetik ateratzean, egiaztatu prest daudela (haragiak ongi bereizi behar du hezurretik) eta jarri platerean.

Lagundu ongailuarekin eta limoiarekin, azken hori erditik moztuta.

OHAR DIETETIKOA

Arrain aski osasungarria da sardina, eta udako hilabeteetan harrapatzen dutenez, garai horixe baliatu behar dugu fresko jateko. Nutrizio arloko ezaugarriak. Arrain urdina denez, ugari ematen ditu proteinak, magnesioa, fosforoa, potasioa, selenioa eta B12 bitamina, eta horiei beste hauek eransten zaizkie: omega-3a eta D eta E bitamina lipodisolbagarriak. Antxoak eta sardinak, gainera, badute ezaugarri bat gainerako arrainetatik bereizten dituena: kaltzio gehiago ematen digutela, arrainaren hezur txikienak jan egiten ditugu eta. Nutri-Score sisteman C letra ageri du, sardinak, gatza eta ongailua bakarrik dituelako errezeta honek. Ondoan berdurak, osoko zerealak edo lekaleak jarrita, adibidez ilarrak, hobetu egingo litzateke NutriScore-ren

balorazioa.
ERRAZIOAK 30’ %14 278 %17 1,04g %0 0,05g %25 4,92g %29 20,63g D E NUTRI-SCORE B C C 28 Hutsik egiten ez duten errezetak
0,99 €
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora ERRAZIO BATEK DAUKA:
KCAL GATZA AZUKREAK
SATURATUAK GANTZA
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
GANTZ

Untxi entsalada eskabetxean

• Untxi izterrak (4)

• 100 ml oliba olio birjina estra

• 300 g azenario

• Baratxuri buru bat

• 500 g tipula

• Adartxo bat ezkai, adartxo bat erromero eta 2 hosto ereinotz

• 20 ale piperbeltz

• 75 ml ozpin

• 125 ml ardo zuri

Entsalada

• 75 g kanonigo

• 75 g errukula

• 100 g tomate (cherry erakoak)

NOLA PRESTATU. Eman gatza eta piperbeltza untxi izterrei.

Eltze batean, olio pittin batekin, erregosi untxia su ertainean, gorritzen den arte. Atera sutatik.

Zuritu tipula eta moztu juliana eran, eta azenarioak xerratan.

Bota eltzera tipula, azenarioa eta baratxuri atal zurituak. Erregosi ordu erdiz su ertainean.

Erantsi ezkaia, erromeroa, piperbeltz aleak eta ereinotza. Eragin.

Bota ardo zuria eta ozpina. Utzi alkohola lurrundu dadin. Erantsi oliba olioa eta kozinatu ordubetez su ertainean. Bereizi untxia eta berdurak. Iragazi.

Moztu cherry tomateak erditik. Jarri kanonigoak eta errukula erretilu baten oinarrian, erantsi tomateak eta, azkenik, untxi haragia, papurtuta. Ondu eskabetxearekin.

OHAR DIETETIKOA

Eskabetxeak zapore handia ematen die jakiei, eta, beraz, gozatu egingo dugu errezeta osasungarri honekin.

2,99 € ERRAZIOAK

Nutrizio arloko ezaugarriak. Haragi zuria da untxiarena eta, ondorioz, gantz gutxi izaten du, eta kopuru aipagarrietan ematen ditu proteina osatuak. Ugari izaten du fosforoa, selenioa eta B3, B6 eta B12 bitaminak, eta potasioa eta zinka ere baditu. Errezeta honen nutrizio semaforoan laranja kolorez ageri dira gantzak, baina kontuan hartu behar da gantzik gehienak saturatugabeak direla, oliba olioak emanak, eta, hortaz, bereziki osasungarriak.

Ba al zenekien...? Alkohola ez da erabat lurruntzen kozinatzean. Gerta liteke %20 raino gelditzea bertan, eta horregatik, ez da komeni haurdunek eta haurrek jango dituzten errezetetan erabiltzea.

Errazioak: 4

NUTRI-SCORE A

Hutsik egiten ez duten errezetak

2 h %26 522 %8 0,48g %20 18,24g %28 5,51g %43 30,10g A B D E C
29
Zailtasuna Denbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

hilabete honetan

Tofu bolatxoak piperrautsezko maionesa beganoarekin

Tofu bolatxoak egiteko

• 200 g tofu

• Tipulin baten erdia eta haren zurtoina

• Azenario bat

• Koilarakada bat soja saltsa

• 2 koilarakada irin

• 50 g ogi birrin (larria)

• 50 ml oliba olio

Maionesa beganoa egiteko

• 50 ml soja edari

• 100 ml ekilore olio

• Baratxuri baten erdia eta limoi bat

• Koilarakada bat piperrauts

• Gatza

NOLA PRESTATU. Moztu xehe-xehe tofua, tipulina eta azenarioa. Jarri ontzi batean. Bota soja saltsa (norberak nahi adina) eta irina, eta nahasi ore trinko bat lortu arte. Egin bolatxoak eta birrineztatu ogi birrin larri pittin batekin. Frijitu edo kozinatu labean edo airezko frijigailu batean 15 minutuz 200 ºC-an.

Maionesa prestatzeko, jarri irabiagailuaren ontzian baratxuria eta soja edaria, eta irabiatu aparra atera arte.

Erantsi olioa hari moduan irabiatzeari utzi gabe eta irabiagailua mugitu gabe. Saltsa emultsionatzen hasten denean, erantsi

0,99 € ERRAZIOAK

limoi ura, piperrautsa, gatza eta jarraitu irabiatzen. Une horretan mugitu daiteke irabiagailua.

Lagundu bolatxoak maionesarekin. Zerbitzatu eta apaindu tipulinaren zurtoinarekin.

OHAR DIETETIKOA

Albondigak, falafela... antzera prestatzen dira, baina oso desberdinak izaten dituzte osagaiak, eta nutrizioaren ikuspegitik ere izaten dituzte aldeak.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Tofuak kalitate handiko proteina asko ematen du. Gantz azido saturatuak, bestalde, gutxi izaten ditu, eta omega-3 ugari. Bitamina eta mineralei dagokienez, kopuru aipagarrietan ematen ditu kaltzioa, burdina, selenioa, fosforoa, magnesioa eta zinka. Trikimailua. Maionesaren ordez tomatea edo bestelako berdura saltsaren bat erabiliz gero, gantz eta kaloria gutxiago izango du.

Egokia da dieta beganoak egiteko.

35’ %22 433 %14 0,82g %3 2,49g %24 4,78g %53 36,84g 30 A D E NUTRI-SCORE B C C Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak:
Zailtasuna Denbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA
4

Aran konpota ricota kremarekin

• 8 aran, askotarikoak (600 g)

• Koilarakada bat ur

• Ezkai freskoa

• Mendafina edo menda freskoa

Ricota krema egiteko:

• 100 ml gazta irabiatu, %0 MG

• 100 ml ricota

• Koilarakadatxo bat banilla estraktu

• Koilarakadatxo bat ezti leun

Toppinga egiteko:

• 6 hur birrindu

NOLA PRESTATU. Garbitu ongi aranak eta zatitu erditik, hezurra kentzen diezula.

Jarri oinarri zabaleko eltzetxo batean, koilarakada bat ur eta ezkai hostotxoak erantsita.

Utzi su eztian irakiten 10 minutu inguru, zukua askatzen dutela ikusi arte eta guritu arte, baina forma galdu aurretik. Baten bat lehenago egin dela ikusten badugu, atera egingo dugu eta gainerakoak sutan utziko ditugu.

0,67 € ERRAZIOAK

Ricota krema egiteko, nahasi ontzi batean gazta fresko irabiatua, ricota, banilla estraktua eta ezti leuna.

Zerbitzatu konpota koilarakada bat kremarekin, zabaldu gainetik hurrak, eta erantsi ezkaia eta mendafina.

Konpota ez badugu berehala jango, epeltzera utziko dugu eta ontzi hermetiko batean sartuko dugu hozkailuan. Egun batzuk irauten du egoera onean.

OHAR DIETETIKOA

Postre gisa, gosaritan edo otordu artean, lagundu egin dezake fruta jaten, oro har jendeak gutxi samar hartzen baitu, eta aspergarria ere egiten zaie batzuei. Nutrizio arloko ezaugarriak. Frutek karbohidratoak, zuntza, bitaminak eta mineralak ematen dituzte. Aranek ugari izaten dute potasioa eta C bitamina. Gainera, herdoilaren aurka egiten duten beste substantzia batzuk ere baditu, esaterako antozianinak –kolore gorrixka, urdina eta morea ematen dute– eta karotenoak –tonu hori eta laranjaxkak–. Gaztak kalitatezko proteinak eta kaltzio eransten dizkio.

Ba al zenekien...? Aranak desegokitzat

jotzen dituzte batzuetan, azukre ugari dutelakoan, baina ez dira azukre libreak bezalakoak, ez dute eragin bera; kopuruz, gainera, beste fruten pare dabiltza: aranek %11,5 izaten dute, batez beste, eta gainerako frutek %10 inguru.

Trikimailua: Nahiz eta ezti gutxi duen, aranaren gozo ukituarekin eta banilla lurrinarekin, agian ez da ezti beharrik. Egokia da. Laktobegetarianoentzat eta obolaktobegetarianoentzat.

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

Hutsik egiten ez duten errezetak

31
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL %6 121 %5 0,28g GATZA %16 14,21g AZUKREAK %9 1,87g GANTZ SATURATUAK %5 3,68g GANTZA 15’ A B D E C A NUTRI-SCORE

hilabete honetan

‘Wrap’-a TXIGORGAILUAN

4 ERRAZIOAK/ ZAILTASUNA 1 / 30 MIN

Tomate bat

Garizko talotxo bat

2 xerra indioilar (txingarreztatua edo egosia)

Edam gazta, xerra bat

5 g espinaka

1. PAUSOA

Moztu tomatea xerratan. Gorde geroko.

2. PAUSOA

Erabili wrap talotxoa oinarri gisa eta jarri erdian luzetara bilduta indioilar xerrak, gazta xerrak, espinakak eta tomate xerra batzuk.

3. PAUSOA

Bildu talotxoaren ertzak eta itxi, erditik tolesten dugula, txigorgailuan sar dadin.

4. PAUSOA

Txigortu eta zerbitzatu.

32

OHAR DIETETIKOA

Erraz presatzeko errezeta da, eta txikiek ere parte har dezakete, baita kozinatzen ere, adin egokia eta trebezia pittin bat edukiz gero. Gainera, hainbat betegarri onartzen ditu. Erabil ezazu irudimena!: tomatea eta atuna, berdurak ahuntz gaztarekin, guakamolea izokinarekin...

NUTRI-SCORE

ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

TRIKIMAILUA

Osoko talotxoak erabilita, nutrizio kalitatea erantsiko diozu errezetari.

%13 268 %36 2,13g %3 2,49g %23 4,58g %14 9,89g D E CC
A
33 B
KCAL GATZA AZUKREAK GANTZ SATURATUAK GANTZA

edergintza

Zure larruazalak eguzkia behar du BABESTU EZAZU!

Zure larruazalak eguzkia behar du, baina baita zaindu, babestu eta arreta jartzea ere.

EROSKIn une orotan behar duzun eguzki babesa aurkituko duzu,

zure larruazal motari egokitua eta formatu guztietan. Zaindu egiten zaitugulako eta zuk ere zaindu egin nahi duzulako ingurumena. Horrela, belle saileko gure eguzki babesek

BELTZARANDU ZURE GORPUTZA

Aukeratu ezazu zure larruazalari ongien egokitzen zaion eguzki

babesa

AUTOBELTZARANTZEKOAK

Beltzarandu egiten du eta luzatu ere bai larruazal beltzaranaren

iraupena. Konbinatu egiten ditu borraja olioa, E bitamina, te berdearen estraktua eta DHA, eta hidratatu egiten du larruazala, lehengoratu eta propietate antioxidatzailez hornitu, zure azalak behar duen zainketa eta argitasuna eduki dezan.

, ak behar ki

ERABILTZEKO

GOMENDIOAK

Esfoliatu ezazu

larruazala lozioa

modu uniformean

eman aurretik

larruazal garbi eta

lehorraren gainean. Ondoren, garbitu

itzazu eskuak kontu handiz. Egin ezazu egunero gauza

bera larruazalari

aldatu egin dute beren formula, eta ez daramate ozeanoak kaltetzen dituen iragazkirik; produktuaren kalitatea, gainera, lehengo bera da eta prezioa ere lehen bezain ona.

Eguzkiarekin oso

sentiberak diren

larruazaletarako

Eguzkitako esnea

Aproposa da oso

argiak diren larruazalak

babesteko eta

eguzkitan lehen aldiz

jartzen garenerako.

E bitamina eta aloe

vera daramatza

formulan, ez dauka

ez lurrinik eta ez

alkoholik, eta

hipoalergenikoa da.

34
OSO BABES HANDIA
zuk nahi duzun tonua eman arte. O

BABES HANDIA

Larruazal argia dutenek edo eguzkiarekiko sentibera direnek erabiltzekoa da Aerosol gardena

Ez da koipetsua eta azkar xurgatzen da, eta larruazal bustiaren gainean ere eman daiteke. Erresistentea da urarekiko eta E bitamina dauka hidratatzeko eta larruazala elikatzeko, leun eta elastikoa geldi dadin.

8 arrazoi belle & SUN aukeratzeko

Esprai gardenak

Testura koipetsuak maite ez badituzu eta lehentasuna babesari ematen badiozu, hauxe da aukerarik onena. E bitamina darama formulan, eta babestu egiten du zelulen DNA.

Eguzkitako esnea

Eguzkitako esnea

Testura arina eta azkar xurgatzekoa du, eta eguzkitako esne horrek E bitamina eta landare-jatorriko glizerina ditu, zelulen DNA babesteko.

Formatuak 250 ml-koa eta 400 ml-koa ditu.

BABES TXIKIA

Larruazal oso beltzaranduetarako

Ukitu lehorreko olioa

1

Babesa: UVB + UVA izpien kontrako hesia dira eta urarekiko erresistenteak.

2

Testurak: ez koipetsuak, erraz erabiltzekoak eta azkar xurgatzekoak.

6Ontziak: erosoak dira eta produktuaren estankotasuna bermatzen dute, harea, ura eta airea sar ez daitezen.

3

E bitamina daukate: saihestu egiten du zelulak herdoiltzea.

4Segurtasuna: test dermatologiko bidez frogatuta daude.

5Larruazal oso sentiberetarako egokiak: 50+ erreferentziak hipoalergenikoak dira eta ez dute lurrinik.

AFTERSUN

7 Ozeanoak babesten dituzte: itsasoko koralei erasaten dieten iragazki kaltegarriak ezabatu dituzten formulak, babesa murriztu gabe eta testura eta formatu desberdinak bermatuz.

8Formula beganoak: ez dute animaliajatorriko osagairik.

Testura leuna du, arina eta azkar xurgatzen dena, eta ukimen lehorreko olio horrek bizkortu egiten du beltzarantzeko prozesua. Eguzki iragazki fotoegonkorrak eta eragile antioxidatzaileak konbinatuta (E bitamina, esaterako), babestu egiten du larruazala, garaia baino lehen zahartu ez dadin eta epe luzera kalterik izan ez dezan.

AFTERSUN

Lozio hidratatzaile eta lasaigarria

Testura arineko emultsio jariakorra da, alantoina, glizerina, pantenola, E bitamina eta aloe vera kontzentratua dituena. Haren eragile hidratatzaile eta lehengoratzaileen konbinazioak azal leun eta elikatua uzten du, eta, hala, arindu egiten du erretasun irudipena.

era er r kon eta, ,

Eragin hotzeko aloe vera Gel moduko formula dauka, aloe vera naturalarekin eta kamamilarekin, eta efektu hotza eragiten du; ondorioz, eguzkitan egon ondoren, arindu egiten du larruazalaren gorritasuna eta sentsazio errea, lehengoratu egiten du eta eragotzi egiten du ezkatatzea.

35
L U T d e f k d e a ka a ho h egu gu arind nd
r eng en e got g z
gorrit
L
t
a
L e d A E x b d u h e g B
Maiteminezko saskian
&SUN

ZAINDU ZURE AURPEGIA

Oso babes handia eskaintzen du belle & SUN sailak, eta zimurrak eta orbanak ager ez daitezen diseinatua dago. Aloe vera eta E bitamina ditu, zeinak babestu egiten dituzten zelulak; oil free da.

AURPEGIKOAK

1. Eguzkitako jariakina 50+ aurpegirako krema

Sensitive lerrokoa da, eta, beraz, hipoalergenikoa eta lurrinik gabea. Babes ezin hobea egunerokoan.

2. Eguzkitako gel gardena, aurpegi eta paparrerako

Azkar xurgatzekoa da, eta irudipen beluskara uzten du larruazalean.

3. BB SUN

Krema koloreduna da, eta bateratu egiten du tonua, difuminatu egiten ditu inperfekzioak eta handitu egiten du argitasuna; horri esker, lagundu egiten du begi-zuloak neutralizatzen eta larruazal sentiberen gorriuneak disimulatzen.

4. Eguzkitako stick-a

Babes handia behar duten guneetarako gomendatzen da, orbainak, ildaskak edo orinak dauden ataletan emateko. Kolore naturalekoa da, ez du uzten orban zuririk eta oso erraz ematen da. Formulak eragotzi egiten du larruazala lehortzea, zimurrak eta orbanak agertzea, eta bateratu egiten du tonua, inperfekzioak ezkutatuta.

5. Ezpainetako babesa Alore veraren estraktua eta kamamila daramatza, eta ugari dauka E bitamina.

Haurrentzako eguzki gandua, larruazal sentiberetarako

Bereziki egokia da larruazal sentiberetarako, oso argietarako eta/edo lehen aldiz eguzkitan jartzen garenerako. Aloe vera eta E bitamina daramatza formulan, hidratatzeko eta herdoilaren aurka egiteko gaitasun handia duten osagaiak, eta babestu egiten ditu larruazal oso sentibera duten haurrak. Erraz emateko moduko testura du, erraz xurgatzen dena eta urarekiko erresistentea.

36
1 3 5 2 edergintza
HAURRAK BABESTEKO

Gozatu eguzkiarekin eta zaindu zure larruazala

kiarekin re Goz ta ar e l

Eguzkitako espraia

Babestu & Hidratatu

48 orduko hidratazioa eskaintzen du. Formula %73 biodegradagarria eta test dermatologiko bidez frogatua.

Eguzkitako esnea

Babestu & Hidratatu 48 orduko hidratazioa eskaintzen du. Formula %82 biodegradagarria eta test dermatologiko bidez frogatua.

Eguzkitako esprai ikusezina

Babestu & Freskatu

Irudipen freskagarri eta atsegina uzten du larruazalean. Formula arina du, ez-koipetsua eta %100 gardena; berehala xurgatzen du eta erresistentea da izerdiarekiko eta bereziki erresistentea urarekiko; ez du uzten orban zuririk. Erraz ematen da, baita ahoz behera ere.

Formula %80 biodegradagarria.

Eguzkitako espraia

Babestu & Beltzarandu

Kolore beltzaran naturala ematen du, promelanina estraktuari esker, eta larruazaleko melanina bera estimulatzen du, kolore beltzaran polita eta osasungarria lortzeko. Formula ez-koipetsua du, urarekiko erresistentea eta autobeltzarantzekorik gabea. Formula %76 biodegradagarria.

Orbanen eta adinaren aurkako eguzki krema

Orbanen aurkako

jariakina Luminous 630

Luminous 630 osagai

patentatua darama

formulan, eta prebenitu

eta murriztu egiten ditu

eguzkiak eragindako

orbanak, bateratu egiten du tonua eta argitasuna

ematen. Jariakin arin eta

ez-koipetsua da, freskatu

egiten du larruazala eta leun eta hidrataturik uzten du.

NIVEA SUN eguzki babesek berehalako babesa ematen dute UVA eta UVB izpien, eguzki erreduren eta azala garaia baino lehen zahartzearen aurka. Erresistenteak dira urarekiko, errespetatu egiten dituzte ozeanoak eta ez dute mikroplastikorik.

Ultraespektroaren formulak babestu egiten du aurpegiko larruazal delikatua UVA eta

UVB izpiek eragindako kaltetik eta Energia

Handiko Argi Ikusgarriaren eraginetik, zahartze goiztiarretik, esaterako. Q10 formulak aurre egiten die eguzkiak eraginda agertzen diren lerro, zimur eta pigmentazio orbanei. Oso egokia da egunero erabiltzeko.

Kids Ultra Babestu & Zaindu Oso eraginkorra da eguzki erreduren eta epe luzera larruazalean agertzen diren kalteen aurka. Bere formulak indartu egiten du larruazalaren babes hesia eta luzerako hidratazioa eskaintzen du, eta lagundu egiten du eguzkiak eragindako alergiak murrizten. Formula %76 biodegradagarria.

37
NIVEA SUN
u ki a n k n o a k

GURE PLANETA ZAINTZEA

GUZTION ARDURA DA

Guztioi dagokigu zerbait egitea. Ingurua zaintzea funtsezkoa da hondartza eta mendiekin gozatzen jarraitzeko, aire garbia

arnasteko, eta gure fauna eta fl ora aberatsa iraunarazteko. Batez ere, klima aldaketaren eraginak hain agerikoak direnean

eta arriskuan jarri dutenean inguru naturalaren etorkizuna.

Hori dela eta, ekainean zure inguruko lau elkarte lagunduko ditugu, lanean jarrai dezaten ingurumena zainduz eta animalia abandonatuei babesa emanez. EROSKIk Elkartasun Zentimoak programarako egiten duen ekarpenari zurea gehituko diogu.

NORK JASOKO DITU HILABETE HONETAN EGINGO DITUGUN EKARPENAK?

Sakatu ezazu ‘Bai’ erosketa egin eta ordainlekutik pasatzean. Keinu erraz horrekin 10 zentimo emango dituzu zure erosketa 5 eta 30 euro artekoa izan bada. Eta 30 eurotik gorakoa izan bada, ekarpena 20 zentimokoa izango da. Oso gastu txikia da, baina ekarpen handia egiten du gure planetaren alde.

ANIMALIA ABANDONATUAK. Gipuzkoan, Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartearekin lan egingo dugu, eta elikagaiak, sendagaiak eta higieneko produktuak erosiko dituzte lurralde horretan abandonatuta utzi dituzten animalientzat, nagusiki txakur eta katuentzat.

COSTA DA MORTE-KO HEZEGUNEAK ETA

FLORA. Galizian dunak eta Praia do Rostro babestea izango da helburua, Fisterran, eta Razo-Baldaio-ko hezeguneak, Carballon. Han dihardu lanean Asociación Pola Defensa Ecolóxica de Galiza elkarteak, inguru hartako espezie eta habitatak zaindu nahian modu parte-hartzaile, aktibo eta eraginkorrean.

SUTEAK. Horretaz gain, WWF erakundeak ere eskuratuko du ekarpenen zati bat Naturaren aldeko Mundu Funtsa hornitzeko, basoak lehengoratu ditzaten eta bioaniztasuna hobetu dadin suteek hondatuta utzi dituzten balio handiko eremuetan. 2022. urtean Europan erre ziren 786.049 hektareetatik, Espainian kiskali ziren %40. Hainbat baso oso-osorik erre zituen suak eta 28 milioi tona CO2 isuri ziren atmosferara.

ITSAS HONDOAK. Eivissa eta Formentera kontserbatzeko

Fundazioak ere jasoko du gure laguntza, eta horrekin, lanean jarraitu ahalko du kalitate handiko ingurumen proiektuetan, lurraldea eta itsasoa zainduz.

Zuek egindako

ekarpenekin

eta EROSKIk jarri duenarekin, maiatzean

90.000 €

eman dizkiogu kausa honi

Zaurgarritasun-egoeran dauden haurrak

Solidaridad

Infancia en situación vulnerable

38
Más información:
Elkartasuna
Elkartasuna Solidaridad Informazio gehiago: Honen alde:A favor de:
Elkartasuna hilabete honetan

Sekretu bat badute FONTANEDA GAILETEK

Mondelez Internationalek Harmony programa sortu zuen 2008an, Europan garia lantzeko modua alda zedin, ingurumenean duen eragina mugatu eta kalitatezko garia eman zezan gailetak egiteko.

Harmony programak bertako nekazari eta bazkideekin lan egiten du, besteak beste nekazaritzako jardunbide iraunkorragoak sustatzeko.

Gaur egun, Europako zazpi herrialdetako 1.360 nekazarirekin egiten du lan. 2022an, 397.000 tona Harmony gari bildu dira Europan; horietatik 29.000 inguru Espainian (1), non programa 2011. urtean hasi baitzen.

Espainian, Fontaneda da Harmony programaren buru; Mondelez Internationalek ekoizten duen gaileta marketako bat da, eta tradizio handia du.

Beste helburua batzuen artean, intsektu polinizatzaileen iraupena babesten saiatzen da programa hori, erle eta tximeletena adibidez, funtsezkoak baitira espezieen aniztasunerako eta ekosistema naturalak kontserbatzeko; gaur egun, horien %40 desagertzeko arriskuan daude (2), batez ere elikagairik ez dutelako eta habitata hondatzen dietelako. Hori dela

eta, Harmonyk lagundu egiten du intsektu horiei elikagaiak ematen, lore eztidunak landatuz Harmony garia hazten den eremuetatik hurbil. Orain, Fontanedak beste urrats bat egingo du, eta 20 erle hotel jarriko ditu 2023tik 2024ra bitartean. Kalitate goreneko hotelak izango dira, eta material ekologikoekin egingo dira Harmonyren gari zelaien inguruan dauden lugorri eztidunetan. Horrela, espezie horiek mantentzea sustatuko da, bioaniztasunerako eta elikadura katerako funtsezkoa baita, eta habitat bat eskainiko zaie.

(1) Harmonyren 2022ko datuak. (2) IPBESek polinizatzaileei, polinizazioari eta elikagai ekoizpenari buruz egindako ebaluazioa. Fontaneda mintzo da club-erako
e n n.
Harm onyren 2022ko datuak. IPBESekpolinizatzaileei,polinizazioarietaelikagaiekoizpenariburuzegindakoebaluazioa. PACK 1= Ekarpen1 erleentzako hotelak egiteko

Abantaila gehiago

Uda honetan, utzi EROSKI club-ek maitemindu zaitzan

Paseatzeko eta terrazan egoteko garaia da, dibertitzeko eta erlaxatzeko, lagunekin egoteko eta familiarekin planak egiteko. Eta baita opari garaia ere! EROSKIn bat egiten dugu udako poztasunarekin, eta urte sasoi honetan maitemindu egin nahi zaitugu gure bazkideen artean zuzenean banatuko ditugun milaka sariekin.

veran en udn 100.000 OPARI baino gehiago astero eta ZOZKETA handi bat

q Másde g

Más de 100.000 REGALOS cada semana y gran SORTEO

+ 100.000 sari zuzenean astero

Uda honetan, gure dendaren batera joan eta erosketa bat egiten duzun bakoitzean, zorte on! Astero banatzen ditugun 100.000 oparietako bat duen kupoia jaso dezakezu.

EROSKI markako produktuak doan, uda osasungarria igaro dezazun. Gazpatxoak, entsaladak, humusa, arto opilak eta jogurt edariak, egun beroetan freskatzeko, edo gorputzeko kremak edo ezpainetarako baltsamoak. Doako milaka kupoi dituzu zain. Zure zain daude!

Travel Club katalogoko udako opariak: jaki ontziak, karta jokoak, hondartzako aulkiak edo eguzkitako betaurrekoak. Kupoian doako kode bat ikusiko duzu, eta aukera emango dizu opariak trukatzeko Travel Club-en webgunean edo telefono honetara deituta: 913 874 387.

Eta zozketa handi bat!

Erosketa bakoitzean ehunka mila sari eskuratzeko aukera izateaz gain, aurtengo udan termometroa igo egingo da EROSKI club-en zozketatzar berriarekin. Hartu gogoan: sari asko eskuratzeko aukera izango duzu!

1 IBILGAILU BATEN HARPIDETZA 24 HILABETEZ BIPI-N. Bi urtez izan ezazu renting ekoauto bat (1) , arrisku orotako aseguruarekin eta kalteak konpontzeko, pneumatikoak aldatzeko eta mantentze-lan prebentibo eta zuzentzaileak egiteko zerbitzuarekin. Erregaia botatzea beste lanik ez duzu izango. Itxura ona du, ezta?

(1) BIPI harpidetza baten zozketa ibilgailu bat eskuratzeko 24 hilabetez. Zer-nolako ibilgailuak dauden, horietako bat aukeratu beharko da. Sustapenaren balioa 2023/06/15etik 2023/08/09 arterainokoa da. Ikusi baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-verano-club

ha 40

bazkide izateagatik

100 EUROKO balioa dutenak

Kaliforniara joateko bidaia bat Travel Club puntuekin

Bizi ezazu esperientzia ahaztezina Kaliforniarako bidaia sinestezin baten zozketan parte hartuz (2); astebeteko bidaia da, lau lagunentzat. Disney parkean ibiltzeko aukera izango duzu, Los Angelesko Universal estudioetan bira bat egiteko

edo Hollywoodeko Hard Rock kafea ikusteko. Saria zuri egokitzen bazaizu, Travel Club puntuetan sartuko dizugu bidaiaren balioa, trukatu ahal izateko. Edo, nahiago baduzu, truka itzazu puntuak Travel Club katalogoko beste edozein opari edo esperientziarekin.

Nola lortu opariak?

Sariak eskuratzeko baldintza bakarra hauxe da: EROSKI club-eko bazkide izatea eta ekainaren 15etik abuztuaren

9ra (biak barne) hurbilen duzun dendan erosketa egitea. Ordainlekuko langileak kupoi bat emango dizu. Zorte on!

dainlekuko langilea

Zure kupoiari zuzenean sari bat egokitzen bazaio:

EROSKI produktuen doako kupoi bat eskuratu baduzu: aski da hurrengo erosketan ordainlekuan ematea EROSKI club txartelarekin batean.

Travel Club katalogoko opari

kode bat eskuratu baduzu: sar ezazu kodea Travel Club-en webgunean

edo deitu 913 874 387 zenbakira eta eraman ezazu doan.

Aurtengo udako EROSKIren zozketa handian, 100 €-ko 80 saski irabazi ahal izango dituzu (3), are gehiago maitemindu zaitezen. Saria zuri egokitzen bazaizu, EROSKI club txartelean sartuko dizugu bidaiaren balioa, gure dendetan erabil dezazun.

Honela parte hartuko duzu zozketan

Gure dendetan partaidetza bat eskuratuko duzu 30 €-ko edo hortik gorako erosketa egiten duzun bakoitzean. Oso erraza da! Erosketa 60 €-tik gorakoa bada, bi partaidetza eskuratuko dituzu, eta abar. Metatu partaidetzak astero eta handitu itzazu sari bat irabazteko aukerak!

Webgunean: eskuratu ezazu

partaidetza gehigarri bat webgunean izena emanda.

EROSKI aplikazioan: eskuratu itzazu partaidetza eta opari gehiago.

O
zk
e ba eros Tra b kod ea T deit eraman e 41
(2) Kaliforniarako bidaia baten zozketa Travel Club puntuekin (3) eta 80 saski, 100 €-koa bakoitza.Sustapenaren balioa 2023/06/15etik 2023/08/09 arterainokoa. Ikusi baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-verano-club

Abantaila gehiago bazkide izateagatik

Sari gehiago EROSKI aplikazioan

Aurtengo udan EROSKI club-en izan ditzakezun ehunka mila opariez gain, EROSKI aplikazioan sari gehiago lortzeko aukera izango duzu jolasean ongi pasatzen duzun bitartean.

a deskarga r taidet zaren bat izatea

Bazkide izatea baino ez dugu eskatzen, aplikazioa deskargatua eta eguneratua edukitzea eta partaidetzaren bat izatea EROSKIn 30 €-ren erosketa eginda.

JOLAS ZAITEZ GUREKIN

Sar zaitez Descubre jugando atalean gure aplikaziotik. Aplikazioaren menuko goiko aldean aurkitu ahalko duzu, pantailaren goialdean.

Behin horra sartuta, oso modu erraz eta dibertigarrian, berehala lortuko duzu saria. Jokaldi bat egiteko aukera izango duzu zure erosketekin lortu duzun partaidetza bakoitzeko.

Jokaldi bakoitzarekin diru sarrera gehigarriak eskuratu ahalko dituzu zure diru-zorroan, EROSKIn erabil ditzazun.

Nola lortu opariak

30€

EROSKIn 30 €-rekin egiten duzun erosketa bakoitzeko kupoi gehigarri bat lortuko duzu zure EROSKI aplikazioan

Sar zaitez

Descubre jugando atalean eta zorte on!

Oraindik ez baduzu EROSKI aplikazioa, deskargatu ezazu dohain unean bertan eta ea saririk baden zuretzat

42

Zentzumenak esnarazteko

Oporraldi bikaina igaroko duzu Kanaria Handian, non paisaiak eta bertako sukaldaritzak nornahi liluratzen duen, ez alferrik Biosferaren Erreserba eta Munduko Ondare izendatua du Unescok; gainera, %5eko aurrezki zuzena eskuratuko duzu EROSKI club txartelaren diru-zorroan.

Kanaria Handia leku paregabea da uda honetan joateko. Zentzumen guztiak esnaraziko dizkizu uharteak, ezin hobeto konbinatzen ditueta hondartzen edertasuna, barnealdeko paisaia basatien lilura eta bertako gastronomiaren aberastasuna. Koktel perfektua da nornahi harrapatzeko, eta zuri

ere ahaztezina gertatuko zaizu uharteko egonaldia.

Egizu erreserba orain eta, EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, bidaia guztiaren %5 itzuliko dizugu zure txartelean, hurrengo erosketetan erabil dezazun. Goza ezazu opor paregabeekin eta pilatu aurrezkia.

Energiaz eta indarrez beteko zaitu miniaturazko kontinente honek. Jatorri bolkanikoa duen orografi ak eta askotariko mikroklimek inguru aldakorra sortzen dute, munduan parekorik ez duten ekosistemekin eta balio izugarriko natur ondarearekin. Arroila handien erliebe dotoreak sigi-saga zeharkatzen du lurraldea mendialdetik itsasertzera. Landaredi oparoa aurkituko duzu uhartean, non elkarrekin bizi diren palmondoak eta landare tropikalak, antzinako pinudiak (Tamadabakoak esaterako) eta laurisilva direlakoak (Tilos de la Moyan ikusiko dituzu horiek).

44
ARROILA ETA PINUDI ARTEAN Agüimes - Guayadeque-ko arroila Artenara bidaiak

KONTRASTE UGARIKO UHARTEA

Kanaria Handiak lurraldearen aldeko apustu handia egin du sukaldaritzaren arloan, eta distira handiko garaia bizi du uneotan tradizioa eta abangoardia uztartzen dituzten profesional gazteei esker. Hurbileko produktuari halako garrantzia emateak eta ekoizleen lan onak saria ekarri du, eta egun Michelin gidako 14 erreferentzia eta Repsol Gidako 35 daude uhartean.

Lurrak eta itsasoak ematen dituzten produktuek leku aipagarria hartzen dute bertako sukaldaritzan. Lurralde osoan barrena dasta daitezke plater ezin gozoagoak, eta guztietan sumatzen da uhartearen izaera eta nortasunari loturiko ezaugarriren bat.

Repsol eguzkiak eta Michelin izarrak platerean Ingenio

Artisau eran egindako gaztak izan daitezke horren adibide; kalitate eta originaltasun handikoak dira, eta sari bat baino gehiago eskuratu izan dute nazioarteko lehiaketetan. Gazta horietako batzuk antzina-antzinako

artzaintza moduari loturik daude, eta azienda transhumantearekin egiten dituzte; era horretakoak dira, esaterako, Flor de Guía gaztak. Tokiko produktuen zerrenda luze horretan frutak eta barazkiak ere ageri dira. Harritu egingo zaituzte zenbait errezeta tradizionalek, non marmeladak, mojoak eta gofioa erabiltzen dituzten, baita bertako ogiek eta gozo tradizionalek ere; eztia ere ez da nolanahikoa, almendrak ere badira, gatza, olibak eta kafe berezi bat ere bai, Agaeteko Ibarrean ekoizten dena. Gutizia horiek guztiak modu esklusiboan ekoizten dira eskualde bakoitzean.

Kanaria Handiak ez du inor epel uzten, hain zuzen urte osoko klima epelari eta hondartza bikainei esker. Baina hortik harago, merezi du uhartearen beste aurpegia ere ezagutzea, paisaia eta kontraste harrigarriak biltzen dituen lurraldea baita. Barnealdea du, zalantzarik gabe, lekurik ezezagunena, eremu berde, heze eta menditsua. Unescok Biosferaren Erreserba eta Munduko Ondare izendatu du uhartea, Risco Caído paisaia kulturala eta Mendi Sakratuak direla medio, eta bioaniztasunean altxor paregabea eskaintzen du.

Itzuli egingo dizugu EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan zure EROSKI club txartelean (1)

45
(1) Egin erreserba ekainaren 1etik 30era, eta bidaiatu irailaren 30a bitarte, eta itzuli egingo dizugu %5a zure diru-zorroan. Hegaldiari bakarrik dagokio; tasak eta gestio tasak ez daude sartuta.
%5

Gazpatxo berdea ogi txikietan zerbitzatua

GAZPATXOA DA UDAKO

PLATEREN ARTEAN NAGUSI

FRESKAGARRIA, OSASUNGARRIA

ETA GUSTAGARRIA

ETA BESTELAKO UKITU BAT EMATEN BADIOGU AHUAKATEAREKIN?

Ahuakateak funtsezko mineralez beteta daude, konposatu bioaktiboz eta C, E, K eta B multzoko bitaminaz.

Ahuakateek beste fruta eta barazki askok baino energia gehiago ematen dute kilogramo bakoitzeko, eta ugaritu dituzte B, B2, B3 eta B5 bitaminak. Horiek lagundu egiten diote organismoari elikagaietako energia metabolizatzen eta askatzen.

ERREZETA

GAZPATXO BERDEA

OGI TXIKIEN GAINEAN ZERBITZATUA

OSAGAIAK

• Ahuakate bat, hezurrik eta azalik gabea

• Apio zurtoin bat, bere hostoekin

• Luzoker baten erdia, zuritua eta zati handietan moztua

• Baratxuri atal bat, birrinduta

• Espinaka freskoen eskutada bat, kolorea emateko

• Albaka freskoa, 2 hostotxo

• Menda freskoa, 2 adartxo

• 100 ml oliba olio birjina estra

• 500 ml berdura salda (hotza)

• 2 koilarakada sushi ozpin

• Lima baten zukua eta azala

• Pipermin gorri bat, laukitxo finetan moztua

• Koilarakadatxo bat kumino (hautsa)

• Tipulin bat, xerratan moztua

• Itsas gatza eta piperbeltza

BEHARREZKO TRESNERIA

Gainera, azukre gutxi dute, indize gluzemiko apala (IG), eta potasio gehiago dute gramo bakoitzeko bananek baino.

Ogi txikien gainean jartzea iradokizun harrigarri eta dibertigarria da.

Beste nolabait aurkeztu nahi badira, hortxe ditugu edalontzi luzeak, txupitoetarakoak edo katiluak.

• Sukaldeko robota edo irabiagailua

AUKERAKOA

• 4 miniogitxo, ogi beltzezkoak

• Ongailuak: arto gozoa, granada haziak, albaka, menda hostoak, pistatxoak, oliba olio birjina estra.

Ikusi hemen nola egin errezeta hau eta beste batzuk munduko superelikagai gogokoenarekin.

WAO mintzo da club-erako

ZESPR

Gutizia batekin gozatzeko errezeta

Gutizia bat

ZEURE BURUA ZAINTZEARI UTZI GABE

ZEURE BURU

Ate joka dugu uda. Eguraldi eguzkitsua esan nahi du horrek, terrazan jarri eta aire zabalean gozatzea, eta giro goxo horrek gosari lasaiagoak eskatzen ditu, eta gutiziaren bat ere bai.

Ongi sentitzeari uzteak kezka eragiten badizu, baina aldi berean alaitasun pittin bat jarri nahi baduzu zure mahaian, albiste onak ditugu zuretzat! Ez duzu uko egin beharrik ez batari eta ez besteari. Gosari on batek ez du zertan izan tristea edo

guztiz prozesatua; badago modua bitaminak, mineralak eta beste mantenugai batzuk eman ditzan eta, aldi berean, koloretsua eta oso gustagarria izan dadin.

Sinetsita gaude horretan, eta errezeta harrigarri hau sortu dugu zure goizari bestelako ukitu bat emateko Zespri™ Sungold™ kiwi zoragarriak erabiliz; mami horia dute eta gozotasun aparta, eta harritu egiten dute dastatzen duen guztia.

Olo gofreak gazta fresko eta frutarekin

Gofreak egiteko:

150 ml esne edo

edari begetal

125 g olo irin

20 g azukre beltz

Arrautza bat

5 g legamia

3 g gatz

10 g gurin

Apaintzeko:

3 kiwi Zespri™ Sungold™

200 g sandia

150 g gazta fresko

(Burgoskoa)

Presta ezazu errezeta hau edo bila itzazu beste batzuk webgunean: www.zespri.com

Aukera paregabeak eskainiko dizkizute kiwirik gustagarrienek!

ZESPRI™ SUNGOLD™ KIWIAK
Zespri mintzo da club-erako

ARRAUNEAN itsaso garbi baten alde

Amicos GKEarekin eta Nigran herriko ikasleekin lankidetzan, itsasoan pilaturiko hondakinak kentzeko lanean aritu gara Rías Baixas inguruan.

Konpromisoa dugu

gure inguruaren alde egiteko eta gure aztarna ekologikoa txikitzeko.

Hori dela eta, Vegalsa-EROSKIn mobilizatu egin gara itsasoko zaborrak desagerrarazteko RE-MAR programaren barnean. Amicos GKEak gidatzen du proiektu hori, eta helburua da Galiziako arku

atlantikoko itsas eremu babestuan pilatzen diren zaborrak murriztea.

Gure azken ekintza

Rías Baixas-en egin genuen duela aste batzuk. Han, a madorra

hondartzan aurkitu genituen

zaborrak kendu, identifi katu, sailkatu eta pisatu genituen VegalsaEROSKIko langileek, Nigran herriko Arquitecto Palacios ikastetxeko

hogeita hamarren bat ikaslek eta Amicos elkarteko ekobrigadak, zeina lanean aritzen den desgaitasun intelektuala, autismoa, paralisia eta garuneko kaltea duten pertsonekin eta haien familiekin.

Ekintza horrekin, VegalsaEROSKIn berretsi egin dugu Amicosekin ingurumen arloan lankidetzarako dugun konpromisoa. Konpromiso hori 2022ko abenduan hartu genuen, eta 9.000 euro inguru eman ditugu RE-MAR proiektua fi nantzatzeko. Era berean, sentsibilizazioa indartu egiten dugu ikastetxeetan, ekintza osagarri gisa.

A Madorra hondartzatik zaborra kentzea ez da izan ekintza bakarra. Elkarrekin,

GURE HELBURUA:

%20 murriztea plastikozko ontzien tonak

Ingurumenean dugun eragina pixkanaka hobetzeko lan egiten dugu. Hori dela eta, 2018an Osasunaren eta Jasangarritasunaren alde hartu genituen 10 konpromisoen artean, erronka jarri dugu gure markako ontzien ekodiseinu ekintzak indartzeko, %100 birziklagarriak izan daitezen eta, hala, merkaturatzen ditugun ohiko plastikozko ontzien tonak %20 murriztu ahal izateko.

Barbanza eskualdeko zenbait hondartza garbitzen ere aritu gara, eta 100 kilo hondakin baino gehiago atera ditugu horietatik (plastikoak, beira, metalak, ehunak, oinetakoak eta egurra); ondoren, eskulan tailerrak egiteko erabili ditugu horietako asko.

50
Vegalsa-EROSKI albisteak

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.